Iragarkia
88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
499/2006 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Noaingo "Nissan Forklift España, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 64/2006).
Ikusirik Noaingo "Nissan Forklift España, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua (espediente zenbakia: 64/2006), negoziazio batzordeak sinatua.
Gertakariak:
1. Departamentu honetan 2006ko maiatzaren 31n sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 65 artikuluz, 11 azken xedapenez eta 7 eranskinez (2006rako lansarien taula barne) osatua, enpresaren ordezkariek eta enpresa batzordeko kideetako batzuek (UGT, USO eta CCOO) 2006ko maiatzaren 5ean izenpetu eta onetsia.
2. Espediente hau tramitatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala eta Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, baita irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.
2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.
3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Noaingo "Nissan Forklift España, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3105001) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.
2. Ebazpen hau hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 8an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.
NOAINGO "NISSAN FORKLIFT ESPAÑA, S.A." ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA 2006., 2007., 2008. ETA 2009. URTEETARAKO
XEDAPEN OROKORRAK
I. KAPITULUA
1. artikulua. Xedea.
Hitzarmen honen xedea da Nissan Forklift España, S.A. enpresaren eta beraren langileen arteko lan harremanak arautzea, baita baldintza ekonomiko eta lan baldintza orokorrak ere, adostutako aplikazio eremuan.
2. artikulua. Lurralde eremua.
Enpresak Noainen (Nafarroa) duen lantokian aplikatuko dira hitzarmeneko xedapenak.
3. artikulua. Langileria.
Enpresako langileetatik, hitzarmen honen eraginpean egonen dira honako hauek soilik: lanpostuaren balorazioaren ondorioz, indarra duen Balorazio Eskuliburuaren arabera, behargin eta menpekoen 1-11 bitarteko graduetan edo teknikari eta administrarien 1-14 bitarteko graduetan sailkatuta daudenak, edozein direlarik haien lanbidea, espezialitatea, adina, sexua edo egoera.
Langileen Estatutuari Buruzko Legearen Testu Bateginaren (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua) lehenbiziko artikuluko hirugarren idatz-zatiko c) letran eta bigarren artikuluko lehenbiziko idatz-zatiko a) letran aipatutako langileak hitzarmen honetatik kanpo daude, bai eta, aginte edo konfiantzazko lanpostuetan ari direlako, zuzendaritzak onartutako banakako eskaeren ondorioz, enpresak baldintza bereziak ezartzen dizkien taldeak ere; hori guztia, legez eta hitzarmen honen arabera dagozkien gutxieneko eskubideak galarazi gabe.
Iraupen mugatuko kontratua duten langileei, kontratuaren modalitatea gorabehera, lanaren antolaketaz, lanaldiaz, oporrez, ordainsariez eta diziplina araubideaz hitzarmenean dauden xedapenak aplikatuko zaizkie, aldi baterako kontratuarekin bateragarriak diren heinean, eta betiere kontratuaren epearen eta bertan hitzartutako lanaldiaren proportzioan; kontratu hori, bestalde, une bakoitzean indarra duten lege eta erregelamenduetan ezarritako arauei lotuko zaie.
4. artikulua. Iraunaldia.
Hitzarmen honek ondorio orokorrak izanen ditu sinatzen denetik aurrera. Ondorio ekonomikoak 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu, eta 2009ko abenduaren 31ra arte iraunen du indarrean, beherago zehaztuko den moduan.
Hitzarmenaren ondorio ekonomikoak honako hauei soilik aplikatuko zaizkie: hitzarmenaren aplikazio eremu orokorraren barneko langileei, hitzarmena sinatzen den egunean enpresan alta emanda badaude, eta egun horretatik aurrera eremu horretan sartzen diren langileei.
5. artikulua. Hitzarmenaren amaiera iragartzea hura deuseztatu edo berrikusteko, eta hitzarmeneko araubideari eustea.
Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 86.2 artikuluan ezarritakoari dagokionez, hitzarmen kolektibo honen amaiera sinatzen den egunetik beretik iragartzen da.
Hitzarmena berrikusi nahirik greba egin edo gatazka sortzen bada, lan harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-Dekretuan ezarritako baldintzak eta prozedura beteko dira, edo halako egoeretarako legezko tramitea une bakoitzean zehazten duen arauan ezarritakoak.
Amaiera iragarri zaion hitzarmen honen indarraldi itundua bukatzean, hurrengo hitzarmena adostu arte, behartze-klausulak baizik ez dira indarrik gabe geldituko eta hitzarmeneko arauek indarrean segituko dute; hori guztia, 17/1977 Errege Lege-Dekretuan eta Langileen Estatutuan lan arloko agintaritzari eta jurisdikzioari ematen zaizkien ahalmenak galarazi gabe.
6. artikulua. Konpentsazioa, irenspena eta bermeak.
Baldintzen irenspena eta konpentsazioa direla eta, aplikazio orokorreko legezko arauetan xedatutakoari eutsiko zaio, hitzarmen honetan berariaz zehaztutakoa ukatu gabe.
Hitzarmen honetan ezarritako baldintza eta ordainsariek, orokorrean eta urteko konputuan, hitzarmenak indarra hartu arte aplikagarriak ziren guztiak konpentsatu eta ordezkatuko dituzte, haien izaera, jatorria eta zenbatekoa edozein izanik ere.
Era berean, legezko xedapenen batek ordainsarien zenbatekoa aldatu edo ordainsari berriak sortzen baditu, hobetutako baldintza ekonomiko partzialek enpresan eragin praktikoa izanen dute baldin eta hitzarmenaz kanpoko soldata-baldintza orokorrek, urteko konputu osoan, hitzarmenean itundutakoak gainditzen badituzte, eta bestela hitzarmeneko baldintzek irentsiko dituzte.
Halakoetan, kontzeptu guztiengatik legez edo hitzarmenez hartutako kopuruen urteko konputua eginda, diferentziak _egonez gero_ onartu ziren izaera berarekin mantendu edo ezarriko dira, hurrenez hurren, eta geroko soldata aldaketetan irentsi ahal izanen dira.
Diru ordainaren aldetik oro har hitzarmen honetan ezarritakoak baino hobeak diren egoera pertsonalak errespetatu eginen dira, aurreko paragrafoetan zehaztutakoari jarraituz eta "ad personam" bakar-bakarrik.
7. artikulua. Hitzarmenaren araubidea.
Hitzarmenean ezarri den baldintza-araubide orokorra lehengoa baino hobea da, eta erabat deuseztatu eta ordezkatuko du enpresan hitzarmenak indarra hartu aurretik izandako beste edozein araubide banakako nahiz kolektibo.
8. artikulua. Osotasunarekiko lotura.
Lan administrazioko agintaritzak, bere kontrol ahalmena erabiliz, edo lan arloko jurisdikzioak, bere eskurantzak baliatuz, hitzarmen honetako itunen bat indargabetzat edo legez kontrakotzat joko balute, hitzarmen hau batere eraginkortasun praktikorik gabe geldituko litzateke, eta berriro oso-osorik aztertu beharko litzateke.
9. artikulua. Hitzarmenaren bermea.
Hitzarmena sinatu duten alderdiek, konpromiso formala hartuta, erabaki dute hitzarmen honen indarraldian ez dutela beste inongo hitzarmen kolektibotarako atxikimendurik eskatuko, ezta onartuko ere, edozein delarik haren aplikazio eremua.
Halaber, aldeek itundu dute hitzarmenaren interpretazio eta indarrerako batzorde paritarioaren esku jarri beharko direla hitzarmenaren aplikazioaren inguruan sor daitezkeen zalantzak, desadostasunak eta gatazkak, administrazio edo jurisdikzio organo eskudunengana jo baino lehen.
10. artikulua. Hitzarmenaren interpretazio eta indarrerako batzorde paritarioa.
Hitzarmenaren interpretazio eta indarrerako batzorde paritarioa eratuko da, hitzarmena betetzeko interpretazio eta zaintza organo gisa arituko dena.
Langileen ordezkaritzaren aldetik hiru batzordekide izanen dira, hitzarmena onetsi eta sinatu dutenetakoak: Joaquín Chocarro Roitegui jauna, Ramiro Díaz Rodríguez jauna eta Francisco Laquidáin Iriarte jauna; eta enpresako zuzendaritzaren aldetik beste hiru batzordekide, hauek ere egintza horietan parte hartutakoak: Jesús Gabriel Virto Gurrea jauna, Rafael García Razquin jauna eta Miguel Angel Ruiz Sasturáin jauna.
Batzorde paritarioaren funtzionamendua legezko edo erregelamenduzko arauetan xedatutakoari jarraituz arautuko da.
Erabakiak, ordezkaritza bakoitzaren barnean, gehiengo soilaz hartuko dira.
Edozein aldek eskatu ahal izanen du bilera egiteko, betiere arrazoiak emanda eta zer aztertu behar den adierazita, behar adina denbora lehenago, salbu eta alderen batek larrialdiko nahiz presako deia egiten duenean.
Giza Baliabideen departamentuak eginen ditu bilera deiak, idatziz, eskaera jaso eta astebeteko epean, bilera eguna baino bi egun baliodun lehenago gutxienez. Proposatutako aztergaien zerrenda erantsiko du.
LANAREN ANTOLAKETA
II. KAPITULUA
11. artikulua. Printzipio orokorrak.
1. Enpresako atal edo bulegoetako lanaren antolaketa praktikoa enpresako zuzendaritzari dagokio, ez beste inori. Zuzendaritzak egoki antolatu nahi du lana, ahalik errendimendurik onena lortzeko eran, bere zerbitzuan dituen elementuen eta langileen zentzuzko mugak kontuan harturik. Enpresa osatzen duten bi aldeek, zuzendaritzak eta langileek, elkarri lagundu behar diote helburu hori lortzeko.
2. Iraunkorrak diren aginduak berariaz jakinaraziko dira ondorio guztietarako, eta behar adinako publizitatea izanen dute.
3. Lanaren antolaketa praktikoaz hitzarmen kolektibo honen testuan eta eranskinetan dauden arauak beteko dira, eta hitzarmenean arautu gabeko gaietan, indarra duten legezko xedapenei jarraituko zaie. Zuzendaritzak behar diren jarraibideak emanen ditu lan prozedurak behar bezala garatu daitezen.
4. Jarduera normaltzat hartuko da MTM denbora taulak zuzenean aplikatuz ateratzen dena edo horren baliokidea den jarduera.
Eskatzen ahal den gutxieneko jarduera edo jarduera normala, MTM denbora taulak zuzenean aplikatuta, orain arte indarra izan duen sistema ehundarreko 111 indizea da.
Jarduera berri horretan oinarrituta, eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua edo errendimendu normala 101 indizea izanen da 2006an eta 102 indizea 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera.
5. Absentismoak produktibitateari begira duen garrantziaz oharturik, bi aldeek onartzen dute absentismoa murriztu beharra dagoela, alegia, langileek lanpostuetan ahalik ordu gehien egin ditzaten lortu behar dela.
6. Langileen ordezkariei dagokie arlo honetan eta gainerakoetan Langileen Estatutuak, orain indarra duten legezko xedapenek eta gerokoek ezartzen dituzten eginkizunak betetzea, eta hori egiteagatik ezin zaie egotzi kontratuko onustea hausterik.
12. artikulua. Lanaren antolaketaren funtsezko alderdiak.
Lanaren antolaketak, besteak beste, gai hauek ere hartuko ditu:
1. Langileak eskatzen zaion gutxieneko errendimendua edo errendimendu normala lortzeko behar dituen elementuak zehaztea (berariazko makinak edo lanak).
2. Fabrikazio prozesuan barna, zein kalitate maila den onargarria finkatzea, eta horren arabera eskatzea hondakinen eta galeren indizeak.
3. Langilearen esku jarritako makineria, instalazioak eta lanabesak zaintzeko eta haien arreta eta ardura izateko eskatzea.
4. Langileen distribuzioa, hitzarmen honetan aurreikusitakoaren arabera.
5. Langintza metodoak, fabrikazio prozesuak edo eginkizunak aldatzearen ondorioz, eta makinetan eta lanabesetan, bai eta materialean ere, egindako aldaketa teknikoen ondorioz sortzen diren baldintza berrien lan kargak, errendimendua eta tarifak egokitzea.
6. Ordainketa sistema egokiagoak ezartzea, eta aldi berean formula argi eta sinpleak finkatzea langileei dagokien ordainsaria kalkulatzeko, erraz ulertu ahal daitezen. Kontu hori baldintza ekonomikoen kapituluan zehazten da.
7. Behar adina azterlan egitea produktibitatea hobetzeko, oro har, eta lan prozesu eta metodoak, errendimendu mailak, eginkizun aldaketak eta makina, instalazio, lanabes eta materialen aldaketa teknikoak hobetzeko, zehazki. Horretarako behar diren proba praktikoak ezarriko dira.
8. Langile bakoitzari eginkizunak eta makineria egoki esleitzea, ematen zaion lan karga lanaldia betetzeko adinakoa izan dadin, eskatzen ahal zaion gutxieneko errendimenduaren arabera (2006. urtean 101 eta 2007. urtetik aurrera 102).
9. Lanpostu bakoitzeko edo lanpostu multzo bakoitzeko zereginak aztertu eta baloratzea. Horren inguruko zehaztasunak 1. eranskinean daude.
13. artikulua. Lanak egiteko errendimendu egokiak aztertu eta zehaztea.
Zuzendaritzari dagokio lan karga egokiak ezartzea eta gutxienez 101eko errendimendua eskatzea 2006an eta 102koa 2007tik aurrera, MTM sistemako 111 jarduera-indizean oinarrituta, edo une bakoitzean itundutako errendimendua eskatzea, finkatutako kalitate mailaz gainera. Bideoa eta MTM teknikak erabili ahal izanen dira horretarako. Halaber, nazioartean onartzen diren gainerako sistemak erabili ahal izanen dira errendimendua neurtzeko, langileen ordezkariak jakitun jarri ondoren.
14. artikulua. Nekearen eta behar pertsonalen ziozko osagarriak esleitu eta hartzeko irizpideak: geldialdi programatuak.
1. Nekearen eta behar pertsonalen ziozko osagarriak esleitzea.
a) Nekearen eta behar pertsonalen ziozko osagarriak kalkulatzeko, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) arau eta gomendioetan ezarritako atseden koefizienteak erabiliko dira, enpresaren antolamenduari egokiturik.
b) Nekearen ziozko osagarriak kalkulatzeko, zereginetako lan-elementuei koefiziente egokiak aplikatuko zaizkie. Langileak egin behar duen lan motak eskatzen duen esfortzua eta gorputz jarrera ponderatuko dira. Era berean kontuan hartuko dira lanpostuaren inguruneko baldintzak.
c) Behar pertsonalen ziozko osagarriaren kontzeptuetan %5 (ehuneko bost) aplikatuko da lan-zikloari esleitutako denboraren azken balioaren gainean.
d) Langileak lanean egiten dituen etenaldiak ez dira konputatuko nekearen ziozko osagarriak esleitzerakoan, bai ordea behar pertsonalen ziozko osagarriak esleitzerakoan.
2. Langileak osagarri horiei dagokien atseden denbora hartzea.
Kateetako, taldeetako edo bakarkako lanetan zuzendaritzak erabiliko duen irizpidea izanen da aurrez ezarritako geldialdi programatuak egitea, edo errelebistak jartzea langilearen absentzietan.
Arrazoi teknikoengatik edo matxurengatik produkzio linean halabeharrez geldialdia egiten bada geldialdi programatuaren aurreko ordubetean, eta geldialdi programatuak adina edo gehiago irauten badu, geldialdi programatua egin balitz bezala jokatuko da, baldin eta langileak lan egiteari utzi badio. Halakoetan ezin izanen da eskatu irentsitako geldialdia egiteko.
15. artikulua. Lanaren neurketa: neurtzeko unitateak eta teknikak, definizioak eta oinarrizko formulak, LANEk onartutako arauekin bat.
1. Neurtzeko unitateak. Lana unitate ehundarretan neurtuko da.
2. Neurtzeko teknikak. Enpresako zuzendaritzak nazioartean onartzen diren neurketa tekniketatik edozein ezarri ahal izanen du lan denborak neurtzeko (orain arteko teknika erabilienak dira laginketak, kronometrajeak, MTM-1, MTM-2, eta MTM sisteman oinarritutako barne-taulak), eta ateratzen diren denborak ordu-hamarmilarenetan adieraziko dira.
3. Definizioak. Lanaren antolaketan, jarduera eta errendimendu egokiak aztertu, zehaztu eta eskatzeko, definizio hauek hartuko dira kontuan:
a) MTM. Horrela deritzon sistemak eskuzko eragiketa batean egin behar diren mugimendu nagusiak aztertzen ditu eta mugimendu bakoitzari denbora jakin bat esleitzen dio, zer-nolako mugimendua den eta zein baldintzatan egin behar den kontuan izanik.
b) Eskatzen ahal den gutxieneko jarduera edo jarduera normala. Langile arrunt batek, bere lanerako behar adina trebaturik eta bere arduraz jabeturik, behar bezala zuzendurik, aurrez ezarritako lan metodoa erabiliz eta ordainsari bereziaren pizgarririk gabe lan eginez egiten duen jarduera da. Erritmo horri erraztasunez eusten ahalko zaio, egunero, gorputza eta burua sobera nekatu gabe, eta haren ezaugarria ahalegin iraunkor eta zentzuzkoa da.
Hona hemen jarduera horren pareko adibide bat: 1,65 metroko pertsona bat, gorpuzkera normalekoa, 0,75 metroko pausoz eta zamarik gabe ibiltzen orduko 5 kilometroko abiaduran, oztoporik gabeko lur zelai, leun eta sendoan.
c) Jarduera hoberena. Langile batek, egunean zortzi orduz lan eginda, lanbide-bizitzarik galdu gabe egin dezakeen gehieneko jarduera da. Jarduera normala baino %20 gehiago da.
d) Lan kantitate normala. Langile arrunt batek jarduera normalean egiten duen lana da, errekuperazio denbora barne hartuta.
e) Lan kantitate hoberena. Langile arrunt batek jarduera hoberenean egiten duen lana da, errekuperazio denbora barne hartuta.
f) Gizon-ordu (G.h). Lan kantitatearen unitatea da. Ordubetean egin daitekeen lan kantitate normala da.
g) Gutxieneko errendimendua. Langile batek ordubetean edo denbora unitate jakin batean egin behar duen lan kantitate normala da. Gutxieneko errendimendu normala 100eko indizea da.
h) Eskatzen ahal den errendimendua. Gutxieneko errendimendua edo itundutako errendimendu handiagoa da, une bakoitzean ezarritako baldintzetan.
i) Lan librea. Lan mota honetan langileak edozein mailatako jarduera egin dezake, baita hoberena ere.
j) Lan mugatua. Lan mota honetan langileak ezin du denbora guztian jarduera hoberena egin. Jarduera mugatuta dauka makinako lanaren ezaugarriengatik, taldean lan egiteagatik etab.
k) Makinako denbora. Makina batek, aurrez ezarritako baldintza teknologiko jakinekin, lan-unitate bat ekoizteko behar duen denbora da.
l) Denbora normala. Langile batek jarduera normalean eragiketa jakin bat burutzeko behar duen denbora da, errekuperazio denbora kontuan hartu gabe.
ll) Eredu-denbora. Langile arrunt batek jarduera normalean lan jakin bat egiteko behar duen denbora da, errekuperazio denbora barne dela.
m) Lan-zikloa. Pieza edo multzo bati eraldaketa jakin bat egiteko burutu behar diren lan-elementuen multzoa da; behin eta berriz errepikatu behar da, eraldaketa hori egin behar zaien pieza edo multzo guztietan.
n) Denbora hoberena. Langile arrunt batek jarduera hoberenean lan-ziklo bat burutzeko behar duen denbora da.
ñ) Makinaren geldialdiko lana. Makinak lan eraginkorrik egiten ez duen bitartean langileak egiten duen lana da.
o) Makinaren funtzionamendualdiko lana. Makinak lan eraginkorra egiten duen bitartean langileak egiten duen lana da.
p) Makinaren zainketa. Makinaren funtzionamendualdiko lanaren zati bat da, makina edo instalazioaren funtzionamendua zaintzeko egiten dena.
q) Saturazio hoberena. Langilearen benetako lanari esleitutako denboraren eta lan-zikloa egiteko denbora hoberenaren arteko erlazioa da.
r) Saturazio normala. Eredu-denboraren eta lan-ziklo normalaren arteko erlazioa da.
s) Insaturazioa. Eredu-denboraren eta lan-ziklo normalaren arteko kendura da, zeregin jakin batean, prozesu orekatuaren ondorioz, langileak tarteka geldiuneak egin behar dituenean edo jarduera normalean baino motelago lan egin behar duenean.
t) Eskuzko eta makinazko lana. Langileak eta makinak batera egiten dutena.
u) Ziklo normala. Langile arrunt batek jarduera normalean lan-ziklo bat burutzeko behar duen denbora da, errekuperazio denbora barne.
4. Oinarrizko formulak.
Zereginetarako denbora MTM denbora-taulak zuzenean aplikatuz esleitzen ez denean, oinarrizko formula hauek erabiliko dira zeregin horietako lan kantitateak zehazteko:
Jh. Th = Jn. Tn Jh = Jarduera hautemana
Jn = Jarduera normala
Jh. Th Th = Denbora hautemana
5. Katearen abiadura.
Lan kateatuetan, zikloaren denborak (denbora normala edo eska daitekeen denbora laburragoa) zehaztuko du katearen abiadura.
16. artikulua. Ezarritako denborak eta errendimenduak berrikusteko arrazoiak. Desadostasun kasuetarako prozedura.
1. Ezarritako denborak eta errendimenduak berrikusteko arrazoiak.
Metodoak, bitartekoak edo prozedurak berritzea, inguruabar hauetakoren bat tarteko:
_Pieza, multzo edo eredu berrien fabrikazioa edo muntaketa.
_Lan metodoaren aldaketa
_Erreminta, tresna eta ekipamenduetan aldaketak egitea edo berriak ekartzea.
_Makineria berria erabiltzea.
_Erabiltzen diren materialen aldaketa.
_Kudeatu, fabrikatu, neurtu edo kontrolatzeko teknika edo prozesu berriak erabiltzea.
_Kateak eta/edo atalak berriz orekatzea, programaren aldaketaren ondorioz.
_Lan taldeko kideen kopurua aldatzea.
_Kalkulu edo transkripzio akatsa.
_Oro har, aurreko zerrendan ageri ez diren kasuetan, enpresak eta langileen ordezkariek ados jarrita hala erabakitzen dutenean.
2. Desadostasun kasuetarako prozedura.
Lan metodoa, lan kantitatea, norbanakoen eta taldeen errendimendua neurtu eta kontrolatzeko sistema, lortu beharreko errendimendu maila eta plantilla egokiak zehaztutakoan langileak onartu egin beharko ditu horiek guztiak. Hala ere, ados ez daudenek erreklamazioa aurkeztu ahal izanen dute, hurrengo prozedurari jarraituz:
1) Erreklamazioa zuzendaritzari aurkeztuko zaio, norberak goian duen arduradun hurrenaren bidez, metodo eta denbora berriak esleitzen direnetik hasita 8 egun balioduneko epean.
Goiko arduradun edo agintari horrek erreklamazioa lantokiko Giza Baliabideen zuzendariari igorriko dio. Kasuaren inguruabarrak azalduko dizkio eta bere iritzi arrazoitua emanen dio.
Aldi berean, langileak metodo eta denboretarako batzorde mistoaren esku-hartzea eskatu ahal izanen du, langileek batzorde horretan dituzten ordezkarien bitartez. Batzordeak bere iritzi arrazoitua emanen du, edo erreklamazioa ahalik ongien eta eraginkortasunez ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen txostenak eginen ditu.
2) Zuzendaritzak 8 egun gehiago izanen ditu, hauek ere baliodunak, prozesu jarraituetan (eta prozesu etenetan, tailerrera doan lehenbiziko igorpenetik aurrera) erreklamazioei erantzuteko.
3) Epe horietan erantzunik jasotzen ez bada edo ezezkoa bada, eta 1.1 atalean aipatutako batzordearen esku-hartzerik eskatu ez bada aurretik, langile interesatuak zilegi izanen du auzia metodo eta denboretarako batzorde mistoaren esku jartzea, 8 egun balioduneko epean.
4) Batzorde horren irizpena ikusirik, langileak zilegi izanen du erreklamazioa jartzea lan arloko jurisdikzio eskudunean, bere eskubiderako komenigarritzat jotzen badu.
5) Bai batzorde mistoari aurkezten zaizkion erreklamazioak bai enpresari aldez aurreko fasean aurkezten zaizkionak egiteko inprimakiak batzorde horrek prestatu eta normalizatuko ditu eta enpresak banatuko ditu.
Ikus II. eranskina.
17. artikulua. Errendimenduaren kalkulua eta kalitatearen eragina.
1. Errendimenduaren kalkulua
Likidazioaldi batean zehar batez besteko errendimendua kalkulatzen denean, betiere Gh-etan adieraziko da lortutako produkzioa, eta balio hori produkzioan emandako orduekin erlazionatuko da hurrengo formula erabiliz.
U Lortutako produkzioaren Gh-ak
Langileari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik lanik egin gabe emandako orduak eta "kontrolik gabeko" (aurrez zehaztutako eperik gabeko) lan solteetan emandako orduak konpututik kanpo utziko dira batez besteko errendimendua kalkulatzean. Kontrolpean lan egindako orduak kalkulatzeko honako formula hau erabiliko da:
kh = prh - (kgh + ah + oeh + ogeh)
Azalpena:
kh = kontrolpean lan egindako orduak.
prh = presentzia orduak.
kgh = "kontrolik gabe" (aurrez zehaztutako eperik gabe) lan egindako orduak.
ah = txandakako atsedenaldietako orduak, lanaldi jarraituan.
oeh = ordaindu beharreko etenaldietako orduak.
ogeh = ordainik gabeko etenaldietako orduak.
2. Errendimendua zehazteko unitateak
Errendimendua zehazteko unitate gisa, honako hauek ezarri dira:
_Atala
_Linea
_Azpilinea
_Lanpostua edo
_Langilea,
kasu eta egoera bakoitzean lanaren antolaketa egokiak eskatzen duena.
Neurri unitateak langile talde bat hartzen duenean, taldeak ez badu lortzen gutxieneko errendimendu normala (2006. urtean 101, eta 2007tik aurrera 102), hitzarmen honen IV. eranskinean ageri diren jarduera egokiaren plusa (JEP) eta zuzeneko MTM plusaren %25a kendu ahal izanen zaizkie errendimendua zehazteko unitate hori osatzen duten langile guztiei. Aldez aurretik, anomalia zergatik gertatu den aztertuko da.
3. Produkzio akastunak errendimenduan duen eragina (kalitatea).
Baldin eta, Kalitate departamentuaren iritziz, fabrikazio edo muntaketa prozesuren batean _unitate, pieza, multzo, osagai nahiz eragiketetan_ ez badira lortzen kasu bakoitzean eska daitezkeen eta zuzendaritzak zehazten dituen kalitate mailak, honela jokatuko da:
a) Akatsa langileari egozten ahal bazaio eta akatsaren ondorioz lanaren emaitza erabat errefusatzen bada, kontrola egiten zaion unitateak (langilea, linea, tailerra etab.) izan duen errendimendua kalkulatzean, eragiketa akastuna egin arte pieza, multzo edo unitatean metatu diren Gh guztiak deskontatuko dira.
b) Akatsa langileari egozten ahal bazaio eta errefusatutako emaitza zuzentzeko modukoa bada, kontrola egin zaion unitateak (langilea, linea, tailerra etab.) izan duen errendimendua kalkulatzean, lanpostu edo linean bertan nahiz kanpoan emaitza zuzentzeko egin behar izan diren Gh-ak deskontatuko dira.
Zuzenketak huts egin eta emaitza erabat errefusatzen bada, a) atalean ezarritakoa aplikatuko da.
c) Akatsa ezin bazaio langileari egotzi eta errefusatutako emaitza zuzentzerik ez badago, ez da Gh-rik deskontatuko errendimendua kalkulatzean. Eragiketa akastuna egin arte metatu diren Gh-ak bakarrik kontatuko dira.
d) Akatsa ezin bazaio langileari egotzi eta errefusatutako emaitza konpontzeko modukoa bada, pieza akastuna zuzentzera bidaltzen denean, dena delako eragiketara arte egindako lana konputatuko da. Gainerako Gh-ak konputatuko dira piezak lineara itzuli eta gero, linea amaierako azken eragiketa egiten zaienean.
4. Errefusatze kasuetan errendimendua kalkulatzeko aplikatuko diren arau orokorrak.
Honako arauak beteko dira:
a) Linea, lanpostu edo langile bati errefusak egozten ahal zaizkien ala ez zehaztea haren ikuskatzailearen ardura izanen da. Akatsaren egozgarritasunaren inguruan zentzuzko zalantza dagoenean, Kalitate Kontroleko departamentuak erabakiko du, arau edo zehaztapen aplikagarriei jarraituz.
Ukitutako langilea ez badago ados ikuskatzailearen eta/edo Kalitate Kontroleko departamentuaren erabakiarekin, erreklamazio arrazoitu eta justifikatua aurkeztu ahal izanen dio metodo eta denboretarako batzordeari, 8 egun balioduneko epean, akatsaren erantzukizuna berari egozten dion ebazpenaren berri jakiten duen egunetik aurrera.
b) Lineako langileei egozten ahal zaizkien akatsengatik errefusatutako piezetan galdu diren Gh-ak likidazioaldian zehar berreskuratu ahal izanen dira. Horrela, eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua lortu ahal izanen da, onartutako produkzioa eta langileari ezin egotzi zaizkion akatsengatik errefusatutako produkzioa bakarrik konputatuko baitira.
c) Oinarri hauez gainera, legezko neurriak aplikatu ahal izanen zaizkie norbanakoei edo taldeei, zabarkeria nabarmen edo errepikatuengatik.
18. artikulua. Jardueraren etenaldiak.
1. Sailkapena.
Langileen jardueraren etenaldiak honela daude sailkatuta:
A._Ezinbesteko geldialdiak. Lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 5. artikuluan azaltzen diren arrazoiengatik langileek egiten dituzten geldialdiak dira. Artikulu horrek dioenez, "enpresaburuari ezin egotzi zaizkion arrazoiak tarteko (itsasoaren egoera, eguraldi txarra, energia horniduraren etenaldia edo lehengaien gabezia) lanik egin gabe igarotzen diren orduak hurrengo lanegunetan berreskuratu ahal izanen dira, egunero ordubete gehiago eginez. Aldez aurretik enpresaburuak langileen ordezkariei zehatz azaldu beharko die zergatik egin behar den berreskurapen hori".
B._Ordaindu beharreko geldialdiak. Ondoko arrazoiengatik langileek egiten dituzten geldialdiak ordaindu beharrekoak izanen dira.
a) Lanik eza. Langileak lan edo zeregin bat amaitu orduko hurrengo partida prest ez dagoenean.
Geldialdiaren oharra eginen da, zergatik gertatu den eta zenbat iraun duen adieraziz, eta arduradunak sinatu eginen du. Geldialdiaren arrazoiak ikertu eta erantzukizunak zehaztu beharko ditu.
b) Nahitaezko itxaronaldiak. Langilea piezaren baten zain dagoenean, pieza jaso arte makinan lan egin ezinik. Geldialdiaren oharra eginen da, zergatik gertatu den eta zenbat iraun duen adieraziz, eta arduradunak sinatu eginen du. Makina prestatzen den bitartean langileak egiten dituen geldialdiak atal honetan sailkatuko dira, langileak ez badu parte hartzen makina prestatzeko lanetan.
c) Baimendutako joan-etorriak. Enpresaren beharren ondorioz barneko joan-etorriak egiten direnean, ordaindu beharreko geldialditzat hartuko dira. Kasuan kasuko arduradunak bakarrik baimendu ahal izanen du joan-etorria, arrazoia azaltzeko oharra egin eta gero.
d) Matxura. Makina, tresna, erreminta edo instalazioetan gertatzen diren matxurak, langileari ezbairik gabe eta zuzenean egozten ahal zaizkionak izan ezik, ordaindu beharreko geldialditzat joko dira, matxura izan duen langileari beste zeregin bat emateko aukerarik ez badago. Kasuan kasuko arduradunak geldialdia baimenduko du eta zergatik gertatu den azaltzeko oharra eginen du. Mantentze lanetako buruak sinatuko du eta behar diren oharrak erantsiko ditu.
e) Arazoak materialekin. Mekanizatu edo muntatu behar diren materialek ohikoa ez den aldaketa nabarmenen bat dutenean, erreminta, makina, lanabes, instalazio eta abarrekoak hondatzeko arriskua sortzen duena. Kasuan kasuko arduradunak geldialdiaren oharra eginen du, zenbat iraun duen eta zergatik gertatu den adieraziz, eta Ikuskapeneko buruak ontzat emanen du.
Arduradunaren eginkizun nagusia eta behinena horrelako geldialdiak ekiditea izanen da. Hala ere geldialdia gertatzen bada, arduradunak ahalegina eginen du gelditutako langileei beste zeregin bat emateko.
f) Lan elementurik eza. Arduradunak, lan elementuren bat falta dela egiaztatuz gero, geldialdiaren oharra eginen du, elementu hori garaiz lortu edo ordezkatzerik ez badago. Geldialdiaren oharrean arrazoi zehatzak eta iraupena agertuko dira.
C._Ordainik gabeko geldialdiak. Langileari ezbairik gabe eta zuzenean egozten ahal zaizkion arrazoiengatik gertatzen diren geldialdiak ez dira ordainduko.
Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen dituen bideak ezarri ahal izanen ditu geldialdien kausak eta iraupena zehazteko, baita geldialdien kopurua eta intentsitatea murrizteko ere.
2. Enpresako zuzendaritzak ezinbestekoak eta ordaindu beharrekoak diren geldialdien eta absentismo handiak eragindako produkzio galeren berri emanen die langileen ordezkariei.
19. artikulua. Langileen "kontrolik gabeko" lanorduak (aurrez ezarritako eperik ez dutenak).
1. Definizioak.
Langileen "kontrolik gabeko" lanorduak (aurrez ezarritako eperik ez dutenak) honako hauek dira:
a) Aurrez ezarritako eperik gabeko eragiketetan egiten diren lanorduak (lan metodo berrien, produktu berrien eta abarrekoen ezarpenean ematen den denbora ere bai, ezin bada aldez aurretik horretarako eperik ezarri).
b) Aurreikusi ez den moduan egin behar diren eragiketetan ematen diren lanorduak, epe berria ezartzerik ez dagoenean.
c) Jarduera neurtuzko kontrolik ez duten gainerako lanpostuak.
2. Enpresako zuzendaritzak jarduera neurtuzko kontrola ezarri ahal izanen die oraindik halakorik ez duten lanpostu edo zereginei.
3. Arduradunak "kontrolik gabeko" (aurrez ezarritako eperik gabeko) orduen kopurua, iraunkortasuna eta izaera murrizten saiatuko dira.
20. artikulua. Lanaren kontrola egiteko bideak.
1. Jarduera neurtuzko kontrola duten langileak:
Lana kontrolatzeko, eguneroko edo eragiketa bakoitzeko lan buletina, orria edo erregistro informatikoa beteko da, langile edo talde bakoitzarentzat, eta hor idatziko dira egindako lanen nondik norakoak.
Orri horretan agertuko dira lanaren hasiera eta amaierako orduak, eragiketaren zenbakia, landutako piezen kopurua eta erabilitako makinak, edo eragiketa bakoitzean langileak betetzen duen lanpostuaren identifikazioa.
Honako inguruabar hauek gertatzen direnean, ordutegiaren ohar berriak eginen dira edo buletina nahiz erregistro informatikoa aldatu eginen da:
_Eragiketa berri bat edo pieza berri bat egiteko lan-aldaketa bakoitza.
_Zereginaren edo lanpostuaren balorazio graduaren aldaketa.
_Kontrolik gabeko (aurrez ezarritako eperik gabeko) lanetara igarotzea.
_Langilearen jarduera-etenaldi baten hasiera edo amaiera.
_Langilearen ardurapeko makinen kopurua aldatzea, lehengo multzoaren barnean.
_Makina prestatzea edo lan horretan laguntzea.
Lana burutzeko edo makina prestatzeko esleitutako epeen arabera egin beharko dira oharrak.
Lan buletinetan beste datu batzuk agertuko dira, goian aipatutakoez gain. Besteak beste, honako hauek:
_Langilearen identifikazioa.
_Eguna eta txanda.
_Piezen eta egin beharreko fasearen identifikazioa.
_Fabrikatutako piezen sailkapena.
_Orduen sailkapena (kontrolpekoak, kontrolik gabeak edo jardueraren etenaldikoak).
_Denbora (norbanakoarena edo taldearena), pieza edo eragiketa bakoitzeko.
_Arduradunaren "Ontzat Emana". Arduradunak orri horretan zuzenketaren bat egiten badu, langileari jakinaraziko zaio.
Hori guztia ziurtatzeko, zuzendaritzak konpromisoa hartu du orri horiek ematen direnean eragiketa eta denborak behar bezala esleituta egonen direla.
Piezekin egiten den eragiketa bakoitzeko, esleitutako denboraren edo lan kantitatearen balioak edukiko dira eta horiekin baloratuko dira, Gh-tan baloratu ere, lortutako produkzioak. Horrela errendimenduak kalkulatuko dira.
Hutsegite oso larria izanen da honako hauek faltsutu edo aizuntzea: egoerak, informazioa, erreferentziak eta, oro har, errendimenduen, kalitatearen eta arduren zehaztapenerako erabiltzen den edozein datu edo ohar.
21. artikulua. Konputu epeak, errendimendua kalkulatzeko eta jarduera egokiaren plusaren eta zuzeneko nahiz zeharkako MTM plusaren likidazioa egiteko.
Hilabeteko epeak izanen dira. Lan guztiak hilaren azken egun baliodunean itxiko dira, salbu eta hurrengo egunetan unitate osagabeak ekoizten direnean programazio beharrengatik, horiek ondorengo egunetan osatu ohi baitira.
22. artikulua. Langileen hautapena eta sarrera.
Enpresako zuzendaritzak langileen legezko ordezkariei jakinaraziko die zein lanpostu bete nahi dituen eta izangaiek zein baldintza bete behar dituzten, salbu eta kontratazioa berehala egitekoa denean, halakoetan jakinarazpena geroago eginen baita.
Egokitzat jotzen diren sarrera probak eginen dira eta langileak sailkatu eginen dira, zein eginkizunetarako kontratatu dituzten kontuan hartuta.
Agintea, konfiantza edo lanbide sekretua dakarten lanpostuak betetzen direnean ez da aplikatuko goian ezarritakoa.
23. artikulua. Probaldiak.
Aurreko artikuluan aipatutako sarrerak proba gisa egiten direla ulertuko da. Probaldiaren iraupena bete beharreko lanpostuaren araberakoa izanen da, eta inoiz ez da gaindituko ondoko eskalan finkatutako denbora:
_Oro har:
.Hilabete: teknikari tituludunak.
.2 hilabete: gainerako langileak.
_Praktikaldiko kontratuetarako:
.2 hilabete: goi mailako tituludun eta lizentziatuak.
.Hilabete: erdi mailako tituludunak.
Probaldian barna, enpresak eta langileak lan kontratua bertan behera uzten ahal dute aurreabisurako eperik jartzeke eta kalte-ordaina izateko eskubiderik gabe.
Langileak probaldia egin behar duela ulertuko da idatziz hala ageri bada, soilik.
Probaldia amaitzen bada atzera egiterik izan gabe, kontratuak ondorio guztiak sortuko ditu eta lanean aritutako aldia langilearen antzinatasunerako kontatuko da.
Langilea aldi baterako ezintasun egoeran suertatzen bada probaldian, denbora tarte hori ez da probaldiaren barne hartuko, aldeak ados jartzen badira, betiere.
24. artikulua. Mailaz igotzea.
Hauek izanen dira mailaz igotzeko arauak:
a) Enpresak nahi dituen langileak izendatuko ditu agintea, konfiantza edo lanbide sekretua duten lanpostuetara igotzeko.
Honako lanpostu hauek izanen dira izendapen librekoak, agintea, konfiantza edo lanbide sekretua izateagatik:
_Hitzarmenetik kanpoko langileak.
_Gainbegiraleak.
_Zuzendaritzako idazkaria eta zuzendaritza nagusiaren menpeko lanpostuak.
_Arlo ekonomikoetako langileak, PDD edo Giza Baliabideen arloetakoak eta definitu daitezkeen beste arlo batzuetakoak, isilpeko informaziorako irispidea, agintea edota konfiantza badute eta 7. faktorean gutxienez 5eko maila badute.
Lider izateko lanposturen bat bete behar den guztietan oposizio-lehiaketa eginen da. Zuzendaritzak prozesu bakoitzean eskatzen dituen ezaugarriak dituzten langile guztiak aurkeztu ahal izanen dira. Ondoren hautapen proba eginen da edo hautapenerako metodo objektiboa aplikatuko da, enpresako zuzendaritzak proposatzen duena.
b) Goragoko mailako lanpostu batera igotzeko sistema objektiboak ezarriko dira, ondoko inguruabarrak kontuan harturik, besteak beste:
1._Titulazio egokia.
2._Lanpostua ezagutzea.
3._Lanbide historiala.
4._Goragoko eginkizunetan aritu izana.
5._Proposatzen diren probak, bete beharreko lanposturako egokiak, gainditzea.
6._Oraingo kategorian egindako denbora.
c) Egokitasun bereko langileen artean, enpresan denbora gehien daramanari adjudikatuko zaio igoera, eskatzen diren gutxieneko mailak gainditzen baldin baditu. Bestela zuzendaritzak eskubidea izanen du lanpostua lehiaketako inori ez emateko eta hura betetzeko komenigarriena iruditzen zaion erabakia hartzeko.
d) Langileen ordezkariek hori guztia behar bezala aplikatzen den begiratuko dute.
25. artikulua. Borondatezko lanpostu-uztea.
Beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten langileak behartuak daude enpresari jakinaraztera, aurreabisurako epe hauek betez:
_Ofizialak eta espezialistak: 15 egun.
_Administrariak eta teknikari titulugabeak: hilabete.
_Teknikari tituludunak: bi hilabete.
Aipatu epeetan aurreabisua egiten ez bada, enpresak eskubidea izanen du langilearen likidaziotik eguneko soldata deskontatzeko aurreabisua atzeratzen den egun bakoitzeko.
Aipatu epeetan aurreabisua egiten bada, enpresak, behin betiko bajaren egunean, ordurako kalkulatzen ahal diren kontzeptu finkoak pagatu beharko ditu. Gainerako kontzeptuak ohiko garaian pagatuko dira.
Enpresak obligazio hori betetzen ez badu, langileak eskubidea izanen du egun bateko soldata jasotzeko likidazioaren ordainketan atzeratutako egun bakoitzeko, eta gehienez ere, aurreabisua emateko epeari dagokiona. Langileak abisua garaiz ematen ez badu, ez da halako obligaziorik ez eskubiderik sortuko.
26. artikulua. Lanbide sailkapena eta lanpostuen balorazioa.
Enpresako langilean lanbide sailkapenari dagokionez, arau izanen dira hitzarmen honetan lanpostuen balorazioaz dauden xedapenak eta, hitzarmenean aurreikusi gabeko orotan, Langileen Estatutua eta aplikazio orokorreko gainerako lege edo erregelamenduak.
Lanpostuko eginkizunen arabera zehaztuko dira ondokoak:
a) Langilea zein lanbide talderi atxikiko zaion. Lanbide taldeak bi dira:
_Beharginak. Lanbide talde honek barnean ditu Siderometalurgiako Lan Ordenantza indargabetuan ageri ziren profesional ofiziodunak, espezialistak, peoiak eta menpekoak.
_Enplegatuak. Lanbide talde honek barnean ditu Siderometalurgiako Lan Ordenantza indargabetuan ageri ziren administrariak eta mota guztietako teknikariak.
b) Lanpostuen baloraziorako zein eskuliburu aukeratu behar den lanpostua ebaluatzeko eta lanpostuari balorazio gradu egokia esleitzeko, sailkapena eta ordainsaria zehazte aldera.
Sailkapen irizpide horiei jarraituz, langileak lanbide taldeetako batean sailkatuko dira eta talde horren barnean balorazio gradua esleituko zaie (1-11 bitartekoa beharginei, 1-14 bitartekoa enplegatuei).
Siderometalurgiako Lan Ordenantza indargabetuan ageri ziren lanbide kategoriak kendu egin dira. Gizarte Segurantzan kotizatzeko, egungo plantillako langileei, banaka hartuta, errespetatu eginen zaizkie finkatuta dituzten tarifa-taldeak. Aurrerantzean sartzen diren langileei eta lanpostuz aldatzen direnei I. eranskineko bihurketa-taularen araberako tarifa-taldeak esleituko zaizkie.
LANALDIAREN ANTOLAMENDUA
III. KAPITULUA
27. artikulua. Arau orokorra.
Gai hauek legezko eta erregelamenduzko xedapen aplikagarrien bidez arautuko dira, hurrengo artikuluetan azaltzen diren salbuespenak salbu.
28. artikulua. Lanaldia.
1. Hitzarmen honen aplikazio eremuko langile guztiek egiazko 1.704 lanordu izanen dituzte 2006. urtean, ezartzen den lan egutegiaren arabera banatuak.
2. Urteko lanaldi hori osorik bete dadila eskatu ahal izanen da betiere. Egunen batean legez edo erregelamenduz opor egun ordainduen edo jaiegunen kopurua handitzen bada ere, ezin izanen da murriztu urteko lanaldi itundua, urteko egiazko lanaldi laburragorik legez ezartzen ez den artean.
3. 2007an, 2008an eta 2009an langile bakoitzaren egiazko lanaldia 1.696 ordukoa izanen da. 2007. urtetik aurrera zortzi orduko murrizketa hori honela gauzatuko da: norberak hautatzeko egun libreak 3 izan beharrean 4 izanen dira 2007tik aurrera.
4. Enpresak 4 egun hartu ahal izanen ditu itxiera kolektiborako, baina horietako bat egun kolektibotzat edo banan-banan hartzeko eguntzat ezarri ahal izanen du. Urtero ekainaren 30era arteko epea izanen du erabakia hartzeko.
Hala ere, enpresaren produkzioa eta jarduera ekonomikoa urtean 230 egunetan garatuko dira, eta 10 egun malguak erabiltzeko aukera izanen da (indarraldiko urte guztietan), ondoko arauei jarraituz:
2006. urtean
1.704 ordu: egutegiko 220 egun
banakako 213 lanegun
langileak hautatzeko 3 egun
lanik gabeko 4 egun, enpresak hautatzekoak
2007. urtean
1.696 ordu: egutegiko 220 egun
banakako 212 lanegun
langileak hautatzeko 4 egun
lanik gabeko 4 egun, enpresak hautatzekoak
2008. urtean
1.696 ordu: egutegiko 220 egun
banakako 212 lanegun
langileak hautatzeko 4 egun
lanik gabeko 4 egun, enpresak hautatzekoak
2009. urtean
1.696 ordu: egutegiko 220 egun
banakako 212 lanegun
langileak hautatzeko 4 egun
lanik gabeko 4 egun, enpresak hautatzekoak
Enpresak hautatzekoak diren lanik gabeko egunak 30 egun lehenago abisua emanda zehaztu behar dira.
Langileak hautatzekoak diren lanik gabeko egunak baldintza hauen bidez arautuko dira:
1. Banakako lanordu murrizketa honek 8 orduko lanaldi osoak hartuko ditu.
Langileak idatzizko eskaera emanen dio ataleko arduradunari edo departamentuko zuzendariari, eredu normalizatuan egina, eta hor adieraziko du noiz hartu nahi duen egun librea.
2. Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko lanegunak hartu ahal izanen dira, hitzarmenaren indarraldiko urteetan.
Presako kasu justifikatuetan izan ezik, egun librea hartu baino hamar egun lehenago, gutxienez, aurkeztu beharko da eskaera.
Zubia dagoen egunetan, Sanferminetan eta Eguberrietan, norberak hautatzeko egun horiek zozketa bidez adjudikatuko dira, honako arauak erabiliz (gainerako egunetarako, inskripzio ordenari jarraituko zaio, eta atal bakoitzeko bi txandetako langileak agiri bakarrean inskribatuko dira):
_Ataletako arduradunek urtero langileek hautatzeko egunen eskaerak jasoko dituzte urtarrilaren 20ra arte.
_Langile bakoitzak egun bat, bi egun, hiru, edo, 2007tik aurrera, lau egun eskatu ahal izanen ditu, egun solteak nahiz segidakoak (5 egun izan daitezke gehienez, enpresaren erabakiaren arabera).
_Eskaerei sarrera zenbaki bana emanen zaie (ondoz ondoko zenbakiak eta atal bakoitzekoak).
_Urtarrilaren 20a pasa eta gero, lehenbiziko lanegunean Giza Baliabideen departamentuan zozketa eginen da enpresa batzordeko kide baten aurrean. Ontzi batetik eskaeren zenbakiak aterako dira banan-banan.
_Egun bakoitzerako hautatuen ordena idatziko da (2 edo 3 hautatuko dira atal eta egun bakoitzeko, erregelamenduaren arabera), eta gainerakoak erreserbako postuetan geldituko dira, zenbakiak atera diren hurrenkeran.
_Libre geratzen diren egunak gainbegiraleari jakinaraziko zaizkio eta hark eskaeren sarrera ordenaren arabera adjudikatu ahal izanen ditu, urteko gainerako egunak adjudikatuko dituen bezala.
Eskaeran adierazitako egunak hartu beharko dira nahitaez eta ezin izanen dira aldatu, salbu eta arrazoi garrantzitsuak edo frogatuak daudenean.
Hauek hartuko dira arrazoi garrantzitsu edo frogatutzat:
_NFESAko hitzarmenaren 30. artikuluan arautzen diren egoerak, alegia, norberak hautatutako eguna hartzeko garaian langilea bajan egotea lan istripuaren ondorioz (lanbide eritasuna lan istripuarekin parekatuko da ondorio hauetarako soilik), edo amatasunagatik edo 24 ordutik gorako ospitalizazioagatik (nahiz eta ospitaleratzearen arrazoia eritasun arrunta izan).
_Langileak hautatu duen eguna zuzendaritzak jaiegun izendatzea, zuzendaritzak hautatzekoak diren jaiegunen artean.
_Langileak hautatu duen eguna zuzendaritzak lanik gabeko egun malgu izendatzea.
_Hautatu duen eguna hartzeko garaian langilea eritasun arruntagatiko bajan egotea, edo erregelamenduzko lizentzia edukitzea; betiere, hautaturiko egunaren deuseztapena jakinarazi behar dio Giza Baliabideen departamentuari edo goiko arduradunari, hautaturiko egun horretan bertan, luzeen jota (inoiz ere ez geroago).
Honako hau ez da hartuko arrazoi garrantzitsu edo frogatutzat:
_Hautatu duen eguna hartzeko garaian langilea eritasun arruntagatiko bajan egotea (hautaturiko egunean ospitalean egon ezean) edo erregelamenduzko lizentzia edukitzea, eta egun horren deuseztapena goiko paragrafoan esandako moduan jakinarazi ez izana. Kasu honetan oporren araubide bera aplikatuko da eta langileak eguna hartu duela ulertuko da.
3. Absentismo maila ez da kontuan hartuko baimena ematerakoan. Alabaina, atal edo departamentu berean gehienez 2 langilek hartu ahal izanen dute eguna aldi berean, soldadura eta muntaketa ataletan izan ezik. Azken atal horietan 3 langilek hartu ahal izanen dute eguna batera (abenduan izan ezik, hil horretan ez baitzaie aldi berean 2 langileri baino gehiagori baimena nahitaez eman beharko), eta gehienez haietako 2 izanen dira lan txanda berekoak.
Kopuru horretatik gora, eguna hartzeko baimena ematea arduradunaren esku egonen da, eta erabakia hartzeko orduan kontuan hartuko du, soil-soilik, langilearen ordez egun horretan beste bat jar daitekeen ala ez.
Arduradunak edo departamentuko zuzendariak baimena emanen du langileak hautatu beharreko egun horiek egun malgu gisa ezarrita dauden larunbat edo jaiegun itunduetan hartzeko, baimena emateko baldintza guztiak betetzen badira. Halakoetan langileak ez du kobratuko ondorio horietarako ezarritako plusa.
4. Baldintzak eta prozedura beterik, eguna hartzeko baimena emanen da eskaerak aurkeztu diren ordenari hertsiki jarraituz. Eskatutako eguna baino bost egun lehenago, gutxienez, eman beharko zaio erantzuna langileari.
29. artikulua. Lan txanda.
1. Berariaz itundu da, enpresako lan harremanetarako baldintza objektibo eta orokor gisa, establezimenduko langileek onartu eginen dutela lan txandak (goizekoa, arratsaldekoa eta gauekoa) ezarri, aldatu edo kentzea zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen duenean, produkzio beharrak betetzeko edo zerbitzua eta lana hobeki antolatzeko.
2. Lan txandak dituzten atal edo bulegoetan, enpresako zuzendaritzaren eskumena izanen da langile guztiak edo haietako batzuk nahi dituen txanda edo erreleboetan jartzea.
3. Ukitutako langileei horren berri emanen die behar beste denbora lehenago, astebete lehenago hain zuzen.
4. Txandaka ari diren langileek astero izanen dute txanda aldaketa, salbuespenezko kasuetan izan ezik, langileari aurretik jakinarazita betiere.
5. Txanda berriak ezarri behar direnean zuzendaritzak jakitun jarriko du enpresa batzordea. Nolanahi ere txanda horiek ezartzeko ahalmena izanen du. Ukitutako langileek gero erreklamazioa jarri ahal izanen dute jurisdikzio edo administrazio organoetan, enpresako zuzendaritzak itundutakoa bete ez duela uste badute.
30. artikulua. Oporrak.
1. Urtean 30 egun naturaleko oporrak izanen dira, edo horien zati proportzionala, langileak urtebete baino gutxiago badarama enpresan, Langileen Estatutuaren 38. artikuluan ezarritakoarekin bat.
2. Urteko oporrak lehentasunez udan (uztailean eta abuztuan), Sanferminetan eta Eguberrietan hartuko dira.
3. Zenbait zerbitzutan (mantentze lanak, prestaketa, unitateen banaketa eta fakturazioa, kalitatearen kontrola, tresneria, instalazioak eta makineria industriala, ibilgailuen proba eta saiakuntzak) langileek oporrak beste sasoi batzuetan hartu beharra dute eta zerbitzu horietan oporraldi bereziak ezarriko dira. Ukitutako langileei eskatzen dituzten egunak emanen zaizkie lehentasunez. Betiere opor egunak antolaketa-beharretara moldatzeko ahalegina eginen da eta bi hilabete lehenago emanen da aurreabisua.
4. Oporraldi orokorra edo itundutako oporraldi berezia hasteko orduan lan istripuaren ondorioz aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileek eskubidea izanen dute beste oporraldi bat hartzeko, aldi baterako ezintasun egoerak adina iraunen duena. Aurreko atalean aipatu den oporraldi bereziari aplikatzen zaion irizpide bera erabiliko da oporraldi hau hartzeko.
Ospitalizazioa lan istripuarekin parekatuko da, aurreko kasuan ezarritako baldintza berberekin, baina ospitalean emandako lanegunak bakarrik hartuko dira kontuan. Hori guztia, oporraldia hasterakoan langilea ospitalean badago, eta bere departamentuko edo Giza Baliabideen departamentuko arduradunei bere egoeraren berri ematen badie, opor egun batzuk atzeratu behar dituela jakin dezaten. Opor egun atzeratu horiek medikuaren alta jaso edo oporraldia amaitu eta berehala hartu beharko ditu.
Amatasunagatiko baja osoa edo zati bat enpresak ezarritako oporraldian suertatzen bada, langileak oporrak hartu ahal izanen ditu alta jaso eta berehala, betiere urte naturalaren barnean.
31. artikulua. Lan egutegia eta lan ordutegi malgua.
Lan egutegia ezartzeko irizpideak honako hauek izanen dira:
1. Urteko lanaldi itundua osorik betetzeko, laneguntzat hartuko dira urteko egun guztiak, hauek izan ezik: igandeak, jaiegun ofizialak eta opor egun ordainduak.
2. Urtero lan egutegian zehaztuko da zein lanegunetan ez den lanik eginen enpresan. Enpresan lanik egiten ez den lanegunak larunbatak izanen dira lehentasunez.
Produktuen zerbitzuarekin zuzeneko lotura duten departamentu edo eginkizunetan, adibidez merkataritzan, salmenta ondoko zerbitzuetan, administrazio eta finantza sailean edo igorpen sailean, ez da egonen lanik gabeko lanegunik. Behar diren egutegiak eta neurriak ezarriko dira egun horietan egin behar diren lanak bertan behera gera ez daitezen.
Oporraldi edo ordutegi orokorrez bestelakoak ezartzeko, edo arrazoi objektiboengatik aldaketa puntualak egiteko ezarritako ordutegian, ituna egin beharko da ukitutakoekin, eta aipatutako eginkizunak inola ere ez dira bazter utziko.
3. Eguneko lanorduak (eguneko lanaldia) kalkulatzeko, urte osoko lanaldi itundua enpresako lanegunen kopuruaz zatituko da, lan egutegiaren arabera.
4. Lan egutegian, enpresak lan ordutegiak finkatuko ditu. Oro har, lan ordutegiak eskema praktiko honi lotuko zaizkio:
a) Lanaldi jarraituan: 06:00 - 14:00, 14:00 - 22:00 eta 22:00 - 06:00.
b) Lanaldi zatituan: 08:00 - 16:30 (zehazten diren jantoki-txandetan bazkaltzeko ordu erdia tartean; ordu erdi hori ez da lanaldiaren barnean sartzen).
5. Enpresako zuzendaritzak eta langileen legezko ordezkariek urteko lan egutegia adostuko dute. Adostasunik ezean, indarra duen legerian xedatutakoa aplikatuko da.
6. Betiere, lan egutegia behin betiko finkatuko da aplikatu behar den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.
7. Lanaldi zatitua duten langileek ordutegi malgua aukeratu ahal izanen dute, honako erregelamendu honen arabera:
_8.00etatik 16.30era arte lan egiten duten langileek aukeratu ahal izanen dute, familia eta lana ongi uztartu ahal izateko, betiere produkzio lineetan eragozpenik sortzen ez badu.
_Lanean hasteko ordutegi malgu hau ezarri da: 8:00etan, 8:30ean edo 9:00etan.
_Langileek ordutegi hori eskatu ahal izanen dute 8 urtetik beherako seme-alabarik badute edo ezgaitasun fisikoa nahiz psikikoa duen 2. gradu arteko ahaideren bat zaintzen badute.
_Familia eta lana uztartzeko arrazoi justifikatuengatik ordutegi horietako bat hautatzen duten langileek hurrenez hurren 16:30ean, 17:00etan eta 17.30ean amaituko dute lanaldia.
_Ordutegi malgu hori erabili ahal izateko, honako arauak bete beharko dira:
.Familia eta lana uztartu beharra frogatzea.
.Departamentuko zuzendariari baimena eskatzea, zuzendariak Giza Baliabideen departamentura bidaliko du eskaera, onets dadin.
.Ordutegi berezia zein denboralditarako behar den adieraztea, eta lanean hasteko hiru orduetako bat aukeratzea, dagokion amaiera orduarekin batera. Beraz, adierazitako denboraldian ordutegia beti bera izanen da.
.Ordutegi bereziak ez du eragozpenik sortu behar produkzio lineetan edo enpresako beste arlo batzuetan.
32. artikulua. Lanaldi industriala.
Lanaldi industriala zehaztu eta erabiltzeko, definizio hauek hartuko dira kontuan:
A._Banakako lanaldia: NFESAko langile batek urtean egin behar dituen orduen kopurua, hitzarmen aplikagarrian zehaztua.
B._Enpresako urteko egutegia: urteko lanegunak, jaiegun ofizial eta itunduak eta oporrak zehazten dituen egutegia.
C._Urteko egutegian 220 lanegunak, jaiegun ofizial eta itunduak eta 30 opor egun naturalak seinalatuz zehaztuko da enpresako urteko egutegia.
Egutegia egiten denean, lanaldi industrialetako bakoitza plantillako zein langilek duten esleituta finkatuko da, baita dagozkien jaiegunak, jaiegun itunduak eta oporraldia ere (oporraldi hori uztail-abuztuetan izanen da, eta gainera 4 aste hartu beharko dira segidan, gutxienez; zuzendaritzak aukeran izanen du oporrak hil baten amaieran eta hurrengoaren hasieran nahiz hil osoan ezartzea).
Lanaldi industrial hauetan lan txandak ezarri ahal izanen dira, eta lantegia zabalik eduki, lanean behar adina langile ari direlarik, lan txandetako edozeinetan atal batek edo gehiagok lanean jardun dezan.
D._Zuzendaritzak lanaldi industrial hau erabili ahal izanen du jaiegunak aldatuz.
E._Zuzendaritzak bere esku izanen du lanaldi industrial osagarriko egun horiek izendatzea, hari pertsonak edo txandak esleitzea, edo hura egiteko langileak kontratatzea.
F._Lanaren esleipena lehentasunez lan txanda osoetan eginen da.
33. artikulua. Baimenak eta lizentziak.
Langileak behar adina denbora lehenago eman beharko du abisua eta arrazoiak sinesgarriro frogatu, beheko taulan ageri diren lizentzia eta baimen ordainduak hartu ahal izateko:
_Baimenak eta lizentziak. Langilearen ezkontza. Egun naturalak: 18. Justifikazioa: familia liburua.
_Baimenak eta lizentziak. Anai-arreben, gurasoen, seme-alaben, lehengusu eta iloba propioen eta koinatu-koinaten ezkontza. Egun naturalak: 1. Justifikazioa: epaitegi edo elizako ziurtagiria edo bestelako egiaztagiria.
_Baimenak eta lizentziak. Eginbehar publiko saihetsezina. Egun naturalak: behar den denbora. Justifikazioa: agertu izanaren ziurtagiria, epaitegiko zitazioa.
_Baimenak eta lizentziak. NANa berritzea (lanaren antolaketa kontuan izanik). Egun naturalak: behar den denbora. Justifikazioa: NANaren berritze eguna egiaztatzeko agiria.
_Baimenak eta lizentziak. Ohiko bizilekuz aldatzea. Egun naturalak: 1. Justifikazioa: errolda agiria edo altzarien garraioaren agiria.
_Baimenak eta lizentziak. Seme-alaben jaiotza. Egun naturalak: 4 (2 egun natural jaiotzatik aurrera eta 2 lanegun hurrengo 15 egunen barnean, langileak nahi duenean). Justifikazioa: familia liburua edo epaitegiko ziurtagiria.
_Baimenak eta lizentziak. Ezkontidearen eritasun ez larria, 24 ordutik gorako ospitalizazioa dakarrena, erditzea salbuetsita. Egun naturalak: 2. Justifikazioa: ospitalean emandako egunen ziurtagiria.
_Baimenak eta lizentziak. Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben, ezkontidearen, aitona-amonen eta aitaginarreba-amaginarreben eritasun larri frogatua edo 24 ordutik gorako ospitalizazioa dakarren ebakuntza kirurgikoa. Egun naturalak: 2. Justifikazioa: larritasunaren eta/edo ospitalean emandako egunen ziurtagiri medikoa.
_Baimenak eta lizentziak. Kirurgia anbulatorioa, arriskuagatik eta/edo anestesiagatik eria zaindu beharra dakarrena (gurasoak, seme-alabak, ezkontidea). Egun naturalak: 1. Justifikazioa: Ikus 33.6 atala. Ziurtagiri medikoa.
_Baimenak eta lizentziak. Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben edo ezkontidearen eritasun larri frogatua edo 24 ordutik gorako ospitalizazioa dakarren ebakuntza kirurgikoa, 300 km-tik gorako bidaia egin behar denean. Egun naturalak: 3. Justifikazioa: larritasunaren eta/edo ospitalean emandako egunen ziurtagiri medikoa.
_Baimenak eta lizentziak. Ezkontidearen heriotza. Egun naturalak: 7. Justifikazioa: Eskela, edo heriotza eguna eta ahaidetasuna egiaztatzeko agiria.
_Baimenak eta lizentziak. Gurasoen, seme-alaben edo anai-arreben heriotza. Egun naturalak: 3. Justifikazioa: Eskela, edo heriotza eguna eta ahaidetasuna egiaztatzeko agiria.
_Baimenak eta lizentziak. Gurasoen edo seme-alaben heriotza, 300 km-tik gorako bidaia egin behar denean. Egun naturalak: 4. Justifikazioa: Eskela, edo heriotza eguna eta ahaidetasuna egiaztatzeko agiria.
_Baimenak eta lizentziak. Aitona-amonen eta aitaginarreba-amaginarreben heriotza. Egun naturalak: 2. Justifikazioa: Eskela, edo heriotza eguna eta ahaidetasuna egiaztatzeko agiria.
_Baimenak eta lizentziak. Biloben, koinatu-koinaten, suhi-errainen, osaba-izeba propioen eta ezkontza bidezkoen heriotza. Egun naturalak: 1. Justifikazioa: Eskela, edo heriotza eguna eta ahaidetasuna egiaztatzeko agiria.
Baimenak eta lizentziak emateko eta erabiltzeko erregelamendua.
1. Langileak baimen edo lizentzia egunak hautatzeak inoiz ere ez du ekarriko gertaera eragilea sortu eta berehala baimena hartu izan balu zegozkiokeen lanegunak baino gehiago hartu ahal izatea. (Adibidea: haurra asteartean jaiotzen bada, langileak 4 egun hartu ahal izanen ditu jarraian asteartetik ostiralera, edo asteartea eta asteazkena hartu eta gainerako 2 egunak utzi, hurrengo 15 egunen barnean hartzeko. Haurra larunbatean jaiotzen bada, lehenbiziko bi egunak larunbata eta igandea izanen dira; beste 2 egunak astelehenean eta asteartean hartu ahal izanen ditu edo geroko utzi).
Halaber, 2. gradura arteko ahaidearen eritasun larria edo 24 ordutik gorako ospitalizazioa dakarren ebakuntza kirurgikoa dela-eta baimen ordaindua ematen denean, baimen egunak gertaera eragilearen ondoko 15 eguneko epearen barnean hartu ahal izanen dira, baldintza hauek betez gero:
_Egun naturalak direnez, gertaera eragilearen ondoko egunek lanegunak izan behar dute, horrela hurrengo 15 egunen barnean hartu ahal izanen baititu (adibidez, ebakuntza asteartean bada, astearterako eta asteazkenerako baimena sortzen da; kasu horretan langileak aukeran izanen du eguna edo bi egunak berehala hartzea edo hurrengo 15 egunen barnean hartzea. Ebakuntza ostiralean bada, langileak ostiralean eta larunbatean izanen du baimena, baina kasu horretan ostiraleko baimena soilik geroratu ahal izanen du hurrengo egun batean hartzeko).
_Baimen egunak geroratu ahal izateko, aurreko baldintza hori betetzen bada, horren berri eman beharko zaio behar adina denbora lehenago ataleko gainbegiraleari edo departamentuko zuzendariari.
2. Ezkontzagatiko baimena hartzen denean, 18 egunek barnean hartzen dute bizilekuz aldatzeko eguna, salbu eta bizileku aldaketa ezkontza baino hilabete lehenago edo geroago egiten bada gutxienez, eta behar bezala frogatzen bada.
3. Ezkontidearen ospitalizazioa dakarren eritasun ez larriagatik (erditzea salbuetsita) baimena hartzen denean, ezinbesteko baldintza izanen da ospitalizazioa 24 ordutik gorakoa izan dela frogatzea.
4. Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben, ezkontidearen, aitona-amonen eta aitaginarreba-amaginarreben eritasun larri egiaztatuaren kasuetan ebakuntza kirurgikoa ere sartuko da, betiere 24 ordutik gorako ospitalizazioa badakar eta inguruabar horiek agiri egokiaren bidez frogatzen badira.
5. Ezkontidearen edo 2. gradura arteko ahaideen eritasun larriagatik baimen ordaindua ematen den kasuetan, subjektu eta gertaera eragile (eritasun prozesu) berek berriz ere lizentzia ordaindurako eskubidea sor dezaten, gutxienez 3 hilabete igaro beharko dira erregelamenduzko baimena azkenekoz hartu zenetik, salbu eta seme-alaba adingabekoak zaindu beharra dagoenean 24 ordutik gorako ospitalizazioa dakarren eritasun larri egiaztatu horren ondorioz.
6. Ospitalizazioa 24 ordutik gorakoa ez denean, nolabaiteko arriskua eta/edo anestesiaren eta zainketen beharra dakarren kirurgia anbulatorioaren kasuetan, egun bat emanen da gurasoak, seme-alabak edo ezkontidea zaintzeko, eta bi ezkontideek hartu ahal izanen dute eguna, seme-alaba adingabekoak zaindu behar badituzte. Gainerako kasuetan, familiako bi kidek NFESAn lan egiten badute, haietako bati bakarrik emanen zaio baimena (eskaera Giza Baliabideen departamentuan sartzen den ordenan).
7. Izatezko bikoteei ezkontza zibil edo kanonikoaren bidezko ezkontideei bezalako baimen eta lizentzia ordainduak emanen zaizkie, beren egoera legez ezarrita dagoen moduan frogatzen badute eta, gainera, bizi diren udalerriko erroldaren agiria edo Udalak emandako kopia aurkezten badute, gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi direla egiaztatzeko.
8. Eginbehar publiko saihetsezina: epaiketara joateko baimen ordaindurako eskubidea sortuko da epaiketara lekuko joaten denean, epaileak edo alderdi batek deiturik.
Era berean, behar den denborarako baimen ordaindua jasoko dute epaimahaikide izendatzen dutenek, izendapena behar bezala frogatzen badute.
Ez da baimenik jasoko epaiketara demandatzaile edo demandatu gisa joaten denean.
9. Osaba-izeben eta koinatu-koinaten heriotza: ezkontza-ahaidetasun bikoitzak ez du hitzarmen honetan jasotako baimen eta lizentzietarako eskubiderik sortuko; hala, bada:
_Baimena emanen da ezkontidearen osaba-izeba propioengatik, baina ez ezkontidearen osaba-izeba propioen senar-emazteengatik.
_Baimena emanen da koinatu-koinatengatik, baina ez koinatu-koinaten senar-emazteengatik.
10. Ahaide bat hil eta egun natural bateko baimen ordaindurako eskubidea sortzen denean (biloben, koinatu-koinaten, suhi-errainen, osaba-izeba propioen eta ezkontza bidezko osaba-izeben heriotzan), baimen eguna hileta eguna izanen da beti.
11. Baimen egunak kontatzeko arau hauek beteko dira:
_Langileak eguneko lanaldia hasitakoan hartzen badu baimena, egun hori lehenbiziko lizentzia eguna izanen du; langileak lanaldia amaitutakoan hartzen badu baimena, biharamunean hasiko dira kontatzen baimen egunak. Gertaera eragilea larunbat, igande edo jaiegunez (jaiegun ofizial nahiz itundua) suertatzen bada, konputua egun horretan bertan hasiko da.
_Kasu guztietan, gertaera eragilea larunbat, igande edo jaiegunez (jaiegun ofizial nahiz itundua) suertatzen bada, egun horretan bertan hasiko dira kontatzen baimen egunak, baldin eta gertaera eragilea 18:00ak baino lehen izaten bada; ordu horretatik aurrera izanez gero, hurrengo eguna izanen da lehenbiziko baimen eguna.
34. artikulua. Eszedentziak.
1. Nahitaezko eszedentzia, lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea ematen duena, lanera joatea galarazten duen kargu publikoren baterako izendatu edo hautatua izateagatik emanen da.
2. Halaber nahitaezko eszedentziarako eskubidea izanen dute ordezkaritza handieneko sindikatuetan probintzia, autonomia erkidego edo Estatu mailako hautapen bidezko karguak betetzen dituztenek. Lanpostua gordeko zaie eta antzinatasuna kontatuko zaie ordezkaritza karguan diharduten bitartean.
3. Enpresan urtebete daramaten langileek borondatezko eszedentzia eskatu ahal izanen dute, gutxienez bi urterako eta gehienez bosterako. Eskubide horretaz berriro balia daiteke langile bera, aurreko eszedentzia bukatu eta lau urte igaro eta gero. Hala ere, zuzendaritzak ez du nahitaez eman beharko borondatezko eszedentzia hori eta ukatu ahal izanen du, eskatzailea enpresarengandik eszedentzia lortu duen beste langile baten lanpostuan ari bada eta berari ere eszedentzia ematea erakundearen funtzionamenduaren kalterako izan badaiteke. Halakoetan eszedentzia ukatu ahal izanen da harik eta eszedentzian dagoen langilea itzuli arte.
4. Langileek gehienez ere hiru urteko eszedentzia hartzeko eskubidea izanen dute, semearen edo alabaren kargu egiteko, haurra jaiotzen den egunetik aurrera. Hurrengo seme-alabek beste eszedentzia baterako eskubidea emanen dute, baina lehendik beste eszedentzia bat izanez gero hura bukatu eginen da. Aitak eta amak, biek lan egiten dutenean, batek bakarrik erabiliko du eskubide hori.
5. Enpresan urtebete baino gehiago daramaten langileek hilabete batetik 12ra bitarteko eszedentzia hartu ahal izanen dute, enpresak aurretik onartzen badu eta eskatzaileak betetzen duen lanpostuan lan karga txikia dagoen aldietarako eskatzen bada.
6. Itzulera idatziz eskatu beharko da, borondatezko eszedentzia amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez.
7. Eszedentzian dagoen langileak enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetan sartu ahal izateko lehentasuna baino ez dauka.
35. artikulua. Lanaldiaren antolamendu berezia lan jakinetarako (prozesu jarraituak edo antzekoak, eta lantegia edo instalazioak geldirik daudela egin beharreko beste lan batzuk).
Enpresako lan egutegiaren arabera lanik egiten ez den egunetan (larunbatak, igandeak, aste barruko jaiegun ofizialak nahiz enpresakoak, etab.) zerbitzua emateko behar teknikoak, produkzioarenak eta antolaketarenak bete daitezen, lanaldien luzapena ezarri da egun horietarako _txanda araubidean nahiz bestelakoan_, enpresak haiek osorik nahiz partzialki aldatu edo eteteko duen ahalmena ukatu gabe.
Lanaldi luzapen hori, zuzendaritzak egokitzat jotzen badu, III. eranskineko lanak egiten diren sailetako langileei ezarri ahal izanen zaie, eta eranskin horretan azaltzen diren baldintzen bidez arautuko da.
36. artikulua. Aparteko orduak.
1. Enplegu sorrera lagunduko duen gizarte politika bidezkoa sustatze aldera, ahalik eta aparteko ordu gutxien egitea erabaki da, produkzioak, zerbitzuaren beharrak edo antolaketak horretarako aukera ematen duten heinean.
2. Aparteko orduak ondoko irizpide hauen arabera sailkatuko dira, zergatik egiten diren kontuan hartuta:
1) Ezinbesteko kasua, hau da, hondamenei edo beste kalte ezohiko eta presako batzuei aurrea hartu behar zaienean edo konpondu behar direnean, eta, halaber, aparteko ordurik ez egiteak enpresari edo hirugarrenei kalte larri edo nabarmenak eragiten ahal dizkienean. Aparteko ordu hauek nahitaez egin behar dira eta ez dira kontatuko legezko mugak kalkulatzerakoan. Nolanahi ere aparteko ordu gisa ordainduko dira.
2) Aurrez behar den denboraz ikusi ezin diren arrazoiak direla medio ezinbestekoa bada ohiko lanaldia luzatzea enpresaren ohiko jarduera segurtatzeko. Aditzera eman beharko da, nolanahi ere, ezin dela lan soberakina langile berrien bidez burutu, honako arrazoietako batengatik:
a) Lanaldiaren laburrak berak eragozten duelako kontratazio berria egitea.
b) Materialki ezin denean kontratazio berririk egin, behar den denboran.
c) Enplegu zerbitzu publikoen laguntza eskatuta, enpresari kasuko lanposturako behar den kalifikazioa duen langilerik bidali ez diotelako.
Bigarren atalean aipatutako aparteko orduak hitzarmen honetan ezarritako prezioetan ordainduko dira. Konpentsaziozko atsedenaldia honakoa izanen da: ordu eta erdiko atsedenaldia aparteko ordu bakoitzeko.
Indarra duen legeriarekin bat, 2.2 ataleko aparteko orduak borondatezkoak izanen dira.
3. Zenbatekoen taula berria ezarri da, aparteko orduak hiru motetan sailkatzen dituena, noiz egiten diren kontuan hartuta:
_Arruntak.
_Kolektiboak (larunbatetan, aste barruan, ostiral edo igande gauetan); jaiegun itunduetakoak edo larunbatetakoak.
_Jaiegun ofizialetakoak, igandeetakoak eta oporraldietakoak.
Aparteko orduak gauez egiten direnean, gaueko lanaren plusa kobratuko da.
Zenbatekoak 4. eranskinean daude. Orain indarra duen balioa ordeztuko dute, baita plus guztiak ere, MTM plusa izan ezik; hau zuzeneko laneskuan eta zeharkako laneskuan sailkatutako langileek jasoko dute egindako ordu bakoitzeko.
2007., 2008. eta 2009. urteetarako, taula horiek itundutako igoera izanen dute (benetako KPI + %0,5).
Konpentsaziozko atsedenaldia hartzen denean, ordura arte benetan lan egindako orduengatiko laneratze eta puntualtasun plusa ordainduko da (betiere 8 orduko blokeetan), ez ordea %50eko konpentsazioari dagozkion atseden orduak.
37. artikulua. Urteko lanaldiaren banaketa irregularra.
Berariaz hitzartu da, hitzarmenaren indarraldi osorako, urteko lanaldi itunduaren banaketa irregularra erabiltzeko aukera izanen dela.
Horretarako, enpresako zuzendaritzak langileen ordezkariei 15 egun lehenago jakinarazi behar die egin beharreko lanaldien aldaketa. Jakinarazpen hori iragarki oholetan jarriko da. Bertan zehaztu eginen da aldaketak zein lineari eraginen dien.
Aldaketa hori, lanaldia luzatzen baldin bada, larunbatetan edo jaiegun itunduetan eginen da. Ezin izanen da horrelako aldaketarik egin oporraldietan, igandeetan, zubietako larunbatetan eta oporraldien aurreko azken larunbatetan.
Era berean, lan falta dagoenean, eta beste baliabide batzuetara jo beharrik izan gabe lan falta hori berdintzeko, geroko konpentsazioak gorago aipatu diren arauak beteko ditu.
NFESAko egutegiko jaiegun ofizialetan, langileen ordezkaritzarekin ados jarrita eginen litzateke aldaketa.
Lanaldien banaketaren aldaketa enpresa batasunaren printzipioari jarraituz eginen da _produkzio linea independenteak salbuetsita, beharrezkoa ez bada_, produkzio ekintzaren funtzionamendu betea eta koordinatua ezartze aldera.
Era berean, lanaldi malguaren erabilpenak ez ditu larunbat arratsaldeak barnean hartuko; produkzioa aurreratu eginen da beste larunbat batzuetan edo beste noizbait, halako erabilpena saihesteko.
Langile bakoitzeko urtean gehienez 10 larunbat ezartzea erabaki da. Erabaki horrek hitzarmen hau sinatzen denetik izanen ditu ondorioak.
Halaber, langile bakoitzeko urtean 15 egun, gehienez, atseden egun gisa ezartzea erabaki da, lan kargaren aldaketen ondoriozko inguruabarrak direla-eta ahalik ERE gutxien erabil daitezen.
Enpresako zuzendaritzak 15 egun lehenago emanen die abisua langileen ordezkariei eta ukitutako langileei.
Larunbatetako lan txanda gehigarriek orduen poltsa sortuko dute; ordu horiek honela konpentsatuko dira:
_Saldo negatiboa badago, orduen poltsan dauden atseden egunekin konpentsatuko dira eta lan egindako egun bakoitzeko 102 euro ordainduko dira 2006an, 104 euro 2007an, 106 euro 2008an, eta 108 euro 2009an.
_Saldo negatiborik ez badago, konpentsazio moduan atseden egun kolektibo bat emanen da, gehi 102 euro lan egindako larunbat bakoitzeko 2006an, 104 euro 2007an, 106 euro 2008an, eta 108 euro 2009an.
Orduen poltsa horrek ondoko mugak ditu:
_Urtean banakako lan egunen kopurua mugatua izanen da, alegia, inoiz ezin izanen da gainditu urtean 223 lan eguneko muga, edo 222koa 2007tik aurrera (jakina, aparteko orduak kontatu gabe); kopuru hori banakako 213/212 lan egunei malgutasuneko 10 egunak gehituta ateratzen da).
_Beheranzko malgutasunean gehienez 15 egun deklaratu ahal izanen dira eta beste urte batzuetara aldatu, baina ezin izanen da urte batean 10 egun baino gehiago berreskuratu; hala ere, horrek ez du gainerakoak galtzerik ekarriko, ondorengo ekitaldietara aldatu ahal izanen baitira. Beheranzko egunen metaketa, hortaz, -15 egun izanen da gehienez.
_Goranzko egunetan ezin izanen da 10 egun baino gehiago metatu, eta egun horiek hitzarmenaren indarraldian hartu beharko dira. Hala ere, 2009. urtean, bai beherantz bai gorantz, +/- 5 egun aldatu ahal izanen dira hurrengo ekitaldira (hots, 2010. urtera).
Nolanahi ere, poltsa positibo edo negatiboa likidatu eginen da langileak enpresa uzten duenean.
Malgutasun egun horiek direla eta, honako arauak ezarri dira:
_Larunbatean lana badago, larunbat horretan lan eginen dute aste berean goizeko txandan aritu diren langileek, eta hurrengo larunbatean, berriz, lehenbiziko txanda horretan dauden langile ukituek.
_Izendatutako langilearen aldi baterako ezintasunagatik edo erregelamenduzko lizentziagatik beste pertsona bat jarri behar bada lanean aipatutako egunetan, ordezkoari lehenbailehen emanen zaio abisua.
_Gaueko txandan bi egoera gerta daitezke:
.Malgutasuneko egun gisa lan egin beharreko larunbat batetik bestera 3 aste edo gehiago igarotzen dira, eta larunbateko goizeko txandan lan egiten dute aste berean goizez aritu diren langileek.
.Edo bestela, lantegiko beste atal batzuetan produkzioa aurreratu egin beharko da malgutasuna aplikatu baino lehenagoko larunbat edo igandeetara, fabrikazio beharrak beteko direla bermatzeko.
_Aldi baterako ezintasunen eta erregelamenduzko baimenen ondoriozko egoeretan honela jokatuko da:
.Aldi baterako ezintasun egoera edo erregelamenduzko baimena, lanegun bilakatu den jaiegunean: malgutasun gisa kontatzen da, lineak jai duenean berak ere hartu eginen du, baina ez da konpentsaziozko diru kopururik ordainduko, ez delako lanik egin.
.Aldi baterako ezintasun egoera edo erregelamenduzko baimena, jaiegun bilakatu den lanegunean: malgutasun gisa kontatzen da, eta langileak lan egin behar du bere lineako langileek egiten duten egunean; horretarako ezarritako diru kopurua kobratuko du.
2006. urterako, kopuru gehigarri hau ordainduko da artikulu honetan ezarritakoaren arabera egunak erabiltzeagatik: 102 euro gordin lan egindako egun bakoitzeko.
2007. urterako, kopuru hori 104 euro izanen da; 2008. urterako, 106 euro, eta 2009. urterako, 108 euro.
Egun horietako MTM plusa eta laneratze eta puntualtasun plusa benetan lan egindako egunei dagokien hileko soldatarekin batera ordainduko dira.
38. artikulua. Beroari buruzko arauak.
NFESAko hitzarmenaren indarraldirako, 2006-2009 urteetarako, zuzendaritzak konpromisoa hartu du aire giroturik gabeko aldeak aztertu eta hobetuko dituela eta zentzuzko erosotasun maila bermatuko duten sistema eta kontrolak ezarriko dituela.
Atsedenaldi honen aplikazio zehatza honela arautuko da:
_Lantegi nagusian 31º C edo soldadura lantegian 30º C gainditzen direnean, lantegiko langileei atseden hartzeko 5 minutu gehiago emanen zaizkie orduko.
Atseden minutu horiek, aipatutako tenperaturak gainditzen direnean, produkzioari zuzenean lotutako MOD eta MOI langileek hartuko dituzte.
_Betiere atsedenaldi horiek taldean hartuko dira, atalez atal, insaturazioak dituzten lanpostuetan izan ezik; lanpostu horietan insaturazioak atsedenaldi gisa erabiliko dira, produkzioari kalterik ez egiteko.
_Neurketak eginen dira 12:00etan, 13:00etan, 14:00etan, 15:00etan, 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.
_Mantentze lanetako langileek eginen dituzte neurketak, lantegiaren erdian. Zehazki, hauek izanen dira neurketa guneak:
a) Erdiko korridorea, muntaketa tokian.
b) Erdiko korridorea, pieza handietarako pintura deskargatzen den tokian.
c) Erdiko korridorea, osagaiak kargatzen diren tokian.
d) Erdiko korridorea, eskorgak soldatzen diren tokian.
e) Soldadura lantegi zaharra.
_Araudi hau aplikatzeko ezinbesteko baldintza izanen da lantegietako ateak erabat itxita egotea. Ezin izanen dira zabalik eduki, produkzioaren arduradunak baimena eman ezean. Gainera, hozte eta hezedura sistemak martxan edukiko dira.
Ezarritako orduetan ez ezik, aurreko neurketa egiten den orduan ere goian aipatutako tenperatura gainditzen bada, atseden koadroa honakoa izanen da:
_Lan ordua: 12:00.
Beroagatiko atsedenaldia: tenperatura neurtzen den lehenbiziko ordua.
_Lan ordua: 13:00.
Beroagatiko atsedenaldia: 5', 12:00etako eta 13:00etako neurketetan gehieneko tenperatura gainditu bada.
_Lan ordua: 14:00.
Beroagatiko atsedenaldia: ez da atsedenaldirik hartuko. Arratsaldeko lehenbiziko neurketa hartuko da.
_Lan ordua: 15:00.
Beroagatiko atsedenaldia: 5', 14:00etako eta 15:00etako neurketetan gehieneko tenperatura gainditu bada.
_Lan ordua: 16:00.
Beroagatiko atsedenaldia: 5', 15:00etako eta 16:00etako neurketetan gehieneko tenperatura gainditu bada. Atsedenaldi hau ez zaie aplikatuko lanaldi arrunta duten tailerreko langileei, gero ez dagoelako lan ordu oso bat.
_Lan ordua: 17:00.
Beroagatiko atsedenaldia: 5', 16:00etako eta 17:00etako neurketetan gehieneko tenperatura gainditu bada.
_Lan ordua: 18:00.
Beroagatiko atsedenaldia: 5', 17:00etako eta 18:00etako neurketetan gehieneko tenperatura gainditu bada.
BALDINTZA EKONOMIKOEN ARAUBIDEA
IV. KAPITULUA
39. artikulua. Printzipio orokorrak.
Enpresako ordainsarien oinarri nagusiak ondokoak dira: behar bezala betetako lanpostu eraginkorraren balorazioa; eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua (2006. urtean 101 eta 2007tik aurrera 102) lortzea, hitzarmeneko xedapenen arabera; eta ordainsaria sorraraz dadin eskatzen diren baldintzak betetzea.
Langileen hartukizunek dituzten edo gerora izan ditzaketen zergak, gizarte kargak eta nahitaezko kenketa guztiak, edozein motatakoak direla ere, legez dagokionak ordainduko ditu.
Ondorioz, hitzarmen honetan ageri diren edo enpresak ordaintzen ahal dituen hartukizunak, soldatak izan nahiz bestelakoak izan, betiere zenbateko gordinak izanen dira.
Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko kotizaziorako soldatak kasu bakoitzean legez ezarritakoak izanen dira.
40. artikulua. Hitzarmeneko soldata baldintzak.
Soldata taulek eta gainerako ordainsari kontzeptuek, hitzarmen kolektiboan ezarritako prestazio bereziek tartean, akordioaren aktan aurreikusitako salbuespenak salbu, igoera hertsiki proportzionala izanen dute, ondotik zehazten dena:
a) 2006. urterako, Estatuko KPI erreala, 2005eko taula erregularizatuen gainean.
Horrez gain, 100 euroko paga bat ezarri da, ezin finkatuko dena, aurreakordioa sinatzen den egunean enpresan alta emanda dauden langile guztientzat.
b) 2007. urterako, Estatuko KPI erreala gehi ehuneko 0,5 puntu, 2006ko taula erregularizatuen gainean.
c) 2008. urterako, Estatuko KPI erreala, 2007ko taula erregularizatuen gainean.
Osagarri gisa, 150 euro gordin kalifikazioko soldatetan, MOD, MOI eta TAS gradu guztietan aplikatu beharrekoak.
d) 2009. urterako, Estatuko KPI erreala gehi ehuneko 0,5 puntu, 2008ko taula erregularizatuen gainean.
e) Gainerako soldata kontzeptuei (MTM, gaueko lana, NUC, urruntasun plusa, laneratze eta puntualtasun plusa, atzerapen eta absentziengatiko kenketak, fideltasun saria, asteburuko lanaren plusa, igande eta jaiegunetako lanaren plusa, janarien prezioa etab.) igoera hauek aplikatuko zaizkie:
.2006an: KPI erreala.
.2007an, 2008an eta 2009an: KPI erreala + %0,5.
2007., 2008. eta 2009. urteen hasieran, aurreko urteko behin-behineko taulak erregularizatu eginen dira, behar izanez gero, aurreko ekitaldiko KPI errealaren arabera, eta urtebeterako eguneratuko dira, aurreikusitako KPIan oinarrituta.
Era berean, benetan hartutako kopuruak erregularizatu eginen dira, KPI erreala jakin eta hurrengo hileko nominan.
41. artikulua. Soldataren egitura eta ordainsari kontzeptuak.
Hitzarmenaren aplikazio eremuko langileen ordainsaria honela egituratuko da, hurrengo kontzeptu hauen arabera:
A._Lanbide soldata:
_"Kalifikazioko soldata" (KS).
B._Soldataren osagarriak:
a) Pertsonalak:
_"Fideltasun saria" (FS).
_"Fideltasun plus berezia" (FPB).
b) Lanpostukoak:
_"Gaueko lanaren plusa" (GLP).
_Txandakako lanaren prima berezia (TPB).
_Igande eta jaiegunetako lanaren plusa (35. art.) (IJP).
_Asteburuko lanaren plusa.
c) Lanaren kantitateagatik edo kalitateagatik:
_"Jarduera egokiaren plusa" (JEP) edo "Eskatzen ahal den gutxieneko jardueraren plusa" (GJP).
_"Zuzeneko MTM plusa".
_"Zeharkako MTM plusa".
_"Laneratze eta puntualtasun plusa" (LPP).
_Aparteko orduen zenbatekoa" (AOZ).
d) Hilabetez gorako mugaeguna dutenak:
_Erregelamenduzko eskersariak, uztailekoa (UEE) eta Eguberrietakoa (EEE).
42. artikulua. Hitzarmeneko ordainsari kontzeptuen definizioak eta sorrarazpenari buruzko arauak.
Honako hauek dira:
1. "Kalifikazioko soldata", lanpostuaren balorazioari dagokiona, ondoko postuetan sortuko da, IV. eranskineko taulen arabera:
_Lanaldi arruntean benetan egindako lan denboragatik eta denbora horren araberako proportzio hertsian.
_Ordaindu beharreko etenaldietan.
_Behar bezala justifikatutako lizentzia erregelamenduzkoetan.
_Igande eta jaiegunetan (ofizialak edo enpresako lan egutegikoak), aste bereko lanaldi arruntean benetan egindako lan denboraren araberako proportzioan; eta
_Erregelamenduzko opor egunetan.
2. "Fideltasun saria". Enpresarekiko fideltasunaren saria ezarri da. Horren zenbatekoak IV. eranskinean ageri dira. Zenbatekoa beti bera izanen da, edozein direlarik lanbide taldea (beharginak eta enplegatuak), balorazio gradua eta lanpostua. Urtean behin ordainduko da, betetzen den hilean bertan.
Sari hori hartuz gero, ez dira hartuko gaiari buruz indarra duten arauen aplikazio zorrotzaren arabera kobratu behar liratekeen kopuruak, hala nola antzinatasuna (bosturtekoak).
3. Fideltasun plus berezia. 1996tik hasita, urtero, plantillako langileentzat, 1996-01-02a baino lehen fideltasun plus berezia sortzen da: 418,8810 euro gordin, 12 hilekotan ordaindu beharrekoak. Sari horrek hitzarmenean kalifikazioko soldatarako itundutako igoerak izanen ditu.
4. "Gaueko lanaren plusa" ordainduko da legez gauekotzat jotzen den lan ordu bakoitzeko, balorazio gradu bakoitzerako oroharreko zenbatekoan berariaz itundu eta IV. eranskinean jaso diren osagarrien arabera.
5. "Txandakako lanaren prima berezia". Prima berezia emanen zaie txandakako ordutegia duten langileei, jantoki zerbitzua ez erabiltzearen konpentsazio gisa: lan egindako egun bakoitzeko 2,8298 euro. Kontzeptu hori KPI + %0,5 igoko da 2007an, 2008an eta 2009an.
6. "Igande eta jaiegunetako lanaren plusa", 35. artikulukoa, egunean 114,3521 euro izanen da. Igandeetan, jaiegunetan eta Enpresak ezarritako lan egutegiko lanik gabeko egunetan egindako lanarengatik kobratuko da, hitzarmenaren 35. artikuluan azaltzen diren egoeretan eta baldintzen pean (prozesu jarraituko lanak eta antzeko beste batzuk, lantegia edo instalazioak geldirik daudela egin beharrekoak, lanaldi arrunt osoan, konpentsaziozko atsedenaldi baliokidea beste egun batzuetan hartuz, etab.).
Kopuru hori berariaz itundu da oroharreko zenbatekoan. Beti bera izanen da balorazio gradu edo lanpostu guztietan, eta IV. eranskineko soldata tauletarako hitzarmenean adostutako berrikuspenak eta batez besteko gehikuntzak izanen ditu hitzarmenaren indarraldian. Barnean hartu eta behar adina konpentsatzen ditu garraiobiderik ezagatik langileei eragiten ahal zaizkien joan-etorri gastuak, antzeko egoeretan orain arte jaso diren hartukizun guztiak deuseztatu eta ordezkatzen ditu, eta, azkenik, irensten ahal da bere osoan, kasu hauen konpentsaziorako egunen batean ezar litezkeen kontzeptu eta zenbatekoetan, edozein izanik ere haien izena edo iturria.
7. "Asteburuko lanaren plusa". Asteburuko lanaren plusa sortu da beren kontratuetan asteburuetako lanaren klausula sinatu eta onartuta duten langileentzat. Asteburu oso bakoitzeko 25,5 euro kobratuko dituzte, edo proportziozko kopurua, larunbatean edo igandean baizik ez badute lan egiten.
8. "Jarduera egokiaren plusa", IV. eranskineko taularen arabera, beharginek kobratuko dute, baldin eta, ezarritako arauak betez, eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua (2006. urtean 101 eta 2007tik aurrera 102) lortzen badute hileko likidazioaldian. Jarduera neurtuaren araubidea duten beharginei dagokienez, ordaindu beharreko etenaldiak, kontrolik gabeko lanak, erregelamenduzko lizentziak eta lanaldi jarraituko atsedenaldia plusaren balioaren %100 emanez ordainduko dira, egoera horiek gertatzen diren likidazioaldian eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua lortzen dutenean; tratamendu berbera izanen dute, plusa kobratzeari dagokionez, erregelamenduzko oporretako lanegun teorikoek. (Ez da plusik ordainduko ordainik gabeko etenaldietan, ezta gorago aipatutako kasuetan ere, baldin eta _kasuan kasuko likidazioaldian_ banakoak nahiz taldeak errendimendu txikiegia lortzen badu).
9. "Zuzeneko MTM plusa". Plus honen zenbatekoa eta arauketa VI. eranskinean zehazten dira.
10. "Zeharkako MTM plusa". Plus honen zenbatekoa eta arauketa VI. eranskinean zehazten dira.
11. "Laneratze eta puntualtasun plusa". Lanera puntualtasunez joateagatik eta lanaldi arrunt osoan aktibo egoteagatik ordainduko da, IV. eranskinean ageri diren gehieneko zenbatekoen arabera, eta V. eranskinean dauden arauei lotuta.
12. "Aparteko orduen zenbatekoa", beharginei nahiz gainerako langileei aplikatzen ahal zaiena. Berariaz hitzartu dira oroharreko zenbatekoan balorazio gradu bakoitzerako, IV. eranskinean zehazten diren balioekin, kontuan izan gabe langile bakoitzaren ordainsari zehatza eta antzinatasuna.
13. "Erregelamenduzko eskersariak" (uztailekoa eta Eguberrietakoa). Berariaz oroharreko zenbatekoan hitzartu diren eta IV. eranskinean ageri diren eskersariak ordainduko dira. Haietako bakoitza langileak enpresan daramatzan egunen kopuruaren araberako proportzioan sortuko da, urte oso bateko (365 egun) soldatan oinarrituta.
43. artikulua. Jarduera neurtuaren araubidea duten beharginen ordainketa sistema.
Kontrolpeko lanorduak ordaintzeko kontuan hartuko dira "kalifikazioko soldata", "jarduera egokiaren plusa" eta, halakorik bada, "zuzeneko MTM plusa", egindako lanaren balorazio graduari dagokiona, baldin eta lana behar bezala egin bada eta, kasuan kasuko likidazioaldian, 101eko errendimendua lortu bada 2006an edo 102koa 2007tik aurrera.
MTM plus hori ez da kobratuko lanpostura egokitzeko hasieran egiten den oinarrizko prestakuntza aldian, hau da, enpresan alta hartu eta lehenbiziko bi hilabeteetan. Klausula hau aplikatuko da, halaber, NFESAn lan egindakoa den baina 12 hilabetetik gora enpresan lan egin gabe egon den langilea kontratatzen denean. Beraz, langile batek NFESAn lan egin gabe 12 hilabete baino gehiago ematen dituenean, enpresan sartu eta lehenengo 2 hilabeteetan ez du MTM plusik kobratuko.
44. artikulua. Zeharkako beharginen ordainketa sistema.
Zeharkako beharginek hitzarmenaren IV. eranskinean lanpostuen balorazio gradu bakoitzerako ezarrita dagoen ordainsaria kobratuko dute gehienez ere.
Hasierako trebakuntza aldietan MTM plusa kobratzeari dagokionez, aurreko artikuluko arau berak erabiliko dira.
45. artikulua. Ordaintzeko modua.
Langileen ordainsariak ohi bezala ordainduko dira, hilero, bankuko kontu korrontean edo aurrezki libretan sartuz edo banku txekea emanez.
Uztaileko eta Eguberrietako aparteko eskersariak langile guztiei honela ordainduko zaizkie: lehenbizikoa San Fermin egunaren aurreko azken lanegunean, eta bigarrena abenduaren 22aren aurreko azken lanegunean.
46. artikulua. Kilometrajea eta dietak.
Langileak, zerbitzuan ari dela, bere autoan egindako kilometro bakoitzeko, 18 zentimo ordainduko dira hitzarmenaren indarraldi osoan.
Bidaia egiten duen langileak NFESAtik kanpo bazkaldu edo afaldu behar badu, bazkari edo afari bakoitzeko 15 euro ordainduko zaizkio dieta gisa 2006an eta 2007an eta 16 euro 2008an eta 2009an.
Gastuak justifikatzeko araubideak aukerakoa izaten segituko du.
PRESTAZIO BEREZIAK
V. KAPITULUA
47. artikulua. Seme-alaba edo tutoretzapeko urrituak dituzten langileentzako laguntza.
Hitzarmen honek indarra duen bitartean, GSINek legezko urritasuna onartu dion seme-alaba edo tutoretzapekoren bat beren kargu duten langileei hilean 175 euroko laguntza emanen zaie seme-alaba edo tutoretzapeko urritu bakoitzeko. Langileak eskatuz gero, enpresak poliza bat kontratatuko du, langilea (guraso nahiz tutore) hiltzen bada haur urrituak hilean 97,96 euroko biziarteko pentsioa izan dezan. Enpresak langileari polizaren kostua kenduko dio kontzeptu honengatik jasotzen duen laguntzatik.
48. artikulua. Etxebizitza erosteko maileguak.
9.000 euro arteko maileguak eman ahal izanen dira norberaren etxebizitza erosteko edo ohiko etxebizitza zaharberritzeko, gehienez 10 (hamar) urteko epean itzuli beharrekoak. Urtero diruaren legezko interesa kobratuko da eta orain arte izan diren baldintzei eutsiko zaie. Mailegua itzultzeko epea laburtu ahal izanen da, langileak hala eskatuz gero.
Bizilekua probintziako herrietan duten langileei ere mailegua eman ahal izanen zaie.
Nissan edo Renault markako ibilgailuak erosteko maileguak ere eskatu ahal izanen dira, 2.500 eurorainokoak, baina horiek itzultzeko gehieneko epea 40 hilabetekoa izanen da. Mailegu hauetan ere urtero diruaren legezko interesa aplikatuko da.
Mailegu horien kontuaren guztizko saldoak inoiz ez du gaindituko 150.000 euroko muga.
49. artikulua. Bizi aseguru kolektiboa.
Hitzarmenaren indarraldi osoan mantenduko da enpresak bere langileentzat kontratatu duen bizi aseguru kolektiboaren polizaren erregulazioa. Kapital aseguratua 14.100 euro da. Poliza horrek indarra izanen du sinatzen den egunetik eta, betiere, hitzarmen hau sinatzen denetik.
50. artikulua. Enpresaren produktuak erostea.
Langileek enpresan fabrikatzen diren produktuak erosi ahal izanen dituzte, berentzat soil-soilik, merkatuan baino baldintza hobeagoetan eta, betiere, enpresak orokorrean gai honi buruz ezartzen duenaren arabera.
51. artikulua. Eritasunagatiko aldi baterako ezintasuneko prestazioen gaineko arauak.
Enpresak eritasunagatiko aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileei behar adinako kopurua ordainduko die Gizarte Segurantzako prestazioei gehituta ohiko ordainsaria jaso dezaten, egoera horrek dirauen bitartean.
Kalte-ordain horretarako eskubidea izateko, langileak baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Telefonoz jakinaraztea, 24 ordu igaro baino lehen, Langileria departamentuari, salbu eta lanaldian enpresako medikuak langileari baja ematen dionean.
b) Baja agiria bidaltzea 48 orduko epean.
c) Etxean egotea, bidezko arrazoiengatik irten behar duen aldietan izan ezik; halakoetan idatziz jaso behar du non dagoen mediku edo praktikantearen kontsultategia eta gutxi gorabehera zer ordutan itzuliko den.
d) Enpresako bisitariak eskatzen duen informazioa ematea, eta lanera itzultzen denean behar diren egiaztagiri medikoak aurkeztea.
e) Langileria departamentuari informazio zehatza ematea bere helbidearen datuak espedientean eguneraturik edukitzeko.
f) Astero medikuak baja berresteko emandako agiria bidaltzea.
Enpresak ezintasuna egiaztatzea. Enpresak, komenigarritzat jotzen badu, langilearen eritasuna edo istripuaren ondoriozko ezintasuna egiaztatu ahal izanen du. Horretarako, enpresako medikuak langileari bisita egin ahal izanen dio etxean. Enpresako medikuak ez badu eragozpenik ikusten langilea bere lanpostura itzul dadin, langileak kalte-ordain osagarria galduko du, edozein dela ere langilearen egoera Nahitaezko Eritasun Seguruaren aurrean.
52. artikulua. Lan istripuak.
Lan istripu edo lanbide eritasunen baten ondorioz langilea aldi baterako ezintasun egoeran dagoenean, enpresak prestazioaren osagarria emanen dio, bajaren lehenbiziko egunetik hasi eta urtebete igaro arte (epe hori sei hilabete gehiagoz luzatzen ahalko da), ordainsari hauek osorik kobratu ditzan: kalifikazioko soldata, jarduera egokiaren plusa edo merezimendu plusa, eta zuzeneko MTM plusa edo zeharkakoa.
53. artikulua. Laneko jantziak.
Langile guztiei urtero lanerako bi jantzi-ekipo emanen zaizkie. Lanerako ekipo horiek urteko lehen hiruhilekoan banatuko dira.
54. artikulua. Jantoki zerbitzua.
Lantegian bazkaldu behar duten langileentzat, bazkariaren prezioa 0,153 euro izanen da (BEZa kanpo).
Enpresak zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi du. Horretarako enpresa batzordearen laguntza eta aholkua jasoko du.
55. artikulua. Langileen garraioa.
Enpresak garraio zerbitzua eskainiko die legez horretarako eskubidea izan dezaketen langileei.
56. artikulua. Urruntasun plusa.
Hitzarmenaren indarraldi osorako urruntasun plus hau ezarri da: 0,051 euro/km. Orain arte urruntasun plusa kobratu duten pertsonek kobratuko dute aurrerantzean ere, baldintza hauek betez gero:
_Ohiko bizilekua Noainen edo Iruñean ez izatea.
_Ohiko bizilekua enpresako autobus zerbitzuaren geltokia dagoen udalerrietatik kanpo izatea.
_Ohiko bizilekua enpresako autobus zerbitzuaren geltoki batetik gehienez 2 kilometrora dagoen udalerri edo bizigune batean izatea.
Beraz, bizilekua goian aipatutako udalerri edo biziguneetan duten langileek, enpresak kontrataturiko autobus zerbitzua erabiltzen ez badute, ez dute plus hau kobratzeko eskubiderik izanen hitzarmena sinatzen denetik aurrera.
Distantzia neurtzeko, langilea bizi den herritik lantokirako bide laburrena hartuko da.
Urruntasun pluserako eskubidea duten langileek mantendu eginen dute eskubide hori, aurreko baldintza horiek betetzen badituzte. Alabaina, aurrerantzean bizilekua aldatuz gero (urrunagoko edo hurbilagoko toki batera), plusa kobratzeko eskubidea galduko dute udalerriz aldatzen badira, ez ostera udalerri berean gelditzen badira.
Malgutasuna edo aparteko ordu kolektiboak aplikatuta larunbatetan lan kolektiboa egiten denean eta, beraz, enpresako autobusen zerbitzua ezartzen denean, urruntasun pluserako eskubidea duten langileek, egun horietan lan egiten badute, plus hori kobratuko dute; ez da halako eskubiderik sortuko aparteko orduak banakakoak direnean.
IV. hitzarmena sinatzen den egunetik aurrera, indarra duen legeriaren arabera, egiten diren kontratu berriek ez dute plus hori izanen.
DIZIPLINA ARAUBIDEA
VI. KAPITULUA
57. artikulua. Hutsegiteen sailkapena.
Langileek eginiko hutsegiteak arinak, larriak edo oso larriak izanen dira, haien garrantzia, ondorioa edo maltzurkeria ikusita.
Sailkapen orotan kontuan hartu beharko dira honako inguruabar hauek, erantzukizuna aldatu baitezakete: zuhurtziagabekeria (maltzurkeriarik ez dagoenean), hutsegitea nahita egitea, hutsegitea behin baino gehiagotan egitea, hutsegitean berrerortzea, arau-hauslearen kultur maila, eskandalua edo eskandalurik eza, eragindako kaltearen larritasuna.
Hutsegitea egin duen langilearen lantokiko buruak proposatuko du hutsegitearen sailkapena. Gertaeren eta inguruabarren deskripzioan oinarrituko da proposamena. Langileburuari zuzenduko zaio, ebatz dezan.
Hutsegite arinengatik zehapenak ezarri eta jakinarazteko ez da inolako baldintza formalik bete beharko. Hutsegite arin, larri eta oso larriengatik zehapena jartzeko langileari idatziz jakinarazi beharko zaio eta bertan adieraziko dira data eta hura jartzeko arrazoiak. Betiere, salbuespen gisa, aldez aurretik langileari entzunaldia emanen zaio, ahoz, hutsegitea arina bada, eta ahoz edo idatziz, hutsegitea larria edo oso larria bada.
58. artikulua. Hutsegiteen preskripzioa.
Hutsegite arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, larriak hogei egunen buruan eta oso larriak hirurogeiren buruan, enpresak hutsegiteaz jakitun egindako egunetik aitzina eta, nolanahi ere, hutsegitea egin eta sei hilabeteren buruan.
59. artikulua. Zehapen oharrak.
1. Langile bati diziplinazko zehapena ezartzen zaionean oharra idatziko da haren espedientean. Zein hutsegite egin duen adieraziko da.
2. Oharrak kendu eginen dira, interesatuak eskatuz gero, zehapena betetzen denetik honako epe hauek igarotakoan.
a) Hutsegite arinen oharrak, sei hilabeteren buruan.
b) Hutsegite larrien oharrak, bi urteren buruan.
c) Hutsegite oso larrien oharrak, hiru urteren buruan.
3. Ez da oharra kenduko baldin eta aurreko atalean esandako epeen barnean langileari diziplinazko beste zehapen bat ezartzen bazaio.
4. Errepikatze edo berrerortze kasuetan, ohar berriak kentzeko epeek 2. atalean adierazitakoek halako bi iraunen dute.
5. Kaleratze zehapenen oharrak ez dira kenduko.
60. artikulua. Gehieneko zehapenak.
Langileei hutsegiteengatik jartzen ahal zaizkien gehieneko zehapenak:
a) Hutsegite arinengatik:
_Hitzezko kargu-hartzea.
_Kargu-hartze idatzia.
b) Hutsegite larriengatik:
_Lanpostuz aldatzea fabrika beraren barnean.
_Bi egunetik hogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.
c) Hutsegite oso larriengatik:
_Hogeita bat egunetik hirurogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.
_Mailaz igotzeko gaitasuna kentzea, bost urterako gehienez.
_Beste herri batera aldatzea, kalte-ordainerako eskubiderik gabe, betiere langileak bizilekuz aldatu beharrik ez badu.
_Kaleratzea.
Hutsegiteengatik diziplinazko erantzukizuna eskatzeak ez du baztertzen arlo zibil, penal edo administratiboan erantzukizuna eskatu ahal izatea hutsegite horien ondorioz.
61. artikulua. Prestazioa galtzea.
Aurreko artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, lanera berandu iristeak, lanera ez agertzeak eta lanaldia ez betetzeak hitzarmen kolektibo bakoitzean itundutako prestazioaren galera ekarriko dute.
62. artikulua. Hutsegite arinak.
1._Hilabete baten barnean lanera behin, bitan edo hirutan berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe.
2._Lanera ez agertzeko arrazoia aurretik ez jakinaraztea edo, bestela, hutsegitea gertatu eta ondoko hogeita lau orduan ez jakinaraztea, hartarako ezintasuna frogatu ezean.
3._Lanetik denbora gutxirako alde egitea, bidezko arrazoirik gabe. Horren ondorioz, enpresari edo lankideei nolabaiteko kalterik sortzen bazaio edo istripuren bat eragiten badu, hutsegite hau larritzat edo oso larritzat har daiteke, kasua nolakoa den.
4._Arreta gabezia txikiak materiala zaintzeko orduan, horren ondorioz materiala hondatzeko arriskua sortzen bada.
5._Jendea behar den adeitasunez eta arretaz ez atenditzea.
6._Enpresari bizilekuz edo helbidez aldatu izanaren berri ez ematea.
7._Lankideak gizabidez ez tratatzea.
8._Lantokian eta lan orduetan egunkaria eta bestelako argitalpenak irakurtzea, programatutako etenaldietan izan ezik.
9._Enpresaren izena norberaren xedeetarako erabiltzea, zuzendaritzaren baimenik gabe.
10._Menpeko edo goragoko bati gaizki erantzutea.
11._Paperak, trapuak, hondakinak, arropak edo tresnak lurrean edo leku egokietatik kanpo uztea, zabarkeria edo utzikeria nabarmenez.
63. artikulua. Hutsegite larriak.
1._Lanera berandu iristea hiru aldiz baino gehiagotan hogeita hamar eguneko epean, bidezko arrazoirik gabe.
2._Hogeita hamar eguneko epean, behin, bitan edo hirutan lanera ez agertzea, justifikatutako arrazoirik izan gabe. Hutsegite bakar bat nahikoa izanen da, lankide bati erreleboa hartu behar zaionean edo enpresari kalte nabaria egiten zaionean.
3._Familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzan edo familia babesteko prestazioetan ondorioak izan ditzaketenak, behar den garaian ez jakinaraztea. Datu horietan faltsutasun edo omisioz maltzur jokatzen bada, hutsegite oso larritzat joko da.
4._Jarraian eta ohitura gisa, norberaren garbitasun eta txukuntasunik ez izatea, lankideengan arrazoizko arrenkura sorrarazten duenean.
5._Egindako lanari buruzko datuak faltsutzea.
6._Lanaldian edozein motatako jokoetan ibiltzea, programatutako etenaldietan izan ezik.
7._Txantxa gordin eta gaiztoak egitea, pertsonen duintasuna gutxietsiz.
8._Goragokoek esana ez betetzea lanaren edozein arlotan; besteak beste, lanaren antolaketari buruzko kapituluan ezarritakoari jarraituz enpresak lana arrazionalizatzeko edo makineria berritzeko asmotan ezartzen dituen metodo berriei uko egin eta trabak jartzea, eta lan orriak, asistentziaren kontrol orriak eta abarrekoak ez betetzea. Jokabide horrek enpresari edo lankideren bati kalte nabaria sortzen dionean, hutsegite oso larritzat joko da.
9._Beste langile baten laneratzea simulatzea, haren ordez sinatuz edo fitxatuz.
10._Zabarkeriaz edo utzikeriaz aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan.
11._Zuhurtziagabetasuna lanean. Langileari edo lankideei istripu izateko arriskua ekartzen badie, edo instalazioak matxuratzeko arriskua, oso larritzat jo daiteke. Nolanahi ere, nahitaezkoak diren segurtasuneko arropa eta tresnak ez erabiltzea ere zuhurtziarik gabe jokatzea izanen da.
12._Lanaldian lan partikularrak egitea, horretarako baimenik izan gabe, baita enpresako erremintak edo instalazioak norberarentzat erabiltzea ere, enpresak baimenik eman gabe.
13._Bezeroenganako begirune edo adeitasun falta nabarmena.
14._Errendimendua nahita gutxitzea bidezko arrazoirik izan gabe.
15._Lan orduetan lantokitik alde egitea, goragokoen baimenik izan gabe.
16._Hitzen bidez menpekoak edo enplegatuak iraintzea eta aginduak ematerakoan hitz gordin, itsusi edo zantarrak erabiltzea.
17._Noizean behin mozkortuta egotea lan orduetan.
18._Lan orduetan lanarekin zerikusirik ez duten eztabaida zalapartatsuetan aritzea.
19._Enpresaren izena norberaren xedeetarako erabiltzea zuzendaritzaren baimenik gabe, horren ondorioz enpresari ospe galera edo kalte ekonomikoa eragiten zaionean.
20._Arrisku bereziko eremuak izateagatik erretzeko debekuaren seinaleak dituzten tokietan erretzea.
21._Hutsegite arin bera errepikatzea edo beste hutsegite arin bat egitea, puntualtasunik eza salbuetsita.
64. artikulua. Hutsegite oso larriak.
1._Bidezko arrazoirik gabe sei hilabeteko aldian hamar aldiz baino gehiagotan, edo urtean hogei aldiz baino gehiagotan, berandu iristea.
2._Lanera hiru egun jarraian huts egitea edo bost egun tartekatutan hilabete batean, bidezko arrazoirik eman gabe.
3._Agindutako kudeaketan iruzur, leialtasun eza edo konfiantza-abusu egitea eta beste lankideei, enpresari edo edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresaren lantokietan edo, lanean ari dela, beste edozein lekutan.
4._Eritasunaren edo istripuaren itxurak egitea. Hutsegitea dela ulertuko da langilea, bajan egonik, bere zein besteren kontura edozein lanetan ari denean. Istripuaren edo eritasunaren ondoriozko baja luzatzeko egiten den trikimailu oro ere atal honetan sartzen da.
5._Mozkortuta edo toxikatuta maiz egotea, baldin eta lanean ondorio okerrak badakartza.
6._Enpresaren gutunen edo isilpeko dokumentuen sekretua haustea lanean.
7._Enpresakoa ez den pertsona bati nahitaez isilpean eduki beharreko datuak ezagutaraztea, edo produktuak fabrikatzeko nahiz salmenta kanpainak egiteko prozesuak erakustea.
8._Noaingo lantokiko produktuekiko lehia dakarten jardueretan aritzea.
9._Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea edo errespetu falta larria agertzea nagusiei, bai eta lankide eta menpekoei ere.
10._Istripu larriak sorraraztea, zabarkeria edo zuhurtziagabekeria desenkusaezinagatik.
11._Nork bere buruari min egitea, lan istripuaren itxurak egiteko.
12._Enpresatik eta lan orduetatik kanpo izandako lesioak lan istripuaren ondoriotzat agertu nahi izatea.
13._Lan errendimendu normala edo itundutako errendimendu handiagoa luzaroan eta nahita gutxitzea.
14._Lankideekin liskarrak eta iskanbilak sortzea.
15._Enpresan sartzeko eskatutako agirietan gezurrezko datuak jartzea, lanpostuan aritzeko behar diren baldintzen ez-betetze larria dakarrenean.
16._Enpresaren izenean konpromisoak hartzea pertsona fisiko edo juridikoekin, zuzendaritzak aurretik baimenik eman gabe.
17._Egindako gastuei buruzko datuak faltsutzea.
18._Enpresak norberaren esku utzitako dirua edo enpresaren aginduz kobratutakoa atxikitzea edo norberaren xedeetarako erabiltzea.
19._Enpresaren agiriak fotokopiatzea edo enpresatik ateratzea, enpresak aurreikusi gabeko xedeetarako.
20._Agintekeria mota guztiak.
21._Nagusiek esana ez betetzea lan arloan, agindua idatziz eman eta iraingarria ez denean.
22._Hutsegite larria errepikatzea edo hutsegite larrian berrerortzea.
65. artikulua. Hutsegiteak errepikatzea.
Hutsegitea errepikatzen da baldin eta, hutsegite bat egitean, langileak lehendik diziplinazko zehapen bat badu hutsegite larriago batengatik, edo bi zehapen, larritasun bereko edo txikiagoko bi hutsegiterengatik.
Hutsegitean berrerortzen da baldin eta, hutsegite bat egitean, langileak lehendik diziplinazko zehapenen bat badu mota bereko beste hutsegite batengatik edo gehiagorengatik.
Langilearen espedientetik diziplinazko zehapenen oharrak kenduz gero, ez da errepikatze edo berrerortzerik izanen langileak beste hutsegite bat egiten duenean.
AZKEN XEDAPENAK
VII. KAPITULUA
Lehenbizikoa._Arau orokorra.
Hitzarmen honetan berariaz arautu ez diren gai guztietan, lan arloan une bakoitzean indarra duten legeek eta hitzarmen honen bidez araututako harremanei aplikatu beharreko xedapen orokor edo bereziek agintzen dutenari jarraituko zaio, eta, bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikorako Hitzarmen Kolektiboan ezarritakoari.
Bigarrena._Langileen ordezkariak eta enpresako ekintza sindikala.
A._Langileen Estatutuan, Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoaren bidez arautuko dira.
B._Sindikatuek (CCOO, UGT) hiru hilean behin egin ahal izanen dute bilera. Enpresako lantoki bakoitzetik bilerara ordezkari bana bidali ahal izanen dute sindikatu horiek edo enpresa batzordean dauden gainerako sindikatu edo taldeek. Betiere, enpresan ordezkaritza handiena duten sindikatuetako batek egin behar du deialdia. Joan-etorrietako gastuak enpresaren kontura izanen dira. Bilerara joaten diren ordezkariek diru kopuru bana jasoko dute dieta gisa, zuzendaritzak une bakoitzean ezartzen duena.
C._Hitzarmena sinatu duten alderdiek aitortzen dute NFESAko sindikatuek erakunde gisa langileen eskubideak defendatzeko egiten duten lana garrantzi handikoa dela, eta jarduera hori eraginkortasunez sustatu nahi dute NISSAN enpresen esparruan sor daitezkeen enpresaz gaindiko foro guztietan, NFESAko ordezkari sindikalek foro horietan parte hartzen badute eskubide osoko kide gisa, araudi aplikagarriari jarraituz.
D._Langileen Estatutuaren 68. artikuluaren arabera, enpresa batzordeko kideek beren hileko ordu-kredituan metatu ahal izanen dute batzorde horretako sindikatukideei dagokien ordu kopuruaren zati bat, %75 gehienez.
Hirugarrena._Batzordea.
Enpresa batzordeak bere kideen artetik hautatuko ditu batzorde hauek osatuko dituztenak: segurtasun eta osasun batzordea, lanpostuak baloratzeko batzordea, metodo eta denboretarako batzordea, gai orokorretarako batzordea, eta sor daitekeen beste edozein batzorde.
Enpresa batzordeko kideek goian aipatu diren batzorde horien bileretan ematen dituzten orduak ez dira kontuan hartuko ordu sindikalen hileko muga kalkulatzerakoan, baldin eta bilera horietarako deia enpresako zuzendaritzak egiten badu.
Laugarrena._Gai orokorretarako batzordea.
1. Eginkizunak. Gai orokorretarako batzordea eratuko da. Enpresa batzordearen eskuordetzearen bidez jardunen du eta eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:
a) Aldian behin informazioa jasotzea etxebizitzak edo ibilgailuak erosteko maileguen kontuaren egoeraz eta maileguak emateko irizpideei buruz; maileguak emateari eta/edo maileguen funtzionamenduari buruzko erreklamazioak jasotzea.
b) Enpresak langileei eskaintzen dizkien produktuen zozketak eta erosketak kontrolatzea.
c) Langileei lanerako arropak emateari buruzko informazioa jasotzea eta iradokizunak egitea.
d) Enpresari jantokia kudeatzen laguntzea, egin daitezkeen hobekuntzak proposatzea eta jantokiaren inguruko kexak bideratzea.
e) Langileentzako garraio zerbitzua aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
f) Guztien intereseko gaiekin eta gizarte gaiekin zerikusia duten beste eginkizun batzuk, aldeek ados jarrita ezartzen dizkiotenak.
2. Osaera. Enpresa batzordeko sindikatu bakoitzak ordezkari bat izanen du gai orokorretarako batzordean. Ordezkariok enpresa batzordeko kideak edo ordezkari sindikalak izan behar dute.
Zuzendaritzaren aldetik:
J. G. Virto jauna.
E. Martín jauna.
R. García jauna.
M.A. Ruiz jauna.
3. Batzordeak bilera eginen du alderen batek bidezko arrazoiengatik hala eskatuz gero. Bilera eskatzen duenak zein gai jorratu behar diren adierazi behar du eta behar beste denbora lehenago eman behar du abisua. Deialdia Giza Baliabideen departamentutik igorriko da, bilera eguna baino 2 egun lehenago gutxienez, eskaera jasotzen denetik astebete igaro baino lehen, eta proposaturiko aztergaien zerrenda erantsiko zaio.
Gai orokorretarako batzordeak ez ditu aztertuko NFESAko hitzarmenean jada onartuta dauden beste batzorde batzuek legez edo hitzarmenez beren esku dituzten gaiak, ez eta legez edo hitzarmenez aldeetako baten eskumen esklusibokoak diren gaiak ere. Horrek ez du galaraziko informaziorako eta parte hartzeko eskubideak bermatzea, giro sozial ahalik onena sortu eta mantendu dadin.
Bosgarrena._Aldi baterako kontratuak eta kontratatu berriak.
Zuzendaritzaren asmoa da aldi baterako kontratatzen dituen langileekin bereizketarik ez egitea lan baldintzen eta ordainsarien aldetik. Beraz, gainerako langileen baloraziorako eta mailen finkapenerako ezarrita dauden irizpide berak aplikatuko zaizkie. Hala ere, enplegua sustatzeko neurri gisa, eta produktu berriak garatu eta jarduerak aplikatzeko, kontratazio baldintza hauek itundu dira hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera egiten diren kontratuetarako:
Errelebu kontratua edo aldi baterako nahiz prestakuntzarako beste kontratu mota bat egiten zaien langile berriek, beren gaitasunak hobeto aprobetxatzeko, prestakuntza eta egokitze aldia egin behar dute, enpresara, bertako antolamendura, lan sistemetara, arau eta prozeduretara eta bete behar dituzten lanpostuetara behar bezala molda daitezen.
Behar duten moldaketa eta trebakuntza horren ondorioz, NFESAko plantillan hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera lanean hasten diren langileek, lehenbiziko lau urteetan, betetzen duten lanpostuari dagokion ordainsaria (kalifikazioko soldata, eskatzen ahal den gutxieneko jardueraren plusa, laneratze eta puntualtasun plusa eta MTM plusa) osorik kobratu beharrean portzentaje hauek kobratuko dituzte:
1. urtea. Langileak betetzen duen lanpostuaren edo pareko lanpostuen balorazio graduari dagokion soldataren %80. MOD eta MOI multzoetako langileek, lanposturako trebatzen ematen dituzten lehenbiziko 2 hilabeteetan, ez dute MTM plusik kobratuko (hirugarren hilabetetik aurrera kobratuko dute).
2. urtea. Langileak betetzen duen lanpostuaren edo pareko lanpostuen balorazio graduari dagokion soldataren %85.
3. urtea. Langileak betetzen duen lanpostuaren edo pareko lanpostuen balorazio graduari dagokion soldataren %90.
4. urtea. Langileak betetzen duen lanpostuaren edo pareko lanpostuen balorazio graduari dagokion soldataren %95.
5. urtea. Langileak betetzen duen lanpostuaren edo pareko lanpostuen kalifikazio graduari dagokion ordainsariaren %100 aplikatuko da.
Praktikaldiko kontratuetan, legeak ezarritakoarekin bat, ondoko portzentajeak aplikatuko dira lehenbiziko 2 urteetan (ondorengo urteetan goiko eskala horretako 3. eta 4. urteetako portzentajeak aplikatuko dira):
1. urtea. Langileak betetzen duen lanpostuaren edo pareko lanpostuen balorazio graduari dagokion soldataren %65.
2. urtea. Langileak betetzen duen lanpostuaren edo pareko lanpostuen balorazio graduari dagokion soldataren %80.
Langile bat kontratatu eta soldata eskala hori aplikatuz gero, kontratua amaitzen zaionean plantillatik irten eta geroago berriz sartzen bada antzeko kategoria duen beste lanpostu batean, hau da, hasieran izan zuen lanpostuaren taula berean (MOD/MOI edo TAS) sailkatutako lanpostu batean, langile horrek bermatua izanen du eskala utzi zuen puntutik hasita aplikatuko zaiola (ez zaio berriz ere eskala behetik hasita aplikatuko; baina enpresatik kanpo 12 hilabete baino gehiago egin baditu, lehenengo 2 hilabeteetan ez du MTMrik kobratuko).
Hitzarmenaren aurreakordioa sinatzen den egunean NFESArekin kontratu indarduna duten MOD langileek MOD multzoaren soldata tauletako IV. atalean segituko dute 4 urte igaro arte. Horrela, bosgarren urtean, betetzen duten lanpostuari dagokion atalera pasatuko dira.
Seigarrena._Emakumezko langileak.
A._Sexuarengatiko bereizkeriarik eza. Hitzarmen hau sinatu duten aldeek helburu garrantzitsutzat jotzen dituzte honako hauek, aukera berdintasunaren lorpenari begira:
_Lanean berdintasuna ezartzea, zeharkako edo zuzeneko bereizkeria ezabatuz.
_Soldatetan sexuarengatiko bereizkeriarik ez izatea.
_Aukera berdintasuna enpleguan.
_Lanbide prestakuntza eta birziklatze prozesuetan parte hartzea.
B._Emakumezko langileen lan osasuna:
_Haurdunaldietan lanpostuz aldatu ahal izanen dira, lanpostu berean jarraitzeak osasunarentzat kaltegarria bada.
_Lanpostuz aldi baterako aldatzeak ez die kalterik eginen emakumezko langileen eskubide ekonomiko edo profesionalei.
C._Hemen zehaztu gabeko gaietan, une bakoitzean indarra duen legerian ezarritakoari jarraituko zaio.
Zazpigarrena._Lan osasuna.
Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute lan osasunaren arloan indarra duten arauak bete daitezen begiratzeko.
Arlo honetako ekintza eta neurrien bidez laneko bizi kalitatea eta ingurunea hobetu behar dira eta prebentziozko teknikak sustatu, horien bidez arriskuen iturriak ezabatuko baitira.
Enpresak osasun eta segurtasun arloko prebentzio plana eduki behar du, baita plan hori betetzeko behar diren zerbitzuak ere.
Enpresak osasun azterketak eskaini behar ditu, langileen osasun egoera ona bermatuko dutenak. Hortaz, urtean behin osasun azterketa orokorra eginen da, eta horrez gain, lanpostu bakoitzaren arrisku graduaren arabera komenigarritzat jotzen diren osasun azterketa guztiak eginen dira.
Hitzarmena sinatu duten sindikatuek eta langileen legezko ordezkariek lan baldintzen hobekuntzan parte hartuko dute, eta iradokizunak eginen dituzte aurkezten diren planen inguruan edo hartu behar diren neurriei buruz. Hori guztia ordezkaritza organo eskudunen bidez eginen dute betiere.
Segurtasuna eta higienea zaintzeko neurri zorrotzak hartuko dira toxikotasun edo arrisku bereziko lanetan, eta behar diren prebentzio ekintzak lan horietarako egokituko dira. Produktu toxiko edo arriskutsuei etiketa jartzean eta halako produktuak biltegiratzean arreta bereziz jokatuko da eta ezarritako arauak beteko dira.
Lan osasunari buruzko prestakuntza egokia funtsezkoa da lan baldintzak eta laneko segurtasuna hobetzeko. Hitzarmen hau sinatu duten aldeek, prestakuntzak prebentziorako duen garrantziaz oharturik, prestakuntza eraginkorra antolatzeko konpromisoa hartu dute. Langileek prebentzioaren arloko ikasketak eta praktikak egin behar dituzte, lanaldiaren barnean nahiz beste ordu batzuetan. Prestakuntza ordu horiek benetan lan egindako ordutzat hartuko dira.
Pertsona batzuk, beren ezaugarri bereziengatik, besteak baino kalteberagoak dira zenbait arriskuren aurrean. Haientzako prebentzio neurri bereziak jarri behar dira.
Babes pertsonalak indarra duen legeriari lotu behar zaizkio. Toxikotasun eta nekagarritasun handiko lanetan ari diren langileek dutxa hartu behar dute lanaldiaren amaieran. Dutxan ematen duten denbora enpresaren kontura izanen da.
Lanpostuen zerrenda eginen da ondorio horietarako.
Zortzigarrena._Lanbide prestakuntza.
Hitzarmena sinatu duten aldeen iritziz, lan merkatua egoera txarrean dago, beste arrazoi batzuen artean, lanbide prestakuntza benetako lanesku beharretatik urrun dagoelako eta langile aktiboek ez dutelako lanerako etengabeko prestakuntzarik jasotzen eguneratzeko eta enpresako zereginen ezaugarri berrietara egokitzeko.
Lanerako kualifikazioak eta oraingo edo geroko lanesku eskariak elkarri lotuta daude ezinbestez, eta beharrezkoa da prestakuntza prozesu etengabea, kalitate handiagoko produktuak egin ahal izateko, enpresaren lehiakortasuna sustatuz, eta langileen gizarte sustapena ahalbidetzeko.
Hori dela eta, hitzarmena sinatu duten aldeek komenigarritzat jotzen dute:
A._Beren kabuz edo beharren azterketan espezializaturiko entitateen bidez, enpresaren barnean azterlanak egitea egin beharreko lanei buruz eta langileen prestakuntza beharrei buruz.
B._Langileen Estatutuaren 22. artikuluaren aplikazio eraginkorra garatu eta sustatzea, bai eta Espainiak etengabeko prestakuntzarako eskubideari buruz sinatu dituen hitzarmenena ere, eta prestakuntzarako behar den denbora eskaintzea.
C._Enpresak sinatzen dituen akordioen esparruan praktikaldietarako hartzen dituen ikasleen prestakuntzaren nondik norakoa koordinatzea eta jarraipena egitea.
D._Mota eta maila guztietako prestakuntza ekintzak sustatu eta burutzea, dela enpresan eman daitezkeen programetan, dela erakunde eskudunek garatutako programa nazionalen bidez etorkizunean eratu daitezkeen programetan.
E._Bere ahalbideen arabera edo entitate espezializatuen bidez, enpresako prestakuntza programa puntualen diagnostikoan eta diseinuan laguntzea, zehaztutako beharrak, zehaztapenak, ezaugarri orokorrak eta norbanakoen ezaugarriak kontuan izanik.
F._Langileen prestakuntzari buruzko kapituluari dagokionez, enpresa batzordeari aldez aurretik emanen zaio garatu beharreko plan eta ekintzen berri, eta horrela etengabe ebaluatu ahal izanen ditu horien barneko ekintza guztiak, orientazioak berrikusteko, jarduera berriak sustatzeko eta lanbide prestakuntzaren helburuen definizioa eguneratzeko.
Betiere, kapitulu honetan azaldutakoaren barnean, hitzarmen honen indarraldian zehar, kontuan hartuko da enpresa erakundeen, gobernuaren eta sindikatuen arteko akordioetan xedatzen dena.
Bederatzigarrena._Etengabeko hobekuntza.
Zuzendaritzak eta langileen ordezkariek uste dute etengabeko hobekuntza NFESAko bizitzaren arlo guztietan ezarri beharra dagoela, eta erakundearen iraupenaren oinarritzat hartzen dute.
Etengabeko hobekuntzarako jarduerak egituratzea xede duten jarduerak sustatuko dira, prestakuntza tartean dela. Positiboki baloratuko dira etengabeko prestakuntzarako asistentzia, parte-hartzea eta aprobetxamendua.
Beharrezkotzat jotzen da borondatezko taldeak eratzea etengabeko prestakuntzako jarduerak garatzeko, enpresako arlo guztiei eraginen dietenak, eta etengabeko prestakuntzan oinarritutako banakako jarduera sustatzeko.
Hamargarrena._Bitartekotza eta arbitrajea.
Lan hitzarmen kolektibo hau sinatu duten aldeek, hitzarmena aplikatu edo interpretatzeko orduan edozein gatazka sortzen bada, men eginen diete Nafarroako Foru Komunitateko lan-gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko prozedurei buruzko Lanbide arteko Akordioan aurreikusitako adiskidetze eta bitartekotza prozedurei.
Horrelako prozedurak erabili baino lehen, hitzarmen honen 10. artikuluan aipatutako batzordeak, hitzarmenaren interpretazio eta indarrerako batzordeak alegia, gatazka konpontzen saiatzeko esku hartu behar du.
Era berean, bi aldeek, hitzarmen honen indarraldian, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren arbitrajea eskatuko dute, auzitegi horren araudian eta lan arloko gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoari jarraituz, interesen arteko gatazketan edo gatazka juridiko kolektiboetan sor daitezkeen auziak ebazteko.
Hamaikagarrena._Hitzarmena langileei ematea.
Behin hitzarmen hau onarturik, bi hilabeteko epean ale bana emanen zaie langileei.
I. ERANSKINA
Lanpostuen baloraziorako erregelamendua
A._Kalifikazio batzordea.
1._Eginkizunak. Kalifikazio batzordearen eginkizun nagusia hitzarmenaren eremuan dauden behargin, menpeko, administrari eta teknikarien lanpostuak baloratzea da. Lanpostuak baloratzeko sistema aspalditik erabiltzen denez, batzordearen eginkizuna sistema horri eustea izanen da. Horretarako lanpostu hauek baloratuko ditu:
_Sortzen diren lanpostu berriak.
_Aldaketa teknikoak egiten zaizkien lanpostuak.
_Kalifikazioa ezbaian jartzen zaien lanpostuak.
Batzorde bakoitzaren lanen helburua da lanpostuen balorazioan esku hartzen duten faktoreetako bakoitzaren kalifikazioa zehaztea. Horretarako balorazio eskuliburu egokia erabiltzen du, Giza Baliabideen departamentuak emandakoa. Batzordea osatzen duten faktoreetan graduak esleitzeari buruzko erabakiak, bozketaren emaitza berdinketa bada, zuzendaritzak hartuko ditu. Bozketa egin eta erabakia gehiengoz hartzen bada, batzordeak puntuen bihurketa taula aplikatuko du faktore bakoitzeko, eta eragiketa horren emaitzaren arabera, zuzendaritzari proposatuko dio kalifikatu beharreko lanpostuari bere iritziz eman behar zaion balorazio gradua.
2._Osaera. Batzordeak kide hauek izanen ditu:
A._Enpresako zuzendaritzak izendatutako hiru ordezkari eta hiru ordezko.
B._Langileen legezko lau ordezkari (beharginen bi ordezkari eta enplegatuen bi ordezkari), langileen ordezkaritzarako legezko organoko kideak (enpresa batzordekoak).
Beharginen bi ordezkariek batera boto bakarra izanen dute.
Batzordeko kideek ordezkari bat izendatuko dute idazkari lanak egiteko.
Ordezkari bakoitzaren ordezkoek titularra falta denean jardunen dute.
3._Prestakuntza. Batzordeko kideek behar adinako prestakuntza izan behar dute lanpostuak baloratzeko teknikei buruz, beren eginkizunak ahalik egokitasun eta zehaztasun handienarekin bete dezaten.
4._Lan saioen maiztasuna. Batzordearen bileretarako deiak unean uneko beharrek eskatzen duten maiztasunaz eginen dira.
5._Jarduteko arauak. Lehentasuna izanen dute, hurrenkerari dagokionez, lanpostu sortu berrien balorazioek. Aldaketa teknikoak egin zaizkien edo desadostasunen ondorioz berrikusi behar diren lanpostuen balorazioak, berriz, eskaerak jasotzen diren ordenari hertsiki jarraituz eginen dira.
Lanpostuak baloratzeko, batzordeak eskura izanen ditu agiri hauek:
_Berrikuspenaren eskaera arrazoitua, lanpostuan ari den langileak egina (desadostasun kasuak).
_Lanpostuaren azterketa orria edo galde-sorta, lanpostuan ari den langileak sinatua eta departamentuburu edo zuzendari egokiak gainbegiratua.
_Balorazio eskuliburua, behargin eta menpekoena edo teknikari eta administrariena, kasuan kasukoa.
_Aurretik egindako balorazioen konparazio taulak, faktoreka eginak.
Batzordeko kideek eztabaida eginen dute faktore bakoitzari gradua esleitu aurretik, eta erabakia aho batez hartzen ahaleginduko dira.
Faktoreen kalifikazioa amaiturik, batzordeko kide iraunkorrek puntuen bihurketa taula aplikatuko dute faktore bakoitzeko (erabakia gehiengoz hartu bada), eta, nolanahi ere, kalifikazio orria sinatuko dute, zuzendaritzari bidaltzeko.
Hitzarmen honen 28. artikuluan sailkapenerako ezarri diren irizpideei jarraituz, langile bakoitza bere lanbide taldean sailkatuko da (behargin eta menpekoen taldean edo enplegatuen taldean), eta talde horren barnean dagokion balorazio gradua esleituko zaio.
Bi eskuliburuetan erabilitako kontzeptuek jarraian azaltzen diren balorazio irizpide orokorrak zehazteko balio dute, askotariko balorazioak egin behar direla kontuan izanik:
A._Beharginen zereginak baloratzeko eskuliburua.
Balorazio irizpideak. Beharginen lanpostuak baloratzeko hautatu diren faktore edo irizpideak honakoak dira:
a) Gaitasuna eta ezagutza:
_Prestakuntza.
_Esperientzia.
_Ekimena.
b) Ahalegina:
_Fisikoa.
_Mentala.
_Begiena.
c) Ardurak:
_Ekipamendu eta tresnak.
_Material eta produktuak.
_Gainerakoen segurtasuna.
_Gainerakoen lana.
d) Baldintzak:
_Lan ingurunea.
_Arrisku saihetsezinak.
Zereginak baloratzeko lehendik erabiltzen diren eskuliburuak hitzarmen kolektibo honen ataltzat jotzen dira eta berari erantsi zaizkio.
BALORAZIOEN EMAITZA ETA APLIKAZIOA
A._Faktore edo irizpide bakoitzaren puntuen taula. Lanpostuaren balorazioan kontuan hartu beharreko faktore edo irizpide bakoitzaren balioetako bakoitzari eranskineko taulan ageri den puntuazioa esleituko zaio. Taula hori hitzarmen kolektibo honen ataltzat jotzen da.
Horrela zehazten den guztizko balorazioak enpresako lanpostu bakoitzaren posizio erlatiboa erakutsiko du, lanpostu bakoitzerako eskatzen diren balioen hierarkizazio kualitatiboa ezartzeko _balorazio gradutan adierazia_, lanpostua nork betetzen duen kontuan hartu gabe.
B._Lanpostuetako zereginen balorazioen taula. Baloratzen diren lanpostuak ondoko balorazio gradu edo maila hauetan sailkatuko dira, enpresaren gaurko egiturari gehien komeni zaion irizpidearen arabera, eta lortutako guztizko puntuazioak kontuan harturik:
B.1. Tailerreko lanpostuetarako:
133 puntu arte 1
134-152 puntu 2
153-171 puntu 3
172-190 puntu 4
191-209 puntu 5
210-228 puntu 6
229-247 puntu 7
248-266 puntu 8
267-285 puntu 9
286-304 puntu 10
305 puntu edo gehiago 11
B.2. Enplegatuen lanpostuetarako (teknikari eta administrariak):
133 puntu arte 1
134-152 puntu 2
153-171 puntu 3
172-190 puntu 4
191-209 puntu 5
210-228 puntu 6
229-247 puntu 7
248-266 puntu 8
267-285 puntu 9
286-304 puntu 10
305-323 puntu 11
324-342 puntu 12
343-361 puntu 13
362 puntu edo gehiago 14
C._Aparteko nekagarritasuna, toxikotasuna eta arriskua. Baldintza horiek kontuan hartzen dira lanpostuak baloratu eta gradua esleitzen zaienean. Beraz, halako baldintzak izateak ez du inoiz ere ekarriko haiengatik berariazko plusa jasotzerik.
D._"Gaitasuna eta ezagutza" (prestakuntza, esperientzia eta ekimena) irizpideari dagozkion faktoreen balorazioan ateratzen diren puntuen bihurketarako taula, Gizarte Segurantzako kotizazio tarifaren taldea zehazteko. Hitzarmenaren 27. artikuluan ezarritakoarekin bat, erreferentziako bihurketa taula honakoa izanen da:
"Prestakuntza", "esperientzia" eta "ekimena" faktore edo irizpideetan guztira lortutako puntuazioagatik / Gizarte Segurantzako kotizazio tarifaren taldea
A) Behargin eta menpekoen lanbide taldea:
_Beharginak:
45 puntu arte: 10.
46-105 puntu: 9.
106 puntu edo gehiago: 8.
_Menpekoak:
Puntuazio guztiak: 6.
B) Enplegatuen lanbide taldea (teknikari eta administrariak):
_Administrariak:
110 puntu arte: 7.
111 puntu edo gehiago: 5.
Zuzendaritzak aginte eginkizuna esleitu dien lanpostuak: 3.
_Teknikariak:
118 puntu arte: 7.
119 -180 puntu: 5.
181 puntu edo gehiago: 4.
Zuzendaritzak aginte eginkizuna esleitu dien lanpostuak: 3.
_Zuzendaritzak onartutako titulazioa duten teknikariak:
Goi mailako tituludunak: 1.
Erdi mailako tituludunak: 2.
7. Balorazioen ondorio ekonomikoak. Baloraziotik ateratzen den graduak (lanpostu sortu berriaren kasuan) edo balizko gradu igoerak (jada ezarrita dagoen lanpostuaren balorazioaren ondoriozkoa) eragina izanen du behar bezala betetako eskaera Giza Baliabideen departamentuan sartu eta handik 30 egunera. Alabaina, langileak gradua finkatu ahal izateko lanpostuan egin behar duen gutxieneko esperientzia aldia, balorazioan zehaztutakoa, oraindik bete gabe badago, gutxieneko esperientzia aldi hori betetzen den egunetik aurrera izanen du eragina balorazioan lortutako graduak.
Langileak lanpostuan lanean lau hilabete egindakoan finkatuko dira balorazioak, salbu eta esperientzia faktorea beste iraupen batekin baloratua bada edo epe hori amaitu baino lehen departamentuko buruak adierazten badu langileak osorik eta ongi betetzen dituela lanpostuko eginkizunak.
B._Administrazio prozedura.
Administrazio tramite desberdinak beteko dira egoeraren arabera: lanpostu sortu berriaren edo eginkizunak aldatutako lanpostuaren kasuan eta langilea balorazioarekin ados ez dagoen kasuan.
a) Lanpostu berria edo eginkizunak aldatu zaizkion lanpostua.
Lehenbiziko fasea._Atal edo departamentuko buruak kalifikazio eskaera beteko du eta Giza Baliabideen departamentura bidaliko du. Departamentu horrek galde-sorta emanen dio lanpostuko langileari (arlo tekniko edo administratibokoa bada) edo analistari (menpeko eta beharginen lanpostua bada). Galde-sorta erregelamendu honen A.5 atalean azaltzen den moduan beteko da, eta lanpostuko langileak eta bere departamentuko buruak berretsitakoan Giza Baliabideen departamentura itzuliko da. Interesatuari kopia emanen zaio. Balorazio batzordeari deialdia eginen zaio. Bilera egiteko eguna eta ordua ezarriko dira eta baloratu beharreko lanpostuak zein diren adieraziko da. Batzordeko kideek behar adina denbora lehenago jasoko dute baloratu beharreko lanpostuei buruzko dokumentazioa.
Bigarren fasea._Batzordeak, lanpostuaren deskripzioa ikusirik, eskuliburu egokia eta jada eginda eta indarrean dauden balorazioen konparazio taulak erabiliz (atalez ataleko edo departamentuz departamentuko taulak, faktore bakoitzeko taula orokorrak, eta atalez ataleko eta departamentuz departamentuko laburpen taula osoa, gradu eta puntuen arabera hierarkizatua), kalifikazio orriko faktore bakoitzaren graduak zehaztuko ditu, horiek behar bezala ponderaturik, eta, puntuen bihurketa taula aplikatuz faktore bakoitzeko, lanpostuaren puntuazio osoa aterako du eta bere iritziz lanpostuari zein balorazio gradu dagokion adieraziko du, behin lanpostuaren sailkapena eta konparazio taularen barneko hierarkizazioa analizatu eta egindako balorazioaren ondorioz izan litezkeen desbideraketak aztertu ondoren. Batzordeak Giza Baliabideen departamentuari proposatuko dio balorazioaren azken emaitza, onar dadin eta behar diren ondorio ekonomikoak sor daitezen.
Hirugarren fasea._Giza Baliabideen departamentuak behin betikoz ebatziko du, eta lanpostuari esleitutako balorazio gradua jakinaraziko dio proposamena egin duen departamentuari. Proposamena egin duen departamentuak Giza Baliabideen departamentuari berehala jakinaraziko dizkio lanpostuko langileen izenak. Langileei emaitza jakinaraziko zaie eta Giza Baliabideen departamentuak emaitza hori bere erregistro edo artxiboan jasoko du.
b) Desadostasunagatik berrikusi beharreko balorazioak:
Lehenbiziko fasea._Beren lanpostuaren balorazioa berrikustea nahi dutenek berrikuspen eskaeraren inprimakia eskatuko diote beren atal edo departamentuko buruari, dagokien zatia beteko dute eta inprimakia atal edo departamentuko buruari itzuliko diote.
Departamentuko buruak behar diren egiaztapenak eginen ditu, eta berrikuspena eskatzeari bidezkoa irizten badio, inprimakia, berak idatzitako oharrekin, Giza Baliabideen departamentura igorriko du. Interesatuari kopia emanen zaio. Bestela, inprimakia langileari itzuliko dio ataleko buruaren bitartez. Ataleko buruak eskaera onartu ez izanaren arrazoiak azalduko dizkio langileari.
Langileak, komenigarritzat jotzen badu, langileen legezko ordezkarien esku utzi ahal izanen du ezetsitako eskaera-inprimakia.
Legezko ordezkariek eskaerari zentzuzkoa irizten badiote, zigilua eta data jarrita Giza Baliabideen departamentura bidaliko dute. Aldiz, baztertu egiten badute, interesatuarekin hitz eginen dute zergatik baztertu duten adierazteko. Azken kasu horretan langileak zilegi izanen du bere arazoa lan administrazioko agintaritza eskudunari aurkeztea.
Bigarren fasea._Berrikuspen eskaera onartuz gero, aurreko a) atalean azaldutako tramiteak eginen dira.
Hirugarren fasea._Egindako berrikuspenari buruzko behin betiko ebazpena eman ondoren, a) atalean fase honetarako ezarritako tramitea beteko da. Gainera, emaitzaren berri emanen zaio Giza Baliabideen departamentuari eta langileen legezko ordezkariei ere bai, esku hartu badute.
BEHARGINEN LANPOSTUAK BALORATZEKO ESKULIBURUA
1. FAKTOREA
Prestakuntza
Definizioa:
Faktore honen bidez, gaitasun ertaineko pertsona batek lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko eduki behar dituen ezagutza teoriko eta teknologikoen maila neurtzen da.
Ez da kontuan hartu behar prestakuntza praktikoaren epean lortzen den trebetasun eta abilezia, hori hurrengo faktorearen bidez neurtuko baita.
Esleipena:
_1. gradua.
1._Ahozko jarraibideak jasotzea.
2._Kontrol zorrotzik behar ez duen lan gordina egitea.
3._Irakurtzen eta idazten jakitea (lanpostu honetan beharrezkoa ez bada ere).
4._Neurriak egiaztatzea neurketa errazak eginez (milimetroak edo graduak).
5._Makina xumeak edo aginte errazeko ekipoak erabiltzea.
_2. gradua.
1._Material, metodo eta erremintei buruzko ezagutza mugatu eta azalekoak.
2._Lau erregelak erabiltzea eragiketa errazetan.
3._Erremintak eta lanerako beste tresna batzuk aldatzea.
4._Irakaskuntza ertaineko edo lan eskolako bi urteren pareko ezagutzak.
5._Zati-marrazkiak interpretatzea (hiru bista, gehienez).
_3. gradua.
1._Lau urte irakaskuntza ertainean edo lan eskolan.
2._Lau erregelak, hamartarrak eta are zatikiak ere.
3._Mekanikako, elektrizitateko edo beste teknologia batzuei buruzko ezagutza praktikoak.
4._Material, metodo edo erremintei buruzko ezagutzak.
5._Makina automatikoak erabat prestatzea serieko produkziorako.
_4. gradua.
1._Kalkulu osoa: lau erregelak, hamartarrak, eta tailerreko eskuliburu praktikoen interpretazioa.
2._Lau urte irakaskuntza ertainean edo lan eskolan, eta egokitzapena arlo espezializatuan.
3._Lanak burutzea horietarako metodo orokorra bakarrik jakinda.
4._Zati-marrazki zailak interpretatzea (osorik).
5._Mekanikako edo elektrizitateko ezagutza sendo eta askotarikoak.
_5. gradua.
1._Goi mailako irakaskuntzako bi urte, eta prestakuntza gehigarri zabala
2._Marrazketari eta haren garapenari buruzko ezagutza sakonak
3._Trebetasun berezia, tolerantzia tarte oso estuak neurtu behar direlako. Makinak prestatu edo lanak egitea horien aurrekaririk izan gabe.
2. FAKTOREA
Esperientzia
Definizioa:
Faktore honek adierazten du zenbat denbora behar duen gaitasun ertaineko pertsona batek, aurreko faktorean baloratutako prestakuntza izanik, behar adinako trebetasuna eta praktika eskuratzeko, lanpostuko eginkizunak behar bezala bete eta kopuruz zein kalitatez errendimendu nahikoa lor dezan.
Esleipena:
Ondoko eskala honen arabera:
_1. gradua: hilabete edo gutxiago.
_2. gradua: hilabetetik 3 hilabetera bitarte.
_3. gradua: 3,1 hilabetetik 6ra bitarte.
_4. gradua: 6,1 hilabetetik 12ra bitarte.
_5. gradua: 12 hilabetetik 18ra bitarte.
_6. gradua: 18 hilabetetik 24ra bitarte.
_7. gradua: 24 hilabetetik 36ra bitarte.
_8. gradua: 36 hilabetetik 60ra bitarte.
_9. gradua: 60 hilabetetik 84ra bitarte.
_10. gradua: 84 hilabetetik 120ra bitarte.
_11. gradua: 120 hilabete baino gehiago.
3. FAKTOREA
Ekimena
Definizioa:
Faktore honek adierazten du zenbat erabaki hartu behar diren lanpostuan, langileak erabakiak hartu beharko baititu bere aplikazio eremu logikoaren barnean modu independentean aritzeko.
Esleipena:
_1. gradua.
1._Plangintza edo erabakirik behar ez duten edo apenas behar duten lanak.
2._Errepikatzen diren lan errazak edo errutinakoak.
3._Ahozko jarraibide zehatzak jasotzen ditu.
4._Zorrotz gainbegiratutako lana.
_2. gradua.
1._Nolabaiteko hausnarketa behar duten jarraibide zehatzekin lan egitea.
2._Erabaki errazak hartzea errutinako lan xumeei buruz.
3._Lan sinple bat noiz dagoen behar bezala bukatuta erabakitzea.
4._Materialak tamainaren, pisuaren edo itxuraren arabera sailkatzea.
_3. gradua.
1._Kalitateari, tolerantziari eta eragiketen sekuentziari edo antzeko kontuei buruzko erabaki orokorrak hartzea.
2._Lan jakin bat egiteko zein tresna behar diren erabakitzea.
3._Lan zail bat noiz dagoen behar bezala bukatuta erabakitzea.
4._Jarraibide gutxi dago; metodo orokorra baino ez da jakiten. Lanpostuko langileak eragiketak antolatu behar ditu eta haien hurrenkera ondorioztatu.
_4. gradua.
1._Langileak ezohiko lan zail bat egiteko plana egin behar du, metodo orokorra baino ez dakiela.
2._Ekimenez eta zentzuz hartu behar diren erabakiak hartzea, ezagutzen diren lanei buruz.
3._Enpresan oraindik prozedura finkorik ez duten eragiketa konplexuak prestatzea, horiek abian jarri aurretik.
4._Goragoko arduradunaren jarraibideak nekez jasotzen ahal diren egoeretan lanak egitea.
_5. gradua.
1._Modu independentean lan egin behar da eta emaitzak aplikazio orokorrekoak dira.
2._Errepikakorrak ez diren lan konplexuak aztertu eta antolatzea.
3._Egoera berrietan lan konplexuei buruzko erabakiak hartzea, ekimen handia behar denean.
4. FAKTOREA
Ahalegin fisikoa
Definizioa:
Faktore honek lanpostuan egin behar den ahaleginaren intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzen ditu, baita gorputz jarrera zailek sortzen duten nekea eta horren iraupena ere.
Esleipena:
Ondoko taula honen arabera:
5 kg < %20 T 1 gradua 1,5 gradua 2 gradua 2,5 gradua 3. gradua
5 kg > %20 T 1,5 gradua 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua
5-15 kg < %20 T 1,5 gradua 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua
5-15 kg > %20 T 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua
15-25 kg < %20 T 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua
15-25 kg > %20 T 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua
25-35 kg < %20 T 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua
25-35 kg > %20 T 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua 5 gradua
35 kg-tik gora < %20 T 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua 5 gradua
5. FAKTOREA
Ahalegin mentala eta begiena
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen dira lanpostuan buruarekin eta begiekin egin behar den ahaleginaren intentsitatea eta jarraitutasuna, material, tresna eta pertsonei kalterik ez egiteko eta lana ongi burutzeko jarri behar den arreta ere barne dela.
Buru kontzentrazio txikia.
_Lan egiten den bitartean eta lan erritmoa moteldu gabe solasean aritzeko modua dagoenean.
Buru kontzentrazio ertaina.
_Lan egiten den bitartean eta lan erritmoa moteldu gabe solasean aritzerik ez dagoenean.
Buru kontzentrazio handia.
_Lan egiten den bitartean eta lan erritmoa moteldu gabe beste prozesu mental bat aldi berean garatzerik ez dagoenean.
Ahalegin mentalaren esleipena:
A._Kontzentraziorik ez edo kontzentrazio txikia denboraren %20 baino gutxiagoan.
B._Kontzentrazio txikia denboraren %20 baino gehiagoan, edo ertaina %20 baino gutxiagoan.
C._Kontzentrazio ertaina denboraren %20tik %60ra bitartean.
D._Kontzentrazio ertaina denboraren %60 baino gehiagoan edo handia denboraren %20 baino gutxiagoan.
E._Kontzentrazio handia denboraren %20 baino gehiagoan.
Begien ahaleginaren esleipena:
1._Eremu zabal bati finko begiratzea denboraren %20 baino gutxiagoan.
2._Eremu zabal bati finko begiratzea denboraren %20 baino gehiagoan, edo eremu txiki bati denboraren %20 baino gutxiagoan.
3._Eremu txiki bati finko begiratzea denboraren %20tik %60ra bitartean.
4._Eremu txiki bati finko begiratzea denboraren %60 baino gehiagoan, edo eremu oso txiki bati denboraren %20 baino gutxiagoan.
5._Eremu oso txiki bati finko begiratzea denboraren %20 baino gehiagoan.
6. FAKTOREA
Ekipamendu edo tresnen ardura
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen da zenbaterainoko ardura eskatzen duen lanpostuak, langileak ohiko zereginetan ari den bitartean instalazio, makina, tresna eta erremintei edo produkzioari axolagabekeriaz kalterik egin ez diezaien.
Esleipena:
_1. gradua.
Lanpostuan eskuzko elementu edo elementu mekaniko sinpleak daude. Langilearen axolagabekeriak galera txikiak ekarriko lituzke eta ez luke produkzioaren martxa eragotziko.
_2. gradua.
Lanpostuan erreminta arruntak daude. Langilearen axolagabekeriak ez luke garrantzi handiko gasturik eraginen eta ez luke aparteko eragozpenik sortuko produkzioan.
_3. gradua.
Lanpostuan makina edo erreminta bereziak daude, edo ekipamendu konplexuak, etengabe zaindu behar direnak ongi funtziona dezaten. Langilearen axolagabekeriak gastu handia eragin eta produkzioaren martxa galaraz dezake.
_4. gradua.
Lanpostuan dauden makina, erreminta eta abarrekoak oso konplexuak dira, eta hainbat prozesu egiten dituzte. Langileak bereziki zaindu behar du haien funtzionamendua. Langilearen axolagabekeriak eragozpen nabarmenak sor ditzake produkzio prozesuan.
_5. gradua.
Lanpostuaren berezitasunak direla eta, langilearen axolagabekeriak ekipamenduan eta produkzioan aparteko kalte eta eragozpenak sortuko lituzke. Horrek guztiak galera nabarmenak ekarriko lituzke.
7. FAKTOREA
Material edo produktuen ardura
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen da zenbaterainoko ardura eskatzen duen lanpostuak, langileak ohiko zereginetan ari den bitartean erabiltzen dituen lehengaiei, fabrikatzen dituen produktuei eta produkzioari axolagabekeriaz kalterik egin ez diezaien.
Esleipena:
_1. gradua.
Lanpostuan ari den langilearen axolagabekeriak normalean ez lioke kalterik eginen produktuaren kalitateari, galera txikiak eraginen lituzke eta ez luke produkzioaren martxa eragotziko.
_2. gradua.
Lanpostuan ari den langilearen axolagabekeriak balio handi samarra duten material edo produktuak hondatu ditzake eta produkzio prozesuan eragozpen txikiak sortu.
_3. gradua.
Lanpostuan ari den langileak arreta bereziz jardun behar du, lana axolarik gabe eginez gero kostu handiko materialak hondatu eta produkzio prozesuan eragozpen handiak sortu ditzakeelako.
_4. gradua.
Lanpostuan ari den langileak, axolagabekeriaz jardunez gero, fabrikatzen dituen produktuetako asko hondatu ditzake, kalte ekonomiko handiak eta produkzio prozesurako ondorio larriak eraginez.
_5. gradua.
Lanpostuan ari den langileak axolagabekeriaz jardunez gero, kostu handiko materialak hondatu eta galera larriak eragiteaz gain, produkzio prozesuan ondorio konponezinak sortuko lituzke.
8. FAKTOREA
Besteen segurtasunaren ardura
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen da zenbaterainoko ardura eskatzen duen lanpostuak, langileak ohiko zereginetan ari den bitartean beraren axolagabekeriaren ondorioz ez dezaten istripurik izan segurtasun arauak betetzen dituzten beste langile batzuek.
Esleipena:
_1. gradua.
Lanpostu bakartua edo arriskugabea.
_2. gradua.
Lanpostuan ohiko arreta jarri behar da beste langileek istripurik izan ez dezaten. Istripurik gertatzekotan arina izanen litzateke.
_3. gradua.
Ezarritako segurtasun arauak bete behar dira beste langile batzuek istripurik izan ez dezaten. Istripurik gertatzekotan ez litzateke oso larria izanen.
_4. gradua.
Etengabe arreta jarri behar da, langilearen axolagabekeriaren ondorioz beste langile batzuek istripurik izan ez dezaten. Istripu larria gerta liteke.
_5. gradua.
Lanpostuan ari den langilearen esku dago besteen segurtasuna; berak arreta jarri ezean beste langile batzuek oso istripu larria izan dezakete.
9. FAKTOREA
Besteen lanaren ardura
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen da lanpostuan ari den langileak zenbaterainoko ardura duen hierarkian beherago dauden beste langile batzuei lana antolatu, erakutsi eta zuzentzeko, taldearen eta atalaren errendimendu orokorra ahalik onena izan dadin.
Langileen arteko elkarlana edo objektu astunak erabiltzeko laguntzaile bat izatea ez dira faktore honetarako kontuan hartu beharreko egoerak.
Esleipena:
_1. gradua.
1._Langileak bere lanaren ardura baino ez du.
_2. gradua.
1._Laguntzaile batekin lan egiten du.
2._Peoi baten, bi peoiren edo espezialista baten lana zuzentzen du edo jarraibideak ematen dizkie.
_3. gradua.
1._Hiru, lau edo bost peoi edo espezialistaren lana koordinatu eta zuzentzen du eta jarraibideak ematen dizkie, hainbat motatako zereginetan.
2._Gehienez hamar peoi edo espezialistak osatutako taldea zuzentzen du, hainbat motatako zereginetan.
3._Hiru ofizial zuzentzen ditu edo jarraibideak ematen dizkie askotariko lanetan.
_4. gradua.
1._Hamar peoi edo espezialistaren lanaren ardura du askotariko zereginetan.
2._Sei ofizialen lanaren ardura du askotariko zereginetan.
3._Gehienez 25 beharginek osatutako taldea zuzentzen du, denek lan bera egiten dutela.
_5. gradua.
1._Hamabost peoi edo espezialistaren lanaren ardura du askotariko zereginetan.
2._Zazpi ofizial edo gehiagoren lanaren ardura du askotariko zereginetan.
3._Hogeita bost lagunetik gorako behargin taldea zuzentzen du, denek lan bera egiten dutela.
10. FAKTOREA
Lan ingurunea
Definizioa:
Faktore honen bidez, langileak bere lanpostuan dituen ingurumen baldintzak eta erabili behar dituen babesek sortzen dizkioten eragozpenak baloratzen dira. Honako hauek elementu gogaikarritzat jotzen dira:
_Ingurumen baldintzak:
Argi motelegia.
Argi nekagarria.
Argi itsugarria.
Usain txarrak.
Ur lurruna.
Azidoen lurrunak.
Olioen lurrunak.
Hozgarrien lurrunak.
Keak, gasak, jarioak.
Beroa, hotza, zeru zabaleko lana.
Hezetasuna.
Hautsa airean.
Zikinkeria, koipeak.
Azidoak, bibrazioak.
Zaratak, gainpresioa.
Depresioa.
Konfinamendua.
_Babesak erabiltzea:
Mozorroa, betaurrekoak, kaskoak, pantaila.
Mantal gogorrak, eskularruak.
Oinetako bereziak, motxilak.
Bereziki deserosoak diren segurtasun jantziak.
Esleipena.
_1. gradua.
Ongi egokitutako barnealdeetan lan egitea.
Bulegoetako ohiko lana.
_2. gradua.
Ingurumen baldintza deseroso samarrak dituzten lanpostuak. Aurrean aipatutako elementuetako batzuk jasan behar dira denbora tarte laburretan eta maila txikian, edo haietako bakar bat, baina maila moderatuan. Tailerreko makinetako ohiko ingurunea.
_3. gradua.
Ingurumen baldintza deserosoak dituzten lanpostuak. Aurrean aipatutako elementuetako batzuk jasan behar dira intentsitate nabarmenarekin. Kanpoan nahiz tailerrean egiten diren lan mistoak.
_4. gradua.
Ingurumen baldintza guztiz deserosoak dituzten lanpostuak. Goian aipatutako elementuetako batzuk etengabe ageri dira intentsitate nabarmenarekin, edo haietako bakar bat intentsitate handiarekin.
Zeru zabaleko lanak.
_5. gradua.
Muturreko ingurumen baldintza txarrak dituen lanpostua. Etengabe eta intentsitate handiarekin jasan behar da oso gogaikarria den elementu bat edo gogaikarriak diren hainbat elementu.
11. FAKTOREA
Arrisku saihetsezinak
Definizioa:
Faktore honen bidez, lanpostuan ari den langileak, ahal diren babesgailu guztiak instalatuta ere, lan istripuak eta lanbide eritasunak izateko zenbateko arriskua duen neurtzen da.
Gerta daitekeen istripuaren larritasuna eta gertatzeko probabilitatea hartuko dira kontuan faktore hau baloratzeko.
Istripuaren larritasuna
A._Istripu arinak. Oinarrizko laguntzako tratamendua behar dutenak. Kolpe txikiak, ebakiak, erredurak, urradura txikiak, bihurrituak, estropezuak edo erorketak.
B._Istripu ez larriak. Gehienez hilabete behar da lesioak sendatzeko. Gora egitean erortzea, erredura moderatuak, ebaki handiak, atzamar zapalduak.
C._Istripu larriak. Hilabete baino gehiago behar da lesioak sendatzeko edo ezintasun partziala sortzen da. Aldamio garaietatik behera erortzea, hirugarren graduko erredurak. Silikosia.
D._Istripu oso larriak. Lesioak edo eritasunak ezintasun osoa edo heriotza dakar.
Gertatzeko probabilitatea
Definizioa:
Istripua gertatzeko probabilitatea langilea arriskupean dagoen denboraren araberakoa izanen da. Zalantzarik egonez gero, lanpostu horretan azken urtean gertatutako istripuen estatistika hartuko da oinarri probabilitatea kalkulatzeko.
Esleipena:
1. Probabilitate txikia: ohiko lanean nekez gerta daiteke istripurik.
_Ekipamendu mekanikorik gabeko lanak edo pieza txikiekin egiten direnak.
_Lan horietan ari zirela istripua izandako langileak azken urtean %5 edo gutxiago izan dira.
2. Probabilitate ertaina: ohiko lanean arretaz ibili behar da istripurik gerta ez dadin.
_Makina-erremintetan egiten diren lanak edo pieza astunekin egiten direnak.
_Lan horietan ari zirela istripua izandako langileak azken urtean %15 izan dira.
3. Probabilitate handia:
ohiko lanean langileak etengabeko arreta jarri behar du bere segurtasuna zaintzeko.
_Aldamio garaietan edo osagai oso arriskutsuak dituzten lanpostuetan egiten diren lanak.
_Lan horietan ari zirela istripua izandako langileak azken urtean %30 izan dira.
ENPLEGATUEN LANPOSTUAK BALORATZEKO ESKULIBURUA
1. FAKTOREA
Prestakuntza
ADMINISTRARIEN KASUA
Definizioa:
Faktore honen bidez, gaitasun ertaineko pertsona batek lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko eduki behar dituen ezagutza teoriko eta teknologikoen maila neurtzen da.
Ez da kontuan hartu behar prestakuntza praktikoaren epean lortzen den trebetasun eta abilezia, hori hurrengo faktorearen bidez neurtuko baita.
Esleipena:
_1. gradua.
1._Ahozko jarraibideak jasotzea.
2._Lan gordina egitea, kontrol zorrotzik behar ez duena. Adibidez, zerrenda errazak egitea.
3._Makina xumeak edo aginte errazeko ekipoak erabiltzea; adibidez, planoen kopiagailua, fotokopiagailua etab.
4._Lehen irakaskuntzaren pareko ezagutzak.
_2. gradua.
1._Lau erregelak ongi erabiltzea hamartarrekin eta zatikiekin.
2._Marrazki xumeak, grafiko sinpleak, katalogo estandarizatuak, gehienez hiru bista dituzten zati-marrazkiak eta abar interpretatzea.
3._Bulegoko lanak egiten jakitea, hala nola estatistika, kontrolak, artxiboa, txostenak edo mekanografia, eta kalkulatzeko makinak, kontabilitateko makinak, zulagailuak etab. erabiltzen jakitea.
4._Irakaskuntza ertaineko edo lan eskolako bi urteren pareko ezagutzak.
_3. gradua.
1._Ohiko formulak erabiltzea: azalerak, bolumenak, interesak, hirukotearen erregela, banaketak etab.
2._Kontabilitateko makinak erabiltzea, programa prestatuz eta eginez.
3._Liburuak eramateko, oinarrizko kontabilitateko eta takigrafiako praktikak egin izana, eta atzerriko hizkuntza bat jakitea.
4._Oinarrizko batxilergoaren edo industria ofizialtzaren pareko ezagutzak.
_4. gradua.
1._Oinarrizko matematika jakitea (aljebra, trigonometria, geometria).
2._Lanbide ezagutza zabala administrazio, kontabilitate eta erosketa arloetako lanei buruz.
3._Arlo espezializatu bateko prestakuntza (proiektuak, kontabilitatea, administrazioa, atzerriko hizkuntza etab.).
4._Goi mailako batxilergoaren, industria maisutzaren, merkataritzako peritutzaren edo gizarte graduatuaren pareko ezagutzak.
_5. gradua.
1._Probabilitateko edo estatistikako teknikei buruzko ezagutzak.
2._Kontabilitateko teknikei buruzko ezagutza sakona: kontabilitate orokorra, kostuak, aurrekontu kontrola (erosketak eta bezeroak kudeatzeko merkataritza teknikak etab.), gizarte legeriaren interpretazioa, administrazio antolaketarako teknikak.
3._Industria administrazioko praktikak, administrazio, kontabilitate edo finantza bulegoen kontrola.
4._Industria ingeniaritza teknikoaren, merkataritzako intendentearen eta abarrekoen pareko ezagutzak.
_6. gradua.
1._Graduatu ondoko espezializaziorako esperientzia positiboa, bi urtetik lau urtera bitartekoa.
2. Unibertsitate karrera baten pareko ezagutzak (abokatua, ekonomialaria, ingeniaria, kimikaria etab.).
_7. gradua.
1._Lehendik ezagutzak izatea eta gero prestakuntza profesional, tekniko eta zientifiko zabala jasotzea arlo espezializaturen batean.
_8. gradua.
1._Goi mailako aginte postuak, goi mailako tituluarekin edo hainbat urteko prestakuntzarekin enpresen zuzendaritzako tekniketan nahiz beste espezialitate batzuetan.
1. FAKTOREA
Prestakuntza
TEKNIKARIEN KASUA
Definizioa:
Faktore honen bidez, gaitasun ertaineko pertsona batek lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko eduki behar dituen ezagutza teoriko eta teknologikoen maila neurtzen da.
Ez da kontuan hartu behar prestakuntza praktikoaren epean lortzen den trebetasun eta abilezia, hori hurrengo faktorearen bidez neurtuko baita.
Esleipena:
_1. gradua.
1._Ahozko jarraibideak jasotzea.
2._Lan gordina egitea, kontrol zorrotzik behar ez duena. Adibidez, zerrenda errazak egitea.
3._Makina xumeak edo aginte errazeko ekipoak erabiltzea; adibidez, planoen kopiagailua, fotokopiagailua etab.
4._Lehen irakaskuntzaren pareko ezagutzak.
_2. gradua.
1._Lau erregelak ongi erabiltzea hamartarrekin eta zatikiekin.
2._Marrazki xumeak, grafiko sinpleak, katalogo estandarizatuak, gehienez hiru bista dituzten zati-marrazkiak eta abar interpretatzea.
3._Material, metodo eta erremintei buruzko ezagutza mugatu eta azalekoak izatea; idazmakinak eta kalkulagailuak erabiltzen jakitea eragiketa errazetan.
4._Irakaskuntza ertaineko edo lan eskolako bi urteren pareko ezagutzak.
_3. gradua.
1._Ohiko formulak erabiltzea: azalerak, bolumenak, interesak, hirukotearen erregela, banaketak eta kalkulu erregelaren erabilera.
2._Material, metodo edo erremintei buruzko ezagutzak.
3._Elektrizitateko edo beste teknologia bateko mekanikariari dagozkion ezagutza praktikoak izatea, atzerriko hizkuntza bat jakitea.
4._Oinarrizko batxilergoaren edo industria ofizialtzaren pareko ezagutzak.
_4. gradua.
1._Oinarrizko matematika jakitea (aljebra, trigonometria, geometria). Doitasunezko neurgailuak erabiltzea.
2._Ezagutza zabala arlo espezializatu batean (proiektuak, produkzioko teknikariak, antolaketa, kalitatearen kontrola, atzerriko hizkuntza bat ongi jakitea).
3._Prestakuntza izatea arlo espezializatu batean (proiektuak, produkzioko teknikak, kalitate kontrolaren antolaketa, atzerriko hizkuntza bat ongi jakitea).
4._Goi mailako batxilergoaren, industria maisutzaren, merkataritzako peritutzaren edo gizarte graduatuaren pareko ezagutzak.
_5. gradua.
1._Probabilitateko edo estatistikako teknikei buruzko ezagutzak.
2._Mekanizazioari, elektrizitateari edo beste teknologia bati buruzko ezagutza zabala.
3._Industria administrazioko praktika, produkzio kontrola eta teknika, bulego tekniko edo espezializatuen kontrola.
4._Industria ingeniaritza teknikoaren, merkataritzako intendentearen eta abarrekoen pareko ezagutzak.
_6. gradua.
1._Graduatu ondoko espezializaziorako esperientzia positiboa, bi urtetik lau urtera bitartekoa.
2._Unibertsitate karrera baten pareko ezagutzak (abokatua, ekonomialaria, ingeniaria, kimikaria etab.).
_7. gradua.
1._Lehendik ezagutzak izatea eta gero prestakuntza profesional, tekniko eta zientifiko zabala jasotzea arlo espezializaturen batean.
_8. gradua.
1._Goi mailako aginte postuak, goi mailako tituluarekin edo hainbat urteko prestakuntzarekin enpresen zuzendaritzako tekniketan nahiz beste espezialitate batzuetan.
2. FAKTOREA
Esperientzia
Definizioa:
Faktore honek adierazten du zenbat denbora behar duen gaitasun ertaineko pertsona batek, aurreko faktorean baloratutako prestakuntza izanik, behar adinako trebetasuna eta praktika eskuratzeko, lanpostuko eginkizunak behar bezala bete eta kopuruz zein kalitatez errendimendu nahikoa lor dezan.
Esleipena:
Ondoko eskala honen arabera:
_1. gradua: hilabete edo gutxiago.
_2. gradua: hilabetetik 3 hilabetera bitarte.
_3. gradua: 3,1 hilabetetik 6ra bitarte.
_4. gradua: 6,1 hilabetetik 12ra bitarte.
_5. gradua: 12 hilabetetik 18ra bitarte.
_6. gradua: 18 hilabetetik 24ra bitarte.
_7. gradua: 24 hilabetetik 36ra bitarte.
_8. gradua: 36 hilabetetik 60ra bitarte.
_9. gradua: 60 hilabetetik 84ra bitarte.
_10. gradua: 84 hilabetetik 120ra bitarte.
_11. gradua: 120 hilabete baino gehiago.
3. FAKTOREA
Ekimena
Definizioa:
Faktore honek adierazten du zenbat erabaki hartu behar diren lanpostuan, langileak erabakiak hartu beharko baititu bere aplikazio eremu logikoaren barnean modu independentean aritzeko.
Esleipena:
_1. gradua.
1._Errepikatzen diren lan errazak edo errutinakoak, jarraibide zehatzekin.
2._Planifikaziorik behar ez duten edo apenas behar duten lanak.
3._Planifikaziorik behar ez duten edo apenas behar duten lanak.
4._Ongi burututa dauden ala ez norberak erabakitzen ez duen lanak.
_2. gradua.
1._Nolabaiteko hausnarketa behar duten jarraibide zehatzekin lan egitea.
2._Erraz ondorioztatzeko moduko planifikazioa edo eragiketa-ordena duten lanak.
3._Erabaki errazak hartzea lan ezagunei buruz.
4._Norberaren lana noiz dagoen behar bezala bukatuta erabakitzea.
_3. gradua.
1._Konplexutasun neurtua duten lanak egitea jarraibide gutxirekin, metodo orokorra bakarrik jakinda.
2._Lanpostuko langileak eragiketak antolatu behar ditu eta haien ordena ondorioztatu.
3._Nolabaiteko erantzukizuna dakarten erabakiak behar dituzten lanak.
4._Erabaki orokorrak hartzea kalitateari, tolerantziei eta abarrekoei buruz.
_4. gradua.
1._Lan zailak egitea, metodo orokorra bakarrik eskura izanik, goragoko arduradunaren jarraibiderik nekez jaso daitekeen egoeretan.
2._Enpresan oraindik prozedura erabat finkorik ez duten eragiketa konplexuak prestatzea, horiek abian jarri aurretik.
3._Ekimenez eta zentzuz egin behar diren lan ezagunak egitea.
_5. gradua.
1._Modu independentean lan egin behar da eta aplikazio orokorreko emaitzak lortu behar dira.
2._Errepikakorrak ez diren lan konplexuak aztertu eta antolatzea.
3._Egoera berrietan lan konplexuei buruzko erabakiak hartzea, ekimena behar denean.
_6. gradua.
1._Aginte postuetan erabakiak hartzea lan konplexuei buruz, egoera berrietan, erabakiak departamentu osoari eraginen diola jakinda eta erantzukizuna hartuta.
2._Egoera konplexuetan, norberaren esku utzitako erabakiak hartzea, metodo edo prozedura berrien garapenean eragina izanen dutenak, jakinik departamentuko buruak bere gain hartuko duela erabakiaren erantzukizuna, aurretik gainbegiratu gabe.
_7. gradua.
1._Aginte postuetarako erreserbatua. Lanpostu horietan etengabe egin behar zaie aurre arazo garrantzitsuei eta horien gaineko erabakiak hartu behar dira. Hartzen diren erabakiek ekintza garrantzitsuak eragiten dituzte eta erantzukizun handia dakarte.
2._Arazo berri ugari sortzen dituen lan teknikoa egitea. Arazo horiei ekiteko aparteko trebetasuna behar da espezialitatean.
_8. gradua.
1._Goi mailako arduradunentzat erreserbatua. Enpresaren politikak, planak eta programa garrantzitsuak prestatzea.
4. FAKTOREA
Ahalegin fisikoa
Definizioa:
Faktore honek lanpostuan egin behar den ahaleginaren intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzen ditu, baita gorputz jarrera zailek eragiten duten nekea eta horren iraupena ere.
Esleipena:
Ondoko taula honen arabera:
5 kg < %20 T 1 gradua 1,5 gradua 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua
5 kg > %20 T 1,5 gradua 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua
5-15 kg < %20 T 1,5 gradua 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua
5-15 kg > %20 T 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua
15-25 kg < %20 T 2 gradua 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua
15-25 kg > %20 T 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua
25-35 kg < %20 T 2,5 gradua 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua
25-35 kg > %20 T 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua 5 gradua
35 kg-tik gora < %20 T 3 gradua 3,5 gradua 4 gradua 4,5 gradua 5 gradua
5. FAKTOREA
Ahalegin mentala eta begiena
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen dira lanpostuan buruarekin eta begiekin egin behar den ahaleginaren intentsitatea eta jarraitutasuna, material, tresna eta pertsonei kalterik ez egiteko eta lana ongi egiteko jarri behar den arreta ere barne dela.
Buru kontzentrazio txikia.
_Lan egiten den bitartean eta lan erritmoa moteldu gabe solasean aritzeko modua dagoenean.
Buru kontzentrazio ertaina.
_Lan egiten den bitartean eta lan erritmoa moteldu gabe solasean aritzerik ez dagoenean.
Buru kontzentrazio handia.
_Lan egiten den bitartean eta lan erritmoa moteldu gabe beste prozesu mental bat aldi berean garatzerik ez dagoenean.
Ahalegin mentalaren esleipena:
A._Kontzentraziorik ez edo kontzentrazio txikia denboraren %20 baino gutxiagoan.
B._Kontzentrazio txikia denboraren %20 baino gehiagoan, edo ertaina %20 baino gutxiagoan.
C._Kontzentrazio ertaina denboraren %20tik %60ra bitartean.
D._Kontzentrazio ertaina denboraren %60 baino gehiagoan edo handia denboraren %20 baino gutxiagoan.
E._Kontzentrazio handia denboraren %20 baino gehiagoan.
Begien ahaleginaren esleipena:
1._Eremu zabal bati finko begiratzea denboraren %20 baino gutxiagoan.
2._Eremu zabal bati finko begiratzea denboraren %20 baino gehiagoan, edo eremu txiki bati denboraren %20 baino gutxiagoan.
3._Eremu txiki bati finko begiratzea denboraren %20tik %60ra bitartean.
4._Eremu txiki bati finko begiratzea denboraren %60 baino gehiagoan, edo eremu oso txiki bati denboraren %20 baino gutxiagoan.
5._Eremu oso txiki bati finko begiratzea denboraren %20 baino gehiagoan.
6. FAKTOREA
Akatsen erantzukizuna
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen da zenbateko erantzukizuna hartu behar duen bere gain lanpostuan ari den langileak, arreta faltagatik edo ezjakintasunagatik akatsen bat gertatzen bada. Akatsa berehala zuzentzearen ondorioak ez ezik, enpresaren jardueran duen eragina ere baloratuko da. Ez da muturreko baliorik hartuko, ohikotzat jo daitekeen batez bestekoa baizik. Faktore hau behar bezala neurtzeko, kontuan hartu behar da lana zenbateraino gainbegiratzen den edo bukatutako lana zenbateraino egiaztatzen den.
Esleipena:
_1. gradua.
Akatsak erraz ikusten dira. Zuzenketa erraza da, eta galera txikiak dakartza.
_2. gradua.
Lan gehienak egiaztatu egiten dira edo ondorengo eragiketetan berrikusi egiten dira departamentutik irten baino lehen. Akatsen bat dagoenean, egiaztapenetan eragozpenak sortzen dira eta denbora galtzen da.
_3. gradua.
Akatsek, aurkitzen ez badira, beste departamentu batzuetan
eragozpenak sor ditzakete: denbora eta materialak alferrik galtzea edo etenaldi nahiko luzeak egin behar izatea. Akatsak, gehienetan, garaiz aurkitzen dira eta ez da kalte handirik gertatzen.
_4. gradua.
Akatsek, aurkitzen ez badira, beste departamentu batzuetan eragozpen larriak sor ditzakete: denbora eta materialak alferrik galtzea edo etenaldi oso luzeak egin behar izatea. Akatsak, gehienetan, garaiz aurkitzen dira eta ez da kalte handirik gertatzen.
_5. gradua.
Akatsak aurkitzen zailak dira, eta geldialdiak eragin ditzakete, edo enpresaren barnean denbora, materialak eta tresnak alferrik galtzea, edo bezeroek zigor handiak jartzea. Akatsaren ondorioak guztiz okerrak dira, baina gertatu eta gero, goragoko arduradunaren ekintzak leundu egin ditzake.
_6. gradua.
Akatsek geldialdiak eragin ditzakete, eta atzerapen larriak, premiazko materialen gabezia, handitze proiektuen edo saiakuntza lanen akatsak eta, ondorioz, behar baino inbertsio handiagoak. Halaber, haien ondorioz gerta daiteke enpresak ospea galtzea edo zigor handiak jasatea.
_7. gradua.
Enpresaren martxari zuzenean eragiten dioten lanpostuak. Akatsek diru galera handiak eragin ditzakete. Erabakiak ez dira batere edo ia batere egiaztatzen eta akatsak ezin dira zuzendu, epe luzera eta oso kostu handiarekin ez bada.
_8. gradua.
Lanpostuan hartzen diren erabakiek funtsezko garrantzia dute enpresaren etorkizunerako, eta ezin dira inola ere gainbegiratu. Akatsa eginez gero, enpresaren etorkizuna kolokan jarriko litzateke.
7. FAKTOREA
Isilpeko datuen ardura
Definizioa:
Faktore honen bidez datu konfidentzialak isilpean gordetzeko ardura neurtzen da, kontuan izanik zer nolako informazioa den eta diskreziorik ezak enpresaren funtzionamenduari, enpresako giroari edo beste enpresa batzuekiko harremanei egin diezaiekeen kaltea.
Esleipena:
_1. gradua.
Langileak ez du baimenik inolako informazio konfidentzialik eskuratzeko.
_2. gradua.
Noizean behin informazio erdikonfidentziala eskuratzen du; informazio hori agertzeak ez luke ondorio larririk ekarriko.
_3. gradua.
Noizean behin informazio erdikonfidentziala eskuratzen du; informazio hori agertzeak enpresaren barnean arazoren bat edo beste sor dezake.
_4. gradua.
Datu konfidentzialekin lan egiten du maiz; datu horiek agertzeak enpresaren barnean buruhauste garrantzitsuak sor ditzake, edo enpresari diru galeraren bat ekarri.
_5. gradua.
Noizean behin konfidentzialtasun handiko informazioa eskuratzen du; informazio hori agertzeak garrantzizko galera ekonomiko edo finantzarioak ekar ditzake.
_6. gradua.
Ohiko lanetan konfidentzialtasun handiko informazioa darabil; informazio hori agertzeak galera ekonomiko edo finantzario oso larriak ekar ditzake.
_7. gradua.
Isilpekotasun osoko informazio, plano eta estatistikak ditu eskura; horiek agertzeak galera larriak ekar ditzake.
_8. gradua.
Konfiantza eta diskrezio handieneko pertsonek bete beharreko aginte postuak. Aldaketa garrantzitsuak eragiten dituzte enpresaren politikan, proiektuetan eta garapenean.
8. FAKTOREA
Besteekiko harremanen ardura
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen da zenbateko ardura hartzen duen bere gain lanpostuko langileak enpresako eta kanpoko beste pertsona batzuekiko harreman ofizialei dagokienez. Kontuan hartu behar dira alderdi hauek: nahi diren emaitzak lortzeko behar diren nortasuna eta trebetasuna, harremanen mota eta maiztasuna, eta harremanetan informaziorik ematen edo jasotzen den. Enpresari hornigaiak erosi edo saltzen dizkioten edo enpresarentzat balioa duen zerbait onartzen duten beste pertsona batzuei eragitea helburu duten harremanak ere kontuan hartu behar dira.
Esleipena:
_1. gradua.
Lanpostuko langileak bere nagusi eta menpekoekin eta bere lankideekin bakarrik izaten ditu harremanak.
_2. gradua.
Lanpostuko langileak lan harremanak izan ohi ditu beste departamentu batzuetako langileekin, eta enpresatik kanpoko pertsonekin ere izan ditzake ohiko harremanak, telefonoz edo aurrez aurre.
_3. gradua.
Enpresaz kanpoko pertsonekin noizbehinkako harremanak ditu telefonoz, postaz edo aurrez aurre; harreman horiek ezin dute behar ez bezalako konpromisorik sortu enpresarentzat, berrikusi egiten direlako. Departamentu bereko pertsonekin harremanak izaten ditu, aginte delegatua dela bide, eta harreman pertsonaletarako nolabaiteko trebetasuna behar du.
_4. gradua.
Gainbegiratzen ez diren harremanak izaten ditu enpresaren barneko eta kanpoko pertsonekin, enpresaren politikari eragiten diotenak edo enpresa zerbitzu garrantzitsuak egitera behartzen dutenak. Harremanak izaten ditu menpekoekin, zuzeneko agintea dela bide, eta nortasun eta trebetasun handia behar du haien lankidetza lortzeko.
_5. gradua.
Harreman ugariak edo ohikoak ditu beste departamentu edo enpresa batzuetako langileekin. Harreman horietarako trebetasun nabarmena eta ezagutza tekniko zabala behar ditu. Balio ekonomiko nabarmeneko konpromisoak hartzen ditu.
_6. gradua.
Lanpostuko langileak ahalik denbora gehien eman behar du enpresako goi mailako enplegatuekin edo beste enpresa batzuetako arduradunekin bilerak egiten. Dirutza handiak jartzen dira jokoan eta estrategiarako sen garatua behar da.
_7. gradua.
Aginte postuak. Postu horietan ari direnek batez ere nortasuna eta lankidetzarako trebetasuna behar dituzte. Haien jardunaren ondorioz enpresak irabazi edo galera handiak izan ditzake.
_8. gradua.
Zuzendaritza postuak. Postu horietan ari direnen harremanetatik konpromiso ekonomiko eta finantzario erabakigarriak sortzen dira.
9. FAKTOREA
Besteen lanaren ardura
Definizioa:
Faktore honen bidez neurtzen da lanpostuan ari den langileak zenbaterainoko ardura duen hierarkian beherago dauden beste langile batzuei lana antolatu, erakutsi eta zuzentzeko, departamentuaren errendimendu orokorra ahalik onena izan dadin.
Langileak kudeatzeko, haiei prestakuntza emateko era laneko giro sozial ona mantentzeko ardura ere neurtzen du.
Esleipena:
_1. gradua.
Langileak bere lanpostuaren ardura baino ez du.
_2. gradua.
Langileak laguntzaile baten edo biren lana zuzendu behar du eta jarraibideak eman behar dizkie denboraren erdian, gutxienez. Laneko eta lanetik kanpoko esperientziaren bidez ikasitako informazioak eta ideiak beste langile batzuei erakutsi behar dizkie.
_3. gradua.
Pertsona talde txikia zuzentzea edota hari jarraibideak ematea. 3 pertsonatik 15era bitarteko talde bati lana esleitzea eta jarraipena egitea, denek lan bera egiten dutela.
_4. gradua.
16 pertsonatik 40ra bitarteko talde bat zuzentzea, jarraibideak ematea eta lanaren fluxua mantentzea.
_5. gradua.
4. graduan bezala, taldea gehienez 100 lagunek osatzen dutela.
_6. gradua.
Aginte postuak, ardura hauek dituztenak: kostuak murriztea, jarraibideak ematea, lan fluxuari eustea, langileak enpresan sartzeko eta mailaz igotzeko gomendioak ematea, 100-250 pertsonak osatutako talde baten lana zaindu eta kontrolatzea.
_7. gradua.
250-500 pertsonaren lanaren ardura duten aginte postuak.
_8. gradua.
500 pertsona baino gehiago kontrolatzeko ardura eta emaitzen erantzukizun osoa dituzten aginte postuak.
10. FAKTOREA
Lan ingurunea
Definizioa:
Faktore honen bidez, langileak bere lanpostuan dituen ingurumen baldintzak eta erabili behar dituen babesek sortzen dizkioten eragozpenak baloratzen dira.
Honako hauek elementu gogaikarritzat jotzen dira:
_Ingurumen baldintzak:
Argi motelegia.
Argi nekagarria.
Argi itsugarria.
Usain txarrak.
Ur lurruna.
Azidoen lurrunak.
Olioen lurrunak.
Hozgarrien lurrunak.
Keak, gasak, jarioak.
Beroa, hotza, zeru zabaleko lana.
Hezetasuna.
Hautsa airean.
Zikinkeria, koipeak.
Azidoak, bibrazioak.
Zaratak, gainpresioa.
Depresioa.
Konfinamendua.
_Babesak erabiltzea:
Mozorroa, betaurrekoak, kaskoak, pantaila.
Mantal gogorrak, eskularruak.
Oinetako bereziak, motxilak.
Bereziki deserosoak diren segurtasun jantziak.
Esleipena:
_1. gradua.
Ongi egokitutako barnealdeetan lan egitea. Bulegoetako ohiko lana.
_2. gradua.
Ingurumen baldintza deseroso samarrak dituzten lanpostuak. Aurrean aipatutako elementuetako batzuk jasan behar dira tarte laburretan eta maila txikian, edo haietako bakar bat, baina maila moderatuan. Tailerreko makinetako ohiko ingurunea.
_3. gradua.
Ingurumen baldintza deserosoak dituzten lanpostuak. Aurrean aipatutako elementuetako batzuk jasan behar dira intentsitate nabarmenarekin. Kanpoan nahiz tailerrean egiten diren lan mistoak.
_4. gradua.
Ingurumen baldintza guztiz deserosoak dituzten lanpostuak. Goian aipatutako elementuetako batzuk etengabe ageri dira intentsitate nabarmenarekin, edo haietako bakar bat intentsitate handiarekin.
Zeru zabaleko lanak.
_5. gradua.
Muturreko ingurumen baldintza txarrak dituen lanpostua. Etengabe eta intentsitate handiarekin jasan behar da oso gogaikarria den elementu bat edo gogaikarriak diren hainbat elementu.
11. FAKTOREA
Arrisku saihetsezinak
Definizioa:
Faktore honen bidez, lanpostuan ari den langileak, ahal diren babesgailu guztiak instalatuta ere, lan istripuak eta lanbide eritasunak izateko zenbateko arriskua duen neurtzen da.
Gerta daitekeen istripuaren larritasuna eta gertatzeko probabilitatea hartuko dira kontuan faktore hau baloratzeko.
Istripuaren larritasuna
A._Istripu arinak:
Oinarrizko laguntzako tratamendua behar dutenak.
Kolpe txikiak, ebakiak, erredurak, urradura txikiak, bihurrituak, estropezuak edo erorketak.
B._Istripu ez larriak:
Gehienez hilabete behar denean lesioak sendatzeko.
Gora egitean erortzea, erredura moderatuak, ebaki handiak, atzamar zapalduak.
C._Istripu larriak:
Hilabete baino gehiago behar da lesioak sendatzeko edo ezintasun partziala sortzen da.
Aldamio garaietatik behera erortzea, hirugarren graduko erredurak. Silikosia.
D._Istripu oso larriak:
Lesioak edo eritasunak ezintasun osoa edo heriotza dakar.
Gertatzeko probabilitatea
Definizioa:
Istripua gertatzeko probabilitatea langilea arriskupean dagoen denboraren araberakoa izanen da. Zalantzarik egonez gero, lanpostu horretan azken urtean gertatutako istripuen estatistika hartuko da oinarri probabilitatea kalkulatzeko.
Esleipena:
1. Probabilitate txikia:
Ohiko lanean nekez gerta daiteke istripurik.
_Ekipamendu mekanikorik gabeko lanak edo pieza txikiekin egiten direnak.
_Lan horietan ari zirela istripua izandako langileak azken urtean %5 edo gutxiago izan dira.
2. Probabilitate ertaina:
Ohiko lanean arretaz ibili behar da istripurik gerta ez dadin.
_Makina-erremintetan egiten diren lanak edo pieza astunekin egiten direnak.
_Lan horietan ari zirela istripua izandako langileak azken urtean %15 izan dira.
3. Probabilitate handia:
Ohiko lanean langileak etengabeko arreta jarri behar du bere segurtasuna zaintzeko.
_Aldamio garaietan edo osagai oso arriskutsuak dituzten lanpostuetan egiten diren lanak.
_Lan horietan ari zirela istripua izandako langileak azken urtean %30 izan dira.
PUNTUEN LABURPENA
1._GAITASUNA
1. faktorea
1. GRADUA 2. GRADUA 3. GRADUA 4. GRADUA 5. GRADUA 6. GRADUA 7. GRADUA 8. GRADUA
14 28 42 56 70 84 98 112
2. faktorea
1. GRADUA 2. GRADUA 3. GRADUA 4. GRADUA 5. GRADUA 6. GRADUA 7. GRADUA 8. GRADUA 9. GRADUA 10. GRADUA 11. GRADUA
11 20 30 42 61 75 86 105 128 141 150
3. faktorea
1. GRADUA 2. GRADUA 3. GRADUA 4. GRADUA 5. GRADUA 6. GRADUA 7. GRADUA 8. GRADUA
14 28 42 56 70 84 98 112
2._AHALEGINA
4. faktorea
1. GRADUA 2. GRADUA 3. GRADUA 4. GRADUA 5. GRADUA
7 14 21 28 35
5. faktorea
1 2 3 4 5
A 8 12 16 20 24
B 12 16 20 24 28
C 16 20 24 28 32
D 20 24 28 32 36
E 24 28 32 36 40
F 28 32 36 40 44
G 32 36 40 44 48
3._ARDURA
6., 7., 8. eta 9. faktoreak
1. GRADUA 2. GRADUA 3. GRADUA 4. GRADUA 5. GRADUA 6. GRADUA 7. GRADUA 8. GRADUA
6. FAKTOREA 5 10 15 20 25 30 35 40
7. FAKTOREA 5 10 15 20 25 30 35 40
8. FAKTOREA 5 10 15 20 25 30 35 40
9. FAKTOREA 5 10 15 20 25 30 35 40
10. faktorea
1 GRADUA 1,5 GRADUA 2 GRADUA 2,5 GRADUA 3 GRADUA 3,5 GRADUA 4 GRADUA 4,5 GRADUA 5 GRADUA
10 15 20 28,5 37 46 56,7 70 84
11. faktorea
1 2 3
A 5 10 15
B 10 15 20
C 15 20 25
D 20 25 30
II. ERANSKINA
Metodo eta denboretarako batzorde mistoa
1. Eginkizunak. Metodo eta denboretarako batzorde mistoa eratuko da. Enpresa batzordearen eskuordetzearen bidez jardunen du eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Metodoak eta denborak ezartzen diren kasuetan, indarra duten legezko edo erregelamenduzko xedapenen arabera aldez aurretik eskatu behar den informazioa jasotzea.
b) Metodo eta denborei buruzko erreklamazioak bideratzea.
c) Behar diren azterketak eta egiaztapenak egin ondoren txostena ematea, arazoren bat aurkezten zaionean aginduzko txostenaren tramitea betetzeko, edo erreklamazioa dagoenean.
2. Osaera. Batzorde mistoak kide hauek izanen ditu:
a) Langileen aldetik: bi batzordekide eta ordezko bat, denak ere enpresa batzordeak bere kideen artetik hautatuak.
b) Zuzendaritzaren aldetik: beste hainbeste batzordekide eta ordezko, enpresako zuzendaritzak izendatuak.
Ordezkoek batzordekide titularra falta denean jardunen dute.
3. Prestakuntza. Metodo eta denboretarako batzorde mistoan langileak ordezkatzeko enpresa batzordeak izendatzen dituen ordezkariek prestakuntza jasoko dute MTM teknikei buruz eta enpresan antzeko helburuetarako erabiltzen diren beste teknika batzuei buruz, horrelako aplikazioen ardura duten teknikoei ematen zaien prestakuntzaren parekoa. Halaber, behar den guztietan birziklapen ikastaroak eginen dituzte.
4. Informazioa eta dedikazio denbora. Enpresak metodo eta denboretarako batzorde mistoari behar adina informazio eta denbora emanen dio bere eginkizunak bete ditzan.
5. Langileek erreklamazioa jartzen dutenean, batzordeak egiaztapenak egin ahal izanen ditu, langileei esleitu zaizkien lan kargak teknikoki egokiak diren ikusteko: laginketak, kronometrajeak, LAPSO eta MTM-1 sistemak, eta abar.
6. Metodo eta denborei buruzko azterlan teknikoen dokumentazioa langileen eta batzorde mistoaren eskura egonen da, kontsultatu ahal izan dezaten. Zuzeneko arduradunek gordeko dute, edo bestela metodo eta denboretarako bulegoan egonen da.
7. Batzorde mistoak bilera egin ahal izanen du edozein aldek eskaera arrazoitua eginez gero, beharrezkotzat jotzen denean.
8. Batzorde mistoak sei hilean behin jardueren azterketa eginen du.
9. Batzorde paritarioko aldeek aholku eskatu ahal izanen dute enpresaren barnean nahiz kanpoan; horrek ez du esan nahi aholkulariek batzorde mistoan parte-hartze osoa izanen dutenik.
10. Denbora edo metodo berriak ezarri aurretik batzordeak aztertu eginen ditu eta txostenak emanen ditu.
11. Irizpideetan inola ere bat etortzerik ez badago eta aldeek kanpotik aholku hartzea erabakitzen badute, Produktibitate Batzorde Nazionalera joko dute, eta aholkularitza gastuak enpresaren kargura izanen dira (itundutako kasu honetan bakarrik).
III. ERANSKINA
Lanaldiaren antolamendu berezia lan jakinetarako (prozesu jarraitukoak edo antzekoak, eta lantegia edo instalazioak geldirik daudela egin behar diren beste batzuk)
1. Egin beharreko lanak:
a) Aldian behingo prebentziorako mantentze lanak, aldaketak, konponketak edo prestaketak egitea makina edo instalazioetan, beren izaeragatik edo iraupenagatik beharrezkoa denean, zuzendaritzaren iritziz.
b) Egunero 24 orduetan funtzionatzen ari diren edo etengabe zaindu behar diren instalazioak mantendu eta/edo zaintzea.
c) Produkzio prozesuaren orduetatik kanpo instalazioak martxan jartzea edo geldiaraztea, hala behar denean eta iraupenagatik lanaldi osoa justifikatzen denean.
d) Produkzio prozesuaren orduetatik kanpo hornitzaileek egiten dituzten obra, instalazio eta/edo konponketak gainbegiratzea eta horien jarraipena egitea.
f) Orekatze berrietarako edo pieza berrietarako makina edo instalazioak prestatzea.
g) Lineak eta materialak birbanatzea orekatze berrietarako.
h) Prozesu jarraitua behar duten saiakuntzak egitea banku edo ibilgailuetan.
i) Prozesu jarraituko beste lan batzuk edo antzekoak, edo lantegia nahiz instalazioak geldirik daudela egin behar direnak.
j) Aurreko lan horiei lotutako eginkizunak dituzten sailak (medikuntza zerbitzuak, babesa eta segurtasuna, jantokia, hornidurak, kalitatea, garraioak etab.).
2. Aplikatzeko baldintzak:
a) Zuzendaritzak antolamendu hau aplikatu ahal izanen du enpresan lanik gabeko eguntzat seinalatuta dauden egun guztietan, salbu eta egun horiek ukitutako langilearen opor egunak direnean.
Beste alde batetik, haren aplikazioa ahalik gehien mugatuko da enpresan lanik gabeko eguntzat seinalatuta dauden horiek lan egutegiko jaiegun nagusiak direnean (Errege eguna, Aste Santua, udako oporren aurreko asteburua, Eguberria eta urte amaiera).
b) Ukitutako langileak honako hauek izanen dira: sailen batean goian aipatutako lanak egin beharra dagoen unean sail horri atxikita egon eta lan horiek egiteko gaitasuna duten langile guztiak.
c) Zuzendaritzak lanbide bakoitzean ukitutako langileen zerrendak eginen ditu sailez sail, eta langileen sarrerak, lanpostu uzteak edo lanpostu aldaketak gertatzen diren bakoitzean zerrenda horiek eguneratuko ditu. Aurreikusitako ordutegiak eta behar diren plantillak ezarriko dira zerrenda horietan. Plantillak handitu edo murriztu ahal izanen dira, egin beharreko lanen bolumenari egokitzeko.
Lanik gabeko egunetan lanaldi luzapena egitea dagokien langileek bidezko arrazoiengatik (eritasuna, istripua edo erregelamenduzko lizentzia) lanera joaterik ez badute, zerrendan hurrengo dauden langileak izendatuko dira lanaldi luzapena egiteko.
Zuzendaritzak borondatezko txanda aldaketak (trukeak) egiten utziko die lanbide edo espezialitate bereko langileei.
e) Aste batean lanik gabeko egunetan lanaldi luzapena egiten duten langileek, ahal dela, hurrengo lan astean hartuko dute konpentsaziozko atsedenaldia. Ukitutako langile guztiek atsedenaldia hurrengo astean hartzea ezinezkoa bada, egunak metatu eginen dira eta geroago hartu ahal izanen dira, lau aste igaro baino lehen.
Aurreko astean lanik gabeko egunetan benetan lan egindako ordu edo egunen kopurua adinako atsedenaldia hartuko da, eta ahalegina eginen da astearen hasieran edo amaieran hartzeko.
f) Gainerako lanegunetan, ukitutako langilearen ohiko ordutegiak edo txandak aplikatuko dira.
g) Enpresan lanik egiten ez den egunetan lan egiteagatik, konpentsaziozko atsedenaldi baliokidea hartzeaz gain, soldataren osagarria kobratuko da: 114,3521 euro, egun horietan egindako lanaldi oso bakoitzeko.
Lanean egiten den denbora lanaldi osoa baino laburragoa bada ere, ezarritako konpentsazio ekonomikoa osorik sorraraziko da.
Konpentsaziozko atsedenaldia, aldiz, lan egindako orduen kopuruaren araberakoa izanen da eta egindako orduak metatu eginen dira lanaldi oso bat bete arte, atsedenaldia hartu ahal izateko.
Soldataren osagarri hori urtero berrikusiko da, enpresako hitzarmen kolektiboan ezarritako batez besteko soldata igoeraren portzentajearen arabera.
Halaber, berariaz itundu da soldataren osagarri horrek barnean hartu eta behar adina konpentsatuko dituela honako hauek:
_Ukitutako langileen joan-etorrietako gastuak.
Joan-etorrietako gastuok autobus zerbitzuaren ordezkoak izanen dira. Enpresak ez du autobus zerbitzurik jarriko egun horietan.
_Osagarri hau ordainduta, deuseztatu eta ordeztu eginen dira jaiegunetan edo egutegiko lanik gabeko egunetan lan egiteagatik zenbait sailetan kobratzen ari diren osagarriak, baita etorkizunean honelako egoeretarako ezartzen ahal diren guztiak ere.
IV. ERANSKINA
2006. urteko soldata taulak (kopuruak eurotan ematen dira)
I 20.318,7568 15.702,5075 4.616,2493
II 20.699,2429 15.987,8720 4.711,3709
III 21.180,6028 16.348,8920 4.831,7108
IV 21.667,8846 16.714,3532 4.953,5314
V 22.220,4953 17.128,8077 5.091,6876
VI 22.984,1783 17.701,5699 5.282,6084
VII 23.747,8169 18.274,3025 5.473,5144
VIII 24.944,1903 19.171,5826 5.772,6077
IX 26.097,9561 20.036,9125 6.061,0436
X 27.204,4523 20.866,7792 6.337,6731
XI 29.092,5432 22.282,8491 6.809,6941
Laneratze eta puntualtasun plusa: 1.989,7602.
I 20.712,4851 16.072,5418 4.639,9433
II 21.092,4996 16.357,5528 4.734,9468
III 21.573,2631 16.718,1235 4.855,1395
IV 22.059,9628 17.083,1502 4.976,8126
V 22.611,8743 17.497,0818 5.114,7924
VI 23.374,6512 18.069,1665 5.305,4847
VII 24.137,3693 18.641,1994 5.496,1698
VIII 25.332,2621 19.537,3748 5.794,8873
IX 26.484,6066 20.401,6367 6.082,9699
X 27.589,6884 21.230,4426 6.359,2458
XI 29483,7307 22650,9761 6832,7546
XII 32110,2786 24620,8871 7489,3915
XIII 35059,2677 26832,6270 8226,6407
XIV 38972,7001 29767,7032 9204,9969
Laneratze eta puntualtasun plusa: 1.989,7602.
2006. URTEKO SOLDATA TAULAK
Fideltasun saria
Lehen hirurtekoa 226,6868
Bigarren hirurtekoa 453,3736
Hirugarren hirurtekoa 680,0604
Laugarren hirurtekoa 906,7472
Bosgarren hirurtekoa 1.133,4340
Seigarren hirurtekoa 1.360,1208
Zazpigarren hirurtekoa 1.586,8076
Zortzigarren hirurtekoa 1.813,4944
Bederatzigarren hirurtekoa 2.040,1812
Hamargarren hirurtekoa 2.266,8680
Hamaikagarren hirurtekoa 2.493,5548
Hamabigarren hirurtekoa 2.720,2416
Hamahirugarren hirurtekoa 2.946,9284
Hamalaugarren hirurtekoa 3.173,6152
Hamabosgarren hirurtekoa 3.400,3020
Aparteko orduak
KOLEKTIBOAK IGANDEAK
GRADUAK OHIKOAK LARUNBATAK JAIEGUN OFIZIALAK
ETA PAREKOAK ETA OPORRAK
I 14,4579 19,2674 21,9557
II 14,8409 19,6504 22,3460
III 15,7173 20,5194 23,2151
IV 16,5792 21,3959 24,0916
V 17,4556 22,2650 24,9606
VI 18,3394 23,1488 25,8446
VII 19,2011 24,0105 26,7063
VIII 20,0776 24,8796 27,5754
IX 20,9393 25,7635 28,4517
X 21,8157 26,6252 29,3136
XI 22,6995 27,5091 30,2046
XII 23,5687 28,3781 31,0738
XIII 24,4451 29,2545 31,9503
XIV 25,3142 30,1238 32,8193
Aparteko orduak gauez egiten direnean, gaueko lanaren plusa ordainduko da.
Beste prestazio batzuk
Lanera. eta puntualt. plu. 1.989,7602 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Seme-alaba urrituen lagunt. 175 Zenbateko finkoa hitzarmenaren indarraldi osorako
Igande eta jaiegunet. lan. plu. 114,3521 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Bizi asegurua 14.100 Zenbateko finkoa hitzarmenaren indarraldi osorako
Markako ibilgailurako mailegua 2.500 Zenbateko finkoa hitzarmenaren indarraldi osorako
Etxebizitzarako mailegua 9.000 Zenbateko finkoa hitzarmenaren indarraldi osorako
Txan. lan. pri. berez. (NUC) 2,8298 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Zuzeneko prima (MTM) 1,1984 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Zeharkako prima (MTM) 0,4793 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Lanald. banaketa irregularra 102 2006 (104), 2008 (106) eta
(malg.) 2009 (108)
Fideltasun saria 160,7025 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Oporretako plusa (San Fermin) 418,8810 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Asteburuko plusa 25,5 2007/2008 eta 2009 KPI+%0,5
Gaueko lanaren plusa
I 2,2084
II 2,2704
III 2,3445
IV 2,4061
V 2,4833
VI 2,5544
VII 2,6627
VIII 2,8209
IX 2,9923
X 3,2123
XI 3,4702
XII 3,8061
XIII 4,2221
XIV 4,7425
Erregelamenduzko eskersariak, uztailekoa eta Eguberrietakoa
MOD/MOI ZENBATEKOA
I 1.451,3398
II 1.478,5174
III 1.512,9002
IV 1.547,7060
V 1.587,1782
VI 1.641,7270
VII 1.696,2726
VIII 1.781,7279
IX 1.864,1397
X 1.943,1752
XI 2.078,0388
Oharra: haietako bakoitzean kobratuko den zenbatekoa
TEKNIKARI ETA ADMINISTRARIAK ZENBATEKOA
I 1.479,4632
II 1.506,6071
III 1.540,9474
IV 1.575,7116
V 1.615,1339
VI 1.669,6179
VII 1.724,0978
VIII 1.809,4473
IX 1.891,7576
X 1.970,6920
XI 2.105,9808
XII 2.293,5913
XIII 2.504,2334
XIV 2.783,7643
V. ERANSKINA
Laneratze eta puntualtasun plusa
Laneratze eta puntualtasun plus berria sortu da, lehengo "laneratze eta puntualtasun saria" deuseztatu eta ordeztuko duena.
1. Lanera joan eta lan egiten den lanaldi arrunt oso bakoitzeko edo zati proportzional bakoitzeko sorraraziko da.
2. Zenbatekoa: urteko zenbatekoa 1.989,7602 euro izanen da 2006an; eguneko balioa kalkulatzeko, zenbateko hori urteko lanegunen kopuruaz zatituko da, urteko lan egutegiari erreparatuta; eta hileko balioa kalkulatzeko, eguneko balioa hil bakoitzak dituen lanegunen kopuruaz biderkatuko da.
2007., 2008. eta 2009. urteetarako, zenbateko horri ordainsarien igoera orokorra aplikatuko zaio (KPI + %0,5).
3. Kenketak:
.Berandu iristeagatik:
_15 minutu arteko atzerapena: 5,1098 euro.
_15 minututik gorako atzerapena: 9,9774 euro.
_Absentzia justifikatuengatik (arrazoia edozein dela ere): 9,9774 euro kenduko dira lanaldi oso bakoitzeko, edo zati proportzionala kenduko da.
Arrazoi hauengatik gertatzen diren absentzia justifikatuak salbuetsiko dira:
a) Lantegian gertatu eta enpresako medikuntza zerbitzuak egiaztatzen dituen lan istripuak.
b) Ordu sindikalak, legezko mugak gainditu gabe.
c) Ezkontzagatiko lizentziak.
d) Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben eta ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen heriotzagatiko baimen ordaindua.
e) Seme-alaben jaiotzagatiko baimena.
.Eritasun arruntagatik:
Eritasun arruntagatik aldi baterako ezintasuna sortu eta lehenbiziko 2 hilabete naturaletan (60 egun), laneratze eta puntualtasun plusa benetako presentzia egunen arabera sorrarazi eta ordainduko da, inolako deskonturik gabe.
Erialdiko 61. egunetik aurrera osorik kobratuko da.
Aldi baterako ezintasun prozesuaren ondorioz ezintasunaren deklarazioa egiten bada, langileari itzuli eginen zaio lehenbiziko 60 egunetan kobratu gabeko kopurua.
.Justifikatu gabeko absentziengatik (arrazoia edozein dela ere): hileko saritik 30,6525 euro kenduko dira lanaldi oso bakoitzeko.
4. Gizarte Segurantzan kotizatzeko eta PFEZ ordaintzeko kopuru gordinak.
5. Kopuru horiek ez dira kontatuko uztaileko eta Eguberrietako erregelamenduzko eskersariak ordaintzeko, ezta aparteko orduak, antzinatasuna, beste pizgarri batzuk, gaueko lanaren osagarriak eta beste edozein ordainsari kontzeptu kalkulatzeko ere.
VI. ERANSKINA
Zuzeneko MTM plusa eta zeharkakoa
MTM denbora-taulen zuzeneko aplikazioagatik, edo, zereginaren zenbatekoa ez bada esleitu MTM denbora-taulak zuzenean aplikatuz, jarduera baliokideengatik, konpentsazio ekonomiko gisa honako hau ezarri da:
a) "Zuzeneko MTM plusa" izeneko pizgarria sortu da. Zuzeneko lanesku (MOD) gisa sailkatuta dauden langileengan eta jarduera neurtuaren kontrolpean lan egin ohi duten langileengan bakarrik izanen du eragina. "Zuzeneko MTM plus" horren zenbatekoa honakoa izanen da: 1,1984 euro orduko.
b) Gainera, "zeharkako MTM plusa" ezarri da. Zeharkako lanesku (MOI) gisa sailkatuta eta fabrikari atxikita dauden langileengan bakarrik izanen du eragina. Zenbatekoa honakoa izanen da: 0,4793 euro orduko.
c) Aurreko bi ataletan eman diren zenbatekoak berak erabiliko dira ukitutako langileen balorazio gradu guztietarako, eta honela ordainduko dira:
_Hilabeteka kontaturik, a) eta b) paragrafoetan azaldutako egoerak dituzten langileen sailkapenaren arabera, eta langileok sailkapen horri eusten dioten bitartean.
_Hilabeteko presentzia-ordu arrunt guztiengatik, baita eritasun, lan istripu edo erregelamenduzko lizentzia ordainduen ondoriozko absentzietako orduengatik ere, ondorio hauetarako soilik.
_Kopuru horiek ez dira kontatuko uztaileko eta Eguberrietako erregelamenduzko eskersariak ordaintzeko, ezta aparteko orduak, fideltasun eta antzinatasun saria, beste pizgarri batzuk, gaueko lanaren osagarriak eta beste edozein ordainsari kontzeptu kalkulatzeko ere. Berariaz erabaki da erregelamenduzko oporren ordainketan plus horiek sartuko direla, eta sorrarazpen egunaren aurreko hiru hilabeteetan batez beste ordaindu den kopurua ordainduko dela.
d) 2007. urtean, eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua 101etik 102ra igoko denez, MTM plusak igoera hau izanen du:
_MOD: 250 euro.
_MOI: 100 euro.
e) Eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua (2006. urtean 101, eta 2007tik aurrera 102) lortu ezean, zuzeneko MTM plusaren %25 gutxiago ordainduko da.
Eskatzen ahal diren kalitatea eta kantitatea lortzen ez badira, zeharkako MTM plusaren %15 gutxiago ordainduko da.
VII. ERANSKINA
Erretiro partziala eta errelebo kontratua
Uztailaren 9ko 12/2001 Legeak kontratazio motak arautzen ditu, besteak beste aldi baterako kontratua eta errelebu kontratua. Kontratu mota horien bidez enpleguaren sorrera sustatu eta plantillak gaztetu egin nahi dira.
Enpresak eta langileen ordezkariek erabaki dute enplegua sustatzeko eta plantillak gaztetzeko politika aktibo horiei lagunduko zaiela, NFESA enpresan eraginkortasuna, produktibitatea, kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko erabiltzen diren barne-politikekin bateragarriak diren heinean.
Horretarako, hitzarmen hau sinatzen denetik, eta indarraldia amaitu arte soilik, enpresak erretiro partziala hartzeko erraztasunak emanen dizkie hala eskatzen duten eta oraingo araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten langileei.
Langileok erretiro partziala hartu ahal izanen dute Langileen Estatutuaren 12.6 artikuluan ezarritako moduan eta baldintzekin, eta enpresak errelebo kontratua egin beharko du.
Iragarkiaren kodea: F0610159
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
