87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

Andosillako Udal Planeko ZC-11-12-13 unitateak birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkate udalburuak ebazpena eman du 2006ko ekainaren 19an. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatiaren testua:

1. Hasiera batez onestea Andosillako ZC-11-12-13 exekuzio unitateak borondatez birzatitzeko proiektua, bertako Konpentsazio Batzordeak sustatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, Lege bereko 151.1. eta 76. artikuluek hara igortzen baitute. Nolanahi ere, ohartarazten da, behin betiko onespena eman baino lehen, aurkeztu beharko direla proiektu horren hiru ale, guttienez, behar diren aldaketak sartuta. Hona hemen:

1._Plano kotadunak, esleitu diren lurzati guztien aurrealdeak, atzealdeak eta azalerak zehaztuta, 1:500 eskalan.

2._Jabetza tituluak, edo horrelakorik ez bada, Jabetza Erregistroko ziurtagiria edo ohar soila.

3._Unitatearen ekialdean (20. lurzatian), bide zaharrarekiko lotuneari emandako soluzioa.

4._Eman beharko dira proiektura ekarritako lurzatien gaur egungo jabeen izenak, erregistroan ageri direnak, bai eta birzatiketa proiektua inskribatzeko kostua ere, behin betikoz onetsi ondotik; gero, kostu hori Andosillako ZC-11-12-12 exekuzio unitateetako Konpentsazio Batzordearen kontura izanen da.

5._Birzatiketa proiektuaren 1 eta 2 puntuak zuzentzea, katastroko gaur egungo erreferentzia islatu behar baita.

6._Konpentsazio Batzordeak Andosillako Udalari erosiko dizkio hari asignaturiko hirigintzako aprobetxamenduen zatitugabeak, horretarako behar den kudeaketa hitzarmena sinatu ondotik.

2. Foru Lege horretako 76. a) artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkiak jarrita. Interesatuek egoki juzgatzen dituzten ohar nahiz alegazio guztiak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Espedientea Andosillako udal egoitzetan egonen da ikusgai, San Cosme y San Damián plaza, 1, 31261, 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

3. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea organo eskudunari helaraziko zaio, behin betiko onets dezan, gehienez ere bi hilabeteko epean, jendaurreko epea bukatzen denetik hasita, eta, era berean, onetsitzat hartuko da aipatu epean ez bada behar den ebazpena hartzen, betiere aipatu Foru Legearen 76. artikuluak aipatu 74.3 artikulua aplikatuta.

4. Ebazpen hau argitaratzea, ediktuen bidez, Andosillako Udaleko iragarkien oholean eta interesatuei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen, betiere, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

5. Birzatiketa proiektua Jabetza Erregistrora igortzea, hirilurren gaineko aferak Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko uztailaren 4ko 1093/1997 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezarritako ondorioak izan ditzan.

6. Ukitutako erregistro-jabe guztiei banan-banan jakinaraztea, eta ebazpen hau osoko bilkurari jakinaraztea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Andosillan, 2006ko maiatzaren 19an._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0610599