I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
81/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Ultzama-Iruña tartean (NA-55 eta NA-56 espedienteak) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioak aldatzen dituena.
2006ko maiatzaren 29ko bilkuran Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren bidez, ondokoek sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua onetsi zen: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, Ultzamako Udala eta "Autobuses La Pamplonesa, S.A." enpresa esleipen-hartzailea. Haren bidez, konpentsazio ekonomikoaren araubide berezi bat finantziatzeko sistema ezarri zen, Ultzama-Iruña tartean (NA-55 eta NA-56 espedienteak) erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioen aldaketaren gastua berdintzeko. Halaber, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari baimena eman zitzaion aldaketa horien ondoriozko hainbat urtetarako gastu konpromisoa hartzeko.
Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak kontzesioetako zerbitzuak emateko baldintzak aldatzea proposatu du.
Proposamen honen bidez, ibilbideak arrazionalizatu nahi dira eta, aldi berean, errepideko bidaiari-garraio erregularraren kontzesioen eskaintza handitu, hau da, lanegun guztietan joan-etorriko lau bidaia egitea Iruñetik Ultzamara eta Iruñera 9:00etan, 13:20an, 15:20ean eta 20:00etan iritsita, eta bidaia bat eskola egun guztietan Ultzamatik Iruñera 6:40ean.
Proposamenarekin batera, hurrengo koadroa aurkeztu da, ustiapenaren, dirubilketaren eta konpentsazio ekonomikoaren laburpena, 2006. eta 2007. urteetarako, 2005eko xehetasun azterlanetik abiatuta.
2006. urtea.
Kostuak: 79.592,73.
Bidaiari kopurua: 7.305,00.
Dirusarrerak: 14.792,42.
Defizita: 64.800,32.
Konpentsazio ekonomikoa (K.E.): 64.800,32.
Nafarroako Gobernuaren K.E.: 32.400,16.
Ultzamako Udalaren K.E.: 32.400,16.
2007. urtea.
Kostuak: 82.478,49.
Bidaiari kopurua: 7.670,00.
Dirusarrerak: 16.044,59.
Defizita: 66.433,90.
Konpentsazio ekonomikoa (K.E.): 66.433,90.
Nafarroako Gobernuaren K.E.: 33.216,95.
Ultzamako Udalaren K.E.: 33.216,95.
Ultzamako Udalak eta "Autobuses La Pamplonesa, S.A." enpresa esleipen-hartzeaileak proposamen horrekin ados daudela adierazi dute.
Aldaketaren ondoriozko gastuari dagokionez, egokitzapen hori zenbait urtetarako denez, eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritakoarekin bat, 2006ko maiatzaren 29ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuaren baimena lortu da. Izan ere, 2006ko ekitaldirako Nafarroako Gobernuaren aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 30.5 artikuluari jarraikiz, Gobernuak gaitasuna du "kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura gastu konpromisoak hartu ahal izateko, garraio zerbitzu publikoen titular diren enpresei konpentsazioak emateko".
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.2.a) artikuluan xedatutakoari eta Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren txostenari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Ultzama-Iruña tartean (NA-55 eta NA-56 espedienteak) erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioen aldaketa onestea, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.
2. 65.617,11 euroko gastua onestea, honela finantziatuta:
_2006. urtean 32.400,16 euro, 2006ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 441100 kontusailaren kontura.
_2007. urtean 33.216,95 euro, 2007ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 441100 kontusailaren kontura.
3. Kontzesioa duen enpresari eskatzea 97,49 euroko bermea jar dezala Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eskura, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hamabost eguneko epean, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 39.2 artikuluak ezartzen dituen moduetako batean.
4. Foru agindu hau jakinaraztea Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, "Autobuses La Pamplonesa, S.A." enpresari, Ultzamako Udalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari.
5. Foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2006ko ekainaren 9an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
ERANSKINA
Ultzama-Iruña tartean guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioetarako arauen agiriaren aldaketa
Ultzama-Iruña tartean (NA-55 eta NA-56 espedienteak) guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioetarako arauen agiriaren aldaketa, honako zehaztapen hauekin:
I._Ibilbideak eta geltokiak.
Kontzesioen aldaketak ibilbide eta geltoki hauek egitea agintzen du:
_Ultzama-Iruñea ibilbidea:
Arraitz, Alkotz, Iraizotz, Auza, Eltzaburu, Larraintzar, Lizaso, Zenotz, Gerendiain, Latasa, Ostitz, Iruña.
Geltokiak: Arraitz, Alkotz, Iraizotz, Auza, Eltzaburu, Larraintzar, Lizaso, Zenotz, Gerendiain, Latasa, Erripa, Ziaurritz, Ostitz, Enderitz, Olabe, Sorauren, Orikain, Arre, Atarrabia eta Iruña.
_Iruña-Ultzama-Iruña ibilbidea:
Iruña, Ostitz, Gerendiain, Zenotz, Iraizotz, Arraitz, Larraintzar, Auza, Eltzaburu, Lizaso, Ostitz, Iruña.
Geltokiak: Iruña, Atarrabia, Arre, Orikain, Sorauren, Olabe, Enderitz, Ostitz, Ziaurritz, Erripa, Latasa, Gerendiain, Zenotz, Iraizotz, Alkotz, Arraitz, Larraintzar, Auza, Eltzaburu eta Lizaso, Latasa, Erripa, Ziaurritz, Ostitz, Enderitz, Olabe, Sorauren, Orikain, Arre, Atarrabia eta Iruña.
II._Egutegia eta ordutegia.
_Iruña-Ultzama-Iruña ibilbidea:
Lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, lau zerbitzu Iruñetik, honako orduetan: 9:00etan, 13:20ean, 15:20ean eta 20:00etan.
_Ultzama-Iruña ibilbidea:
Eskola egun guztietan, Arraiztik, 6:40ean.
III._Ibilgailuak.
Herriarteko garraioan aritzeko ibilgailu bat behar da (nahiz eta kostuak aztertzeko zerbitzuari 0,88 ibilgailu aplikatzen zaizkion) zerbitzu hauen ustiapenerako. Gutxienez 25 lagunentzako lekua izanen du bakoitzak eta, ahal izanez gero, bioerregaiak erabiliko dituzte.
IV._Tarifak.
NA-55 eta NA-56 kontzesioetako indarreko tarifa aplikatuko da. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko ekainaren 30eko 16/1987 Legearen 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz berraztertuko dira tarifak.
Zerbitzua esleituta duen enpresak txartel elektronikoen sistema erabili beharko du, erabiltzaileen mesederako eta behar bezala kontrolatu ahal izateko bidaiarien kopurua, abiapuntua eta helmuga, dirubilketa eta abar. Autobusek txartelak markatzeko makinak izanen dituzte.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, bere ekimenez edo esleipen-hartzaileak eskatua, tarifak bereizten ahalko dira erabiltzaile motaren arabera, joan-etorriko txartelak edo abonoak diren kontuan hartuta eta abar; azken kasu horretan, halako tarifak ezartzearen ondorioz izaten den dirusarrera txikiagoa kontzesiodunaren kontura izanen da, baldin eta berak onetsi baditu.
V._Kontzesiodunak jasoko duen konpentsazio ekonomikoa.
Kontuan izan behar da arrazoi sozialengatik erabiltzaileen kontura ezarritako tarifak tarifetako hobariak direla eta ez dituztela kostu errealak estaltzen produktibitate eta antolaketako baldintza normaletan eta, horregatik, enpresarekin batera aplikatuko den tarifak ez duela bermatuko zerbitzuen oreka ekonomikoa; hori horrela, konpentsazio ekonomiko bat ezartzen zaio bidaiariari, oreka bermatuko lukeen tarifaren eta benetan aplikatzen den tarifaren arteko aldea berdintzeko. Kontzesioa duen enpresari diru-bilketa txikiagoaren ordaina emanen zaio, honako arauak betez:
_Konpentsazio ekonomikoaren kalkulua.
2006. urte osoarengatik kontzesiodunak jasoko duen konpentsazio ekonomikoa 64.800,32 eurokoa izanen da. Zerbitzuak urte osokoa baino denbora aldi laburragoan ibiltzeko, foru agindu honetan onetsitako zerbitzuak egiazki izanen diren denbora aldiari proportzioz dagokiona ordainduko da.
2007ko konpentsazio ekonomikoa 2006koa gehi Nafarroako kontsumorako prezioen indizea (KPI) izanen da, eta horri kenduko zaizkio VI. atalean (Bidaiari kopuruari buruzko konpromisoa) ezarritako bidaiari gehikuntzari dagozkion dirusarrerak, lehen urtean kontuan izanik egiazki garraiatutako bidaiarietatik ateratzen den batez besteko tarifa. Une honetan, 66.433,90 euroan zenbatesten da. Zerbitzuak urte osokoa baino denbora aldi laburragoan ibiltzeko, zerbitzu berriek egiazki funtzionatuko duten denbora aldiari proportzioz dagokiona ordainduko da.
VI._Bidaiari kopuruari buruzko konpromisoa.
Kontzesioa duen enpresak 2006. urtean 7.305 bidaiari garraiatzeko konpromisoa hartu du. 2006an, zerbitzua urte naturala baino aldi laburragoetan izanez gero, bidaiarien kopurua proportzionalki murriztuko da.
2006an egiazki garraiatzen diren bidaiarien kopuruari (gutxienez 7.305) ehuneko bost gehituko zaio 2007. urtean. Zerbitzua urtea baino aldi laburragoetan izanez gero, bidaiarien kopurua proportzionalki murriztuko da.
VII._Pizgarriak eta zehapenak.
Garraiatzen diren bidaiarien kopurua agindutakoa baino handiagoa bada:
Bidaiarien kopuruaren gehikuntzaren %10 arte, bildutako diru soberakinaren %50 enpresak nahi duen bezala erabiliko du, eta gainerako %50 ekitaldiko likidazioan ustez enpresak beharko duen konpentsazio ekonomikoa gutxitzeko erabiliko da.
%10etik gora, bildutako diru soberakinaren heren bat kontzesiodunak nahi duen bezala erabiliko du, eta gainerakoa konpentsazio ekonomikoa gutxitzeko izanen da.
Kontzesioetako ibilbideen ustiapenean dirusarrerarik lortzen bada publizitatearen edo antzekoen bidez, %50 enpresaren esku geratuko da eta beste %50 ekitaldiko likidazioan ustez enpresari eman beharko zaion konpentsazio ekonomikoa gutxitzeko izanen da.
Garraiatutako bidaiarien kopurua, kilometroko, agindutakoa baino txikiagoa izanez gero, "Bidaiari kopuruari buruzko konpromisoa" izeneko VI. atalean ezarritakoaren arabera dagokion konpentsazioa emanen zaio enpresa kontzesiodunari, eta enpresak bere gain hartu beharko du txartel salmentan izandako galera.
VIII._Ordaintzeko modua.
Lau ordainketa eginen dira, kontura, hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren lehenbiziko hamabostaldian. Ordainketa bakoitzean urte osorako aurreikusitako konpentsazioaren laurdena ordainduko da.
Urteko konpentsazioaren azken likidazioa eginen da hurrengo ekitaldiko lehenbiziko hiruhilekoari dagokion ordainketarekin batera, behin enpresa kontzesiodunak bidaiari kopuruari, dirubilketari eta ustiapenaren gainerako emaitzei buruzko datuak aurkeztu eta zerbitzuaren urteko balorazioa egin ondotik, kontzesioek ekarritako dirusarrera guztiak kontuan izanik, beste dirulaguntza batzuei dagozkienak eta beste dirusarrera batzuk barne direla.
IX._Epea.
Zerbitzua egiteko baldintzek, arauen agirian jaso baitira, 2007ko uztailaren 27ra bitarte izanen dute indarra, deusetan galarazi gabe legez ezartzen ahal diren luzapenak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 72.3 artikuluari jarraikiz. Kontzesioko epea bukatu arren hurrengo zerbitzualdia zehazteko prozedura ebatzi gabe badago, kontzesio-hartzaileak kudeaketa luzatu beharko du, prozedura bukatu bitarte eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak hala eskatuta. Hala ere, kudeaketa hori gehienez 12 hilabetez egin beharra besterik ez du izanen.
X._Teknologia berriak eta ingurumenarekiko konpromisoak.
Kontzesiodunak hitz ematen du behar diren inbertsioak eginen dituela (txartelak markatzeko makinak ibilgailuetan, softwarea etab.) txartel elektronikoarekin ordaindu ahal dadin erabilgarri egoten denean, baita ereduzko esperientzia gisara ere, Garraioko Enpresaburuen Nafarroako Elkartea (ANET) herri arteko garraiorako prestatzen ari den txartela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuarekin egin duen lankidetza hitzarmenari jarraikiz. Hitzarmen horren helburua da Nafarroako Foru Komunitatean bidaiarien herri arteko garraio publikoa berritzea.
Halaber, kontzesiodunak hitz ematen du behar diren hornidura-akordioak sinatuko dituela ibilgailuetan biodiesel erregaia erabili ahal izateko, betiere, baldintza teknikoak eta segurtasun normalizatuko baldintzak betetzen baditu. Garraio Zuzendatzitza Nagusiak laguntza emanen du konpromiso hau lehenbailehen eta enpresarendako baldintza egokienetan betetzeko.
Iragarkiaren kodea: F0610355