88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

595/2006 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 399/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko agintzen duena. Aipatu errekurtsoa Lergako Udalak jarri zuen 2006ko martxoaren 27an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki haren bitartez 2006-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plan Berezia onetsi zen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 399/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du. Aipatu auzi-errekurtsoa Lergako Udalak jarri zuen, 2006ko martxoaren 27an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki haren bitartez 2006-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plan Berezia onetsi zen. Erabakia 2006ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Halaber, Sala horrek administrazio honi eskatu dio agertzeko epeak ezar ditzala, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 399/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzea. Aipatu auzi-errekurtsoa Lergako Udalak jarri zuen, 2006ko martxoaren 27an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki haren bitartez 2006-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plan Berezia onetsi zen.

2. Interesatuei dei egitea, autoetan agertu nahi izanez gero, halaxe egin dezaten Ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Lergako Udalari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0610821