88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak ekainaren 9an emandako 1009/2006 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Ebazpen hori 2006ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 21ean. Bertan akats bat egin zen. Hori ikusirik ondoren ematen da zuzenketa, ondoko izangaiek deialdian parte hartzeko.

Sar daitezela honako hauek txanda irekiko izangai onartuen zerrendan:

DURAN ARNEDO, RUBEN

FERNANDEZ VICENTE, MIRIAN

MUÑOZ VERGARA, SUSANA

ZABALZA SANCHEZ, NEREA

Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0610976