87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARESO

Aresoko hiriguneko sareetako eta zoladurako obren kontratua

Aresoko Udalak, lizitaziorako dei egiten du, Aresoko hiriguneko sareetako eta zoladurako obrak egiteko lehiaketa esleitzeko, ondoko baldintzei jarraikiz:

Prozedura: lehiaketa irekia.

Hasierako prezioa: 790.097,38 euro, BEZa barne.

Obrak bukatzeko epea: sei hilabete, zuinketa akta sinatzen denetik.

Agiriak: klausula administratiboen agirian eskatutakoak.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, klausula administratiboen agirian aurreikusitako moduan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau argitaratu eta hogeita seigarren egun naturalean, 14:00etan.

Proposamenak jendaurrean irekiko dira. Lizitatzaileei telefonoz deituko zaie, bertara ager daitezen.

Proiektu teknikoa eta klausula administratiboen agiria interesatuen eskura daude udal idazkaritzan eta Iruñeko Rubio paper-dendan, Francisco Bergamín kaleko 10 zenbakian.

Areson, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0611498