87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

187/2006 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumenaren Integrazioko zuzendari nagusiak emana, San Babil alderdian (Galar, Nafarroa), bidearen ondoan, obrak egiteko ingurumeneko eraginetarako baimena ematen duena, Olloquiegui eraikuntza enpresak sustatua.

Aipatutako espedientea 2006ko maiatzaren 2an sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan. Proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.c eranskineko O) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eman edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko Eraginetarako Baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. San Babil alderdian (Galar, Nafarroa), bidearen ondoan, obrak egiteko ingurumeneko eraginetarako baimena ematea, Olloquiegui eraikuntza enpresak sustatua.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

_600 mm-ko barne diametroa eta 8 metroko luzera duen hormigoizko kainuaren instalazioa legalizatzeko, Ebroko Ur Konfederazioaren baimena lortu beharko da.

_Lurzatia betetzeko, hondeaketako lur garbiak onartuko dira bakarrik.

_Lurzatiak azkenean lortzen duen garaiera ez da izanen ondoko lurzatietan baino altuagoa, beraz, proiektuan zehaztutakoa bete beharko da (1,22 m).

_Bukaerako topografiek lerro sobera zuzenak izan ditzatela saihesteko, ezponda berrien burualdeak biribildu beharko dira.

_Ezpondak egonkortzen eta berriz landareztatzen laguntzeko, malda ez da 2H/1V baino handiagoa izanen.

_Lurrak botatzean, ez dira inguruko drainatzeak hartuko. Horretarako, lur betetzea atzera eramanen da, eta 2 metroko zabalerako banda bat libre utziko da lur betetzea egiten den lekutik lurzatiaren mugara arte.

_Betetzea egin ondoren, azalera guztia landare-lur geruza batekin estali beharko da, 30 cmkoa.

_Lurzatiaren mantentzea egiteko, bertara Comarca-II poligonoko berdegunean dagoen bide batetik sartu behar da. Lur betetzea egitean, bidean kalterik izan den egiaztatuko da; hala izanez gero, sustatzaileek kalteak konpondu beharko dituzte.

2. Proiektuaren Ingurumeneko Eraginetarako Baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 7.254 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Galar Zendeako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 12an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0610755