I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
235/2006 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta jauna Hirigintza eta Etxebizitzako Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, 2006ko ekainaren 30ean, adostasun txostena eman zuen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
AGINDU DUT:
1. Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Hirigintza eta Etxebizitzako Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesatuari jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko uztailaren 5ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.
Iragarkiaren kodea: F0611799