I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
188/2006 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Galarko 4. poligonoko 364. lurzatian, Getzen, lurrekin betelanak egiteko Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen duena. Proiektuak María Carmen Garde de Miguel andreak sustatu du.
Aipatutako espedientea 2006ko apirilaren 25ean sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko O) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.
Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eman edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko Eraginetarako Baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Galarko 4. poligonoko 364. lurzatian, Getzen, lurrekin betelanak egiteko Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea. Proiektuak María Carmen Garde de Miguel andreak sustatu du.
Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:
_Ezpondaren goiko aldean eremu urbanizatutik ugalde aldera doan lerroa bezala, bukaerako topografiek lerro sobera zuzenak izan ditzatela saihesteko, betelanaren burualdea borobildu egin beharko da, azalera berriak eta lurzati mugakideen azalerek fisiografikoki bat egin dezaten.
_Erliebea aldatutakoan, lur beltzez estaliko da eta bertako espezieen haziak ereinen dira nahasirik.
2. Proiektuaren Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
5. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Galar Zendeako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 12an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0610773