87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BEORBURU

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra._2.178 larizio pinu, 1.383 metro kubiko zur lodi eta 262 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, Aldapa alderdian.

Hasierako prezioa: 49.350 euro.

Enkantea Txulapaingo Udaleko bilkura aretoan eginen da, Markalainen baitago, 2006ko abuztuaren 12ko goizeko hamaiketan. Enkantea arautzeko baldintza-agiria interesatuen eskura dago Kontzejuko Alkatetzan.

Beorburun, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Fernando Irigoyen Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0611637