88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

200/2006 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen diona Idom Zaragoza, S.A.ren proposamenari behin-behineko bideei buruz, Añorbeko 7. poligonoko 87, 92, 93, 94 eta 95 zenbakiko finketarako eta udalerri bereko 5. poligonoko 14 zenbakiko finkarako sarrerak berregiteko, Nafarroako Ubidearen 5. tarteak ukitu baititu.

2006ko maiatzaren 31n sartu dira Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan arestian aipaturiko espedientearen Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eskuratzeko agiriak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2C Eranskinaren O puntuan sartua baitago.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatuz, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko Eraginetarako Baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea Idom Zaragoza, S.A.ren proposamenari behin-behineko bideei buruz, Añorbeko 7. poligonoko 87, 92, 93, 94 eta 95 zenbakiko finketarako eta udalerri bereko 5. poligonoko 14 zenbakiko finkarako sarrerak berregiteko, Nafarroako Ubidearen 5. tarteak ukitu dituelako, betiere honako alderdi hauek kontuan hartuta:

_Bide horren segurtasuna bermatuko da Ubideak ukituriko gunean ertz nahikoa utziz, eta malda luzeak saihestuko dira, nekazaritzako makinak ibili ahal izatea bermatzen duten materialak erantsiz, beharrezkoa bada.

_Nafarroako Ubideko 5. tartearen zelaitzeko ezpondetan okupazio handiagoa dakarten sendotze-lan berririk behar ote den jakiten denean, behin betiko sarrerarako beste proposamen bat aurkeztuko da eta harekin batera bai behin-behineko sarrerek bai behin betikoek eragindako ingurumenaren ukipenen beste azterlan bat, naturgunea lehengoratzeko behar diren neurriak hartzen dituena.

_Proposamen hori Nafarroako Ubidearen 4., 5. eta 18. tarteen multzorako betetzen den Lehengoratzeko Proiektuan sartuko da eta bermatu egingo da banku-abal bat edo aipatu lehengoratze horren zenbateko baliokidea den bermea aurkeztuz.

_Trazaduraren irekierak lanaren gainerako zatiak izan duen arkeologiaren jarraipen ohikoa izan beharko du, eta bereziki gunean den Elur-zuloa eta bere lur sasitsua erabat errespetatuko da.

_Behin-behineko bidea egiteko eremuan dauden arteak errespetatzeko ahalegina egingo da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau sustatzaileari, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Añorbeko udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 22an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0610925