88. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

45/2006 FORU DEKRETUA, uztailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituena.

ZIOEN AZALPENA

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, bere VI. Tituluan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendaritza, kudeaketa eta partaidetza organo zentralak garatu zituen. Orobat, organoen egitura eta eginbeharrak, organo zentralenak nola ingurukoenak, erregelamenduen garapenaren bidez finkatuko zirela agindu zuen. Burutu diren garapen guztietatik azken egitura organikoa uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen, hark finkatu baitzuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak aldaketak ekarri dituzte Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen antolamendu administratiboan. Berrikuntza horiek beharrezkoak ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko antolakuntzaren egitura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legera egokitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera, sektore publikoko erakundeak foru lege horretan ezarritakoari egokitu behar zaizkio. Halaber, berariaz adierazten da foru lege honek indarra hartzean dauden arau indardunek segituko dutela erakunde autonomoak gobernatzen, harik eta Nafarroako Gobernuak, erakunde publiko bakoitzaren departamentuak proposaturik, eta foru dekretu bidez, egokitzapena egin arte. Horretarako, aurretik, funtzio publikoan, antolamendu administratibo eta ekonomikoan eskurantzak dituzten departamentuek txosten bat prestatu beharko dute. Azkenik, urtebeteko epea emanen da, foru lege honek indarra hartzen duenetik aurrera, egokitzapen prozesua burutzeko.

Irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuak ezarri zituen odola emateko betebehar teknikoak eta gutxieneko baldintzak, bai eta transfusio zentro eta zerbitzuenak ere. Halaber, 2002/98/EB eta 2004/33/EB zuzentarauak barneko antolamenduan sartu ziren. Horrek berarekin ekarri du Nafarroako Odol Bankuaren izena eta egitura aldatu beharra, odola emateko betebehar teknikoak eta gutxieneko baldintzak, eta transfusio zentro eta zerbitzuenak, betearazteari begira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak indarra izan bitartean lortutako esperientzia dela-eta, egokitzat jo da haren idazketan aldaketa batzuk egin eta, era berean, zehaztapen batzuk sartzea, manuak argitze aldera.

Horiek horrela, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko uztailaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Onespena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onestea. Foru dekretu honen ondoren testu osoa ageri da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria._Izendapenak.

Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru dekretu honetan izena aldatzen ez duten gainerako Burutzen izendapenak.

Bigarren xedapen gehigarria._Zuzendari kudeatzailearen tratamendua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak jaun/andre txit prestua tratamendua jasoko du.

Hirugarren xedapen gehigarria._Odol Bankuaren Zerbitzuko buruaren aipamenak.

Foru dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera, Odol Bankuaren Zerbitzuko burua aipatzen den guztietan, Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendariari edo hark izendatzen duenari egina dela ulertuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Indargabetzen diren arauak

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretua indarrik gabe uzten da, bai eta foru dekretu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapenak ere, xedapen iragankor bakarrean ezarritakoa deusetan galarazi gabe.

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

Atalen eta beheragoko unitate organikoen egitura

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura, Atalei eta beheragoko unitate organikoei dagokienez, foru dekretu honek indarra hartu aurretik ezarritakoa izanen da Osasun kontseilariak aldatu bitarte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena._Garapena eta betearazpena.

Osasun kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabetera hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

I. TITULUA

Izaera, eskumenak eta eginkizunak

1. artikulua. Izaera.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak sortutako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa eta xedeak bete ahal izateko jarduteko ahalmen osoa duena.

2. artikulua. Osasun Departamentuari atxikitzea.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoa, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak osasun plangintza eta politikari dagokionean ematen dituzten aginpideen menpean dago. Bestalde, Lehendakaritza Departamentuari atxikirik dago, eta Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazio antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokionez, Osasun Departamentuak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren goi mailako zuzendaritza, haren kontrola eta babesa.

b) Departamentu eskuduneko titularraren bitartez, Nafarroako Gobernuari proposamena egitea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoko aldaketen gainean.

c) Departamentuko titularraren bitartez, Nafarroako Gobernuari proposatzea zentro eta zerbitzuak sortu edo kentzea.

d) Osasun laguntzaren arloko jarduera, zentro eta zerbitzuen plangintza, antolaketa, programazioa, zuzendaritza gorena, ebaluazioa, ikuskapena eta kontrola egitea.

e) Osasun teknologien ebaluazioa.

f) Departamentuko titularraren aurretiazko baimena prezio publikoak ezarri edo aldatzeko.

g) Departamentuko titularrak Atalak eta Zerbitzuak baino maila apalagoko bestelako unitate organikoak sortu, aldatu eta kentzea, betiere, bere zuzendari kudeatzaileak proposatua, antolamenduaren eta funtzio publikoaren arloetako departamentu eskudunek txostena eman ondoren.

3. artikulua. Eskumenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Nafarroako Foru Komunitateko osasun laguntza kudeatzeko erakunde gisa eratu da, eta eskumen hauek izanen ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko zerbitzu eta prestazioak kudeatu eta antolatzea, bai eta administrazio publikoek esleitzen dizkion zerbitzu edo programa guztiak ere.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren osasun laguntzako zentroen eta establezimenduen kudeaketa.

c) Esleitu zaizkion arloetako berezko jarduerak sustatu eta antolatzea.

4. artikulua. Eginkizunak.

Foru dekretu honen 3. artikuluko eskumenak garatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko arloetan, eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Osasunerako hezkuntza eta sustapena.

b) Oinarrizko Osasun Laguntza.

c) Laguntza Espezializatua.

d) Errehabilitazioa eta gizarteratzea.

e) Arrisku faktoreen aurrean talde bereziak babesteko programak garatzea, bai eta sortzetiko gabeziei aurrea hartzekoak ere.

f) Famili plangintza eta orientazioa eta sexu hezkuntza.

g) Adimen osasuna sustatu, babestu, lagundu eta zaintzea.

h) Farmazia laguntza ematea.

i) Osasun eta administrazio zerbitzuetako langileen prestakuntza, hobekuntza eta eguneratzea.

j) Osasun arloko ikerketa programak garatzea.

k) Osasun arloko informazioa eta estatistika.

l) Osasunaren kontrako arrisku faktoreen aurreko zainketa eta babesa.

m) Osasuna zaindu eta hobetzearekin zerikusia duen beste edozein jarduera.

II. TITULUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa

I. KAPITULUA

Zuzendaritza eta parte-hartzeko organoak

5. artikulua. Zuzendaritza eta parte-hartzeko organoak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendari kudeatzailea.

2. Nafarroako Osasun Kontseiluko parte-hartzeko organo zentrala.

3. Parte-hartzeko organo periferikoak honako hauek dira:

a) Barrutiko Osasun Kontseiluak.

b) Eskualde oinarrizkoetako Osasun Kontseiluak

c) Laguntza Zentroetako Gobernu Batzordeak.

II. KAPITULUA

Zuzendaritza organoak

1. ATALA

Gobernu Kontseilua

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren osaera.

1. Gobernu Kontseilua kide hauek osatuko dute:

a) Burua: Osasun kontseilaria.

b) Buruordea: Osasun zuzendari nagusia.

c) Kideak:

c.1) Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

c.2) Ekonomiako zuzendari nagusia.

c.3) Gizarte Ongizateko zuzendari nagusia.

c.4) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.

c.5) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak toki korporazioko kideen artean aukeraturiko bi ordezkari.

c.6) Gobernuak, Osasun kontseilariak egindako proposamenari jarraikiz, aukeraturiko bi ordezkari.

2. Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia kontseiluko idazkari gisa arituko da.

3. Kontseiluburuak hala proposatzen badu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza karguak dituztenak Gobernu Kontseiluaren bilkuretara joan ahalko dira eta bertan hizpidea izanen dute baina boto emateko eskubiderik ez.

4. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariak lau urterako izendatuko dira; dena den, hurrengoan ere kide berberak aukera daitezke, toki korporazioaren ordezkari izaten segitzen badute.

5. Bateraezina da Gobernu Kontseiluko kide izatea eta, aldi berean, osasun arloko materialen hornidurarekin, botikekin eta, oro har, osasun arloko merkataritzako interesekin erlazionaturiko enpresa edo merkataritzako erakundeekin harremanak izatea.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluaren ahalmenak.

Gobernu Kontseiluari ondoko eskurantza hauek dagozkio:

a) Nafarroako Osasun Herrialdea zuzentzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuen aurreproiektua onestea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jardunbideak zehaztea, Osasun Departamentuak emandako zuzentarauei jarraikiz.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren urteko memoria onestea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ekonomia eta kontabilitateko kudeaketaren inguruko agiriak eta kontuen egoera onetsi eta Osasun Departamentuari igortzea.

f) Zuzendari kudeatzailearen jarduera kontrolatu eta gainbegiratzea.

g) Zerbitzu, zentro eta unitateen barneko antolaketa onestea.

h) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jarduketa programa eta plan zuzentzaile orokorra onestea eta Osasun Departamentura igortzea, Nafarroako Osasun Planaren barruan sar daitezen.

i) Funtzionamenduaren eta barne araubidearen erregelamenduak onestea.

j) Zuzendari kudeatzaileak proposaturik, unitate organiko bakoitzeko burutzak martxoaren 3ko 44/2003 Foru Dekretuaren 4. eranskinean ezarritako moten arabera sailkatzea. Dekretu horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuei dagozkien ordainsari osagarriak zehaztu eta esleitu ziren.

k) Zentro eta zerbitzuen kudeaketarako behar diren osasunari buruzko informazio sistemak eta informatikako euskarriak sustatu eta mantentzea.

8. artikulua. Gobernu Kontseiluko buruaren eta buruordearen ahalmenak.

1. Hauexek dira Gobernu Kontseiluko buruaren eginkizunak:

a) Gobernu Kontseiluaren bilkuretarako deialdia egitea, horien buru eta zuzendari izatea.

b) Bilkuretako gai zerrenda onestea.

c) Gobernu Kontseiluaren iritzira jartzen diren agiriak eta erabaki proiektuak hasiera batez onestea.

d) Gobernu Kontseiluak harturiko erabakiak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arauak bete daitezela begiratzea.

e) Premiazko kasuetan, beharrezko diren ebazpenak ematea. Horrelakoetan, horien berri eman beharko dio Gobernu Kontseiluari, egiten duten lehenbiziko bilkuran.

f) Artikulu honetan aipatutako edozein eginkizun buruordearen esku uztea.

2. Hauexek dira Gobernu Kontseiluko buruordearen eginkizunak:

a) Kontseiluburua ordezkatzea, hura ez dagoen kasuetan.

b) Kontseiluburuak esleitzen dizkion gainerakoak.

9. artikulua. Gobernu Kontseiluaren funtzionamendua.

1. Gobernu Kontseiluak osoko bilkurak eginen ditu. Bilkura arruntak eginen ditu urtean behin gutxienez, baina kontseiluburuaren iritziz premiazko kasuak direnean edo kide titularren heren batek eskatzen duenean ere bildu ahalko dira.

2. Gobernu Kontseilua lehen deialdian modu baliozkoan eratzeko, lehendakariak eta idazkariak bertan egon behar dute, edo bestela haien ordezkoek, baita kideen erdiek ere gutxienez. Bigarren deialdian, berriz, lehendakaria eta idazkaria (edo haien ordezkariak, baleude) eta kontseiluko bi kide etorri beharko dira kontseilua modu baliozkoan eratzeko.

3. Deialdia egitea eta gai zerrenda finkatzea kontseiluburuari dagozkio. Idatziz egin beharko du, bilkura hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez.

4. Gobernu Kontseiluak barne funtzionamendurako erregelamendua onesten ahalko du. Hori egin ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. Tituluko III. Kapituluan organo kolegiatuetarako ezarritako arauak aplikatuko dira.

2. ATALA

Zuzendari kudeatzailea

10. artikulua. Zuzendari kudeatzailearen izendapena eta kargu-uztea.

Nafarroako Gobernuak libreki hautatu eta izendatuko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Osasun kontseilariaren proposamena kontutan hartuta.

11. artikulua. Zuzendari kudeatzailearen eskurantza orokorrak.

1. Zuzendari kudeatzaileak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza lanak izanen ditu bere gain.

2. Zuzendari kudeatzaileari ondoko eginkizun eta eskurantzak dagozkio:

a) Gobernu Kontseiluaren erabakiak aplikatu eta betearaztea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jarduketa arautzen duten xedapenak betearaztea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organo guztiak sustatu, koordinatu eta ebaluatzea.

c) Nafarroako Osasun Herrialdea kudeatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren funtzionamenduari eta barne antolamenduari buruzko ebazpenak, jarraibideak eta zirkularrak ematea eta erakunde autonomoak jarduteko behar dituen egintza administratiboak burutzeko agintzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren transferentzietako eta funtzionamenduko gastu eta ordainketak egiteko baimena ematea, herri ogasunari buruzko arau indardunei jarraikiz.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren urteko memoria egitea. Honako alderdi hauek bildu beharko ditu: jarduketa planaren garapenari buruzko iritzi kritikoa, lortu diren mailak eta kostu funtzionalak eta haien analisia.

g) Aurrekontu eta helburuei buruzko urteko behin-behineko agiria egitea eta aurrekontuen aurreproiektuaren zirriborroa prestatzea.

h) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko jarduera eta zerbitzu guztiak zuzentzea, haien legezko ordezkaria izatea, eta kudeatzea eta barneko ikuskapen lanak egitea.

i) Lan metodoak hobetu, berrikuntza teknologiko egokiak sartu, zentroak, instalazioak eta ekipoak zaindu eta dirusarrera eta gastuak hobetzeaz arduratzea.

j) Administrazioko kontratazioari buruz indarrean dagoen araudiak erakunde autonomoen ordezkariei esleitzen dizkien ahalmenak betetzea.

k) Beste entitate eta erakundeekin hitzarmenak eta itunak egin, aldatu eta deuseztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarri mugen barnean.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren irudi korporatiboaren programak planifikatu eta koordinatzea eta erakundeak komunikabideekin izan beharreko harremanak bideratzea.

m) Auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak ebaztea, langileen arloko erreklamazioak izan ezik.

n) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

ñ) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako ondarea kudeatzea eta erabiltzea, salbu eta beste organo edo entitate batzuen eskumenekoak diren ondasunen titulartasuna erabiltzeko egintzak.

o) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumena den kasuetan, epaileen ebazpenak betearaztea.

p) Osasun Departamentuko kontseilariak baimenarekin, prezio publikoak ezarri edo aldatzea.

q) Gobernu Kontseiluak agintzen dizkion gainerakoak.

12. artikulua. Zuzendari kudeatzailearen eskurantzak langileen arloan.

Langileen arloan, zuzendari kudeatzaileak berezko eskurantza hauek izanen ditu:

a) Langileak zuzendu eta antolatzeko eskumenak erabiltzea, haien mailarekin eta haien izendapenarekin bat datozen eginkizunak banatzekoak barne.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileen berariazko araubideari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskineko osasun arloko izendapenak dituzten lanpostuetan sartzeko deialdiak onetsi eta izapidatzea.

c) Lanpostuak betetzeko deialdiak onetsi, izapidatu eta horien gainean ebaztea.

d) Langileak, araubide administratiboan eta lan araubidean, aldi baterako kontratatzeko deialdiak onetsi, izapidatu eta haien gainean ebaztea, aurrekontuetan dirurik bada, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak begiratu eta kontrolatzeko ezarririko jarraibide eta prozedurei lotuz.

e) Aldi baterako barne igoerako izangaien hauta-probetarako deialdiak onetsi, tramitatu eta haien gainean ebaztea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoaren eta lan eskaintzaren arloko proposamenak egin eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura igortzea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 1. artikuluko b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren ondorioak izan daitezen.

g) Zerbitzu bereziak eta eszedentzia berezia deritzen egoera administratiboetatik lanera itzultzeko eskabideen gainean ebaztea.

h) Unitate organikoetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiak, bitarte baterako izendatzea eta, behar denean, kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen diren artean.

i) Departamentuko titularrak, bere eskumenen arabera, erakude autonomoan kargu-izendapen eta kargu-uzteak proposatzea.

j) Ebazpen bidez izendatzea zuzenean erakundearen menpe dauden administrazio-organoetako titularren aldi baterako ordezkoak, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean.

k) Hutsegite oso larriengatik disziplina espedienteak ireki eta Nafarroako Gobernuari hari buruzko ebazpen proposamena egitea eta hutsegite larriak egiteagatik disziplina zehapenak ezartzea.

l) Langileen "behin-behineko bereizkuntza" egoera deklaratzea.

m) Urteko oporretako plana, lanaldiak eta ordutegiak onestea, Nafarroako Gobernuak onesten duen araubide orokorrarekin bat.

n) Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak giza baliabideei buruz ezartzen dituen jarraibideak aplikatzea.

13. artikulua. Unitate organikoetako arduradunen eskurantzak langileen arloan.

Nork bere jarduketa esparruaren barnean, unitate organikoetako arduradunei honako eskurantza hauek dagozkie:

a) Laneko absentismoa kontrolatzea.

b) Dedikazioaren eta errendimenduaren inguruko beharkizunak eta ordutegiak betearaztea.

c) Langileekin komunikatzeko bideak, lan giroa eta errendimendua nahiz produktibitatea sustatzea eta horretarako bideak eskaintzea.

d) Unitateari atxikitako langileen jarduera, lan eta eginkizunak zuzendu eta koordinatzea eta bakoitzari lanpostua, txanda eta lanaldia esleitzea.

e) Unitateari atxikitako langileen baimenak, lizentziak, oporrak eta joan-etorriak onartzea.

14. artikulua. Zuzendaritza Kudeatzailetzaren egitura.

1. Zuzendaritza Kudeatzailetzak unitate organiko hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

b) Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritza.

c) Giza Baliabideen Zuzendaritza.

d) Laguntza Espezializatuko zuzendaritza.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza.

f) Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza.

g) Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritza.

2. Iruñeko Osasun Barrutiaren zuzendaritza zuzendari kudeatzailearen esku egonen da, eta Tutera eta Lizarrako Osasun Barrutien zuzendaritza Barruti horietako Zuzendaritzen esku.

15. artikulua. Eskuordetu eta ordeztea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat, zuzendari kudeatzaileak bere eskurantzak beste batzuei esleitzen ahalko dizkie.

2. Aipatu erakunde autonomoak zuzendari kudeatzailea ordezkatzen ahal du, kargua hutsik gelditzen denean, titularra ez dagoenean edo eri denean, ondoren adierazten den lehentasun hurrenkeraren arabera:

a) Giza Baliabideen Zuzendaritza.

b) Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritza.

c) Laguntza Espezializatuko Zuzendaritza.

d) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza.

16. artikulua. Eskumenen banaketa.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari emandako eskumenak harekin menpekotasun-lotura hierarkikoa duten organoen esku utzi ahalko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den xedapen orokor baten bidez. Betiere, eskumenak esleitzen dituzten arauetan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Ondotik ageri diren organoen titularrei, haien jarduketa eremuaren barnean, edozein kontratu administratibo egiteko eskumena eman zaie, betiere, zenbatekoak kontratu administratiboei buruzko foru araudian ezarritakoa gainditzen ez duelako, haien tramitazioan dagokion faktura baizik eskatzen ez bada.

a) Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritza.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza.

c) Nafarroako Ospitaleko Zuzendaritza.

d) Bideko Ama Birjina Ospitaleko Zuzendaritza.

e) Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako Zuzendaritza.

f) Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzako Kudeaketa Zuzendaritza.

g) Osasun Publikoaren Institutuko Zuzendaritza.

3. Banatzen diren eskumenak maila bereko edo beheragoko organoei esleituko zaizke, nahiz eta menpekotasun-lotura hierarkikorik ez izan, salbu eta kontrakoa xedatzen bada.

III. KAPITULUA

Zuzendaritza Kudeatzailetzaren egitura

17. artikulua. Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

Araubide Juridikoaren Zerbitzuak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organoei aholkularitza juridikoa ematea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organoek emandako egintzen aurka jarritako aurretiazko administrazio erreklamazioei eta administrazio errekurtsoei buruzko txostenak egitea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarenak ez diren bestelako zerbitzu juridiko guztien koordinazioa egitea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izapidatzen diren espedienteetan ondorioak izanen dituzten dokumentuen ziurtagiriak, kredentzialak, askiespen-agiriak eta konpultsak luzatzea, salbu eta foru dekretu honen 19.2.g) artikuluan ezarritako kasuetan.

e) Organo zentralek sortzen dituzten ebazpen eta agiriak antolatu, artxibatu eta bidaltzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren erregistroa eta agiritegia antolatzea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik atera eta hara ailegatzen diren gutunak eta bestelako komunikazio baliabideak behar bezala bideratu eta haien jarraipena egitea.

g) Zuzendari kudeatzaileak ebazpenak eman aurretik txostena prestatzea.

h) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jarduketak aldian-aldian indarra duten legeekin bat etor daitezen begiratzea.

i) Zuzendari kudeatzaileak berariaz agintzen dizkion beste guztiak.

1. ATALA

Giza Baliabideen Zuzendaritza

18. artikulua. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren eskurantzak.

1. Giza Baliabideen Zuzendaritzari ondoko eginkizun eta eskurantzak dagozkio:

a) Zentro eta instalazioetako segurtasun eta higiene programak planifikatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta zerbitzu guztietako langileak zuzendu, koordinatu, haien lana sustatu eta ebaluatzea.

c) Giza baliabideen arloan erakundearen zentro, zerbitzu eta jardueren beharrak koordinatu eta kontrolatzea eta lanpostuen sailkapena, plantilla organikoa eta langileen zerrendak egin eta, zuzendari kudeatzailearen bitartez, Gobernu Kontseiluari proposatzea.

d) Langileen arlok eskaerak konpontzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan eta administrazio kontratudunen eta estatutupeko langileen nominak ordaintzeko baimena ematea.

f) Langileen eszedentzia bereziko eta zerbitzu berezietako egoerak deklaratzea.

g) Erregelamendu bidez ezarritako lansari osagarriak eta, orobat, produktibitatearen osagarria emateko irizpideak finkatzea.

h) Hutsegite larriak egiteagatik diziplina espedienteak irekitzea eta horien ebazpen proposamena zuzendari kudeatzaileari igortzea.

i) Zuzendaritza karguak edo bitarteko edo jarduneko burutzak betetzeko izendapenei buruzko txostenak egitea.

j) Langile bakoitzari Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruko lanpostu jakin bat ematea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egin beharreko zerbitzu eginkizunetarako baimenak ematea, foru dekretu honen 13. artikuluan aipatu organoek egindako proposamenari jarraikiz.

k) Baimenak ematea epaimahaietan eta prestakuntza ikastaroetan parte hartzeagatik zehaztutako sariak ordaintzeko eta produktibitatearen osagarriak jasotzeko.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak esleitzen dion beste edozein.

2. Giza Baliabideen, Administrazio eta Antolaketa, Laguntza Espezializatuko eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzen menpeko langileei dagokienez, Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskurantza hauek ditu:

a) Aldi baterako langileen kontratazioa baimendu eta, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bidez, gauzatzea.

b) Arauturiko lanaldi murrizketak, lansaririk gabeko lizentziak, amatasunaren lizentzia ordainduak, edoskitzeko baimenak eta baja egoeran dauden langileek joan-etorriak egiteko baimenak ematea.

c) Zerbitzua dela-eta egin behar diren lekualdaketak baimentzea.

d) Lanalditik kanpoko lanei eta toki jakin batean bizi beharrari buruz arauteria orokorrean zehaztutakoa betearaztea.

19. artikulua. Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza.

1. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren menpe dago Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza.

2. Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari honako eginkizun eta eskurantzak dagozkio:

a) Zuzendariordetzari atxikitako zerbitzuen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

b) Lanpostuen zerrendari buruzko proposamenak egitea, urteko plantilla organikoa eratu ahal izateko.

c) Giza Baliabideen Zuzendaritzaren esparruan, behar diren langileak zehaztea, lan eskaintza, plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda egin ahal izateko.

d) Langileen eta nominen kudeaketaren jarraipen, koordinazio eta kontrola egitea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan langileak sartu, kontratatu eta mailaz igotzeko prozesuak prestatu, horien jarraipena egin, koordinatzea eta kontrolatzea.

f) Langileak hautatu eta merezimenduak baloratzeko epaimahaien jarduketa koordinatu eta haien segimendua egitea.

g) Egindako zerbitzuen eta irabazien ziurtagiriak egitea, langileen eskariz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostuak betetzeko deialdien inguruko agiriak konpultsatzea, foru dekretu honen 16.d) artikuluan xedatutakoa deusetan kaltetu gabe.

h) Langileriarendako aurrekontuaren segimendua egin, gastuak aztertu eta Zuzendaritzari haren egoerari buruzko aholkua ematea.

i) Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin, Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin eta finantza entitate laguntzaileekin egindako jarduketak koordinatzea, bere eskumenen esparruaren barnean.

j) Zuzendariordearen eskumeneko gaien kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra izan dadin beharrezko diren administrazio prozesuak eta arauak koordinatzea eta eguneratzea.

k) Lan kontratudunen eta funtzionarioen erretiroak izapidatzea, salbu eta Foru Diputazioak 1931.eko martxoaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez eta horrekin bat datozen xedapenen bidez onetsitako erretiro eta pentsioen Erregelamenduari loturiko funtzionarioenak.

l) Giza Baliabide, Administrazio eta Antolaketa eta Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzetako eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko langileez den bezainbatean, lanerako ezintasun erabatekoak edo behin-betikoak eta lanerako altak deklaratzeko proposamenak egitea.

m) Bateraezintasunaren araubidea aplikatzea.

n) Giza Baliabideen Zuzendariordetzako langileez den bezainbatean, gastuak ordaintzeko baimena ematea eta epaimahaietan edo prestakuntza ikastaroetan parte hartzeagatik eman beharreko sariak eta produktibitatearen osagarriak ordaintzeko proposamena eta txostena egitea.

ñ) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta zerbitzuen ikuskapena eta koordinazioa egitea, langileen kudeaketa eta administrazioaren eta lansarien araubidearen arloetan.

o) Langileen ordezkariekiko itun eta hitzarmenak aztertu, baloratu, haien gainean txostenak eman eta proposatzea eta haien betetze-maila begiratzea.

p) Langileen ordezkaritza organoekin eta sindikatuekin harremanak izatea.

q) Langileendako Prestakuntza, Garapen eta Hobekuntza Plana prestatzea eta planifikatzeko proposamena egitea.

r) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen lan arriskuei aurrea hartzeko jarduketak zuzendu eta koordinatzea.

s) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Gizarte Ekimena zehaztu eta garatzea.

t) Zuzendaritzari atxikitako zerbitzuetako jarduerak koordinatu, bultzatu eta zuzentzea.

u) Lan eskubide eta eginbeharrak betetzen ote diren begiratzeko, zentro eta zerbitzuak ikuskatu eta koordinatzea.

v) Giza Baliabideen Zuzendaritzaren menpeko langileek egindako hutsegite arinengatik diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

w) Giza Baliabideen zuzendariak berariaz agintzen dizkion beste guztiak.

20. artikulua. Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren egitura.

Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak unitate organiko hauek ditu:

a) Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzua.

b) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzua.

c) Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzua.

21. artikulua. Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzua.

Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzukoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Langileen erregistroa eta langileen espedienteak ireki, mantendu eta eguneratzea, bai eta plantilla organikoa eta langileen izenen zerrendak ere.

Informazio hori Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Publikoak zehazten dituen informatikako baliabide eta prozeduren bidez gordeko da. Zuzendaritza da Langileariaren Erregistro Nagusiaren arduraduna eta betiere izanen ditu eskura datu horiek.

b) Langileek egindako eskabideak, erreklamazioak eta gainerako eskakizunak izapidatzea eta horiek ebazteko proposamenak egitea.

c) Langileen egoerari buruzko ziurtagiriak eta egiaztagiriak egitea, lansariez landako lan aferen ingurukoak.

d) Bere eskumeneko gaien inguruko informazioa eguneratu, eraginkor eta iraunkorra eta haien kudeaketa egokia izan daitezen, beharrezkoak diren administrazio prozesuak eta arauak eguneratuak izatea.

e) Lanpostuetarako deialdiak, onartu eta baztertuen zerrendak eta erreklamazioak hartu eta izapidatzea.

f) Langileen sarrera, lekualdatze eta barne igoerarekin zerikusia duten egoeren egiaztagiriak eta beste agiri egiaztatzaile batzuk luzatzea.

g) Langileak hautatu, mailaz igo eta lekualdatzeko prozesu eta jardueren jarraipena egitea.

h) Hutsik dauden lanpostuak betetzeko deialdiak antolatzea, Zuzendaritzak emandako irizpideei jarraikiz. Hautapen edo balorazio epaimahaiei laguntza logistikoa ematea.

i) Deialdietako arau orokorrak, oinarriak eta merezimenduen baremoak erredaktatzea.

j) Erakundean sartu edo lanpostuz aldatzeko deialdien administrazio izapidea egitea.

k) Sartu berri diren langileei orientazio eta argibideak ematea.

l) Agiriak konpultsatzea, foru dekretu honen 19.2.g) artikuluan aurrikusitakoari jarraikiz.

m) Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordeak berariaz agintzen dizkion gainerako guztiak.

22. artikulua. Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzua.

Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Langileen nominak egin eta kudeatzea, hala nola gizarte aseguruak, osasun laguntza eta beste prestazio ekonomiko batzuk ere. Langabezi sariak jasotzeko behar den dokumentazioa prestatzea.

b) Langileak Gizarte Segurantzari edo kasuan kasuko Laneko Mutualitateari atxikitzea. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean lanerako alta eta baja agiriak eta eritasun parteak izapidatzea.

c) Langileen lansarien eta kotizazioen ordainketa kudeatzea, horiek ordaintzeko administrazio prozesuen kontrola egitea eta hortik datozen legezko eginbeharrak betetzen ote diren ikuskatzea.

d) Langileen ordainsarien inguruko ziurtagiriak egitea.

e) Bere eskumeneko gaien inguruko informazioa eguneratu, eraginkor eta iraunkorra eta haien kudeaketa egokia izan daitezen, beharrezkoak diren administrazio prozesuak eta arauak eguneratuak izatea.

f) Lanaren inguruko agiri ofizialak eguneratuak izatea.

g) Nomina eta gizarte segurantzaren arloko gastuei buruz, aldizka informatzea eta ebaluatzea.

h) Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak berariaz agintzen dizkion gainerako guztiak.

23. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzua.

Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuaren eskumenak arau indardunetan eta, bereziki, ondokoetan ezarritakoak izanen dira: apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua, Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duena; Laneko arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikulua; eta Aurre neurrietako zerbitzuen erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren III. Kapitulua.

24. artikulua. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren menpeko organoak, eginkizunei dagokienez.

Langileriari buruzko politiken arloan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren menpe egonen dira honako hauek: Langileri zuzendaria, Kudeaketa zuzendaria, Langileri Zerbitzuen buruak eta Kudeaketa Zerbitzuen buruak, bakoitzaren zentro edo unitate organikoak Zuzendaritzarekin duen atxikipen organikoa kontuan hartu gabe.

2. ATALA

Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritza

25. artikulua. Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritzaren eginkizunak.

Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritzari ondoko eginkizun eta eskurantzak dagozkio:

a) Erakundearen ekonomiaren eta aurrekontuaren alorreko kudeaketa begiratzea.

b) Kontseilu Gobernuak eskatzen dituen kontuen egoera eta auditoretzen prestakuntza koordinatzea.

c) Zentroetako ondasun eta zerbitzuak hornitzeko inbertsio programak prestatzea.

d) Aurrekontuen aurreproiektuaren zirriborroa prestatzea.

e) Kanpoko entitateekin ezarritako hitzarmenen gaineko azterketa eta txostenak egitea eta zentro eta zerbitzuen tarifa eta prezioetarako proposamenei buruzko txostenak prestatzea.

f) Eraikin eta instalazioen kontrol teknikoaren kostu eta kudeaketa aztertzea eta obrarako, instalazioetarako, mantentze-lanerako eta emaitzen ebaluaziorako inbertsioen aurrekontuaren administrazioa egitea.

g) Inbertsio programen jarraipena eta kontrola egitea.

h) Konturako ziurtagiriak, materialaren eta mantentze gastuen fakturak eta laguntza teknikorako kontratuak ordaintzeko baimena ematea, horien kudeaketa organo eskudunak onetsi baldin badu.

i) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kudeaketa kontrolatzeko informazio sistemei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

i.1) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren informazio sistemen funtzionaltasun eta egokitasunari buruzko politikak finkatzea.

i.2) Helburuak eta beharrak zehaztu eta deskribatzea, orientazio estrategikoak kontuan hartuta.

i.3) Proiektuak eta jarduketak garatzeko lehentasunak eta plangintza finkatzea.

i.4) Proiektuen garapenaren eta helburuak betetzearen kontrola eta jarraipena egitea.

26. artikulua. Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako Zuzendariordetza.

1. Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako Zuzendariordetza Administrazio eta Antolaketa Zuzendaritzaren menpe egonen da.

2. Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako Zuzendariordetzari honako eginkizun eta eskurantzak dagozkio:

a) Kostuen kontrola eta azterketa egitea.

b) Ekonomia eta finantza arloko txostenak prestatzea.

c) Dirusarreren eta gastuen zirkuitu administratiboak ezartzea.

d) Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak espresuki eskuordetzen dizkion eginkizunak bere gain hartzea.

3. Halaber, Antolaketaren Garapenerako zuzendariordeari Antolaketaren eta Informazio Sistemen arloan ondoren aipatzen diren eginkizun eta eskurantzak dagozkio; arlo hori osatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparru kliniko, laguntzako, administratibo edo beste edozeinetan antolaketa, informazio, teknologia informatiko eta komunikaziorako erabiltzen diren sistemen multzoak. Hona hemen eginkizunak eta eskurantzak:

a) Lehentasun orokorrak finkatu eta arloetako berariazko jarduketak koordinatzea.

b) Proiektuak, ekipamenduak, zentro eta erabiltzaileentzako zerbitzuen maila, hala nola Nafarroako Gobernuaren beste arlo batzuek edota kanpoko enpresek emandako zerbitzua planifikatu, jarraitu eta ebaluatzea.

c) Erabiltzaileentzako euskarri funtzionalaren sarea koordinatzea.

d) Antolaketa aldatu, eta zerbitzua berritu, garatu eta hobetzeko proiektuak bultzatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arlo eta zentroetan.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organoei aholku eta laguntza ematea.

f) Administrazio eta Antolaketa zuzendariak berariaz esleitzen dizkion proiektuak zuzendu edo koordinatzea.

27. artikulua. Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako Zuzendariordetzaren egitura.

1. Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako Zuzendariordetzak unitate organiko hauek ditu:

a) Hornidura Zerbitzua.

b) Obra eta Azpiegitura Zerbitzua.

c) Kontabilitate eta Aurrekontu Zerbitzua.

d) Osasun arloko Informazio Zerbitzua.

28. artikulua. Hornidura Zerbitzua.

Hornidura Zerbitzuak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Erakunde autonomoak erabakitzen dituen erosketa zentralizatuak kudeatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroetan egiten diren hornigaien erosketak koordinatzea.

c) Osasun zentro eta establezimenduetarako ondasun eta zerbitzuen horniduraren gaineko kontrola eramatea.

d) Erosketei eta biltegiko gaiei buruzko informazio sistema eguneratu eta horren jarraipena egitea.

e) Oro har, kate logistikoa koordinatu eta hornigaiak erosteko politika horizontalak sustatzea eta horien jarraipena egitea.

f) Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordeak espresuki esleitzen dizkion gainerakoak.

29. artikulua. Obra eta Azpiegitura Zerbitzua.

Obra eta Azpiegitura Zerbitzuak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Obrak egiteko proiektuak erredaktatu eta gainbegiratzea.

b) Inbertsio programen segimendua eta kontrola eta emaitzen ebaluazioa egitea.

c) Eraikinen eta instalazioen kostuen analisia eta horien gaineko kontrol teknikoa egitea.

d) Obra eta laguntza teknikorako kontratuak gauzatzea eta horiek betetzen ote diren begiratzea.

e) Zentro eta instalazioetako segurtasun eta higiene programak ikertu eta aztertzea.

f) Ekipoak eta instalazioak berritzeko aurrekontuak prestatzea.

g) Ekipoak eskuratzeko erosketa zentralizatuen kontratuak gauzatu eta kudeatzea.

h) Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordeak espresuki esleitzen dizkion gainerakoak.

30. artikulua. Kontabilitate eta Aurrekontu Zerbitzua.

Kontabilitate eta Aurrekontu Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakunde autonomoaren aurrekontuen aurreproiektua koordinatzea.

b) Kostuen gaineko kontrola eta azterketa eta behar diren txosten ekonomikoak egitea.

c) Dirusarrera eta gastuen administrazio zirkuituak ezarri eta horien kontrola egitea.

d) Zentro eta zerbitzuen tarifa eta prezioen proposamenak aztertu eta horiei buruzko txostenak egitea.

e) Kanpoko entitateekin egindako hitzarmenak aztertu eta horiei buruzko txostenak egitea.

f) Administrazio prozedurak ezarri, begiratu eta etengabe eguneratzea.

g) Zentroen arteko dirusarrerekin zerikusia duten alderdi guztiak koordinatzea.

h) Zerbitzu zentralen aurrekontuen kontabilitatea eta kontabilitate orokorra eramatea.

i) Zerbitzu zentralen aurrekontua administratzea.

j) Kontabilitate eta aurrekontuei buruz, aldizka informazioa biltzea eta gerta litezkeen desbideraketak aztertzea.

k) Eskatzen diren kontu egoerak eta auditoretzak koordinatzea.

l) Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordeak espresuki esleitzen dizkion gainerakoak.

31. artikulua. Osasun arloko Informazio Zerbitzua.

Osasun arloko Informazio Zerbitzuak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasun arloko informazio sistemen eta kudeaketarako laguntzen garapena.

b) Ekipoen bateragarritasuna eta aplikazio informatikoen komunikagarritasuna bermatzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sistema informatikoen garapena eta, orobat, tratamendu informatiko berriak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroekin batera sarrarazten ahalegintzea.

d) Zerbitzuak eskura izan eta erabiltzeko baldintzei buruzko informazio sistemak mantentzea.

e) Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zendariordeak espresuki esleitzen dizkion gainerakoak.

3. ATALA

Laguntza Espezializatuko Zuzendaritza

32. artikulua. Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren eginkizunak.

Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntza espezializatuaren arloan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kalitatea bermatzeko politikak koordinatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari laguntza espezializatuaren arloan esleitzen zaizkion programak koordinatu eta gainbegiratzea.

c) Zuzendari kudeatzaileari laguntza espezializatuaren inguruko aferetan laguntza ematea.

d) Osasun herrialdeko laguntza espezializatuaren goi mailako zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea.

e) Iruñeko Osasun Barrutiko Laguntza Espezializatuaren zentroak eta programak kudeatzeko orientabideak eman eta koordinatzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eta Gobernu Kontseiluak laguntza espezializatuaren inguruan ematen dituzten zuzentarau eta erabakiak betearaztea.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko programa eta zentroen giza eta finantza baliabideen eta baliabide fisikoen kudeaketa integratua ahalbidetzea, zerbitzu eraginkorra, kalitatezkoa, hurbila, berdintasunean eta gizalegean oinarritua ematearren. Horretarako, laguntza espezializatuko zentro eta zerbitzuen koordinazio eta funtzionamendurako arauak eman beharko ditu.

h) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren laguntza espezializatuaren inguruko zentro eta programen funtzionamendua sustatu eta koordinatzea.

i) Ospitaleetako zuzendarien jarduna aldizka ebaluatzea eta horren emaitzak jakinaraztea.

j) Honakook prestatu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igortzea, onets ditzan: ekitaldi bakoitzeko jarduketen gaineko memoria, kudeaketako helburu nagusiak, dirusarreren, gastuen eta inbertsioen aurrekontu proiektua, berme eta kalitaterako programak, ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntzakoak eta jarduketa berezietakoak.

k) Laguntza prestazioak jasotzeko eskaerak aztertu eta, hala badagokie, onartzea.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak osasun laguntzakoak ez diren prestazioen politika landu eta aztertzea.

m) Erabilera publikoaren sarean dauden zentro itunduetara bideratzeak baloratu, onartu eta horien kontrola egitea.

n) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak laguntza espezializatuaren arloan entitate pribatu edo publikoekin sinatzen dituen itunak prestatu eta horien kontrola eta segimendua egitea.

ñ) Indarra duen legeriaren arabera, herritarren eskubide diren prestazio ekonomikoak administratu eta kontu hartzea.

o) Bere zuzendaritzaren menpeko zerbitzu eta zentroetako tarifa eta prezioen proposamenen inguruko txostenak egitea.

p) Nafarroako laguntza espezializatuaren irizpide teknikoak ezartzea eta dituen giza baliabideak eta materialak horren arabera egokitzea.

q) Nafarroako Laguntza Espezializatuaren osasun laguntzari eta kostuei buruzko herrialdeko informazio sistemak ezarri eta mantentzea.

r) Nafarroako zentro espezializatuen funtzionamendurako arau orokorrak ematea.

s) Laguntza espezializatuaren eta oinarrizko osasun laguntzaren eta adimeneko osasunaren sarearen arteko koordinazio funtzionala bermatzea.

t) Laguntza espezializatuaren arloan, eriak dituen eskubide eta eginbeharrak sustatzea eta haiek begiratzea.

u) Odola ematea sustatzea eta Nafarroako Odol Transfusiorako Zentro kudeatzea.

v) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak espresuki esleitzen dizkion gainerakoak.

33. artikulua. Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren egitura.

1. Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak honako organo eta zentro hauek ditu:

a) Organoak:

a.1) Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetza.

a.2) Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza.

b) Zentroak:

b.1) Nafarroako Ospitalea. Haren egitura eta funtzionamendua urriaren 22ko 443/1991 Foru Dekretuan eta abenduaren 26ko 380/2000 Foru Dekretuan ezarri ziren.

b.2) Nafarroako Bideko Ama Birjina Ospitalea. Haren egitura eta funtzionamendua urriaren 22ko 443/1991 Foru Dekretuan ezarri ziren.

b.3) Ubarmin klinika. Haren gobernu organoak eta funtzionamendua azaroaren 4ko 496/1991 Foru Dekretuan ezarri ziren.

b.4) Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalea.

b.5) Tuterako Reina Sofía Ospitalea.

b.6) Nafarroako Osasun Publikoaren Institutua. Haren egitura organikoa irailaren 19ko 115/2005 Foru Dekretuaren bidez arautu zen.

2. Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutien gobernu organoen osaera eta funtzionamendua urriaren 28ko 451/1991 Foru Dekretuan arautu ziren.

34. artikulua. Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetza.

1. Laguntza Espezializatuaren Zuzendariordetza azterketa, analisi, informazio eta proposamenerako organo teknikoa da laguntza espezializatuari dagokionez, eta bere ardura da osasun herrialdeko ospitale sareko zentro guztien jarduerak koordinatzea.

2. Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzari honako eginkizun eta eskurantzak dagozkio:

a) Sistemaren sare publikoko ospitaleen arteko koordinazio funtzionala bermatzea.

b) Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak ekitaldi bakoitzean zentro publikoetako jarduerak garatzeko finkatzen dituen kudeaketa programak ebaluatu eta kontrolatzea.

c) Ospitale publikoetako jardueren gaineko urteko memoriaren prestaketan parte hartzea.

d) Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak agintzen dizkion gainerako guztiak.

35. artikulua. Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzaren egitura.

Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzak unitate organiko hauek ditu:

a) Laguntza Ez-sanitarioak Ebaluatu eta Kontrolatzeko Zerbitzua.

b) Osasun Laguntza Aztertu eta Kontrolatzeko Zerbitzua.

36. artikulua. Laguntza Ez-sanitarioak Ebaluatu eta Kontrolatzeko Zerbitzua.

Laguntza Ez-sanitarioak Ebaluatu eta Kontrolatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Eriaren ebaluazioa, haren atentzioaren baldintzak eta kalitatea eten gabe egokiak izan daitezen kontrola eramatea, haren nortasunari, duintasunari eta intimitateari dagokionez.

b) Barne irudia sustatzea bai eta instalazio nahiz zerbitzu ez-sanitarioen erosotasuna ere.

c) Ospitaletako egonaldietan kalitatea gero eta hobea lortzea.

d) Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzak agintzen dizkion gainerako guztiak.

37. artikulua. Osasun Laguntza Aztertu eta Kontrolatzeko Zerbitzua.

Osasun Laguntza Aztertu eta Kontrolatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ospitale laguntzaren ebaluazioa eta haren prozesuaren kontrola.

b) Diagnostikorako Lotura Taldeak sortu eta ebaluatzea.

c) Osasun laguntza eskaintzen duten zentroei, zerbitzuei eta unitate klinikoei kostuak egozteko lanabesak sustatzea.

d) Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzak agintzen dizkion gainerako guztiak.

38. artikulua. Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza.

1. Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzak bere gain hartuko du laguntza espezializatuaren antolaketa eta funtzionamendua ospitalez kanpoko eremuan, bai eta bere menpean bildutako zerbitzu guztiak ere.

2. Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariak, bere menpean bildutako zentro eta zerbitzuei dagokienez, bere eginkizunak betetze aldera, foru dekretu honen 31. artikuluan ezarritako eskurantzak izanen ditu. Horretaz gain, bere eskumeneko esparruaren barruan, aurrekontuetako kredituen kudeaketa dela-eta, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 9.b) artikuluan, 10.1.b) artikuluan adierazitakoaren inguruan, bildutako eskurantzak.

39. artikulua. Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzaren egitura.

Anbulatorioen eta Laguntza Espezializatuaren Zuzendaritzaren menpe egonen dira zentro eta organo hauek:

a) Kudeaketa Zuzendaritza.

b) Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetza.

c) Adimen Osasuneko Zuzendariordetza.

d) Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko Zuzendaritza.

e) Prestazio eta Hitzarmenen Zerbitzua.

f) Ikerketa Biomedikoaren Zentroko Zuzendaritza. Haren egitura eta funtzionamendua maiatzaren 19ko 137/1997 eta urtarrilaren 29ko 23/2001 Foru Dekretuetan arautu ziren.

40. artikulua. Kudeaketa Zuzendaritza.

1. Kudeaketa Zuzendaritzak honako eskurantza hauek izanen ditu:

a) Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzari atxikitako unitateak eta zentroak zuzendu, koordinatu, sustatu eta haien funtzionamendua ebaluatzea.

b) Urteko aurrekontuak prestatu eta kudeatzea, bai gastuak bai dirusarrerak.

c) Aldian aldiko egoera orriak, kontabilitatekoak zein aurrekontuetakoak, aurkeztea, arauzko printzipioetan oinarrituz.

d) Konturako ziurtagiriak, material inbentariagarriaren eta beste hornidura batzuen ordainagiriak, konponketa eta mantentze soileko obra eta laguntza teknikorako kontratuak ordaintzeko baimenak ematea, organo eskudunak haien gastua onetsi baldin badu.

e) Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzan langileen eginkizunak zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

f) Diziplinako espedienteak ireki eta ebaztea, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzari organikoki atxikitako langileek egindako hutsegite arinetan.

g) Langileak lanpostu jakin bati atxikitzea Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako egitura organikoaren barnean.

h) Langileen lanerako ezintasun erabatekoak edo behin-betikoak eta lanerako altak deklaratzeko proposamenak egitea.

i) Langileen beharrak zehaztea, lan eskaintzak, plantilla organikoak eta izenen zerrendak egiteko.

j) Aldi baterako langileen kontratazioa baimendu eta, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bidez, gauzatzea.

k) Baimenak ematea egindako gastuak itzultzeko, epaimahaietan eta prestakuntza ikastaroak parte hartzeagatik zehaztutako sariak ordaintzeko eta produktibitatearen osagarria jasotzeko.

l) Arauzko lanaldi murrizketak, lansaririk gabeko lizentziak, amatasun lizentzia ordainduak eta edoskitzeko baimenak onartzea eta joan-etorriak egiteko baimenak ematea.

m) Hartzekoen eta emandako zerbitzuen ziurtagiriak luzatzea, foru dekretu honen 16. artikuluko d) letran ezarritakoa ukatu gabe, eta nominak egin eta kudeatzea, hala nola gizarte aseguruak, osasun laguntza eta langileen beste prestazio ekonomiko batzuk ere. Langabezi sariak jasotzeko behar den dokumentazioa prestatzea.

n) Langileen erregistro integratua, espediente pertsonalak, plantilla organikoa eta langileen zerrenda ireki, mantendu eta eguneratzea.

Informazio hori Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Publikoak zehazten dituen informatikako baliabide eta prozeduren bidez gordeko da. Zuzendaritza da Langileariaren Erregistro Nagusiaren arduraduna eta betiere izanen ditu eskura datu horiek.

ñ) Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzak espresuki agintzen dizkionak.

41. artikulua. Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetza.

1. Anbulatorio Laguntza Koordinatzeko Zuzendariordetzak bere gain ditu Iruñeko Osasun Barrutiko ospitale esparrutik kanpoko laguntza espezializatuko programa eta jarduketak.

2. Anbulatorio Laguntza Koordinatzeko Zuzendariordetzak eskurantza hauek izanen ditu:

a) Bere eskumen esparruko baliabide guztiak, langileak, materialak eta finantza kontukoak, modu integratuan kudeatzea.

b) Iruñeko Osasun Barrutiko espezialitateetako anbulatorio laguntzaren urteko programazioa prestatu eta Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzak onets dezan aurkeztea.

c) Urteko kontsulta programaren aplikazioa ikuskatu eta behar diren egokitzapenak egitea planteatutako helburuak lortzearren.

d) Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariari espezialitateak antolatzeko planak proposatzea, anbulatorio laguntzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzearren.

e) Proposamenak egitea anbulatorio laguntzaren esku utzitako baliabide espezializatuak behar bezala erabili eta itxaron zerrenda modu egokian kudeatzeko.

f) Anbulatorio jardueraren informazio kliniko/asistentzialaren sistema planifikatu, antolatu eta garatzea.

g) Historia kliniko bakar, integratu eta metatua behar bezala gorde, bilatu eta eskuratu dadin bermatzea _euskarri mota (papera edo digitala) kontuan hartu gabe_, eta isilpekoa izan dadin ziurtatzea; halaber, historia klinikoen zentsua eguneratua edukitzea: artxibatuenak eta abian direnenak eta historia kliniko aktibo eta ez-aktiboenak.

h) Erabiltzaileari eta horren familiakoei osasun laguntzako eskaintzaren berri ematea zerbitzu eta prestazioen gainean, baita burokraziako tramiteei eta gizarte prestazioei dagokienez ere.

i) Espezialitate medikoen kontsultarako hitzorduen zerrendak antolatu eta itxaron zerrendak kudeatzea.

j) Ospitaletik kanpoko kontsulten aprobetxamendua kontrolatu eta kudeatzea.

k) Eriaren Arazoetarako Unitateko erreklamazioez arduratu eta zerbitzu bakoitzeko arduradunekin batean haiek kudeatzea.

l) Osasun laguntzaren kalitatea hobetzeko lan egitea, erien iritzia aditu, iritzi hori zentroko helburu eta antolamenduan txertatuz eta erabiltzailearenganako ardura hobetzeko programak prestatuz.

m) Eriaren eskubide eta betebeharren karta zuzen aplika dadin saiatzea.

n) Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntza Espezializatuaren arteko koordinazio funtzionala bultzatzea.

ñ) Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak espresuki esleitutako eginkizunak bere gain hartzea.

42. artikulua. Erizaintza Zerbitzua.

1. Erizaintza Zerbitzua Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzaren menpekoa da.

2. Eginkizun eta eskurantza hauek dagozkio Erizaintza Zerbitzuari:

a) Erizaintza unitateen funtzionamendua eta haietako langileen jarduerak koordinatu eta ebaluatzea.

b) Zerbitzuko langileen ardura, irakaskuntza eta ikerketaren kalitatea sustatu eta ebaluatzea.

c) Erizaintzako langileen beharrak eta prestasuna koordinatzea.

d) Unitate eta zerbitzuetako erizaintzaren arduradunen eginkizuna koordinatzea, langileria, irakaskuntza eta prestakuntzarako irizpideen batasuna bermatuz.

e) Bere karguko langileen irakaskuntza jarduerak programatu eta koordinatzea.

f) Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzak espresuki emandako beste eginkizunak bere gain hartzea.

43. artikulua. Adimen Osasuneko Zuzendariordetza.

Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari eginkizun eta eskurantza hauek dagozkio:

a) Ospitale eta ospitalez kanpoko Adimen Osasuneko zentro, unitate eta zerbitzu guztien goi zuzendaritza teknikoa, programazioa, koordinazioa eta ebaluazioa bere gain hartzea osasun herrialdearen barrenean, eta aurrea hartzeko, sustatzeko, laguntza emateko eta gizarteratzeko programa guztiena.

b) Eriaren zainketaren isilpekotasuna eta pertsonalizazioa bermatzea eta gizalegez jokatzea, laguntza prozesu horretan eriaren autonomia eta inplikazioa lortze aldera.

c) Adimen arazoei buruz aldian aldiko osasun planean ezartzen diren helburuen aplikazioa bultzatzea.

d) Zentro eta zerbitzuetako zerbitzu zerrendak proposatzea bai eta zentroen eta zerbitzuen artean inplikatuta dauden baliabideen berrantolaketa ere.

e) Adimen Osasunaren Sarearen eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren arteko koordinazio funtzionala bermatzea, eta, orobat, gainerako zentro eta zerbitzu espezializatuekikoa.

f) Adimen osasuneko prestazioen eta psikiatra aukeratzeko eskubidearen ebaluazioa eta jarraipena egitea.

g) Eriari eman beharreko laguntza azkarra eta integrala izanen dela bermatzeko behar diren prozedurak, arauak, zirkuituak eta beste norabait bideratzeko irizpideak ezartzea.

h) Informazio sistema egokia sortu eta mantentzea, osasun zerbitzu guztien arteko informazio jario aproposak segurtatzeko, garrantzi berezia emanez historioa klinikoak eta jardueraren erregistroa osatzeko arauei.

i) Adimen osasunaren arloan ikerketa eta irakaskuntza programen prestakuntza eta onespena bultzatzea.

j) Kalitate integraleko sistema bat garatzea, eriari eman zaion zerbitzuaren eta ondoriozko emaitza klinikoen kalitatea etengabe hobetuz joanen dela eta ebaluatuko dela segurtatzeko.

k) Kudeaketa klinikoa bultzatzea eta Sarearen zerbitzuetarako helburuak eta jarduketak formulatzea, ospitalekoak eta adimen osasuneko eskualdeko unitateak barne direla.

l) Zuzendariordetzaren urteko memoria prestatzea.

m) Zuzendariordetzari atxikitako zentroen jarduerak, hain zuzen ere aurrea hartzeko, sustatzeko, laguntza emateko eta gizarteratzeko jarduerak zuzendu, kontrolatu eta ebaluatzea.

n) Zuzendaritzari atxikitako zentro eta zerbitzuen arduradunak ebaluatzea eta emaitzen gaineko txostena egitea.

ñ) Adimen Osasunaren arloan laguntza prestazioen eta ekonomikoen eskaera baloratzea eta, hala behar denean, onartzea.

o) Erabilera publikoaren sarean dauden zentro itunduetara bideratzeak baloratu, onartu eta horien kontrola egitea.

p) Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzak espresuki esleitutako antzeko eginkizun guztiak.

44. artikulua. Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari atxikitako zentroak eta zerbitzuak.

1. Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari atxikirik daude:

a) Adimen Osasunaren laguntzarako zentro eta zerbitzu komunitarioak.

b) Adimen Osasunaren errehabilitaziorako bitartekoak.

c) San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoa.

2. Programen Zerbitzua Adimen Osasunaren Zuzendariordetzaren menpe egonen da eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Adimen Osasunaren zerbitzuen zerrenda osatzen laguntzea, bai eta hura aldian-aldian berrikustea eta eguneratzea ere.

b) Adimen Osasunaren programak prestatu eta abian jartzea.

c) Adimen Osasunaren Zuzendariordetzarekin batera lan egitea zentroetako osasun laguntzari jarraipena egiteko orduan.

d) Adimen Osasuneko kudeaketa klinikoaren plana abian jartzea.

e) Adimen Osasunaren Zuzendariordetzari laguntza ematea kudeaketa klinikoaren planen zuzendaritzan, jarraipenean eta eguneratzean.

45. artikulua. Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroa.

1. Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroa da Osasun Herrialdeko Transfusio Zentro Komunitarioa.

2. Tuterako Hemoterapia Unitatea zuzenean integratuko da Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroan.

46. artikulua. Odol Transfusiorako Zentroko Zuzendaritza.

1. Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko Zuzendaritza Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroaz arduratuko da, irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuan agindu moduan. Izan ere, dekretu hartan ezarri ziren odola emateko betebehar teknikoak eta gutxieneko baldintzak, bai eta transfusio zentro eta zerbitzuenak ere. Horiek horrela, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Odol unitate bakoitzaren edo haren osagaien xedea edozein dela ere, atera, prozesatu eta aztertu dela ziurtatzea, horretarako arauekin bat, eta transfusioetarako erabiltzen bada, aurrekoaz gain, tratatu, kontserbatu eta banatu dela.

b) Baimentzeko prozeduren bidez informazioa ematea osasun arloko agintari eskudunei, irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuan jasotako gutxieneko informazioari jarraikiz.

c) Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroan irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla begiratzea.

d) Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko jarduerak, funtzionamendua eta giza baliabideak eta baliabide materialak zuzendu eta jarduera antolatzea. Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzak agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

47. artikulua. Prestazio eta Hitzarmenen Zerbitzua.

Prestazio eta Hitzarmenen Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

a) Osasun prestazioetarako eskubidea duten herritarrek haiek eskura ditzaten behar diren programa berariazkoak planifikatu, garatu eta kudeatzea.

b) Herritarrei eskainitako prestazio eta zerbitzuen informazioa sustatzea.

c) Laguntza prestazioetarako eskaerak baloratu eta onartzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun laguntzakoak ez diren prestazioen gaineko ebazpena ematea.

e) Erabilera publikoko sareko zentro itunduei egindako deribazioak baloratu eta kontrolatzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak entitate pribatu zein publikoekin sinatzen dituen itunen jarraipena egin eta kontrolatzea eta horien inguruko proposamenak egitea.

g) Osasun laguntzakoak ez diren prestazioak, indarra duen legeriaren arabera herrtar guztien eskubide direnak, administratu eta onartzea.

h) Zerbitzu eta zentro itunduen tarifa eta prezioen proposamenak aztertu, analizatu eta txostena egitea.

i) Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

48. artikulua. Zentroen Zuzendaritza.

1. Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzari atxikitako zentroetako zuzendariei eginkizun hauek dagozkie:

a) Erantzukizun gorena bere gain hartzea zentro eta programen funtzionamenduan, zein bere esparruan.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren eta zuzendari kudeatzailearen erabaki eta jarraibideak bete eta betearaztea.

c) Zentro eta zerbitzuen ordezkari izatea bere eskumeneko esparruan.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren giza baliabideak, materialak eta finantzarioak modu integratuan kudeatzea bere eskumen esparruaren barrenean, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren jarraibide teknikoei segituz.

e) Bere menpeko sailen funtzionamenduari eta barne antolamenduari buruzko jarraibide eta zirkularrak ezarri eta kontrolatzea.

f) Honakoon gaineko proposamenak prestatu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igortzea, onets ditzaten: jarduketen gaineko memoria, helburu nagusiak, dirusarreren, gastuen eta inbertsioen aurrekontu proiektua, berme eta kalitaterako programak, ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntzakoak eta jarduketa berezietakoak.

g) Osasun zerbitzu guztien arteko koordinazio funtzional zuzena bermatzea, baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeaketa organo nagusiekin ere.

h) Osasun laguntzaren jarduera eta kalitatea bultzatu eta ebaluatzea, baita irakaskuntza eta ikerketaren antolamendu eta kontrola ere bere jardueraren esparruan.

i) Barrutiko laguntza espezializatutik sostenguzko mekanismo egokiak ezarri eta administratzea Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeei.

j) Gainerako zentro eta ospitale zerbitzuekin koordinatzeko baliabideen funtzionamendua bermatzea.

k) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak bere esku uzten dituen beste guztiak.

2. Arestian aipatutakoez gainera, Tuterako eta Lizarrako ospitaleetako Zuzendaritzek, bakoitzaren osasun barrutiko zuzendaritza diren aldetik, eginkizun hauek izanen dituzte, zuzendari kudeatzailearen menpe:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun laguntzak gidatu, koordinatu eta ebaluatzea barrutiaren esparruan. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren jarraibideekin bat, kontuan hartzea promozioa, aurreneurriak, sendaketa eta errehabilitazioa, bai eta barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zentro eta zerbitzuen kudeaketa ere.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeak bultzatzeko programak planifikatu, antolatu, bete eta ebaluatzea.

c) Adimen Osasuneko laguntza jarduerak gidatu, koordinatu eta ebaluatzea barrutiaren esparruan. Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren jarraibideekin bat, kontuan hartzea promozioa, aurreneurriak, sendaketa eta errehabilitazioa, bai eta barrutiko Adimen Osasuneko zentro eta zerbitzuen kudeaketa ere.

4. ATALA

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren egitura

49. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren eginkizunak.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari eginkizun hauek dagozkio:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzaren arloan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kalitatea bermatzeko politikak koordinatzea.

b) Goi zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako jarduketa programak garatzeko osasun herrialdearen esparruan.

c) Iruñeko Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zentro eta programen baliabideak, giza mailakoak, fisikoak eta finantzazkoak, osorik kudeatzea.

d) Goi mailako organoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren jarraibideak bete eta betearaztea Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparruan.

e) Zentro eta zerbitzuetako zuzendariak aldizka ebaluatzea eta emaitzen berri ematea.

f) Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparruan, honakoon gaineko proposamenak prestatu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igortzea, onets ditzaten: jarduketen gaineko memoria, helburu nagusiak, dirusarreren, gastuen eta inbertsioen aurrekontu proiektua, berme eta kalitaterako programak, ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntzakoak eta jarduketa berezietakoak.

g) Informazio, laguntza eta kostuen herrialdeko sistemak ezarri eta mantentzea, zuzendari kudeatzaileak ezarritako jarraibideei segituz.

h) Jarraibide teknikoak ezarri, giza baliabideak eta materialak egokiak eta homogeneoak direla zaintzea, eta, halaber, Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako zentro eta zerbitzuen barne funtzionamendu arauak ematea.

i) Oinarrizko Osasun Laguntzaren oinarrizko egituren eta laguntza espezializatuaren arteko koordinazio funtzionala bermatzea.

j) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako langileen irakaskuntza eta ikerketa sustatu eta programatzea.

k) Osasun Laguntza Publikorako eskubidearen onarpena kudeatu eta Norbanakoaren Osasun Txartelaren bitartez egiaztatzea.

l) Herritarrei eskainitako prestazio eta zerbitzuei buruzko informazioa bultzatzea.

m) Arauetan ezarritako moduan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikua eta zentroa libreki hautatzea kudeatu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalei atxikitako biztanleen herrialdeko informazio sistemaren mantentze eta ustiapena bermatzea.

n) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren farmazia prestazioak kudeatzea.

ñ) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren programa, botikak razionalki erabiltzekoa, planifikatu, antolatu, gidatu eta ebaluatzea.

o) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren herrialdeko informazio farmazeutikoari buruzko sistemaren mantentzea eta ustiapena bermatzea. Sistema hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko botiken erabilera eta kontsumoaren ingurukoa da.

p) Zuzendaritzako zerbitzu eta zentroen tarifa eta prezioetarako proposamenak egitea.

q) Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 9.b) artikuluan, 10.1 b)-ri dagokionez, ezarritako eskurantzak erabiltzea, bere eskumen esparruko aurrekontuetako kredituak kudeatzeari buruzkoak, alegia.

r) Hutsegite larriengatik diziplina espedienteak irekitzea.

s) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak bere esku uzten dituen beste guztiak.

50. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren egitura.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen goi zuzendaritzapean, kudeaketarako organo nagusia da, Oinarrizko Osasun Laguntzako programa eta jarduketen erantzukizun tekniko gorena bere egiten duena Nafarroako osasun herrialdean, eta organo hauetan egituratu da:

a) Aholkularitza eta parte-hartzeko organoak:

a.1) Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendaritza Batzordea.

a.2) Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentziala.

b) Kudeaketa organoak:

b.1) Nafarroa Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea.

b.2) Nafarroa Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendariordetza.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzaren menpe honako hauek izanen dira:

a) Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

b) Langileri Zerbitzua.

c) Erizaintza Zerbitzua.

d) Farmazia Prestazioen Zerbitzua.

e) Kudeaketa Klinikoaren eta Informazio Sistemen Zerbitzua.

f) Gizarte eta Osasun Laguntzako Planaren koordinatzailea, abuztuaren 21eko 284/2000 Foru Dekretuaren bidez arautu zena.

51. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza Batzordea.

Zuzendaria izanen da Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza Batzordeko burua eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako zuzendariek osatuko dute. Haien zuzendariordeak izan daitezke ordezkari, baita Nafarroako Iparraldeko zuzendariordea, Nafarroako Ekialdekoa eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zerbitzuburuak ere.

52. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko-Asistentziala.

1. Kide hauek osatuko dute Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko-Asistentziala:

a) Kideak:

a.1) Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria batzordeburu izanen da eta hura gidatuko du.

a.2) Oinarrizko Osasun Laguntzako bi zuzendariorde, zuzendariak hautatuak.

a.3) Bi zerbitzuburu, zuzendariak hautatuak.

a.4) Erizaintza arloko bi buru, zuzendariak hautatuak.

b) Hautatutako kideak:

b.1) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendarien bi ordezkari, hirikoa bata, herrikoa bestea.

b.2) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako Erizaintza Unitateko buruen bi ordezkari, hirikoa bata, herrikoa bestea.

b.3) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako familia medikuen bi ordezkari, hirikoa bata, herrikoa bestea.

b.4) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako Pediatria eta Puerikulturako mediku espezialisten ordezkari bat.

b.5) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako erizaintzako langileen bi ordezkari, hirikoa bata, herrikoa bestea.

b.6) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako gizarte laguntzaile-gizarte langileen ordezkari bat.

b.7) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetan integratu gabeko langile sanitarioen ordezkari bat.

b.8) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako gainerako langileen ordezkari bat.

2. Oinarrizko Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak aholkularitza eta informazio eginkizunak hartuko ditu bere gain, gai hauetan:

a) Zerbitzuen zerrenda.

b) Lan profesionala ebaluatzeko eta zerbitzu eta unitateetako kalitatea frogatzeko irizpide teknikoak zehaztea.

c) Antibiotikoei buruzko politika Oinarrizko Osasun Laguntzan.

d) Botiken kontsumoa eta gastua, eta, behar denean, okerrak zuzentzeko neurriak proposatzea.

e) Prestazioen kalitate onaren adierazle eta estandarrak zehaztea, dauden baliabideekin, giza mailakoekin zein materialekin bat datozenak.

f) Prozedura eta dokumentazio klinikoak teknika aldetik normalizatzeko irizpideak ezartzea.

g) Osasun herrialdean aplikazio orokorra duten programa edo protokoloak onestea.

h) Urteko ikaskuntza plana.

i) Zentroak eta zerbitzuak funtzionatzeko arau orokorrak.

j) Zuzendaritzaren helburuak eta urteko txostena.

k) Herritarrei atenditzeko prozedura administratiboak.

l) Ebaluazio eta pizgarrietarako sistemak.

m) Berritzeko inbertsioen urteko banaketa.

n) Zentro bakoitzaren aurrekontuak.

Batzorde Tekniko Asistentzialen erabakia ez da inolaz ere loteslea izanen. Aurrekoa gorabehera, emandako diktamenetik urruntzen diren akordioak edo erabakiak Batzorde Tekniko Asistentzialari berari jakinarazi eta igorri beharko zaizkio.

53. artikulua. Funciones de las Subdirecciones de Atención Primaria Norte y Navarra-Este.

1. Nafarroako Iparraldeko eta Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordeei egikizun hauek dagozkie:

a) Giza baliabideak zein materialak kudeatu eta haien menpeko zentroetako jarduerak zuzentzea, aurreneurri, sendaketa eta errehabilitazio kontuetan.

b) Laguntza, irakaskuntza eta ikerketari buruzko jardueren gaineko jarraibideen proposamenak, prozedurak, funtzionamendu arauak eta protokoloak formulatu edo haiek jaso eta onesteko gomendioa egitea, eta haiek administratzea behin onetsitakoan.

c) Zuzendaritzako zerbitzuei esleitutako zerbitzu, baliabide eta plantilletan behar diren aldaketen proposamena egitea, kalitate eta eragin egokiak lortze aldera.

d) Unitateen arduradunak beren eginkizunen esparruaren barrenean ebaluatzea eta emaitzen berri ematea.

e) Zuzendariordetzaren aurrekontu orokorra prestatzea.

f) Langileak aldi baterako kontratatzeko proposamenak egitea.

g) Zuzendariordetzaren helburu proposamenak, jarduketak eta urteko memoria prestatzea.

h) Menpekoek zerbitzua dela eta egin beharreko bidaietarako baimena ematea, ezartzen diren irizpideei jarraituz.

i) Aparteko gastuen eta inbertsioen proposamena.

j) Zuzendaritzekin edo zentroetako edo zerbitzuetako arduradunekin batera, laguntzaren kalitatea hobetzeko helburuak eta aurrekontuak ezartzea, ondoren Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariari igortzeko.

k) Uneoroko aholkua ematea Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari.

l) Bere jarduerak koordinatzea Zuzendaritza Batzordeko beste kideekin.

m) Osasun Administrazioaren ordezkari izatea oinarrizko eskualdeetako osasun kontseiluetan.

n) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak bere esku utzitako antzeko eginkizun guztiak.

54. artikulua. Eskualde oinarrizkoen eta zerbitzuen atxikipena Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari.

Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari atxikita daude:

a) Altsasu, Antsoain, Agoitz, Barañain, Berriozar, Auritz, Alde Zaharra, Elizondo, Ermitagaña, Etxarri Aranatz, Uharte, Irurtzun, Leitza, Lesaka, Orkoien, Rotxapea, Sanduzelai, Donibane, Doneztebe, Ultzama eta Atarrabiako Osasun Eskualde Oinarrizkoak.

b) Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuak bere gain hartzen ditu Iruñeko Barrutiko ospitalez kanpoko larrialdietan aritzen diren giza baliabideak eta baliabide materialak. Iruñeko Barrutiko Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuaren menpe honako hauek egonen dira: ospitalez kanpoko larrialdietarako Iruñeko eta Tafallako laguntza-guneak, Iruñeko Barrutian SAMU-ZIU anbulantzien bidez egiten den larrialdietako garraio medikuduna, eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroko medikuak.

55. artikulua. Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuari, Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendariordetzaren menpean, eginkizun hauek dagozkio:

a) Iruñeko Barrutiko ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuetako giza eta finantza baliabideak eta baliabide materialak modu integratuan kudeatzea.

b) Nafarroako ospitalez kanpoko larrialdietan parte hartzen duten osasun zerbitzuen jarduketen koordinazio egokia sustatzea.

c) Nafarroan presa, larrialdi eta hondamendietako laguntzarekin lotutako bestelako laguntza zerbitzuekiko koordinazioa bultzatzea, entitate publiko zein pribatu izan.

d) Nafarroako presa, larrialdi eta hondamendi egoeretako plan estrategikoak diseinatzen, koordinatzen eta betearazten laguntzea.

e) Kudeaketa klinikoa bultzatzea eta, bere eskumenen barruan, unitateetatik sortzen diren helburuak eta jarduketak formulatzea.

f) Bere eskumenen esparruko kalitatea hobetzeko politikak sustatzea.

g) Bere kargupeko langileen laguntza-jarduera aldian behin ebaluatzea eta haiei emaitzen berri ematea.

h) Zerbitzuaren kontra egindako erreklamazioak aztertu eta konpontzea.

i) Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzak edo Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak agintzen dizkioten izaera bereko gainerako guztiak.

56. artikulua. Nafarroako Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuak.

1. Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzua arduratuko da Nafarroako ospitalez kanpoko larrialdietako osasun laguntzaz. Iruñeko Barrutian, organikoki, Nafarroako Iparraldeko Zuzendariordetzaren menpe egonen da; Tuterako Barrutian, Tuterako Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzaren menpe; Lizarrako Barrutian, Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzaren menpe; eta laguntza jarraituko guneei eta oinarrizko osasun laguntzako taldeei dagokienez, haien lanaldi guztietan, Eskualde Oinarrizko bakoitzeko Zuzendaritzaren menpe.

2. Nafarroako ospitalez kanpoko larrialdietako osasun laguntzaren zerbitzuetan esku hartu behar duten osasun arloko langileak, funtzionalki, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ekintzak Koordinatzeko Zentroaren menpe egonen dira eta, organikoki, berriz, Iruñeko Barrutiko Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuaren menpe. Nafarroako ospitalez kanpoko larrialdietako osasun laguntza koordinatzea da Zerbitzu horren eginkizuna.

57. artikulua. Eskualde oinarrizkoen eta zerbitzuen atxikipena Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari.

Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari honako hauek atxiki zaizkio: Artaxoa, Azpilagaña, Burlata, Zarrakaztelu, Zizur-Etxabakoitz, Txantrea, II. Zabalgunea, Izaba, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, Noain, Erriberri, Azkoien, Gares, Zaraitzu, Zangoza eta Tafallako Osasun Eskualde Oinarrizkoak.

58. artikulua. Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari dagozkio eginkizun hauek:

a) Zerbitzuari atxikitako unitateen funtzionamendua gidatu, koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea.

b) Osasun laguntzari buruzko informazioa, ekonomikoaren arlokoa eta langileriaren ingurukoa integratzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren Aginte Koadroak prestatuz osasun herrialdearen barnean.

c) Kudeaketa kontrolatzeko sistema egokia jartzea, zuzendaritzak finkatutako helburuak bete daitezen bermatzeko.

d) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren baliabide material finko zein mugikorrak zaintzea, baita atxikitako ondarea behar bezala kudeatzea ere.

e) Urteko aurrekontuak prestatu, kudeatu eta kontrolatzea, bai gastuena bai dirusarrerena.

f) Oinarrizko Osasun Laguntzaren zentro eta zerbitzuen kostuei buruzko informazio ekonomikoa bateratzea osasun herrialdearen barnean.

g) Aldian aldiko egoera orriak, kontabilitatekoak zein aurrekontuetakoak, aurkeztea, arauzko printzipioetan oinarrituz.

h) Oinarrizko Osasun Laguntzako unitateek behar dituzten baliabide materialen hornidura kudeatzea, baita behar bezala gorde eta banatzea ere haien eskaera egiten duten zentroei.

i) Oinarrizko Osasun Laguntzako ondasun higiezinak eta darabilten ekipamendua mantentzeko planak sustatu eta kontrolatzea, baita behar bezala konpondu eta ordezkatu daitezen segurtatzea ere.

j) Konturako ziurtagiriak, material inbentariagarriaren eta beste hornidura batzuen ordainagiriak, konponketa eta mantentze soileko obra eta laguntza teknikorako kontratuak ordaintzeko baimenak ematea, organo eskudunak haien gastua onetsi baldin badu.

k) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak berariaz agintzen dizkion beste guztiak.

59. artikulua. Langileri Zerbitzua.

Eginkizun eta eskurantza hauek dagozkio Langileri Zerbitzuari:

a) Zerbitzuari atxikitako unitateen funtzionamendua gidatu, koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea.

b) Langileriari eta lan harremanei buruzko politika administratiboko jarraibideen gaineko proposamenak egin, jaso eta onesteko aholkua ematea. Jarraibide horiek onetsi ondoren administratzea. Arlo honetan aholkulari lanak egitea zuzendari eta agintarientzat.

c) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak emandako jarraibideekin bat, aldi baterako langileak kontratatzeko baimena eman eta kontratua gauzatzea, ezarritako arauen bidez.

d) Aldi baterako langileak hautatzea, arauz ezarritako prozedurari segituz.

e) Hutsegite arinengatik diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

f) Langileak lanpostu jakin bati atxikitzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren egitura organikoaren barnean, foru dekretu honetako aurreikuspenen arabera.

g) Langileen lanerako ezintasun erabatekoak edo behin-betikoak eta lanerako altak deklaratzeko proposamenak egitea.

h) Epaimahaietan eta prestakuntza ikastaroetan parte hartzeagatik sariak eta produktibitatearen osagarria ordaintzeko eta egindako gastuak itzultzeko baimena ematea.

i) Langileen beharrak zehaztea, lan eskaintzak, plantilla organikoak eta izenen zerrendak egiteko.

j) Arauturiko lanaldi murrizketak, lansaririk gabeko lizentziak, amatasunaren lizentzia ordainduak eta edoskitzeko baimenak onartzea eta eritasunagatik baja egoeran dauden langileek joan-etorriak egiteko baimenak ematea.

k) Lanalditik kanpoko lanei eta toki jakin batean bizi beharrari buruzko arautegia orokorra bete dadin eskatzea.

l) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako langileen lan harremanez arduratzea.

m) Hartzekoen eta emandako zerbitzuen ziurtagiriak luzatzea, foru dekretu honen 19,2 artikuluko g) letran ezarritakoa galarazi gabe.

n) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak berariaz agintzen dizkion beste guztiak.

60. artikulua. Erizaintza Zerbitzua.

Eginkizun eta eskurantza hauek dagozkio Erizaintza Zerbitzuari:

a) Erizaintza unitateen funtzionamendua eta haietako langileen jarduerak koordinatu eta ebaluatzea.

b) Erizaintzako langileen osasun laguntza, irakaskuntza eta ikerketaren kalitatea sustatu eta ebaluatzea.

c) Oinarrizko Osasun Laguntzako erizaintza arloko jarduera Osasun Laguntza Espezializatuarekin koordinatzeko prozedurak finkatu eta administratzea.

d) Erizaintzako langileen beharrak eta prestasuna koordinatzea.

e) Unitate eta zerbitzuetako erizaintzaren arduradunen jarduketa koordinatzea, irizpide batasuna izan dadin langileriaren kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan.

f) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak espresuki bere esku uzten dituen beste eginkizunak hartzea.

61. artikulua. Erizaintza Arloko buruak.

Erizaintza Zerbitzuko buruaren menpe egonen dira Erizaintza arloko buruak, esleitzen zaizkien erizaintzako unitateak koordinatzeaz arduratuko direnak, baita Erizaintza Zerbitzuko buruak espresuki beren esku uzten dituen eginkizunez ere.

62. artikulua. Kudeaketa Klinikoaren eta Informazio Sistemen Zerbitzua.

Kudeaketa Klinikoaren eta Informazio Sistemen Zerbitzuko buruari eginkizun hauek dagozkio:

a) Behar diren prozesuak kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean osasun laguntza publikorako eskubidea onartzeko.

b) Osasun laguntza publikorako eskubidea egiaztatzeko kudeaketa egitea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Norbanakoaren Osasun Txartela luzatuz.

c) Biztanleen Datu Basea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak babestua, beti eguneratua mantentzea.

d) Herritar bakoitzari dagozkion babesen, profesional edo/eta zerbitzuen, mediku orokorraren, pediatraren eta abarren inguruko informazioa kudeatu eta beti eguneratua edukitzea.

e) Unitate bakoitzak ematen dituen prestazioei eta medikua, zentroa edo zerbitzua libreki hautatzeko informazioa kudeatzea.

f) Herritarrek Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko zerbitzu eta zentroei buruz egindako erreklamazio, kexu eta iradokizunak aztertzea, eta eremu horretan hobetzeko proposamenak egitea.

g) Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroetan herritarra atenditu eta zerbitzuaz baliatzeko arau, tramite eta prozedura administratiboak planifikatu, erraztu, dezentralizatu eta eguneratzea.

h) Osasun laguntzaren inguruko aldian aldiko informazioa kudeatzea Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparruan.

i) Oinarrizko Osasun Laguntzako informazio sistema abiarazi eta mantentzen parte hartzea.

j) Behar diren tresna informatikoak eta antolamenduzkoak garatzea, maila, zentro eta zerbitzu guztiak Oinarrizko Osasun Laguntzako informazio sistemetan sartu ahal izateko.

k) Ekipoak eta aplikazioak behar bezala erabiltzeko prestakuntza programak antolatu eta garatzen parte hartzea.

l) Gure zentroetan osasun laguntzaren kalitatea hobetzea, zientzia eta teknika eta eraginkortasun esparruetan.

m) Kudeaketa klinikorako eta ebaluazio sistemetako lanabesak diseinatu eta garatzea.

n) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak berariaz agintzen dizkion beste guztiak.

63. artikulua. Farmazia Prestazioen Zerbitzua.

Farmazi Prestazioen Zerbitzuari dagozkio eginkizun eta eskurantza hauek:

a) Zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren farmazi prestazioak kudeatzeko.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak erakunde publiko edo pribatuekin farmazi prestazioen arloan sinatzen dituen hitzarmenen jarraipena eta kontrola bere gain hartzea eta horien inguruko proposamenak egitea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak botikak zentzuz erabiltzeko garatzen duen programa planifikatu, antolatu eta aurrera eramatea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko informazio farmazeutikoaren sistema integrala bere gain hartu, mantendu eta ustiatzea.

e) Botikak agindu, erabili eta hartzeko aholkua ematea, bai osasun arloko profesionalei bai herritarrei.

f) Protokolo terapeutikoak prestatzen parte hartzea.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen gida farmakoterapeutikoak prestatu eta mantentzen parte hartzea.

h) Farmazia prestazioen arloko jarduketak farmakozaintzaren programan ezarritakoari egokitzea.

i) Osasun publikoan interes berezia duten botikez hornitzeko kudeaketa.

j) Atzerriko botikak emateko kudeaketa, ospitaleko farmazi zerbitzuekin koordinatuz.

k) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak berariaz agintzen dizkion beste guztiak.

5. ATALA

Izendapenak eta ordainsariak

64. artikulua. Karguak betetzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, horri atxikitako zentroetan eta inguruko organoetan dauden pertsona bakarreko organoetako karguak eta burutzak honela beteko dira:

1. Zuzendari kudeatzailea Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko du askatasun osoz, Osasun kontseilariaren proposamenarekin bat. Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu haren ordainsariak, Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan jasoko direnak, Nafarroko Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Ubarmin Klinikako zuzendariak, zuzendariordeak eta Departamentu Mediko Asistentzialeko burua Osasun kontseilariak izendatu eta kargutik kenduko ditu askatasun osoz, zuzendari kudeatzailearen proposamenarekin bat. Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu haren ordainsariak, Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan jasoko direnak, Nafarroko Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendariak, zuzendariordearen mailakoa izanen baita, artikulu honen 2. atalean ezarritako ordainsariak izanen ditu eta atal horretan berean ezarritako prozeduraren bidez sartuko da. Kargu hori betetzen duenak irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuan agindutako ondoko baldintzak bete beharko ditu. Izan ere, dekretu horrek ezarri zituen odola emateko betebehar teknikoak eta gutxieneko baldintzak, bai eta transfusio zentro eta zerbitzuenak ere:

a) Hematologia eta hemoterapiako mediku espezialista izatea.

b) Arlo horietako titulazioa eskuratu ondoren, gutxienez bi urteko esperientzia praktikoa izatea, baimendutako transfusio zentro eta zerbitzu batean edo gehiagotan.

65. artikulua. Funtzionarioak izendapen libreko lanpostuetarako izendatzea.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, zuzendari bakoitzak proposaturik, zerbitzuburuak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileak izanen dira.

2. Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatu eta kenduko ditu kargutik Erizaintza arloko buruak eta Goardiakoak, O.L.T.-E.D.U. kategoria edo baliokidea duen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilako langileen artean, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik.

3. Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera izendatu eta kenduko dira kargutik laguntza mediko asistentzialeko zerbitzu eta ataletako buruak eta baita gainerako atalburu eta unitateburuak ere, hartan arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostuak betetzeko modua.

4. Izendapen libreko zuzendaritza karguak, kasu guztietan, erabateko dedikazioan eta prestasun osoz arituko dira.

V. KAPITULUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan parte hartzeko organoak

66. artikulua. Nafarroako Osasun Kontseilua.

1. Nafarroako Osasun Kontseilua da parte hartzeko organo gorena Nafarroako osasun herrialde osorako. Bere osaketa eta eginkizunak Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean daude finkatuta.

2. Nafarroako Osasun Kontseilua, bere aldetik, Iruñeko Osasun Barrutian parte hartzeko organoa izanen da.

67. artikulua. Barrutiko Osasun Kontseiluak.

1. Barrutiko Osasun Kontseiluak dira Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako parte-hartzeko organoak.

2. Barrutiko osasun kontseiluak kide hauek osatuko dituzte:

a) Mahaiburua: Osasun zuzendari nagusia.

b) Kideak:

b.1) Osasun administrazioaren lau ordezkari, Osasun kontseilariak libreki izendatuak.

b.2) Hiru kide, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Osasun Barrutiko Udalbatzetako kideen artean izendatuak.

b.3) Ordezkari gehien dituzten sindikatuetako bi kide, proportzionaltasun irizpideen arabera, Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoan ezarrita dagoen bezala.

b.4) Ordezkari gehien dituzten enpresari erakundeetako bi kide.

b.5) Kontsumitzaileen elkarteen bi ordezkari.

b.6) Bazkide gehien dituzten Lanbide Elkargoen bi ordezkari.

3. Kontseiluburuak idazkari bat izendatuko du kideen artetik.

4. Barrutiko osasun kontseiluen eginkizunak dira:

a) Barrutian ezarri beharreko osasun programei buruzko aholkua eman eta txostena egitea.

b) Egin beharreko osasun jarduketen lehentasunei buruzko txostena egitea.

c) Barrutiko aurrekontuen aurreproiektuari buruzko txostena egitea.

d) Barrutiko inbertsioen urteko planari buruzko txostena egitea.

e) Herritarren eskaera eta beharrak osasun administrazioari komunikatzeko bidea izatea.

f) Komunitateak osasun programetan parte har dezan sustatu eta bultzatzea.

g) Jarduteko programak prestatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak ezarritako jarraibide orokorren arabera.

h) Barrutiko kalitatea bermatzeko planak sustatu eta haiei buruzko txostenak egitea.

i) Zuzendari kudeatzailearen bitartez, Barrutiko ekonomia eta kontabilitate gestioari buruzko dokumentuak eta kontuen egoera proposatzea Gobernu Kontseiluari.

j) Zuzendari kudeatzailearen bitartez, osasun laguntzako zerbitzuak emateko hitzarmenak ezarri eta eguneratzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari.

k) Barrutia koordinatzeko irizpide orokorrak ezartzea.

l) Barrutiko jardueren urteko memoriari buruzko txostena egitea.

m) Kontseiluburuak haren esku utzitako beste edozein aferari buruzko txostena egitea.

5. Barrutiko osasun kontseiluek beren funtzionamendu erregimena ezarriko dute, Nafarroako Osasun Kontseiluak ezarritakoan oinarrituz.

68. artikulua. Eskualde oinarrizkoetako Osasun Kontseiluak.

1. Eskualde oinarrizkoetako osasun kontseiluak dira Osasun Eskualde Oinarrizkoko biztanleek parte hartzeko organoak.

2. Maiatzaren 30eko 148/1986 Foru Dekretuan, oinarrizko osasun laguntzako egituren Erregelamendua onetsi baitzuen, organo horien osaera eta eginkizunak ezarri ziren.

69. artikulua. Laguntza Zentroetako Gobernu Batzordeak.

1. Laguntza zentroetako gobernu batzordeak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan parte hartzeko organo gisa eratu dira, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 53. artikuluan aurrikusitakoari jarraikiz.

2. Nafarroako Ospitalaren eta Bideko Ama Birkjina Ospitalaren kasuan, urriaren 22ko 443/1191 Foru Dekretuaren bidez ezarri ziren haren osaera eta eginkizunak. Tuterako eta Lizarrako osasun barrutien kasuan, urriaren 28ko 451/1991 Foru Dekretuaren bidez.

70. artikulua. Kalte-ordainak.

Los miembros de los Consejos de Gobierno, de gestión y de participación tendrán derecho a ser indemnizados por los gastos que se les origine por razón de pertenencia a dichos órganos.

II. TITULUA

Egintzen, errekurtsoen eta ofiziozko berrikuspenaren araubide juridikoa

71. artikulua. 1. Egintzen araubide juridikoa.

1) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egintzen araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari eta Gobernuari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen VIII. tituluaren I. kapituluan ezarritakoa izanen da.

2) Zuzendari kudeatzaileak, zuzendariek, zuzendariordeek eta zerbitzuburuek, esleitu zaizkien ahalmenen arabera, ebazpen bidez emanen dituzte egintza administratiboak.

3) Langile, kontratazio eta aurrekontuei buruzko egintza administratiboek Foru Komunitateko arauteria berariazkoari jarraituko diote.

72. artikulua. Administrazio bidearen bukaera.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organoen egintzek eta ebazpenek, oro har, ez dute administrazio bidea agortuko, salbu eta foru lege edo arauzko xedapen batek kontrakoa agintzen badu.

2. Administrazio bidea agortuko dute ondare erantzukizunaren arloan ematen diren ebazpenek.

73. artikulua. Administrazio errekurtsoak.

1. Osasun kontseilariari zuzendutako errekurtsoa jartzen ahal da, administrazio bidea agortzen ez duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egintza eta ebazpenen aurka, edo tramite egintzen aurka, gaiaren mamiaz zuzenean edo zeharka erabakitzen badute, prozedurarekin jarraitzeko ezintasuna ekartzen badute, edo eskubide eta interes zilegietan kalte konponezina edo defendatzeko ezintasuna sortzen badute, salbu eta funtzio publikoan ematen diren egintzak badira, kasu horretan gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko baita, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua.

2. Osasunbidea Nafarroako Osasun zerbitzuko langileak hautatzeko mahai eta organoek ematen dituzten egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, mahaiburua izendatu duen agintariari edo organoari zuzendua, errekurtsoaren izapidearen ondorioetarako, hura izanen baita organo gorena.

3. Osasunbidea Nafarroako Osasun zerbitzuko organoek ematen dituzten egintza eta ebazpenen aurka, administrazio bidea agortzen badute (gorako errekurtsoen edo berraztertzeko errekurtsoen ebazpena izan ezik), berraztertzeko errekurtsoa para daiteke egintza edo ebazpena eman duen organoaren aurrean.

4. Errekurtso horiek Foru Komunitateko Administrazio zuzenerako indarra duen legerian ezarritako epeak eta erak errespetatuz aurkeztu beharko dira.

74. artikulua. Ekintza zibilak eta lan ekintzak baliatu aurreko erreklamazioak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioak, langileen arlokoak izan ezik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ebatziko baititu. Horrelako kasuetan, erreklamazioa zein lantokiri dagokion, horren gaineko ardura duen organoak aurretik txostena egin beharko du nahitaez.

75. artikulua. Ordezkaritza eta defentsa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkaritza eta defentsa epaiketetan Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren aholkulari juridikoei dagokie.

76. artikulua. Ofizioz berrikustea.

Egintza deusezen ofiziozko berrikuspena, egintza deuseztagarrien kaltegarritasunari buruzko deklarazioa, eta zigor edo kargaren bat ekar dezaketen egintzen errebokazioa Osasun kontseilariaren foru aginduz eginen dira.

III. TITULUA

Giza baliabideak, ondarea eta kontratazioa

77. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako ondarea.

Honako hauek osatzen dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ondarea:

a) Nafarroako ondarearen titulartasuna duten era guztietako ondasun eta eskubideak, bere helburuak betetzeko atxikitzen zaizkionak.

b) Estatuaren Administraziotik transferitutako osasun zerbitzuak kudeatu eta aurrera eramateko era guztietako ondasun eta eskubideak, transferentziei aplikatu beharreko araudiarekin bat.

c) Edozein titulu dela bide jasotako beste edozein ondasun edo eskubide.

78. artikulua. Ondarearen gaineko araubide juridikoa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ondasun eta eskubideen araubide juridikoa, zein Zerbitzuari atxikitakoena, arlo horri buruzko legedi berariazkoan araututakoa izanen da.

79. artikulua. Giza baliabideak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak:

a) Nafarroako Gobernuak edo Osasun kontseilariak izendapen librearen bidez hautatutako zuzendaritza karguetako langileak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiak.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta hura osatzen duten unitateei atxikitako funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan araubideko langileak.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aplikatu beharko ditu funtzio publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuak giza baliabideei buruz ezartzen dituen jarraibideak.

80. artikulua. Kontratazioa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontratazio araubidea Nafarroako Administrazio Publikoetako eta haien erakunde autonomoetako kontratazioari buruzko berariazko legedian ezarritakoa izanen da.

IV. TITULUA

Ogasuna eta aurrekontua

81. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren dirusarrerak dira:

a) Nafarroako Gobernuak Gizarte Segurantzaren osasun laguntzako aurrekontuetatik xede baterako jasotzen dituen dirusarrerak.

b) Foru Komunitatearen aurrekontuen kontura esleitzen zaizkion baliabideak.

c) Indarrean dauden xedapenen arabera, jasotzea zilegi dituen dirusarrera arrunt nahiz apartekoak.

d) Osasun laguntzarako aseguru entitateekin edo administrazio publikoekin egindako itunetatik datozkion dirusarrerak.

e) Entitate eta partikularren dirulaguntzak eta borondatezko ekarpenak.

f) Bere esku utzitako beste edozein baliabide.

82. artikulua. Aurrekontua.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuaren kudeaketa urteko aurrekontuaren araberakoa izanen da. Aurrekontu hau Nafarroako Parlamentuak onetsi beharko du.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuaren egitura, prestatzeko prozedura, exekuzioa eta likidazioa Nafarroako aurrekontu orokorretarako ezarritako arauei jarraikiz arautuko dira. Aurrekontu horien parte izanen da.

83. artikulua. Kontu hartzailetza.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, kontu-hartzailetzako funtzioa betetzerakoan, egintzetan, dokumentuetan eta espedienteetan kontu-hartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aplikatu beharreko arauetan dauden aurreikuspen berberak bete beharko dira.

2. Aurreko idazatian ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, auditoretzaren bitartez eginen da erakunde autonomoaren kontrol finantzarioa.

84. artikulua. Kontabilitate publikoa.

1. Kontabilitate publikoaren araubideari dagokionean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari ezartzen zaizkion arau berberak aplikatuko zaizkio.

2. Kontuen ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurrikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

Iragarkiaren kodea: F0611707