I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
592/2006 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 370/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko agintzen duena. Errekurtso hori Oibarko Udalak jarri zuen 2006ko martxoaren 6an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka, zeinak Oibarko eta Urraulbeitiko udalerrietako mugak onesten baititu. Ebazpenak, halaber, interesatuta egon daitezkeenei espedientea jakinarazten die eta ediktu bidez epea jartzen die errekurtso horretan demandatu moduan agertu eta aritu ahal izan daitezen.
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 370/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du. Aipatu auzi-errekurtsoa Oibarko Udalak jarri zuen, 2006ko martxoaren 6an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatutako erabaki haren bitartez Oibarko eta Urraulbeitiko udalerrietako mugak onesten dira. Erabakia 2006ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 24an.
Halaber, Sala horrek administrazio honi eskatu dio agertzeko epeak ezar ditzala, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala.
Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari 370/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzea. Aipatutako auzi-erre- kurtsoa Oibarko Udalak jarri zuen, 2006ko martxoaren 6an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatutako erabaki haren bitartez Oibarko eta Urraulbeitiko udalerrietako mugak onesten dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara ager daitezen eta etor daitezen, auzi horretako demandatu gisara, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari dagokionez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Oibarko eta Urraulbeitiko udalei eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea.
Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0610826