I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eskaera, Agropecuaria Obanos, S.A.k egina.
Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, 7. solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.
Espedientea: 1611/2006 Ebazpena, uztailaren 3koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.
Eskatzailea: Agropecuaria Obanos, S.A.
Jarduera: Pentsu-fabrika.
Tokia: Sotocontiendas alderdia, 4. poligonoa, 1359. lurzatia (Martzilla).
Udalerria: Martzilla.
Iruñean, 2006ko uztailaren 4an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0611604