87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Finkak normalizatzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2006ko maiatzaren 12ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Aitzoaingo UR-1 unitateko hainbat lurzati normalizatzeko proiektua. Hona lurzatiak zein diren: P.B2, P.B3, P.F1, P.G1 eta C-bidea, Eduardo Urralburuk eta Juan José Echeverría Dancausak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 154. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2006ko maiatzaren 12an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0611871