87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

160/2006 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Aretako industrialdean txatartegi bat instalatzeko proiektuaren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa, María Echeverría Arbizu andreak sustatua, ez egitea erabakitzen duena.

2006ko maiatzaren 2an sartu da Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan arestian aipaturiko espedienteari buruzko kontsulta, ingurumenaren arloan indarrean diren legezko irizpideei jarraikiz proiektuak ingurumenean izanen duen eraginaren gaineko Ebaluazioa egin behar ote den erabakitzeko, besteak beste.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak 18. eta 37. artikuluetan xedatzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak erabaki beharko duela proiektu batek ingurumenean izanen duen eraginaren ebaluazioa egin behar ote den, aipatu legearen 3.D eranskinean dauden ingurumen arloko irizpideak aintzat harturik. Betiere, erabakiaren arrazoiak azaldu beharko ditu.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 4/2005 Foru Legearen 3.D eranskinean agertzen diren ingurumen arloko irizpideak aplikatuz, aurkeztu den proiektuak ez du Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren beharrik.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Baimen Bulegoari eta interesatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 22an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0610239