87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lehiaketa prublikoaren deialdia, Iruñeko Alde Zaharreko kaleak berriz urbanizatzeko obren exekuzio proiektu oinarrizkoa prestatzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko ekainaren 13an hartutako erabakiaren bidez, lizitazioarako dei egiten da, Iruñeko Alde Zaharreko kaleak berriz urbanizatzeko obren exekuzio proiektu oinarrizkoa prestatzeko lanak esleitzeko. Honako kale hauek biltzen ditu: Jarauta, Eslava, Campana, Ansoleaga, San Frantzisko, Errekoletak, O-ko plaza, Santo Domingo, Merkatua eta Museoko plaza.

Kontratuaren xedea: Lehiaketa publikoaren bidezko kontratazioa, Iruñeko Alde Zaharreko ondoko kale hauek berriz urbanizatzeko obren exekuzio proiektu oinarrizkoa prestatzeko: Jarauta, Eslava, Campana, Ansoleaga, San Frantzisko, Errekoletak, O-ko plaza, Santo Domingo, Merkatua eta Museoko plaza.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Kontrataren aurrekontua: 270.000,00 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatuko.

Kontratuaren iraupena: 5 hilabete.

Proposamenak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua: 2006ko abuztuaren 17ko 14:00ak bitarte.

Proposamenak aurkezteko tokia: Eskaintzak aurkezteko tokiak: Iruñeko Udaleko erregistro orokorra, Merkatuko kalea, 7-9, erregistro osagarriak (Kulturako Alorra _Descalzos, 72, 2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino, 2, beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioa, 2, beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2, 5. solairua_, Lehendakaritza, Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza, Kirola eta Gazteriaren alorrak _Zapateria, 40, beheko solairua_), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legean aurreikusitako edozein.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen agirian zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamenak noiz ireki: dokumentazio tekniko eta ekonomikoak jendaurrean irekiko dira: teknikoak 2006ko abuztuaren 31n eta ekonomikoak 2006ko irailaren 11n, biak 9:00etan, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoan (Eslava, 1 bis-behea, Iruña).

Baldintza-agiria lizitatzaileen eskura dago Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoan (Eslava, 1 bis-behea, Iruña).

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0611520