87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen gaineko arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 27an, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: lehiaketa publikoa, Civivox Iturrama, Sanduzelai eta Mendillorri zentroetako antzoki txikietarako antzerki ekipamendua erosteko eta paratzeko.

Esleitzeko modua: tramitazio arrunta, prozedura irekia, lehiaketa publikoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 392.351,44 euro (BEZa barne).

Klausula administratiboen eta agindu teknikoen agiria: lizitatzaileen eskura dago herritarrendako laguntza zerbitzuaren bulegoetan (Merkatu karrika, 7-9, Iruña); Erosketa departamentuan (Merkatu karrika, 11, 3. solairua) edo www.pamplona.es web orrian.

Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean (Merkatu karrika, 7-9) edo agirian adierazitako lekuetan.

Proposamenak aurkezteko epea: 2006ko abuztuaren 21a bitarte.

Proposamen tekniko eta ekonomikoak noiz ireki: lizitatzaileei jakinaraziko zaie, behar den momentuan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian ageri da.

Iruñean, 2006ko ekainaren 29an._Tokiko Gobernu Batzarreko burua, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0611595