87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Allo aldeko Lurzati Berrantolamenduaren Erabakia onesten duena.

Allo aldeko lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, ekainaren 13ko 766/2006 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren Erabakia onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Berrantolamendua ekainaren 29ko 221/1998 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatu zen.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Alloko Herriko Etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesatu direnek, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2, Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1.a, 2, Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 15ean._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0610502