87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SAN ADRIAN

Obra kontratuaren lizitazioa

San Adriango Udalak, 2006ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, obra kontratu honen lizitazioa abiarazteko agindua eman zuen:

Kontratuaren xedea: "Hornidura eta saneamendu sareen berritzea, euri urarena barne, eta zoladura ematea San Adriango (Nafarroa) San Jerónimo, Dos de Diciembre, Quince de Junio, Veintiuno de Diciembre, Santa Gema (2. fasea), Paletillas, Santas Reliquias eta Veracruz kaleetan" izeneko proiektuaren obrak egiteko kontratazioa. Contec Ingenieros Consultores, S.L.k prestatu du, Industria Ingeniarien Nafarroako Elkargo Ofizialak 2006ko maiatzaren 8an ikus-onetsi (061229 zenbakia) eta aurrekontua sei inbertsiotan banatu da, proposamen ekonomikoaren ereduan ageri den bezala.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa irekia, tramitazio arrunta.

Lizitazioaren aurrekontua: 2.387.887,88 euro, BEZa, gastu orokorrak, industria mozkina eta beste edozein gastu barne (baldintza orrien arabera).

Behin-behineko fidantza: 47.754,74 euro.

Sailkapena: E taldea, 01 azpitaldea, E kategoria eta G taldea, 06 azpitaldea, E kategoria.

Proposamenen aurkezpena: San Adriango Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan (bederatzi eta erdietatik ordu bata eta erdiak arte).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula ekonomiko-administratibo partikularren agirietan zehazten direnak, interesatuen eskura baitaude udal bulegoetan.

Proposamenak noiz ireki: Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Dokumentazio administratiboen gutunazalean adierazitako fax zenbakiaren bitartez jakinaraziko zaizkie eguna eta ordua lizitatzaileei.

Eskaintzak postaz edo zuzenbidean onartutako beste bideren bat erabiliz aurkezten badira, horietaz ez baita berehalakoan ezer jasota geldituko erregistro orokorrean, lizitatzaileek fax bidez (948696195) jakinarazi beharko dute igorpen eguna; betiere, ezarritako epean eta ordutegian.

Proposamen ekonomikoen eredua: udal bulegoetan eskuratuko da, agiriekin batera.

San Adrianen, 2006ko uztailaren 6an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0612110