II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARANO
Ordenantza fiskala, agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Aranoko Udaleko Udalbatzak, 2006ko martxoaren 30ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenentza fiskala.
Aipatutako ordenantza jendaurrean egon da, Udaleko iragarki taulan eta 2006ko maiatzaren 1eko, 52 zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoren.
Jendeaurreko epea ekainaren 5ean bukatu da, eta ez da alegaziorik aurkeztu, ondorioz, ordenantza behin betiko onetsitzta jotzen da.
Nafarroako Toki Administrazioko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betiko onartu den testua honako hau da.
Aranon, 2006ko ekainaren 15ean._Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.
ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Xedapen orokorra
1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak bere eskumeneko dokumentuak luzatzeagatik sortzen den udal jarduerak edo jarduerek eratzen dute zergapeko egintza.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Udal administrazioak luzatzen dituen agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza hau tarifa I eranskinean agertzen direnak izango dira eta ondorengo kontzeptuegatik izango da:
_Fotokopiak DIN A4.
_Fotokopiak DIN A3.
_Zedula partzelarioak.
_Fax bidaltzea.
_Zihurtagiriak.
_Konpultsak.
_Errezibu bikoizketak.
_Ezgaituen aparkatzeko txartelak ematea eta berritzea.
_Txosten teknikoak, edozein motatako hirigintza espedienteak tramitatzeagatik.
_Arma txartelak.
Kudeaketa eta dirubilketa arauak
6. artikulua. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren erregistro orokorrean aurkezten denean eta ordainduko da dokumentua entregatzen denean.
7. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten langileek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero dirusarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.
Arau-hausteak eta zehapenak
8. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten langileak eta Udal Gordailuzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.
ERANSKINA
Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.
Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.
Zedula partzelarioak: 1,20 euro.
Fax bidaltzea: lehenengo orria 1,00 euro, bigarrenetik aurrera 0.50 euro orri bakoitzeko.
Ziurtagiri bakoitza: 1,50 euro.
Konpultsa bakoitza: 0,10 euro.
Errezibu bikoizketa bakoitza: 1,00 euro.
Ezgaituen aparkatzeko txartelan ematea eta berritzea: 10 euro.
Txosten Teknikoak edozein motatako hirigintza espediente tramitatzeagatik, dagokion minutaren arabera.
Arma txartela: 3,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L0610915