87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

BUÑUEL

Desjabetzapena. Okupatu aurreko akten idazketa

Udal honek, 2006ko maiatzaren 30ean, "Buñuelgo bide-ingurabidea eraikitzea" izeneko proiektu teknikoa onetsi zuen behin betiko, onespenaren baitan hartuz onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko ekainaren 12ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz.

Ene eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2006ko uztailaren 31n Buñuelgo Udalera ager daitezen, aipatzen den orduan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, behar baldin bada, behin-betiko okupaziokoak ere egitera.

Hitzordua: 9:30. Titularra: Arriazu Gracia, Trinidad.

Hitzordua: 10. Titularra: Cerdán Blasco, Julia, Sebastián y Pedro Luis.

Hitzordua: 10:30. Titularra: Chueca Mayayo, Manuel.

Hitzordua: 11. Titularra: Ipiens Estaun, Ramona.

Hitzordua: 11:30. Titularra: Lavilla Rodríguez, Arturo.

Hitzordua: 12. Titularra: Oliver Albesa, Leonor Angeles.

Hitzordua: 12:30. Titularra: Oliver Gómez, Antonio.

Hitzordua: 13. Titularra: Urbiola Litago, Pedro Luis.

Hitzordua: 13:30. Titularra: Zeberio Zuzuarregui, José Antonio, eta Bergara Picabea, María Aranzazu.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak, Jabetza Erregistroko eskriturak eta/edo inskripzioak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. José Ramón Ranz Garrido Administrazioaren peritu izendatzea.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Buñuelgo udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Buñuelen, 2006ko uztailaren 6an._Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0612059