87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARESO

Usategiak enkantean. 2006

Herri honetako Udalak, aurtengo ekainaren 29an egin osoko bilkura berezian, Urteaga alderdiko usategien enkante publikorako baldintza-agiria onetsi zuen. Aresoko udal mugapekoak dira postu horiek, NA-10.531 barrutikoak (Leitza eta Areso), eta 2006ko denboraldirako emanen dira, urtebeterako.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, Udaletxeko aretoan, honako egun hauetan: Lehen enkantea: irailaren 23an, larunbatez, arratsaldeko zazpietan. Bigarren enkantea: irailaren 30ean, larunbatez, arratsaldeko zazpietan.

Baldintza-agiria idazkaritzan dago ikusgai.

Areson, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0611499