87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LARRAIA

Katastroko 6. poligonoko 186. lurzatia enkantean

Larraiako Kontzejuak, 2006ko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikorako dei egitea, katastroko 6. poligonoko 186. lurzatia besterentzeko; Zizur Zendeako arau subsidiarioetako 2.1 sektoreko 6. lurzatia da, Larraian, eta 230,97 metro karratuko azalera du.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, 2006ko irailaren 28an, arratseko zortzietan, Larraiako Kontzejuan, eta gora jotzeko hainbestekoa, 30 euro izanen da.

Espedientea eta baldintza-agiria interesatuen eskura egonen dira Zizur Zendeako Udalaren bulegoetan, Gazolatzen.

Larraian, 2006ko maiatzaren 25ean._Kontzejuburua, M.ª Isabel Remón Echarri.

Iragarkiaren kodea: L0611406