II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARANO
Ezgaituei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
Aranoko Udaleko Udalbatzak, 2006ko martxoaren 30ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ezgaituei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Aipatutako ordenantza jendaurrean egon da, Udaleko iragarki taulan eta 2006ko maiatzaren 8ko, 55 zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoren.
Jendeaurreko epea ekainaren 12an bukatu da, eta ez da alegaziorik aurkeztu, ondorioz, ordenantza behin betiko onartua urlertzen da.
Nafarroako Toki Administrazioko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuloak agintzen duena jarraituz, behin betiko onartu den textua honakoa da.
Aranon, 2006ko ekainaren 15ean._Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.
EZGAITUEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
1. artikulua. Xedea.
Ordenantza honen xedea da ezgaitasuna dutenei aparkatzeko txartela ematea arautzea, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 14an egin zuen 98/376/CE Gomendioarekin bat, ezgaitasuna dutenek beren ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.
2. artikulua. Baldintzak.
Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa izango da baldintza hauek betetzea:
.Behin betiko ezgaitasuna duten gidariak.
1. Interesa duen ezgaituak indarrean dagoen gidabaimena edukitzea.
2. Mugikortasun urria eragiten dion ezgaitasuna jasatea. Alderdi hauek egiaztatu beharko ditu:
a) %33a edo gehiagoko ezgaitasuan jasaten duela ziurtatzen duen agiria, zeinean adieraziko den garraio publiko edo kolektiboa erabiltzeko ezintasuna.
b) Nafarroako Osasun Zerbitzuan behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, frogatzen duena jasaten duen ezgaitasunak modu larrian eragiten diola honetarako:
_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.
_Ehun metro baino gutxiago gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.
_Desplazamenduak egiteko gurpildun aulkia erabiltzeko beharra egotea.
_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerriko pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.
.Behin betiko ezgaitasuna dutenen famili bizikideak edo zaindariak.
1. Famili bizikidea edo zaindaria indarrean dagoen gidabaimena edukitzea.
2. Kontzesioa eskatzen den ezgaituarekiko famili harrenana eta elkarbizitza edo zerbitzu prestakuntza zihurtatzen duen agiriak.
3. Zaintza ematen zaion familiakideak mugikortasun urria eragiten dion ezgaitasuna jasatea. Alderdi hauek egiaztatu beharko ditu:
a) %33a baino gehiagoko ezgaitasuan jasaten duela ziurtatzen duen agiria, zeinean adieraziko den garraio publiko edo kolektiboa erabiltzeko ezintasuna.
b) Nafarroako Osasun Zerbitzuan behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, frogatzen duena jasaten duen ezgaitasunak modu larrian eragiten diola honetarako:
_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.
_Ehun metro baino gutxiago gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.
_Desplazamenduak egiteko gurpildun aulkia erabiltzeko beharra egotea.
_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerriko pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.
3. artikulua. Eskariak.
Txartelen eskariak udal bulegotan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehazten diren egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita bi argazki ere, kolorezkoak eta karnet tamainakoak.
4. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
Txartela eskuratzeko aurkezten diren datuak, egiaztagiriak etab. faltsutzea arau-hauste administratiboa da, baita hura eskuratzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea ere.
Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo hirugarren txartelak erabiltzea.
Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.
Arau-ahusteak zehazteko, aldez aurretik zehapen espedientea abiaraziko da eta, haren ebazpena eman aitzin, interesatuei entzutea emanen zaie betiere. Espedientea Zehapen Ahalmena gauzatzeko Erreglamenduan xedatzen denari jarraikiz tramitatuko da.
Iragarkiaren kodea: L0610914