I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
1069/2006 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ubarmin klinikako operazio-geletako langileen aldagelak egiteko gastua baimendu eta kontratazio-espedientea onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:
_Kontratuaren xedea: Ubarmin klinikako operazio-geletako langileen aldagelak egitea.
_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.
_Hasierako prezioa: 179.828,08 euro, BEZa barne.
_Enpresaren sailkapena: C taldea, 6. azpitaldea, d kategoria.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen agirian ageri direnak.
Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: epea amaitu eta biharamunetik hasita hamabost egun igarota, eguerdiko hamabietan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
_Klausula administratibo partikularren agiria eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), (848 428068 telefonoa, Ubarmin klinika). Proiektua Tucán liburu-dendan dago (Irunlarrea kalea, 25, Iruña; telefonoa: 948 177335/Fax 948 196389).
Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2006ko uztailaren 12an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0612141