87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2006ko ekainaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Telefónica Móviles España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planaren jendaurreko aldia ebazten duena.

I._Aurrekariak.

Maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzen baititu, operadoreek, onetsiak izateko, azpiegiturei buruzko lurralde plan bat aurkeztu behar dute, non gaur egun dauden estazio finkoak eta sare osoa ezarri eta garatzeko dauden aurreikuspenak azalduko diren.

Nafarroako Gobernuaren 2005eko apirilaren 18ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, Telefónica Móviles España, S.A.k aurkeztua, jendaurrean jarri zen eta, aldi berean, udal ukituei entzunaldia eman zitzaien.

Erabaki horren xedapen zatian zehaztapen hau agertu zen:

"2. Espedientea behin betikoz onetsi aurretik, entitate sustatzaileak Testu Bategin bat aurkeztu behar du, hasiera batean aurkeztutako planari gehitutako dokumentazioaren ondoriozko aldaketa guztiak biltzeko, bai eta departamentuetako txostenetan azaldu diren gabezien eta hutsuneen ondoriozko aldaketak ere; sustatzaileari ohartarazten zaio, departamentuetako txostenetan azaldutakoari jarraikiz kokalekuei buruzko dokumentazioa osatzen edo zuzentzen ez bada, horiek planetik kanpo geldituko direla."

II._Aurkeztutako alegazioak.

Jendaurreko aldian 39 alegazio-idazki, 3 iradokizun eta azterketa zientifiko bat aurkeztu ziren, eta halaber, operadoreak haien berri eman zuen. Eduki laburtuarekin batera, erantzun hauek eman dira.

Alegazioak zer operadoreri bidali zaizkion, haren lurralde planaren arabera sailkatu dira. Hala ere, haietako asko hainbat operadoreren planekin bat zetozenez, bai haien edukia bai haiei emandako erantzuna errepikatu egin dira.

Alegazio-idazkiak:

1. Pedro Osés Navaz jauna, Ekologistak Martxan elkartearen izenean eta hura ordezkatuz. (4., 5., 18., 26., 27. eta 29. alegazioen berdina).

Edukia:

Teknologia horrek osasunari kalte egiten diola alegatu du eta, hortaz, legea aldatzeko eskatu. Bere ustez erakundeek babes-neurriak hartzen ahal dituzte, arriskuak benetakoak eta larriak erabat frogatu arte itxaron beharrik gabe. Lege berri bat eskatu du, honakoa lortzeko asmoz: baimendutako mailak murriztea, antenak biziguneetatik aldentzea eta abar.

Erantzuna:

Eskaera hori, hots, gaur egun auzi honen gainean dauden legeak aldatzekoa, lurralde planak onesteko prozeduratik kanpo dago erabat, eta horixe da hain zuzen ere jendaurreko prozesu honen xedea. Beraz, beste bide bat erabili beharko litzateke horretarako. Dena den, Nafarroako Gobernuak, arau indardunak bete behar baititu, eta haiek alde batera uzterik ez duenez, ezin du inola ere aintzat hartu haien urraketa proposatzen duten eskaerak. Teknologia horrek osasunari egiten ahal dion kalteari dagokionez, auzi hori ere jendaurreko aldiaren kanpokoa da. Izan ere, kasu honetan Nafarroako Gobernuaren eginkizun bakarra da plan horiek Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzen dituen maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean agindutakoa betetzen dutela ikuskatzea. Horrek ez du baldintzatuko lege batek osasunaretzako jarduera kaltegarririk baimentzen ahal duenik. Edonola ere, azaldutako kezka dela-eta, Osasun Departamentuak txosten bat prestatu du horren gainean (8. alegazioari emandako erantzunean oso-osorik ageri da). Bertan, Osasunaren Mundu Erakundearen baieztapena hartu da aintzat. Hari jarraikiz, berriki egindako ikerketan ez da ondorioztatzen sakelako telefonoek edo dagozkien oinarrizko estazioek igorritako irrati-frekuentzia eremuetan egotea osasunerako kaltegarria denik.

2. Castejongo Udala.

Edukia:

Vodafone España, S.A.k (aurrerantzean Vodafone) "El Campillo" izeneko parketik gertu jartzeko proposatu du. Udala kontra agertu da kalte egin dakiokeen eremua iruditu zaiolako. Bestetik, Amena eta Telefónica Móviles España, S.A. (aurrerantzean Telefónica) enpresekin Udalak hitzartuak dituen lurzorua lagatzeko kontratuak ez omen ditu berrituko.

Erantzuna:

Operadoreak estazioaren kokalekuari dagokionez aurkeztutako fitxan ez zen kalte egin dakiekeen eremuei buruzko ikerketarik jaso. Baina, alegazioarekin batera bidalitako tokiko planoari jarraikiz, parke horren kokalekua aztertu ondoren, proposatutako sakelako telefonoen estaziotik parkera 100 metro baino gehiago daudela frogatu da. Hortaz, maiatzaren 10/2002 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatu baitzituen, ez da beharrezkoa kalte egin dakiekeen eremuen gaineko ikerketa berariazkoa aurkeztea. Horrenbestez, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak ez du agintzen aipatu antena Azpiegituren Lurralde Planetik kentzeko. Aurkeztu diren gainerako alegazioak ez dagozkio jendaurreko aldi honi.

3. Orkoiengo Udala.

Edukia:

Udal mugapean egun dauden antenen kokalekua dela-eta atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu du, zehazki, Amenaren antenarena, operadoreak aurkeztutako fitxaren arabera Arazurin baitago, eta Telefónicarenak. Udalak egiazko UTM koordenatuak aurkeztu ditu.

Erantzuna:

Bai Telefónicak bai Amenak, alegazioei erantzuna ematearren, fitxa horietako koordenatuak behar bezala zuzendu dituzte.

4. Miguel Angel Gurbindo jauna, Arga Chantrea auzo elkartearen izenean eta hura ordezkatuz.

Edukia eta erantzuna:

Alegazio honek 1 zenbakikoaren eduki bera du eta, beraz, erantzun berbera.

5. Ascen Ganuza Apostua andrea, Sakelako telefonoek ukitutakoen taldearen izenean eta hura ordezkatuz.

Edukia eta erantzuna:

Alegazio honek 1 zenbakikoaren eduki bera du eta, beraz, erantzun berbera.

6. Irunberriko Udala.

Edukia:

Telefónica proposatutako "Irunberri herria" izeneko kokalekua ez onartzeko eskatu du. Izan ere, Irunberriko naturaren interpretaziorako zentrotik gertu eta Jasokundeko Ama Birjinaren elizatik 100 metro baino gutxiagora dago. Udalbatzaren ustez, naturaren interpretaziorako zentroa eta Jasokundeko Ama Birjinaren eliza kalte egin dakiekeen eremutzat eta multzo historikotzat hartu behar dira hurrenez hurren. Lehenengoa bisitari ugariengatik (gehienak ikasleak) eta bigarrena, herriko plan orokorrean babestutako eraikina izateagatik.

Erantzuna:

10/2002 Foru Legeari jarraikiz, Irunberriko naturaren interpretaziorako zentroa kalte egin dakiekeen eremutzat hartzerik ez dagoenez, ezin da legez kanpoko mugapenik ezarri. Gainera, ez da eragin berezirik aurreikusi, inor ez baita egonen era jarraituan eragin eremuan. Jasokundeko Ama Birjinaren elizaren kasuan, antena ez da elizan berean jarri. Hortaz, 10/2002 Foru Legearen 6. artikuluko lehen atalean, multzo historiko-artistikoei dagokienez, ezarritako mugak ez du ukitzen. Edozein kasutan ere, agindu horren arabera, udalek, pertsona interesdunak entzun ondoren, ingurumen, paisaia edo hirigintza arrazoiak direla medio, berariazko konponbideak jartzen ahalko ditu azpiegituren eragina ahal den guztian gutxitzeko eta ingurunearekin harmonizatzeko. Arestian esan bezala, azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako antena Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

7. Garesko Udala.

Edukia:

2000ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran, Udalak erabaki zuen "El Reducto" aldeko hirigintza lizentziak bertan behera uztea, arkeologiako azterketa bat egiteko eremu hori babesteari begira.

Horretaz gain, "El Reducto" antena oihan bat bihurtzea saihestu gogo du udal honek. Horregatik proposatu du leku horretan dauden instalazio guztiek azpiegitura berberak erabiltzeko.

Erantzuna:

Nafarroako Gobernuak 2005eko apirilaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, AMENAk aurkeztua, jendaurrean jarri zen eta, aldi berean, udal ukituei entzunaldia eman zitzaien. Erabaki horren III. ataleko d) puntuan honako hau adierazi zen: "Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak, egin duen txostenean, ezetza eman dio NAVAR 0048 (Gares) izeneko kokaleku proiektuari (Telefónica Móviles enpresak herriko hilerriaren ondoan, "El Reducto" izeneko alderdian, dagoeneko baduen dorrean instalatu nahi da), Telefónica Móviles enpresaren antena aztarnategi arkeologiko babestu batean baitago eta ez baita bidezkoa zerbitzu hori finkatzea; gainera, Amena enpresak ez ditu bete Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak maiatzaren 16an emandako 228/2000 Ebazpeneko aginduak."

Operadoreak kokaleku horren gaineko beste fitxa bat aurkeztu du eta, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 228/2000 Ebazpeneko aginduak bete ondoren, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkeologikoaren Bulegoak fitxaren gaineko adostasun txostena eman du. Horiek horrela, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen ondoriozko betekizunak direla-eta, ez dirudi bidezkoa denik alegazioko alderdian dauden antenak Azpiegituren Lurralde Planetatik baztertzea.

8. M.ª Josefa García Soto andrea, "Alde Zaharra" auzo elkartearen izenean.

Edukia:

Elkarte honek Nafarroako Gobernuari Azpiegituren Lurralde Planak bertan behera uzteko eskatu dio eta, halaber, erradiazio elektromagnetikoak pertsonen osasunean dituen eraginen gaineko ikerketa publiko bat hasteko.

Erantzuna:

1. alegazioari emandako erantzuna errepikatzen da, hots, jendaurreko prozesu honetatik kanpoko auzitzat jo da. Era berean, osorik erantsi da Osasun Departamentuak auzi horren gainean emandako txostena.

Osasunaren Mundu Erakundearen 2002ko urtarrilaren 23ko aitorpenak hauxe dio: "Berriki egindako ikerketan ez da ondorioztatzen sakelako telefonoek edo dagozkien oinarrizko estazioek igorritako irrati-frekuentzia eremuetan egotea osasunerako kaltegarria denik. Hala ere, azterketa horietan hutsuneren bat atzeman baita, zentzuzkoa da ikerketa berriak abiaraztea arriskuak hobeki baloratze aldera. 2007. urtean ikerketa horiek bukatu eta ebaluatuko direla aurreikusi da. Hortaz, ordura arte ezin izanen da osasunean jasaten ahal diren arriskuen gaineko behin betiko emaitzarik argitaratu."

Erradiazio ez-ionizatzaileek osasunean dituzten eraginak ez daude ongi zehaztuta eta subjektiboak dira. Horregatik zaila da ikerketa epidemilogiko batean haiek modu objektiboan neurtzea.

Egun, MOE, IARC (Internacional Agency for Research on Cancer) eta beste erakunde batzuk gaia aztertzen ari dira. Nazioarteko ikerketa horien emaitzak izan arte itxoin behar dugu, izan ere, haien diseinu epidemiologikoa zabala eta lurraldeartekoa baita, bide emanen dute eraginari buruzko adierazleak modu fidagarriagoan aztertzeko.

Populazio gune txikietan adierazle puntualek ausazko aldakortasun handia dutenez, herriak batu behar izaten dira aldakortasuna gutxitze aldera. Hala egiten dute MOE edo IARC bezalako nazioarteko erakundeek zentro askoren arteko ikerketetan.

Nafarroan, orain arte, ezarritako gomendioak betetzen ari dira. Erakundeak egiten ari diren ikerketek osasunerako arriskuak zehaztasun zientifikoz baloratuko dituztelakoan, haien emaitzen esperoan gaude Gobernuari haiek gomendatutakoa proposatzeko.

Ikerketa horiek bukatutakoan, osasunerako eraginak objektiboki frogatzerik izan, eta Nafarroan herritarrak eta eragin eremu diferenteak egonez gero, hasiera ematen ahalko litzaioke mota horretako ikerketa bati, betiere, legeak zehazten duen modura, zehaztasun zientifikoan oinarrituta, epe ertain eta luzera."

9. Mendabiako Udala.

Edukia:

Oro har, entitate honek eskatu du Amenak aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Plana onetsi baino lehen Nafarroako Gobernuak bidezko azterketak egin ditzan, lehen neurri gisa, erradiazio horiek pertsonen osasunean duten eragina ezagutzeari begira. Orobat, ezinbestekotzat jo du foru legerian xedapen batzuk sartzea, telefoniako konpainiak behar den bezala funtzionatzeko nahitaezkotzat hartzen diren gutxieneko mailetara egokitu daitezen.

Eta bereziki, ezinbestekotzat jotzen dute Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Osasun Departamentuek Vodafoneren herriko antenaren egoera ikuskatzea, herritarren osasuna bermatze aldera, uste baitute antenak kalte larria egin duela. Haien ustez, enpresen interesak eta herritarren lasaitasuna bateratzeko bide bakarra da lege zorrotzagoak ezartzea erradiazioei dagokienez. Halaber, haien arabera, legeek debekatu beharko lukete herriguneetan halako instalazioak jartzea baldin eta proiektuak ukitzen dituen auzo guztien arteko aurretiazko erabakirik ez badago.

Erantzuna:

Antzekoak baitira, 1. alegazioari emandako erantzuna errepikatzen da, eta bai oro har antenei buruz egindako oharrarentzat bai Vodafoneren antena dela-eta egondako alegazioarentzat. Hona hemen: eskaera hori, hots, gaur egun auzi honen gainean dauden legeak aldatzekoa, lurralde planak onesteko prozeduratik kanpo dago erabat, eta horixe da hain zuzen ere jendaurreko prozesu honen xedea. Beraz, beste bide bat erabili beharko litzateke horretarako. Dena den, Nafarroako Gobernuak, arau indardunak bete behar baititu, eta haiek alde batera uzterik ez duenez, ezin du inola ere aintzat hartu haien urraketa proposatzen duten eskaerarik. Teknologia horrek osasunari egiten ahal dion kalteari dagokionez, auzi hori ere jendaurreko aldiaren kanpokoa da. Izan ere, kasu honetan Nafarroako Gobernuaren eginkizun bakarra da plan horiek Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzen dituen maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean agindutakoa betetzen dutela ikuskatzea. Horrek ez du baldintzatuko lege batek osasunarentzako jarduera kaltegarririk baimentzen ahal duenik. Edonola ere, azaldutako kezka dela-eta, Osasun Departamentuak txosten bat prestatu du horren gainean (arestian jaso dena). Bertan, Osasunaren Mundu Erakundearen baieztapena hartu da aintzat. Hari jarraikiz, berriki egindako ikerketetan ez da ondorioztatzen sakelako telefonoek edo dagozkien oinarrizko estazioek igorritako irrati-frekuentzia eremuetan egotea osasunerako kaltegarria denik.

Azkenik, esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta beren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako antena Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

10. Tuterako Udala.

Edukia:

Udalak, osoko bilkuran, azpiegitura berrien instalazioa atzeratzea erabaki zuen, harik eta kutsatutako aldeak edo eremuak mugatu eta sektore hori arautu eta antolatzeko ordenantzak onetsi arte.

Erantzuna:

Berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta beren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat).

11. Iruñeko Udala.

Edukia:

Udal horren arabera, Azpiegituren Lurralde Planean sartutako instalazio batzuen kokalekua ez da egokia hirigintza irizpideak direla-eta, eta hortaz, haien kokalekua berraztertu behar da. Esate baterako, Udal Planak babestutako eraikin batzuetan antenak daudela zehaztu dute: Amenaren antena bat (Nafarroako Gorteak kalea, 1), Telefónicaren beste bat (Bergamín, 2) eta Vodafoneren bi (Bergamín, 2 eta Gazteluko plaza, 42).

Orobat, gaur egun dauden instalazioak Azpiegituren Lurralde Planetan sartu ez direnez, planak eta egun dituzten edukiak onetsiz gero, instalazioak baliogabetu eta kentzeko neurriak hartu beharko dira.

Erantzuna:

Berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta beren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Alegia, udal lizentziak hirigintzako planeamenduari jarraikiz emanen dira, Azpiegituren Lurralde Planek galarazi gabe. Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen proposatutako instalazioak Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

Instalazioak kentzeari dagokionez, 10/2002 Foru Legearen 7. artikulua aplikatuko da jarduera behin betiko utzi edo instalazioan erabiltzen ez den elementurik egonez gero, operadoreak, edo kasua bada instalazioen jabeak, behar direnak eginen ditu irrati-komunikazioko ekipoak edo haien elementuak kendu eta erretiratzeko, eta instalazio hori kokatuta dagoen zorua edo eraikina instalazioak jarri aurretik zegoen bezala utzi beharko du.

12. Antsoaingo Udala.

Edukia:

1. Azpiegituren Lurralde Plana jendaurrean UPSa gisa jartzea egokia ez dela alegatu dute, izan ere, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzen dituen maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legea zaharragoa da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea baino, eta lege hartan ez da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko aurreko legearen inolako aipamenik egiten (10/1994 Foru Legea), ez Azpiegituren Lurralde Planaren definizioan ez haren onespenari dagokionez.

Horretaz gain, adierazten dute Azpiegituren Lurralde Planak ezin direla UPS edo plantzat hartu, besteak beste, horiek garatu eta egiteko azpiegiturak besterik ez dutelako erregulatzen, eta lehendik dauden instalaziorik ez dute inoiz jasotzen edo sartzen. Batzuen eta besteen edukia eta helburua ezin dira parekatu, ezta egin eta onestearen ondorioetarako ere, ekimen pribatuko planak direlako.

Horrela bada, 10/2002 Foru Legeak Azpiegituren Lurralde Planak UPSen modura espresuki arautzen ez dituela adierazi dute, nahiz eta egiterik bazuten. Halaber, foru lege horrek berak dio departamentu eskudunak onetsiko dituela, eta ez Nafarroako Gobernuak, UPSen onespenaren kasuan hala egiten bada ere. 10/2002 Foru Legeak ezarri zuen "departamentu eskudunak onetsiko dituela azpiegiturei buruzko lurralde planak". Alegatzaileen ustez, hori nahikoa da prozedura bat eta organo eskudun bat daudela zehazteko. Beraz, Erabakiak Azpiegituren Lurralde Planak UPSen gisara hartu eta onesteko oinarri hartzen zuen gabezia hori ez dago. Horiek horrela, 10/2002 Foru Legearen 12.1 artikuluak ondokoa ere ezartzen du: "Tramiteak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin bat eginen dira".

2. Azpiegituren Lurralde Planaren edukia, eragina eta, batez ere, ondorioak ez dira UPSek dituzten berak. 10/2002 Foru Legearen 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Azpiegituren Lurralde Planak arlo horretako departamentu eskudunak onetsi beharko ditu, baina, horretaz gain, lurzoru ez urbanizagarrian kokatzen direnean, baimena beharko dute, bai eta udalaren kasuan kasuko lizentziak ere. UPSak, berriz, Udalaren kontroletik salbuetsirik daude eta, horregatik, udal planeamendua urratu gogo dute. Antsoainen kasuan, esaterako, bi ebazpen judizialek Amenaren eta Teléfonicaren antena biren ezarpena (Jurramendi zeharkalean eta Lapurbide kalean, hurrenez hurren) legez kanpokoa deklaratu arren, Azpiegituren Lurralde Planean sartu dira.

3. Nafarroako Gobernuaren Erabakiak eta Azpiegituren Lurralde Planari eman nahi dizkion ahalmen eta ondorioek Nafarroako Gobernuaren eta Udalen arteko eskumenen banaketa urratzen dute.

Amaiatzeko, udalbatzak eskatu du Teléfonicaren eta Amenaren Azpiegituren Lurralde Planak behin betikoz ez onesteko.

Erantzuna:

Azpiegituren Lurralde Planak ez dira UPSekin erabat berdindu nahi, baizik eta, Nafarroako Gobernuaren 2005eko apirilaren 18ko Erabakiaren arabera, jendaurrean egon baitzen, 10/2002 Foru Legean Azpiegituren Lurralde Planak onesteko prozedurarik jaso ez zenez, 35/2002 Foru Legean UPSetarako ezarritako bera aplikatzen ahal zela erabaki zen. Horrek ez du esan nahi tokian tokiko kontroletatik salbuestea bilatzen denik, eta are gutxiago, udal planeameanduaren betearazpenetik. Aitzitik, berriz ere gogorarazten da azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planak ez onestea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

13. Atarrabiako Udala.

Edukia:

Udal honek Telefónicaren Atarrabia-EB 3100267 izeneko estazioaren instalazioa kentzeko eskatu du edo, bestela, beste nonbait jartzeko, baina betiere, Atarrabiako industrialdearen eta Ezkabako tunelen arteko lurzoruaren hirigintzako garapena gero batean ukitu gabe, lehendik zeuden azpiegiturak direla-eta nahiko baldintzatua baitago jada.

Era berean, adierazi dute 10/2002 Foru Legearen xedeetako bat telefono-antenen hedapen bidegabea saihestea dela, lurzoruaren zentzuzko erabileraren kontrakoa den neurrian eta ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeko baliabide gisa. Atarrabia-EB 3100267 instalaziotik 2000 metro baino gutxiagora beste batzuk daudenez, operadore berarenak ere, Vodafonekoarekin (Burlata-Biltontzia) partekatzeko proposatu da, hura ere egokia baita.

Erantzuna:

Berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta beren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat edo gero bateko planeamenduarentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako antena Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

Bestalde, egia da EB 3100267 estazioa lurzoru urbanizaezinean dauden beste batzuetatik (Arre-EB 3100175 edo Uharte 3100076) 2000 metro baino gutxiagora dagoela. Horrenbestez, 1324/2000 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, azpiegiturak partekatu beharra du. Halaber, nahiz eta operadoreari horretarako errekerimendua egin, ez du alderdi teknikoei buruzko frogagiri nahikorik aurkeztu, foru agindu horren 2.1 artikuluko salbuespena lortzeko. Horiek horrela, estazio hori partekatu beharra ezarri eta Azpiegituren Lurralde Planetik kentzen da.

14. Francisco Javier Soto Astis jauna, "Copropietarios de Viviendas Santa Elena"-ren izenean eta hura ordezkatuz.

Edukia:

Telefónicaren Azpiegituren Lurralde Planaren onespenerako oinarrizko estazioa dela-eta (Alfontso Borrokalaria, 1, Iruña) egin diren jarduketa guztiak baliogabetzeko eskatu du, bai eta behin betiko onespena ez onartzeko ere, epai irmo bat betearazteko emandako auto bat dagoelako, non instalazio horiek kentzeko agindu baitzen.

Erantzuna:

Alegatutako jarduketa judizialak Azpiegituren Lurralde Planen balizko onespena baino lehenagoko egoera bati dagozkio, egun dauden instalazioei hain zuzen ere, eta kasua izanez gero, kendu beharko lirateke. Baina, ez dute zerikusirik hemendik aurrera egiten ahalko diren jarduketekin. Besteen leku berean ere jartzen ahalko dira, baldin eta horretarako lege baldintza guztiak betetzen badituzte, Azpiegituren Lurralde Planetan sartuak egotearena barne, eta udalek behar diren lizentziak ematen badie.

15. Gregorio Galilea Arazuri jauna, Vianako Udaleko alkate udalburua.

Edukia:

Alegatzaileak Telefónicaren antena bat (Viana EB) kentzeko eskatu du, herrigunean berean, liburutegitik eta kultur etxetik 30 bat metrora baitago, herritarren osasunean eragina izaten ahal duelakoan.

Erantzuna:

Ez liburutegia ez kultur etxea ezin dira kalte egin dakiekeen eremutzat hartu, 10/2002 Foru Legearen 5.2 artikuluan leku horietarako ezarritako definizioari jarraikiz.

Edonola ere, berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako antena Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

16. Carmelo Salvatierra Macua jauna, Deikazteluko Udalaren alkate udalburua, haren izenean eta hura ordezkatuz.

Edukia:

Alegatzaileak Montejurrako antena Telefónicaren Azpiegituren Lurralde Planean sartzeko eskatu du, udal mugapearen barnean baitago, "Cabeza Melón" alderdiko 501-A lurzatian, hain zuzen ere. Hasiera batean instalazio hori Aberingo udal mugapean eraiki zen, baina operadoreak egindako hedapenaren ondoren, Deikazteluko udal mugapeko lurzorua okupatzen du gaur egun.

Erantzuna:

Azpiegituren Lurralde Plan horretan ez da Deikazteluko estazioaren hedapena aurreikusi. Hortaz, ez da onetsi eta planean ez da sartu.

17. Baztango Udala.

Edukia:

1. Lehenik eta behin, alegatzaileak azpimarratzen du lege indardunetan anbiguotasunak daudela ondokoen gainean:

_Dauden estazioen tipologia. Nazio mailako legeetan 4 estazio mota daude, urtero frogagiriak aurkeztu behar dituztenak (ER1, ER2, ER3 eta ER4).

_Sailkapen horretan sartzerik ez duten estazioak ER5 taldean sartu dituzte operadoreek, eta Estatuko legeei jarraikiz, ez dute emisio irrati-elektrikoei buruzko agiririk aurkeztu beharko. Aitzitik, foru legeek estazio guztien gaineko fitxak aurkeztu beharra ezarri zuen. Baztanen, estazio asko hiri lurzorutik kanpo daude, herrigunetik urrun. Hortaz, ER5 motakotzat har daitezke.

_Estazioak honako hauen arabera sailkatzen dira: potentzia erradiatua, hiri lurzoruan egon edo ez, haien inguruan inor joan ohi den arlorik baden. Azken puntu hori alegazioan anbiguotzat jo zen.

2. Telefónica, Amena eta Vodafoneren Azpiegituren Lurralde Planei dagokienez, estazioek igorpen irrati-elektrikoen mailak ez dituztela neurtzen alegatu dute.

3. Batera erabiltzea dela-eta, haien ustez, bideragarria izan daiteke Elizondoko kokalekuetan eta Almandozkoetan, salbu eta arrazoi teknikoek kontrakoa agintzen badute. Gorramendin, gaur egun dauden dorreen tamaina kontuan hartua, ezin dira bakar batean bildu. Izan ere, egun dauden antenen kopurua oso handia da.

Telefónicaren estazioei dagokienez, honako hauek partekatzea proposatu da:

_Elizondo ER, Vodafoneren Elizondo estazioaren gertu, AT-NA-Elizondo Amenaren estazio bat ere egonen da (NAVR1052).

_Almandoz EB, Amena (NAVR 1032) enpresaren dorren baten inguruan dago.

Amenaren estazioei dagokienez, honako hauek partekatzea proposatu da:

_Elizondo NAVR 1053, Nafarroako Gobernuak Gorramendin duen dorrean, dorre horiek antenez gainezka baitaude.

_Elizondo NAVR 1052, arestian aipatu moduan, Telefónicaren dorre baten aldean baitaude.

Vodafoneren estazioei dagokienez, honako kokaleku hauek partekatzen ahal direla adierazi dute:

_AT-NA-Elizondo

_GN-NA-Gorramendi, Nafarroako Gobernuak Gorramendin duen dorrean, dorre horiek antenez gainezka baitaude.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak txosten bat prestatu zuen Vodafoneren AT-NA-Belateko tunela izeneko estazioaren leku erabilgarrietatik igorpen elektromagnetiko gogorrena jasaten duena zein den jakiteko asmoz. Hori dela-eta, alegatzaileak adierazi du ez dela kontuan hartu pasabide arrunt bat badela, beraz, horren arabera, operadoreak CTE/23/2002 Aginduan sailkatuetatik kanpo uzten duela estazioa, eta horregatik, ez dela araudia urratzen ari.

5. Amaitzeko, alegatzailearen ustez, eta operadoreen lurralde planak eta Nafarroako Gobernuko departamentuen azterketen gaineko txostenak aintzat hartuta, kokalekuak partekatzeari buruzko inguruabar batzuk eta zenbait ataletako informazio falta bazter utzita, lurralde planak teknikoki egokiak dira, bai eta Baztango komunikazio mugikorren estaldura hobetzeko beharrezkoak ere.

Erantzuna:

1. Arau indardunen anbiguotasunari edo zehaztasun faltari buruzko alegazioak ez dagozkio Azpiegituren Lurralde Planen informazio aldiaren prozedurari.

2. Telefónicaren eta Amenaren fitxetan hasiera batean ez ziren igorpenak jaso, baina eskatu ondoren, Azpiegituren Lurralde Planari erantsitako taula batean ageri dira.

Vodafonerekin berdin gertatu da, salbu eta Belateko tunela1 izeneko kokalekuari dagokionez. Izan ere, errepikagailuaren estazio gisa aurkeztu du, haren igorpen maila erantsi gabe. Kasu guztietan ezinbestekoa denez, kokaleku hori Azpiegituren Lurralde Planetik kendu da.

3. Alegatzaileak aipatu dituen partekatzeak direla-eta, kokaleku eta fitxa horiek aztertu ondoren, egiaztatu da Telefónicaren Elizondo ER eta Almandoz EB kokalekuek udal lizentziarik ez dutela, eta gainera, Elizondoko AT-NA-Elizondo (Vodafone) eta Almandozko NAVR1032 (Amena) estazio lizentziadunetatik 2000 metro baino gutxiagora daudela. Horrenbestez, Telefónicaren kokalekuek 1324/2000 Foru Aginduak ezarritako partekatu beharra bete behar dute, ezin baitira lehenagoko kokaleku balioduntzat hartu eta, hortaz, Azpiegituren Lurralde Planetik kendu dira. Gorramendiko dorreak direla-eta, alegatzailearen irizpidearekin bat egiten du partekatzearen ezintasunari dagokionez.

4. 10/2002 Foru Legearen arabera, kasu guztietan, estazioaren leku erabilgarrietatik igorpen elektromagnetiko gogorrena jasaten duena zein den azaldu behar da.

18. Sakelako telefonoek ukitutakoen Nafarroako taldea.

Edukia eta erantzuna:

Alegazio honek 1 zenbakikoaren eduki bera du eta, beraz, erantzun berbera.

19. Zizur Nagusiko Udala.

Edukia:

Udalaren arabera ezin da onartu Telefónicaren Azpiegituren Lurralde Planean Zabalgaina kaleko estazioa lehenagotik zegoen instalaziotzat hartzea. Legez kanpoko estazio bat baita, aginduzko lizentziarik gabe egina, eta kendu behar dena administrazioarekiko auzien epaitegiaren epaiari jarraikiz. Horretaz gain, instalazioari buruzko fitxan, 100 metroko ingurunean, kalte egin dakiekeen bi eremu aipatzen dira, eta haiei Hidoia parkea gehitu behar zaie. Izan ere, N-111 errepideko lotunearen obren ondorioz desagertu arren, egun berregiten ari dira Lotunearen proiektuan eta planeamendu indardunean agindu bezala.

Halaber, egokitasun ziurtagiria ez duela teknikari eskudun batek sinatu eta ikus-onetsi gabe dagoela ohartarazi du.

Erantzuna:

Alegatutako jarduketa judizialak Azpiegituren Lurralde Planen balizko onespena baino lehenagoko egoera bati dagozkio, egun dauden instalazioei hain zuzen ere, eta kasua izanez gero, kendu beharko lirateke. Baina, ez dute zerikusirik hemendik aurrera egiten ahalko diren jarduketekin. Besteen leku berean ere jartzen ahalko dira, baldin eta horretarako lege baldintza guztiak betetzen badituzte, Azpiegituren Lurralde Planetan sartuak egotearena barne, eta udalek behar diren lizentziak ematen badie.

Estazioen gaineko "Ministeriorako egiaztagiriak" ez dira derrigorrez Azpiegituren Lurralde Planetan jaso behar.

Zizur Nagusiko Udal Plana aztertu ondoren, Erreniega eta Hidoia parkeak parke publikotzat jotzen direla egiaztatu da. Baina horrek ez du eragozten 100 metrotik beheiti antenak paratzea; baldintza bakarra da kalte egin dakiekeen eremuetarako ikerketa berariazko bat aurkeztea, operadoreak xede horrekin igorri duena.

20. Telefónica Móviles España, S.A.

Edukia:

1. Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenari dagokionez, alegatu dute aurkeztutako 36 mikrozelulak gaur egun badaudela, eta ez daudela, txostenak aitortzen dien izaeraren arabera, aurreikusita.

2. Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuaren txostenean eskatutako agiriak osatu dira, eta 1324/2000 Foru Aginduan ezarritako azpiegiturak partekatzeko auziari dagokionez, operadoreak alegatu du ezin dela eta gainera zentzurik ez duela operadore beraren azpiegiturak partekatzea.

3. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren txostenaren 310078 Iruña-Sanduzelai kokalekuari dagokionez, haren baliogarritasuna alegatu dute, ingurumen zein hirigintza arrazoiengatik, bai eta arestian aipatutako partekatzeko ezintasunagatik ere. 3100237 Lizarra-Merkatondoa kokalekua dela-eta, haien ustez ez du Zerbitzu horrek aipatzen duen begi-inpakturik sortzen.

Erantzuna:

1. Mikrozelulak aurreikusitako instalaziotzat hartu dira, aurretik ez baitzuten lege-baliorik, aginduzko baimenik eta lizentziarik ez zutelako.

2. Osatutako agirien gaineko erantzuna Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuaren txostenari erantsi zaio.

3. Operadore beraren azpiegiturak partekatzearen ezintasunari eta zentzu faltari dagokienez, alegazioa ezin da onartu 1324/2000 Foru Legeak, azpiegiturak partekatu beharraren auzian, bereizketarik egiten ez baitu operadore berarenak izan edo ez. Orobat, lurraldearen gaineko eragina ez da instalazioen titulartasunaren araberakoa.

4. Pronuntziamendu judizial batek 310078 Iruña-Sanduzelai estazioa berriki legeztatu duenez, haren kokalekua onartu eta Azpiegituren Lurralde Planean sartu da. 3100237 Lizarra-Merkatondoa estazioari dagokionez, erantzun hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenari erantsi zaio.

21. Pedro Andrés López Vera jauna.

Edukia:

Alegatzaileak eskatu du:

1. Telefónicak eta Amenak Olatzen dituzten antenak legez kanpokoak direnez, lehenbizikoak jarduera sailkaturako baimenik ez duelako eta bigarrenak obretarako baimenik eta jarduera sailkaturako baimenik ez dituelako, jarduera bertan behera utz dadila, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legean ezarritakoari jarraikiz.

2. Zehapen espedientea irekitzeko sustatzaileei, Telefónicari eta Amenari, alegia.

3. Kontuan har dadila inguruan familia bakarreko etxebizitzak daudela eta laster eskola bat eginen dela Gorraizko eskola-lurzatian.

4. 1324/2000 Foru Aginduaren eta 10/2002 Foru Aginduaren zehaztapenak bete daitezela exijitzeko, lurzoru urbanizaezinean kokatutako bestelako estazioetarako distantziei dagokienez.

5. Iruñerriak izanen duen garapen urbanistikoa eta bertan eginen den saihesbide handia kontuan harturik, gaur egungo legez kanpoko kokalekutik kendu eta beste bat bilatzeko, eremu horretan gauzatzen ari diren garapenei egokituagoa.

Erantzuna:

1 eta 2. Lizentzia faltari eta bertan behera utzi eta zehapena jartzeari buruzko alegazioak udal esparrukoak dira, eta, beraz, jendaurrean jartzeko prozesu honen kanpokoak.

3. Etxebizitzak hurbil egotea ez da Azpiegituren Lurralde Planetan kokalekuak sartzeko 10/2002 Legean aurreikusitako oztopetako bat.

4. Azpiegiturak partekatzeko beharrari dagokionez, horrek ez du eraginik behar horrek indarra hartu aurretik egindako eta baimendutako instalazioen gainean.

5. Agertuko diren hirigintza arloko baldintzei dagokienez, berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako kokalekuak Azpiegituren Hiru Urteko Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez. Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako kokalekuak Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

22. Silvio Lozano Calvo jauna, Burlatako jarduneko alkatea, udal horren izenean.

Edukia:

Alegatzaileak eskatu du Telefónicaren Burlata/Nagusia eta Burlata/Caixa eta Amenaren NAVA 0024 mikrozelulen instalazioak ez onesteko, kalte egin dakiekeen eremuetatik 100 metro baino gutxiago dagoelako eta instalazio irrati-elektrikoei buruz udal honek onetsi berri duen ordenantzan ezarritakoaren kontra daudelako. Halaber, eskatu du Telefónicaren Atarrabia EB estazioa (6. poligonoko 1776 lurzatia) ez onesteko edo lekuz aldatzeko, izan ere, kaltegarria izan liteke Burlatako, Atarrabiako eta Iruñeko udalak aztertzen ari diren garapen urbanistiko bateratuarentzat.

Orobat, eskatu du Telefónicaren Burlata/Telefónicaren biltegia eta Vodafoneren AT-NA-Burlata izeneko fitxak zuzentzea, lurzorua urbanizaezina baita, eta ez hiri lurzorua.

Erantzuna:

Berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako kokalekuak Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez. Bestalde, Telefónicak arretazko erabilerako tokietatik 100 metro baino gutxiagora kokatutako mikrozelulei buruz Legeak eskatzen dituen berariazko azterlanak aurkeztu ditu (Azpiegituren Lurralde Planetan sartu dira).

23, 24. eta 25. Lourdes Elorz Artázcoz andrea, Badostaingo kontzejuburu gisa, kontzejua ordezkatuz eta haren izenean, Federico Albero Ros jauna eta José María Senosiain Ibáñez.

Edukia:

Alegatu dute Telefónicaren Azpiegituren Lurralde Planean Badostainen jarri beharreko Badostain EB 3100307 estazioaren oinarrizko datuak ez daudela (kokalekua, ukipenak, datu teknikoak, sarbideen deskripzioa, etab.). Halaber, Badostainen 330 lagun bizi direnez eta urbanizazio berriak egiteko asmorik ez dagoenez (operadoreak kontrakoa esaten badu ere), haien ustez instalazioaren onura ez dago frogaturik.

Erantzuna:

Aipatutako datuak osatu ditu operadoreak. Sakelako telefonoen zerbitzua erabil dezaketen biztanleen kopuruari dagokionez, hori ez da Azpiegituren Lurralde Planetan kokalekuak sartzeko 10/2002 Legean ezarritako irizpideetako bat.

26. Jorge Labat Ibarrola jauna, Grupo Municipal Tafallaberri izeneko elkartearen izenean.

Edukia eta erantzuna:

Alegazio honek 1 zenbakikoaren eduki bera du eta, beraz, erantzun berbera.

27. Juan Pernaut jauna, Cuatropea 2 eta San Isidro 1 bizilagunen elkartearen izenean.

Edukia eta erantzuna:

Alegazio honek 1 zenbakikoaren eduki bera du eta, beraz, erantzun berbera.

28. Tafallako Udala.

Edukia:

1. Alegatzaileak adierazi du oinarrizko estazioak jarri eta funtzionatzeko beharrezkoa dela jarduera sailkaturako eta irekitzeko udal lizentziak eskuratzea.

2. Tafalla hiria ukitzen duten oinarrizko estazioen egoera aipatzen du, bai egun daudenena, bai proposatu direnena:

a) Telefónicak San Isidro kaleko 11 zenbakian duen estazioari dagokionez, esaten du ez dela egia 100 metroko eremuan kalte egin dakiokeen tokirik ez dagoela, izan ere, 25 bat metrora haurrendako parke publiko bat dago, eta 80 bat metrora ikastetxe bat. Banagune horrek ez ditu beharrezkoak diren udal lizentziak, eta berriki 1.500 bizilagunen sinadurak bildu dira haren itxiera eskatzeko. Gainera, instalazio horrek Tafallako HAPOn UC-19 unitaterako (bertan baitago instalazioa) onartutako gehieneko altuera gainditzen du, eta horrek begi-inpaktu handia sortzen duenez, erabat desegokia da inguruarentzat, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoaren aurkakoa.

b) Telefónicak N-121 errepidean duen banaguneari dagokionez (Erriberriko ur biltontzia), San Gregorioko baselizatik oso hurbil baitago, adierazten dute kalte egin dakiokeen tokitzat eta multzo historiko-artistikotzat har daitekeela. Azpiegiturak partekatuko diren beste kokaleku bat bilatzeko eskatzen dute, izan ere operadoreak berak onartzen baitu beste banagune batzuk daudela 2.000 metro baino gutxiagora; horrela, ingurumenaren eta paisaiaren gaineko eragina txikiagotuko litzateke, osasuna babesteko 10/2002 Foru Legeak ezartzen duena betez betiere.

c) Amenak jarri nahi duen banaguneari dagokionez (UTM x: 608.116 UTM eta: 4.709.610), fitxak, osatu gabe egoteaz gain, kontraesanak ditu, eta, hortaz, onartezina da eta hura partekatzeko eskatzen dute.

d) Amenak jarrita duen banaguneari dagokionez (UTM x: 609.473 UTM y: 4.709.218), adierazten dute kalte egin dakiokeen toki batean dagoela, Ereta kiroldegitik, udal igerilekuetatik eta pasealeku batetik oso hurbil, eta, hortaz, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoa hausten duela. Halaber, paisaiaren eta ingurumenaren gainean eragin handia duela diote. Gainera, 30 metrora beste antena bat dagoela esaten dute, eta hari buruzko informaziorik ez dagoela. Antena beste toki batean jarri eta beste banagune batekin azpiegiturak partekatzeko eskatzen dute.

e) Vodafonek La Nava industrialdean jarri nahi duen banaguneari dagokionez, esaten dute jarduerarako eta irekitzeko udal lizentzia tramitatu beharko dela. Gainera, poligonoko berdeguneetatik eta alboko kirol eremutik, dendetatik eta eremu sozialetik, alegia, parke publikotzat har daitekeen eremu batetik 100 metro baino gutxiagora dagoenez, ez du betetzen ezaugarri horiek dituen eremutik 100 metroko distantzia errespetatu beharra.

f) Eretako alderdian dagoen banaguneari dagokionez, udalak esaten du ez zaiola instalaizo horri buruzko informaziorik eman, eta hortaz, ez dakiela Azpiegituren Lurralde Planaren barruan ote dagoen. Nolanahi ere, alderdi berean banagune horretatik 30 bat metrora Amenak duena bezala, kalte egin dakiokeen toki batean dago eta, beraz, beste leku batean jarri eta partekatu beharko da.

Erantzuna:

1. Berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat). Hortaz, ez da bidezkotzat jotzen aipatutako kokalekuak Azpiegituren Lurralde Planetik kentzea, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legetik heldu diren betebeharrei dagokienez.

2. a) 10/2002 Legearekin bat, instalazioak kalteak izan ditzaketen tokietan jartzen ahal dira baldin eta behar den azterlan berariazkoa aurkezten bada, eta kasu honetan aurkeztu da.

HAPOn onartutako gehieneko altuera udalaren eskumena da, eta lizentzia eman aurretik berrikusi beharko da.

b) Baseliza multzo historikotzat har liteke Tafallako HAPOn, eta muga batzuk arautu litezkeen planeamenduan. Gainera, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak, maiatzaren 15eko 510/2001 Ebazpenaren bidez, baimena eman zuen Tafallako San Gregorio alderdiko 6. poligonoko 124. lurzatian sakelako telefonia automatikoko BTS banagune bat jartzeko, Telefónicak sustatua. Azkenik, instalazio hori ez dago lurzoru urbanizaezinean dagoen beste batetik 2.000 metro baino gutxiagora, eta, beraz, partekatu beharra, 1324/2000 Foru Aginduan ezarria, bete behar du.

c) Amenaren banaguneari dagokionez (NAVR2004 edo Tafalla-2), operadoreak ez du dagokion fitxa bete eta, hortaz, Azpiegituren Lurralde Planetik at gelditu da.

d) eta f) 10/2002 Legeari jarraikiz, alegazioko banaguneak (Amenarena eta Vodafonena) ez daude kalte egin dakiokeen toki batetik 100 metro baino gutxiagora. Gainera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak biak baimendu zituen 1324/2000 Foru Agindua atera baino lehen, eta, beraz, haien artean 30 metro baino gutxiagora badaude ere, ez dute foru agindu horrek ezarritako partekatu beharra bete behar.

e) Alegazioan aipatzen den Vodafoneren banaguneari dagokionez, erantzun honen 1. atalean azaldutakoari eusten zaio, eta, gaineratzen da ez dagoela kalte egin dakiokeen toki batetik 100 metro baino gutxiagora, 10/2002 Foru Legean ezarritako definizioaren arabera.

29. Juan Víctor del Barrio Iglesias jauna, Lurra-Lurraren Babeserako Nafarroako Elkarteko burua, elkartearen izenean.

Edukia eta erantzuna:

Alegazio honek 1 zenbakikoaren eduki bera du eta, beraz, erantzun berbera.

30. Jesús María Suescun Molinero jauna, Larragako alkatea.

Edukia:

Telefónicaren, Vodafoneren eta Amenaren telefono-deien banaguneen kokalekua kontuan harturik, alegatzaileak uste du kalte handiak ekartzen dizkiela udal horrek dituen toki eskubide eta interes publiko legezkoei, ez baitator bat hiru banaguneak toki batera eramateko Vodafonek egin duen proposamenarekin. Gaur egun hiru banaguneak herri-lurzati berean daude.

Amenaren instalazioari dagokionez, aipatzen du jarduerarako lizentzia eman zela, baina hainbat zehaztapen betetzeko baldintzarekin. Operadoreak ez du irekitzeko lizentziarik eskatu, eta ez du lurzatiaren erabileraren lagapen formalizaturik. Alkatetzak 2004ko urtarrilaren 28an emandako Ebazpenaren bidez, operadoreari behin betiko errekerimendua egin zitzaion banagunearen aztarna guztiak kendu eta ukitutako herrilurra lehengoratzeko. Ondoren, 2004ko otsailaren 10ean, operadoreak finkatzeko lanak egiten ari zirela jakinarazi zion Alkatetzari, eta udalak lanak eten eta tokia uzteko agindua eman zuen; Amenak errekurtsoa jarri zuen agindu horren aurka, gaur egun tramitatzen ari dena.

Telefónicaren instalazioari dagokionez, jarduerarako, lanetarako eta irekitzeko lizentziarik ez du, Alkatetzak 2000ko uztailaren 28an emandako Ebazpenaren bidez ukatu baiziren. Lurzatiaren erabileraren lagapen formalizaturik ere ez du.

Azkenik, Vodafoneren instalazioari dagokionez, hori da Udalaren errekerimenduei kasu egin dien bakarra, eta onartu egin du bere banagunea beste toki batera eramatea, 4. poligonoko 476 lurzatira, hain zuzen ere. Vodafonek kokaleku berri horretarako proiektu tekniko bat aurkeztu du, eta udalean tramitatzen hasteko baldintza da bere dorrean beste operadoreen instalazioak baimendu eta egun dauden banaguneak kentzea.

Banaguneak jartzeko lanek lur-erortzak eta lur-jausiak sortu dituzte, eta, ondorioz, hiru dorreak erortzeko arrisku handia dago; hortaz, udalak beste toki batera lehenbailehen eramateko agindua eman du. Lekualdatze hori ez da posible izanen Azpiegituren Lurralde Planak onetsi arte.

Bukatzeko, eskakizun hauek egiten ditu: Azpiegituren Lurralde Planak behin betikoz ez onesteko, hiru operadoreei egin behar diren aldaketen testu bategin bat aurkez dezatela eskatzeko eta 4. poligonoko 476. lurzatian hiru operadoreek partekatzeko dorre bakar bat lehenbaileen egiteko baimena emateko.

Erantzuna:

Berriz esan beharra dago azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat).

Vodafonek fitxa bat aurkeztu du alegatutakoarekin bat datorren beste kokaleku bati buruz (4. poligonoko 476. lurzatia). Bestalde, Telefónicak eta Amenak egun dituzten instalazioek, ingurumenaren gaineko eragin handiaz gain (Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak eman eta espedienteari atxikitako txostenean ageri bezala), erortzeko arrisku handia dute, Udalak esan bezala. Horiek horrela, ingurumenaren eta segurtasunaren arloko arrazoi horiengatik, kokalekuak dagozkien Azpiegituren Lurralde Planetatik kanpo uztea erabaki da.

31. Josetxo Iriguibel López, Uharteko Udalaren izenean.

Edukia:

1. Akatsak ikusi dituzte ondoko fitxa hauetan: Itaroa 3100417 (Telefónica), AT-NA-Areta (Vodafone) eta NAVR0162 (Amena).

2. Haien ustez, Huarte 3100076 (Telefónica), AT-NA-Areta (Vodafone) eta NAVR0162 (Amena) instalazioek estaldura-helburu beretsua dutenez, zilegi litzateke Huarte 3100076 izeneko kokalekua partekatzeko aukera aztertzea. Kokaleku hori, udal zerbitzu teknikoen arabera, egokiena da, bai Aretako industrialdearen eta Uharteko herrigunearen estaldura bermatzeko, bai herritarren eta industrialde horretan lan egiten duten pertsonen babes egokia bermatzeko.

3. Telefónicak Itaroa merkataritza gunean aurreikusi duen instalazioari dagokionez, uste dute komenigarria litzatekeela telefono-deien banagunea merkataritza gunetik at jartzeko aukera aztertzea (hor jende asko biltzen baita), herrigunetik eta merkataritza gunetik urrunago, baina estaldura eta partekatzeko aukera bermatuz.

4. Udalaren zerbitzu teknikoek instalazio horiek jartzeko baldintzak arautuko dituen udal ordenantza bat egitea aholkatu dute, herritarren osasuna zaindu eta babesteko.

Erantzuna:

1. Aipatutako fitxak osatu dituzte operadoreek.

2. Telekomunikazioko oinarrizko estazioen erabilera banatzeko prozedura arautzeko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak azaroaren 27an em,andako 1324/2000 Foru Aginduaren arabera, lurzoru urbanizaezinean baizik ezin da partekatzea exijitu, eta hori ez da kasua.

3. eta 4. Partekatzeari buruz aurreko atalean esan denari eusten zaio hemen ere, eta berriz ere gogorarazten da azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea gerora ezar daitezkeen kokalekuak aurreikusteko dela, eta horiek maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean finkatutako betebeharren araberakoak izan behar dutela; prozedura independentea da erabat, eta ez lotzailea toki entitateek beren eskumenen barruan eta baren udal araudiarekin bat egin behar dituzten ondoko jarduketentzat (adibidez, udal baimenentzat).

Iradokizunak:

Epez kanpo, Erroko Udalak hiru iradokizun-idazki igorri ditu, Telefónicaren, Amenaren eta Vodafoneren Azpiegituren Lurralde Planei buruzkoak.

Edukia:

1. Telefónicaren Azpiegituren Lurralde Planari buruz, ondoko iritzi hauek azaldu ditu:

_3100415 banagunea Zilbeti-Herria: dorrea pintatzea komeni litzateke, begi-inpaktua gutxiagotzeko.

_3100086 banagunea Erroko gaina: instalazioak eta egun dauden antenak partekatu eta dorrea pintatzea komeni litzateke, begi-inpaktua gutxiagotzeko. Halaber, Aintzioa herriko estaldura oso txikia dela aipatzen da.

_3100087 banagunea Bizkarreta: dorrea pintatzea komeni litzateke, begi-inpaktua gutxiagotzeko.

2. Amenaren Azpiegituren Lurralde Planari buruz, ondoko iritzi hauek azaldu ditu:

_NAVR 1057 banagunea Mezkirizko mendatea: dorrea pintatzea komeni litzateke, begi-inpaktua gutxiagotzeko.

_NAVR 1059 banagunea Erroko mendatea: instalazioak eta egun dauden antenak partekatu eta dorrea pintatzea komeni litzateke, begi-inpaktua gutxiagotzeko. Halaber, dorrearen kokalekuan akats kartografiko bat dagoela diote, Esteribarko udalerrian ageri baita, baina egiazki Erroko udal dermioan dago.

3. Vodafoneren Azpiegituren Lurralde Planari buruz, ondoko iritzi hauek azaldu ditu:

_049604 AM-NA b-472 banagunea Mezkiritz: dorrea pintatzea komeni litzateke, begi-inpaktua gutxiagotzeko. Instalazioak beste operadoreekin partekatzen jarraitu beharko litzateke.

_020270 AT-NA j-401 banagunea Erro: instalazioak eta egun dauden antenak partekatu eta dorrea pintatzea komeni litzateke, begi-inpaktua gutxiagotzeko.

Erantzuna:

Iritzi horiek ez dira alegazioak, eta izanen balira, ezetsi eginen lirateke, epez kanpo aurkeztu baitira; dena den, iradokizun hutsak izanik ere, ondoko erantzuna ematen zaie:

Dorreak pintatzeari dagokionez, ez dirudi horrela begi-inpaktua nabarmen gutxitu daitekeenik.

Erroko gainean eskatutako partekatzeari dagokionez, ukitutako hiru instalazioetan udal baimenik edo lizentziarik ez duen bakarra Telefónicarena da, eta, hortaz, instalazio hori (3100086 Erroko gaina) partekatu beharrari lotua dago, beste instalazio batzuetatik 2.000 metro baino gutxiagora baitago. Ondorioz, betebehar hori ezarri eta kokaleku hori kentzen da Telefónicaren Azpiegituren Lurralde Planetik.

Azterlan zientifikoa: Sakelako telefono zerbitzuak ukitutakoen taldeak, Azpiegituren Lurralde Planak jendaurrean egon diren aldian, azterlan zientifiko bat aurkeztu dute sakelako telefoniako banaguneek sortutako irrati-frekuentzien eraginaren esparruaren barruan egoteak osasunaren gainean izan ditzakeen ondorioei buruz; azterlanaren izena "The microwave sindrome further aspects of a study spanish" da. Azterlan horri ez zaio erantzunik ematen, ez baita alegazio bat.

III._Egindako txostenak.

Operadoreak, Nafarroako Gobernuaren erabakiari erantzuteko, testu bategin aurkeztu du, eta bertan bildu ditu, planari hasiera batean atxikitako dokumentazioaren ondoriozko aldaketez eta Azpiegituren Lurralde Plana jendaurrean jarri aurretik departamentuek emandako txostenez gain, gero eskatu ziren informazio osagarriak.

Testu bategin hori dela-eta, ondoko txosten hauek eman dira:

III.1._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua.

Alegazio guztiak eta Telefónica Móviles España, S.A.k aurtengo martxoaren 9an aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren Testu Bategina aztertu ondoren, ingurumenaren aldetik ondoko hau adierazten da:

1. Ondoren azaltzen diren telefono-deien bi banaguneei buruzko dokumentazioa osatu da, hasiera batean ez baizuten behar zen informazioa:

_EB Badostain banagunea (UTM koordenatuak X: 614.445 Y: 4.739.800) Eguesko 17. poligonoko 314. lurzatian dago eta lurzati hori Iruñerriko Ur Mankomunitatearena da. Lurzatia urbanizaezina da, gaur egun elkor gisa sailkatua eta Irigaraiko ur biltontziaren ondoan dago.

Instalazioa jartzeko aukeratu den lurzatia ez dago interesa duen naturgune batean, eta ez du Batasunaren intereseko habitatik bere barruan. Goi-eremu bat da, zereal soroz inguratua.

Sarbide gisa egun dagoen bide asfaltatu bat erabiliko da, eta elektrizitatearen hornidura lur azpiko behe tentsioan eginen da, enpresa banatzaileak Badostainen finkatzen duen loturagunetik, eta hortaz, ingurumenaren gaineko eraginak oso txikiak izanen direla uste da.

Begi-inpaktua jasateko modukoa da, 9 metroko dorrea baita, biltontziaren toki berean dagoena.

Ez dago lurzoru urbanizaezinean 2.000 metro baino gutxiagora kokaturiko bestelako estaziorik.

_EB Egillor estazioa (UTM koordenatuak X: 597.245 Y: 4.744.370) Olloko 1.poligonoko 334. lurzatian dago eta lurzati hori Iruñerriko Ur Mankomunitatearena da. Lurzatiaren katastroko sailkapena urbanizaezin gisakoa da, nahiz eta Labore eta Aprobetxamenduen Mapan hiri lurzoru elkor gisa agertu.

Instalazioa jartzeko aukeratu den lurzatia ez dago interesa duen naturgune batean, eta ez du Batasunaren intereseko habitatik bere barruan. Eguillorko hegoaldean dagoen goialde bat da, hariztiz eta larrez inguratua.

Sarbide gisa egun dagoen bide asfaltatu bat erabiliko da, eta elektrizitatearen hornidura biltontziko kontagailuetatik, beraz, ingurumenaren gaineko eraginak oso txikiak izanen direla uste da.

Begi-inpaktua jasateko modukoa da, 20 metroko dorrea baita, berez oso ongi ikusten den biltontziaren toki berean dagoena.

Ez dago lurzoru urbanizaezinean 2.000 metro baino gutxiagora kokaturiko bestelako estaziorik.

Ingurumenaren aldetik, bada, bi oinarrizko estazioak jartzearen aldeko txostena ematen da.

2. Aurreko txostenean proposatutako zuzenketak egin direla egiaztatu da, eta, hortaz, ingurumenaren aldeko baimena eman dakieke kokaleku guztiei, ondoren azaltzen diren oinarrizko estazioei izan ezik:

_Itaroa (Uharte): behin betiko baimena emateko oinplanoaren eta altxaeraren planoak aurkeztu behar dira.

_Oibar: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak estazio hori baimendu duela argi badago ere (apirilaren 26ko 455/2001 Ebazpena), kokalekuari buruzko datuak zuzendu arte ez zaio behin betiko baimena emanen.

_Aranguren: instalazio hau baimentzeko beharrezkoa da behin betiko kokalekua jakin eta fitxa osoa aurkeztea.

Ingurumenaren aldetik, bada, hiru oinarrizko estazio horiek jartzearen aldeko txostena ematen da, betiere bakoitzarentzat aipatu diren zehaztapenak betetzen badira.

3. Bestelako operadoreen instalazioetatik 2.000 metro baino gutxiagora dauden kokalekuak aztertu ondoren, ikusi da horietako batzuek udalen lizentzia edo Nafarroako Gobernuaren baimena dutela, edo, bestela, bestelako operadoreekin instalazioak partekatzen dituztela. Halere, hori ez da ondoko oinarrizko estazioetan gertatzen:

_Elizondoko oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Vodafone dago, baimen eta guzti.

_Almandozko oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Amena dago, baimen eta guzti.

_Gorritiko oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Amena dago, baimen eta guzti.

_Arraizko oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Amena dago, baimen eta guzti.

_Erro mendateko oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Amena eta Vodafone daude, baimen eta guzti.

_Noaingo oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Amena dago, baimen eta guzti.

_Orizko oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Amena eta Vodafone daude, baimen eta guzti.

_Muru-Artederretako oinarrizko estazioa: 2.000 metro baino gutxiagora Vodafone dago, baimen eta guzti.

_Larraga: Hiru operadoreek ados jarri eta kokaleku bakar bat partekatu behar dute.

_Miranda/Corralizas: Amenarekin ados jarri eta instalazioak partekatu behar ditu.

_Atxueta ER: 2.000 metro baino gutxiagora Vodafone eta Opnatel daude, baimen eta guzti.

Ingurumenaren aldetik, aipatutako estazioak Azpiegituren Lurralde Planearen behin betiko onespenetik kentzea proposatzen da.

4. Lizarra/Merkatondoa oinarrizko estazioa (UTM koordenatuak X: 580.025 Y: 4.722.695). Estazio hau oso agerian dago, inolako baimenik gabe jarria. Hasieran emandako txostenari eusten zaio.

Lizarra/Merkatondoa estazioa Lizarrako 5. poligonoko 775. lurzatian dago. Lurzati hori urbanizaezin gisa sailkatua dago.

Instalazioa egina dago.

Instalazioaren lurzatia ez dago intereseko naturguneren batean, eta ez du eraginik sortzen Batasunaren intereseko habitat batean.

Sarbidearen eta elektrizitatearen horniduraren eraginei dagokienez, uste da ez dela ukipen handirik izan, dorrea industrialdearen ondoan baitago, behar diren azpiegiturak dituen toki batean, alegia.

Dena den, begi-inpaktua kritikoa da, sareta-profilak dituen dorrea baita, 40 metroko altuera duena, Donejakue Bideko Autobiaren Lizarrako saihesbidetik oso ongi ikusten den toki batean kokatua.

Hortaz, proposamenaren kontrako ingurumen-txostena ematen da. Sustatzaileak kokaleku egokiago bat bilatu eta behar den bezala tramitatu behar du.

III.2._Ekonomia eta Ogasun Departamentua - Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzua.

Telefónica Móviles España, S.A. operadoreak aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planari dagokionez, eta haren kontrako alegazioak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epeak bukatu ondoren, Plana jendaurrean jartzeko egindako txostena osatzeko ondoko hau egiten da:

_Beteluko estazioari dagokionez, igorpen elektromagnetikoari buruz eskatutako informazioa modu egokian aurkeztu denez, harekiko adostasun txostena ematen da.

_TM Delegazioa eta P/Zezen plaza estazioei dagokienez, haien neurriei buruz eskatutako informazioa behar bezala aurkeztu da. Aurreko txostenean 3100302 estazioa sartzea akats bat izan zen, Planean ez baitago zenbaki hori duen estaziorik.

_Orkoien/Ipertegi estazioari dagokionez, adostasun txostena ematen zaio; izan ere, laster urbanizagarri gisa sailkatuko den lurzoru batean jarriko denez, ez ditu bete behar estazioen arteko distantziei buruz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak azaroaren 27an emandako 1324/2000 Foru Aginduan ezarritako mugak.

Sanduzelaiko estazioari dagokionez, harekiko adostasun txostena ematen da; izan ere, pronuntziamendu judizial batek legeztatu egin du berriki, eta, ondorioz, ez da egun dauden bestelako instalazioekin partekatu behar den kokaleku berri bat.

Atarrabiako oinarrizko estazioari dagokionez, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu, banaguneen arteko 2.000 distantzia, 1324/2000 Foru Aginduan ezarria, salbuespenez gutxitzea justifikatzen duten arrazoiak azaltzeko. Beraz, foru agindu hori betetzeko, eta bera bezala lurzoru urbanizaezinean dauden bestelako estazioetatik 2.000 metro baino gutxiagora aurreikusitako kokaleku berri bat denez, estazio hori Telefónica Móviles España, S.A.ren Lurralde Planetik kendu beharra dago.

_Badostain eta Egillor izenekin Planean sartutako estazio berriei dagokienez, adostasun txostena eman da.

III.3._Osasun Departamentua - Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua - Osasun Publikoaren Institutua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, operadore horrek aurkeztu duen dokumentazioa ikusirik, aditzera eman du, bere teknikariek egiaztatu dutenez, Azpiegituren Lurralde Planak ez dituela gainditzen maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean zehazten diren esposizioko gehieneko mailak.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostenarekin bat etorririk, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Osasun kontseilariak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Aurkeztu diren alegazioak ebaztea erabaki honen azalpen zatian agertu den moduan.

2. Telefónica Móviles España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana telekomunikazioen arloko departamentu eskudunak onetsiko duela ezartzea, erabaki honen azalpen zatian ezarritakoari jarraikiz bidezko diren zehaztapenekin.

3. Erabaki hau jakinaraztea ondoko udal hauei: Abartzuza, Abaurregaina, Aberin, Ablitas, Oibar, Allin, Allo, Altsasu, Ameskoabarren, Andosilla, Antsoain, Anue, Agoitz, Arakil, Aranguren, Arbizu, Artzibar, Arguedas, Armañantzas, Arroitz, Artaxoa, Aiegi, Azagra, Barañain, Barasoain, Barbarin, Bargota, Baztan, Bera, Berbintzana, Berriobeiti, Betelu, Buñuel, Burgi, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Carcar, Zarrakaztelu, Cascante, Kaseda, Castejon, Zizur Zendea, Cintruenigo, Zirauki, Zizur Txikia, Corella, Cortes, Desojo, Deikaztelu, Eguesibar, Erroibar, Espartza, Lizarra, Esteribar, Etxarri Aranatz, Ezkabarte, Ezkaroze, Ezporogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Garaioa, Goizueta, Goñi, Gorza, Gesalatz, Uharte, Ibargoiti, Igantzi, Irurtzun, Izaba, Ituren, Itza, Jaurrieta, Lana, Larraga, Larraun, Elizagorria, Legarda, Leitza, Lekunberri, Leotz, Lerin, Lesaka, Ledea, Lizoain, Lodosa, Los Arcos, Irunberri, Mañeru, Martzilla, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Milagro, Miranda-Arga, Elo, Monteagudo, Murchante, Nabaskoze, Noain-Elortzibar, Obanos, Otsagabia, Olaibar, Erriberri, Olloibar, Oloritz, Oltza, Orkoien, Ororbia, Orotz, Orreaga, Iruña, Azkoien, Petilla de Aragón, Gares, Puiu, Ribaforada, Erronkari, Saldias, San Adrian, San Martin Unx, Zangoza, Santakara, Doneztebe, Sartaguda, Sesma, Sorauren, Tafalla, Tiebas-Muru Artederreta, Tutera, Uharte Arakil, Uxue, Ultzama, Urdazubi, Urrotz, Uterga, Luzaide, Valtierra, Viana, Villafranca, Villamayor de Monjardín, Atarrabia, Deierri, Esa, Zabaltza eta Ziordia, halaber, sustatzaileari eta alegatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea, orobat, erabakiak bide administratiboa agortzen duela eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzura eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzura eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 19an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0610820