87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZURDIAGA

Martinbarrena etxearen enkantea

Izurdiagako Kontzejuak, 2006ko maiatzaren 11n egin Batzarrean, legezko kideen erabateko gehiengoa zuela, erabaki zuen Martinbarrena etxearen besterengarritasuna deklaratzea, hura enkante publikoan besterentzeko, gutunazal itxiaren bidez.

Martinbarrena etxea, Izurdiagako San Juan kaleko 6 zenbakian dagoena (5. poligonoko 18. lurzatia, 1. azpieremua, 1, 3 eta 5. unitateak).

Hasierako prezioa: 24.000 euro.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita sei egun naturalean, Arakil Ibarreko erregistroan, 10:00etatik 14:30 arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen agirian aipatzen direnak.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2 (480 euro).

Enkanterako klausulen agiria eta espedienteko gainerako dokumentazioa interesatuen eskura daude, Arakil Ibarreko Udaleko idazkaritzan.

Proposamenak non eta noiz ireki: Izurdiagako Kontzeju Etxean, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta lehen egun baliodunean, 14:00etan.

Izurdiagan, 2006ko ekainaren 28an._Udalburua, Francisco Javier Iraizoz García.

Iragarkiaren kodea: L0611643