I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
139/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko zerbitzuko idazkaritza tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak, kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean ari daitezen. Artikulu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak honako hurrenkeran beteko dira:
1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren Zuzendariordetzako Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
2. Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Iruñea, 2006ko ekainaren 21ean._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F0610929