87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Prozedura irekiko deialdia, Lezkairuko Sistema Orokorren urbanizazio lanak esleitzeko

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2006ko ekainaren 23an, honako lehiaketa honen deialdia onetsi zuen:

Kontratuaren xedea: Urbanizazio lanak egitea Monjardin kalea - Eguesibar bideetan eta Mendillorriko sarbidean (Lezkairuko Sistema Orokorrak).

Dei egilea: Hirigintza Gerentzia.

Kontratuaren aurrekontua: 10.294.543,02 euro (BEZa barne).

Obrak burutzeko epea: 16 hilabete.

Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: abuztuaren 21eko eguerdiko ordu bi eta erdiak arte, Hirigintza Gerentziako erregistro orokorrean edo Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, eta bakarrik honetan eskaintzak aurkezteko epeko azken eguna larunbata bada (ikus agiriko 21. klausula).

Dokumentazioa non hartu: agiria Hirigintza Gerentzian (Armadaren etorbidea, 2-6. solairua) eta agiria eta obraren proiektua Rubio paper denda teknikoan (Bergamín, 10).

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0611592