88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eskaera, SAT Morrás-Aguinagak egina.

Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorb., 2, 7. solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 1518 Ebazpena, 2006ko ekainaren 21ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: SAT Morrás-Aguinaga.

Jarduera: hegaztitegia.

Tokia: 2. poligonoa, 843., 618., 626. eta 627. lurzatiak (Abartzuza).

Udalerria: Abartzuza.

Iruñean, 2006ko ekainaren 22an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0610935