88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARGUEDAS

Obren kontratazioa, Arguedasko Chantrea auzoko kaleak eta bertze zenbait kale zolatzeko eta sareak berritzeko

Arguedasko Udalak lizitaziorako deia egin du, Chantrea auzoko kaleak eta bertze zenbait kale zolatzeko eta sareak berritzeko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Arguedasko Chantrea auzoko kaleak eta bertze zenbait kale zolatzeko eta sareak berritzeko obrak egitea.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa; prozedura irekia; tramitazio arrunta.

Lizitazioaren aurrekontua: 1.291.946,74 euro (BEZa barne).

Lanak egiteko epea: 6 hilabete, gehienez ere.

Enpresaren sailkapena:

_E1 taldea, 1. azpitaldea, E kategoria.

_G6 taldea, 5. azpitaldea, E kategoria.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Arguedasko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte. Azken egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Proposamenak postaz ere bidaltzen ahalko dira eta horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez. Orobat eta epearen barnean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax, telex edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen dira. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bertzela, kopia kautotuak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo seigarren egun naturalean irekiko dira, eguerdiko ordu batean. Azken egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, bai Arguedasko udal bulegoetan bai Tuterako Papelería Técnica Carlos Sagasti, S.L.n, Zaragoza etorbideko 31n, telefonoa: 948-412133.

Arguedasen, 2006ko uztailaren 3an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

PROPOSAMEN EKONOMIKOEN EREDUA

Izena ................, adinez nagusia, bizilekua .................., helbidea ..............., telefonoa ............, N.A.N. zenbakia .............., data honetan luzatua ...................., bere izenean (edo hau ordezkatuz .................., bizilekua ..............., helbidea ......................, ahalorde askietsiaren bidez ziurtatzen dudana), Arguedasko Udalak tramitaturiko lehiaketa honen berri izanik: Arguedasko Chantrea auzoko kaleak eta bertze zenbait kale zolatzeko eta sareak berritzeko obrak prozedura irekia eginez eta tramitazio arruntaren bidez esleitzeko lehiaketa; hura egiteko hitza ematen dut, esleipenaren agiriei hertsiki lotuz eta baldintza hauetan:

Prezioa .......................................... euro (letraz), BEZa barne.

Lanak egiteko epea .................................... hilabete (letraz).

2006ko ..............................ren ...................(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0611522