II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ARTZIBAR
Usategiak enkantean
Heldu den irailaren 2an, larunbata, eguerdiko hamabietan, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da Artziko Udalaren bilkura aretoan, Nagoren baitago, ondotik zehazten diren usategiak (Nagore-Otsa-Usotz herrietakoak) bortz urtez errentan emateko:
1. lotea._Usategiak: 1.etik 7.era bitartekoak. Hasierako prezioa: 2.800 euro urtean.
2. lotea._Usategiak: 10-11-12-13-14-16-17 zenbakikoak. Hasierako prezioa: 4.900 euro urtean.
3. lotea._Usategiak: 18.etik 24.era bitartekoak. Hasierako prezioa: 6.700 euro urtean.
4. lotea._Usategiak: 25.etik 30.era bitartekoak. Hasierako prezioa: 400 euro urtean.
1. enkantea eginda loteren bat eman gabe gelditzen bada, 2. enkantea eginen da irailaren 5ean, eguerdiko hamabietan eta Artzibarko Udaletxean, hasierako prezioa %10 beheratua. Eta bigarrenean ere ehiza posturen bat eman gabe suertatzen bada, irailaren 7an, eguerdiko hamabietan eta Artzibarko Udaletxean, hirugarren enkantea eginen da, hasierako prezioa %20 beheratua.
Onetsitako baldintzen plegua, enkantea arautuko baitu, udal idazkaritzan dago ikusgai, interesatuen eskura.
Artzibarren, 2006ko ekainaren 30ean._Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L0611495