87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Lurzatiak salgai

Vianako Udalak lehiaketa bidez salduko ditu titularra Udala duten lurzati hauek, lote bakar batean: P.2.2, P.2.3, P.2.4, P.2.5, P.2.6, P.2.7, P.2.8, P.2.9, P.2.10, P.2.11, P.2.12, P.2.13, P.2.14, P.2.15, P.2.16, P.2.17, P.2.18, P.2.19, P.2.20, P.2.21, P.2.22, P.3.1, P.3.2, P.3.3, P.3.4, P.3.5, P.3.6, P.3.7, P.3.8, P.3.9, P.3.10, P.3.11, P.3.12, P.3.13 eta P.3.14, Vianako Udal Planeko SR-4 exekuzio unitatekoak baitira; xedea bertan etxebizitzak eraikitzea da. 2006ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen baldintza-agiria.

Hasierako prezioa, diru gehiago eskainiz hobetzen ahal dena: 2.335.888,83 euro; Vianako Udalak, esleipen-hartzailearen kontu, indarrean dagoen BEZa (%16) erantsiko dio prezio horri.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamargarren egun naturaleko eguerdiko ordu bietan. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, epea hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu bietan bukatuko da. Eskaintzak Vianako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira.

Proposamenak postaz igortzen baditu, lizitatzaileak zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Baldintza-agiria eskuratu ahalko da proposamenak aurkezteko toki berean eta baita 012 Infolocal telefonoan ere.

Vianan, 2006ko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0611728