87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko Haur Eskolako zuzendari euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko haur eskolako zuzendari euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarria betetzeko, 2005eko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 14an, eman baitzen argitara, eta deialdiko epaimahaiaren proposamenarekin bat, ebatzi dut:

1. Funtzionario izendatzea, Izartegi Haur Eskolako zuzendariaren lanposturako (901 zenbakia), 2006ko uztailaren 24tik aitzina, ondoko izangai hau:

GARIKOITZ TORREGROSA ARMENDARIZ

2. Izangai izendatuak, ezinbesteko kasuetan izan ezik, 2006ko abuztuaren 8an hartu beharko dute karguaren jabetza, egun horretan irekitzen baita Izartegi Haur Eskola oporren ondotik.

Iruñean, 2006ko ekainaren 28an._Lehendakaria, María Teresa Mur Dallo.

Iragarkiaren kodea: L0611438