I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Cepsa Gas Licuado, S.A. enpresak administrazioari eskaturiko baimenari buruz, Iturengo Aurtiz auzoan (Nafarroa) petrolio gas likuatuaren biltegia eta propano komertziala hodien bidez banatzeko sarea paratzeko.
Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegi finkoan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:
Eskatzailea: Cepsa Gas Licuado, S.A., jakinarazpenetarako helbidea: Ribera del Loira etorbidea, 50-1.a, Madril (28042).
Eskariaren helburua: Administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta hornituko dituzten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, Iturengo (Nafarroa) Aurtiz auzoko etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.
Tokia: A-2 multzoko bilketa egin nahi da, 13.030 litrokoa, lur gaineko biltontzi finko baten bidez, berezko lurrunketarekin, 3. poligonoko Udalaren 344. lurzatian.
Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiez guztira 1.052 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333); 40 eta 20 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.
Sarea 36,42 kg/h-ko emarirako prestatu da gehienez. Herri osoak (42 etxebizitza) 1,75 kg/cm²-ko presioa izanen du hasieran. Tokirik urrunenean bermatzen da 1,30 kg/cm²-ko presioa gutxienez. Gehieneko kontsumoa 182,12 kg-koa izanen da egunean eta 36.500 kg-koa urtean.
Aurrekontua: instalazioaren aurrekontua bederatzi mila eta hirurehun euro eta laurogei zentimokoa da (9.310.80 euro).
Lanak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 6 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontaturik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.
Iruñean, 2006ko ekainaren 26an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: F0611075