87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Mairagako Mankomunitateak lehiaketa publikorako deialdia onetsi zuen, batzar orokorrak 2006ko ekainaren 28an hala erabakita. Hona lehiaketaren ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: honelako izena duten obren egitea: "Pitillas. hornidura eta saneamendu sareak berritzea (3. fasea)", "Pitillas. Zoladura, Río Chico eta Casas Baratas kalean", eta "Pitillas. NA-5332 errepideko zeharbideko sareak berritzea".

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Kontratazioaren aurrekontua: 1.902.862,85 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: A) taldea, 02 azpitaldea, E) taldea, 01 azpitaldea eta G) taldea, 03 eta 04 azpitaldeak.

Baldintza-agiria: lizitatzaileen eskura Ulzama Digital, S.L.n, Iruñeko Iturrama kaleko 9an.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Mairagako Mankomunitatearen bulegoetako erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian ageri da.

Tafallan, 2006ko ekainaren 29an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0611586