87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

484/2006 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Urdiaingo "Magotteaux Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 63/2006).

Ikusirik Urdiaingo "Magotteaux Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, negoziazio batzordeak sinatua (espediente zenbakia: 63/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko maiatzaren 29an sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 36 artikuluz eta 6 eranskinez (lansarien taula eta egutegia) osatua, enpresaren ordezkariek eta enpresa batzordeak (ELA-STV, UGT eta LAB) 2006ko martxoaren 20an izenpetu eta onetsia.

2. Espediente honen izapideak egitean, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urdiaingo "Magotteaux Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3104852) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 7an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

MAGOTTEAUX NAVARRA S.A. ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA 2006-2008RAKO

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Hitzarmen honen edukiak, Magotteaux-Navarra enpresa, alde batetik, eta enpresako plantilla osatzen duten langileak, bestetik, lotzen ditu bere indarraldi osorako, zuzendaritza kenduta.

2. artikulua. Indarraldia.

Hitzarmen honek 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izanen du.

Indarra duen Langileen Estatutuaren 86. artikuluan xedatutakoarekin bat, hitzarmenaren amaiera iragarritzat joko da sinatzen den egunetik.

Bi alderdiek hitzarmenean biltzen diren erabaki guztiak errespetatuko dituzte eta indarra izanen dute hurrengo hitzarmena sinatu bitarte. Negoziazio berriaren gai ez diren erabaki guztiek indarrean jarraituko dute eta hurrengo hitzarmenean jasoko dira guztiak.

3. artikulua. Laneko egutegia, lanaldia eta ordutegia.

Hitzarmenaren indarraldian urteko kopurua 1.688 ordukoa izanen da (211 egun). Ordu horietan sartzen da ogitartekorako ordu laurdena, lanaldi jarraitukoentzat (zortzi lanordu jarraian).

Laneko ordutegia lanpostuan hasten da eta bertan bukatzen, eta hurrengo txandakoa agertzen ez bada, lanpostutik lekutu aitzin nork bere arduradunari jakinarazi beharko dio.

Hitzarmen honen 2. eranskin gisa heldu da laneko egutegia, orduak nola banatu azaltzen duena, bai eta lan sail edo talde bakoitzaren ordutegiak ere.

4. artikulua. Oporrak.

Langile guztiek 30 opor egun izanen dituzte urtean, 2. eranskineko egutegian adierazitako egunetan hartzekoak. Horietako 4 lanegun langile bakoitzak bere herriko festetan hartuko ditu. Egun horiek oraintxetik finkatuko dira, lana antolatze aldera. Herriko festak eta oporrak egun beretan gertatzen zaizkien langileek 4 lanegun horiek oporraldiaren ondoren hartuko dituzte edo oporren aurreko egunetan. Bestalde, bakoitzak beste 2 opor egun izanen ditu, behar den denboraz eskatuz hartzekoak.

1998ko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresan 25 urte eginak dituzten edo eginen dituzten langile guztiek opor egun bat gehiago izanen dute, urtean zehar, interesatuak nahi duenean hartzekoa. Opor egun hori lizentzia ordaindu gisa kobratuko da.

Oporren ordainsaria honela osatuko da: enpresako hileko soldata gehi 200 ordu aurreko hiru hilabeteko batez besteko soldata /orduagatik, orduko soldata eta produkziorako pizgarria kontzeptuetan sorrarazia, eta mantentze lanetakoen eta modelogileen kasuan, eraginkortasun primaren gainean kalkulatuko da. Horretaz gainera, dagokion asistentzia prima ere ordainduko da. Enplegatuen taldeari norberaren hileko primaren arabera ordainduko zaio.

Arau horiek berak izanen dituzte mantentze lanetakoek ere, enpresak aukeratutako 2 mekanikari eta elektrikari bat kenduta. Espediziokoek abuztuko inbentarioa eta entrega bereziak izanen dituzte euren egutegiaren osagarri gisa. Horretarako abuztuko bi egun hartuko dira eta 4 egun eguberrietakoak. Ordu gehiago behar izanez gero, ordu horiek apartekoak izanen dira (aparteko ordu bat = 1,75 ordu arrunt), eta urteko gehieneko kopurua, aparteko 50 ordukoa, errespetatuko da beti.

Enpresako zuzendaritzak justifikatutako beharrezko kasuetan, metal bizarretan eta tratamendu termikoetan dihardutenei ukituko lieke, enpresak hilabete lehenago jakinarazita.

Langile bat oporraldian lanerako ezintasun iragankorrean baldin badago, oporrak hartu beharko ditu edo oporretatik gelditzan zaizkionak, alta ematen dioten egun beretik hasita edo 30 egun pasa ondoren. Ez du zilegi beste egun batzuetan hartzea.

Opor egunak egutegian aurreikusitako alditik kanpora hartu ahal izateko, oporraldian lan egin duten langileentzat, edo lanerako ezintasun iragankorrean egon direnenentzat, denbora horretako lanegunak zenbatuko dira. Hori dela eta urtero lanegunak zehaztuko dira, urteko lanaldiarekin doituz.

.Bakoitzaren egutegia:

Bakoitzarentzat bi opor egun ezarri dira, urtean zehar derrigorrez hartu beharrekoak. Egun horiek hartzeko enpresari 15 egun lehenago esan beharko zaio.

Tratamendu termikoen, metalezko bizarren, azken operazioen eta espedizioen sailetan, aipatu 2 egun horiek ez dira hartzen ahal udako oporraldia hasi baino astebete lehenago, enpresak hilabete lehenago eskatzen badu. Eskaerak metatzearen ondorioz lantegiaren antolaketa oztopatzen bada, bi alderdiek adostuko dituzte sail bakoitzean gutxienik zenbat langile aritu behar den. Eskaerak zein ordenatan egiten diren horrela ebatziko dira.

.Ordutegia:

Ondoren 2002ko urtarrilaren 11ko zerbitzu-orrian ezarritako baldintzak biltzen dira, ordutegiei dagozkienak. Bi alderdiek adostu dutenez, ez da eskubide finkatutzat hartuko eta aldaketak egin daitezke egoerak behartuz gero.

1. Ordutegi berrira egokitzeko funtsezko baldintza izanen da norberaren ardurapeko zerbitzua bermatzea, eta horregatik, egokitzapenak progresiboa behar du izan.

2. Pertsona batzuei arauarekiko salbuespen batzuen berri emanen zaie.

3. Arau hau hartu bada, inguruabar puntual baten esparruan hartu da eta, horren ondorioz, hasierako planteamendua aldatzen duen beste edozein motatako inguruabarrek behartzen ahal dute ordutegi arruntera itzultzea, epe ertainera nahiz luzera.

5. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Hitzarmen honi atxikitako langile orok eskubidea du lizentzia ordaindua izateko, eranskinetako tauletan ezarritako soldata kobratuz, ondoren adierazten diren kasuetan eta denboran, behar bezala eta aski justifikatu ondotik.

1. Langilearen beraren ezkontza: 20 egun natural jarraian, gertaera eragilea egun horietan izaten bada. Lizentzia hori oporrekin bat egin daiteke, parean tokatuz gero. Lizentzia hori emateko justifikazioa Familia-liburua aurkeztea izanen da.

2. Semearen edo alabaren jaiotza: 4 lanegun, denak jarraian edo tartekatuetan har daitezkeenak, gertaera eragilearen egunetik hasita.

Klinikan erditzeko ingresatzeagatik egun bateko lizentzia hartu ez duen langileak, lizentziako lehenengo bi egunak gertaera eragilearen ondotik hartuko ditu jarraian. Atal honetan ezarritakoaren ondorioetarako, gertaera eragilea erditze eguna izanen da edo biharamuna.

Erditzeko tenorean langilearen emazteari zesarea egin bazaio, gertaera eragilearen ondotik hartzen den lizentzia egunaz gainera beste bi egun gehiago izanen ditu.

Erditzea izan dela familia-liburuaren bidez justifikatuko da.

3. Ezkontidearen heriotza: 7 egun natural, gertaera eragilearen egunetik hasita.

4. Gurasoen, anai-arreben, aitaginarreba-amaginarreben, koinatu-koinaten, suhi-errainen, aiton-amonen eta biloben eritasun larri egiaztatua: 2 egun, jarraian edo tartekatuta, eri diren bitartean. Gurasoen eta aitaginarreba-amaginarreben kasuan, horrelako lizentziarik ezin hartuko da eritasun beragatik, aurreko lizentziako azken egunetik 60 eguneko epea bete baino lehen. Anai-arreben eta koinatu-koinaten kasuan, 6 hilabete. Aiton-amonen, biloben eta suhi-errainen kasuan, urtebete.

Ospitalizazioetan, eria zein egunetan ospitaleratu den jarri behar du egiaztagiriak. Kasu horretan, lizentzia egunak gertaera eragilearen egunetik aurrera hartzen ez badira, aurreabisua egin beharko da lizentzia hartu nahi den eguna baino 24 ordu lehenago.

Ezkontidearen eta seme-alaben eritasun larria, erditzea izan ezik: 2 lanegun, jarraian edo tartekatuta har daitezkeenak eritasunak dirauen bitartean. Lizentzia hori ezin izanen da berriro hartu eritasun beragatik, aurreko lizentziako azken egunetik 30 eguneko epea bete baino lehen.

Ezkontidearen eta seme-alaben 24 ordutik beherako ospitalizazioa: egun natural bat. Lizentzia horren justifikazioa ospitalizazioaren edo larrialdien partea izanen da.

Ezkontidearen, seme-alaben eta gurasoen kirurgia anbulatorioa: egun natural bat.

Atal honetan aurreikusitako lizentziak agortu ondotik, eguneroko lanari hasiera emanik, langileari abisatzen badiote eri larria eraman dutela eta, ondorioz, lana eten beharra izanez gero, eskubidea du lanetik kanpora emandako ordu horiek lizentzia ordaindu gisa kobratzeko. Era horretako lizentziaren justifikazioan edo eskabidean eriaren izena eta bi deiturak agerraraziko dira.

Eritasun baten larria frogatuko da eria 24 ordurako baino gehiagorako ospitaleratzen bada edo txosten medikoak horrela dela adierazten badu.

Eritasun larrien kasuan edo 24 ordutik goitiko ospitalizazioan, kontsideratuko da ezen gertaera eragilea ospitalizazioaren edo larritasunari buruzko txostena egiten den egunean berean edo biharamunean gertatu dela, justifikanteak dioenaren arabera.

5. Ahaide odolkide hauen heriotza: Guraso, seme-alaba, anai-arreba, aitaginarreba-amaginarreba eta koinatu-koinatena (ezkontidearen anai-arreben ezkontideak): 3 egun natural. Lizentzia horietarako ez da egiaztagiririk behar.

6. Aiton-amonen eta biloben heriotza: 2 egun natural.

Osaba-izeba propioen eta haien ezkontideen, suhi-errainen, ezkontidearen aiton-amonen, lehengusu propioen eta iloba propioen heriotza: egun natural bat, heriotza egunean nahiz hiletarenean har daitekeena. Lizentzia horren justifikantea eskela izanen da edo bestelako egiaztagiri idatzizko bat.

5. eta 6. ataletan, heriotza lanegun batean gertatzen bada, lanaldia eteteko aukera izanen da.

Heriotza jaiegunez gertatzen bada, lizentzia heriotzaren egun berean hasiko da, eguerdiko hamabiak baino lehen gertatuz gero eta hurrengo egunean hamabietatik hogeita lauetara izanez gero.

Distantzia dela-eta, lizentzia luzatzeko eskubidea izanen da lantokitik 200 kilometrora baino gehiagora ospitaleratzen bada, edo lizentzia hartzen den denboran, hots, gertaera eragilearen ondorengo bi egun natural horietan ospitaleratzeko lantokitik 200 kilometrora baino gehiagora dagoen erietxe batera eraman beharra baldin badago. Era berean, lizentzia handitzeko aukera izanen da, eritasun larria fabrikatik 200 kilometrora baino urrunagora gertatzen bada.

Distantziagatiko lizentzia luzatzeko kasu horietan, 4., 5. eta 6. ataletan, alegia, luzapen horiek lizentziaren aurretik nahiz ondotik hartzen ahal dira.

7. Anai-arreben, gurasoen, seme-alaben, lehengusu propioen, iloba propioen, aitaginarreba-amaginarreben, koinatu-koinaten (anai-arreben ezkontideak eta ezkontideen anai-arrebak) eta osaba-izeba propioen ezkontza: egun natural bat. Lizentzia honen justifikantea elizkizunen buru den apezak nahiz epaileak emandako agiria izanen da.

4., 5., 6. eta 7. ataletan egun bat gehiago emanen da, Urdiaingo lantegitik ezkontza egiten den lekura 200 kilometrotik goiti baldin badago, eta beste egun bat gehiago (guztira bi egun) Urdiaingo lantegitik 400 kilometrotik goiti izanez gero.

7. atalean, ezkontzaren aurreko eguna nahiz biharamuna hartzen ahal da. Ezkontza larunbatez izanez gero, eta 400 kilometro baino gehiago izanik, ostirala eta astelehena hartuko dira.

8. Ohiko bizilekua aldatzeko: lanegun bat. Bizilekuaren aldaketa adierazten duen agiria.

9. Eginbehar publiko bat betetzeko behar-beharrezkoa den denbora. Eginbehar publikotzat joko dira:

Eginbehar saihestezin bat betetzeko, langilea erakunde publiko batera joan beharra eskatzen duen egoera oro, baldin eta horretarako ordutegia langilearen lanorduetan egokitzen bada. (Adibidez: auzitegietarako, epaitegietarako edo hauteskundeetarako hitzordua...).

Ez da eginbehar publiko saihestezin gisa hartuko nortasun agiri nazionala berritzea, horretarako lizentzia, behar-beharrezkoa den denboraz, izanen duten arren lanaldi zatituko langileek.

10. Odol-emaileek odola emateko behar-beharrezkoa duten denbora. Horren justifikanteak odola emateko deia eta eman ondorengo agiria izanen dira.

11. Hagina edo hortza ateratzeko edo/eta espezialistaren kontsultara joateko: egun natural bat Lizentzia honetarako justifikantea medikuak emandako agiria izanen da, non agerraraziko baita kontsultara joan izana.

Enpresako langileen mediku espezialistarengana joateko: egun natural bat. Justifikante gisa, langileak familia-medikuak emandako bolantearen kopia bat aurkeztu beharko du eta zein espezialistarengana igorri dioten, haren egiaztagiria.

Familia-medikuaren bolanterik ez da beharrezko izanen asistentzia anbulatorioan edo dagokion zentro ofizialean eman bada. Azken finean, espezialistaren egiaztagiria aski izanen da baldin eta familia-medikuak igorri diola agerrarazten bada. Espezialistarako lehenengo bolanteak hurrengo bisitaldiak egiteko ere balio du, Gizarte Segurantzako espezialistak bere egiaztagirian adierazten badu beste bisitaldi batzuk egin beharko direla eta haietarako data. Gauza bera egin beharko da espezialistarengana enpresako medikuak igortzen duenean.

Lizentziarako eskabidean, halaber, aurreko inguruabarrak adierazteaz gainera, horren berri emanen zaio enpresari ahalik eta lasterren. Lizentzia ordainduaren lizentziaren arrazoia erditzea, eritasuna edo heriotza baldin bada eta, gainera, langileak, kasua presakoa delako, hasitako lanaldia eten beharra baldin badu, irizpide honi jarraituko zaio:

a) Etenaldia gertatzen bada langileak bere lanaldiko erdia iragan baino lehen, egun hori oso-osorik kontatu eta ordainduko da lizentzia ordaindu gisa, eta gainera lanordu arrunt gisa kobratuko dira egun horretan lan egindako orduak.

b) Etenaldia gertatzen bada langileak bere lanaldiko erdia iragan ondotik, egun hori ez zaio lizentzia ordaindu gisa kontatuko eta langileak, dagokion lizentzia ordaindua ondorengo egunetan hartzeaz gainera, lanaldi arrunta eten beharraren ondorioz lan egin ez dituen orduen zenbateko osoa kobratuko du.

c) Gainjartzen diren orduen balioa eranskinetako tauletan adierazten da.

5. artikulu honetako atal guztietan eta lizentzia ordainduen ondorioetarako, ezkontide baten harreman eta bizikidetasun bera duten pertsona oro langilearen ezkontidetzat joko da, ahaidetasun maila berekoa, eta ondorioz, lizentzia ordaindu mota bera eta zenbateko bera dagozkio.

Eskubide hori aitortu ahal izateko, langileak aldez aurretik eskatu beharko dio enpresako zuzendaritzari eta hark, elkarrekin bizi izandako denbora kontuan hartuz, behin ere ez urtebetetik beherakoa, eta enpresak eskatzen ahal dizkion beste egiaztagiri batzuk aurkeztu ondoren, bizikidetasuna aitortzen ahal dio lizentzia horiek eskura ahal ditzan.

Enpresak eskubide hori aitorturik, langileak ezkontide-ohiagatik eta haren ahaideengatik izan zitzakeen lizentziak izateko eskubidea galduko du. Bizikide duen pertsonarengatiko lehen lizentzia hartu ahal izateko gutxienez hilabete iragan beharko du, enpresak egoera berria espresuki aitortu ondotik.

6. artikulua. Kontratazioa eta enpresa uztea.

.Kontratazioak.

Peoi kategoria erantsi da, erreferentzia izanen dena esperientziarik gabekoak eta enpresan prestakuntza prozesuan direnak kontratatzerakoan. Kontuan hartzen bada prestakuntza prozesu egoki bat baliagarria dela zereginak azkar samar egiteko behar diren ezagupenak lortzeko, urte betez enpresan lan egiten duenari peoi espezialistaren kategoria besterik gabe aitortuko zaio. Urtebeteko epe hori lortzeko, enpresan kontratu partzialak egin badizkiote, horien guztien batura kontatuko zaio. Kategoria berri horren soldaten taula peoi espezialistarenaren %75 izanen da.

Enpresan gertatzen diren behin betiko baja guztiak, zuzeneko laneskuko langileen taldean, eta edozein dela ere horren arrazoia (aurre-erretiroa, errelebo kontratua, enpresan behin betiko baja dakarren ezintasuna eta abar). Baja hori mantentze lanetako sailean suertatzen bada, lanpostu hori barne igoerako txandaren bidez betetzen ahal da.

Errelebo kontratuaren alde jokatuko da eta bultzatuko, plantilla modu ez traumatikoan berritzeko bide gisa.

Lanerako gaitasuna eta kalitatea aitortzen zaienean, artikulu honetan aipatutako langileek lehentasuna izanen dute aurreko lerroaldeetan aipatu bezala sortzen diren lanpostuak kontratu mugagabez edo errelebo kontratu bidez betetzeko.

Peoi kategoria berriaren sorrera aitortuz eta ikusirik aldi baterako laneko enpresen bitartez kontratatutako langileek ez dutela errendimendu egokia izaten, bide horretatik kontratatzen direnak ahalik eta gutxien izatea proposatzen da. Premiazkoa izatera, kontratu horiek enpresa batzordearekin adostuta eginen dira.

.Emakumeen enplegua.

Emakumeen enplegua sustatzeko, hala enpresak nola langileen ordezkariek hitz eman dute gai horretan saiatuko direla, enpresako premiak kontuan hartuta.

Alde horretatik, enpresako zuzendaritzak konpromiso hauek hartu ditu:

a) Aldagelen egokitzapena aztertuko du.

b) Profil kualifikatuen eskaintzak aztertuko ditu (INEM).

c) Bi helburu horietarako zernolako dirulaguntzak eman aztertuko du.

.Errelebo kontratua.

Indarra duen legeriari jarraikiz, kontratu mota honen bitartez ordezka daitezkeen langileen kasuak aztertuko dira.

Erretiratuko denaren ordezko langileak, enpresan behin-behinekoa izan nahiz enpresatik kanpokoa, lehendabiziko urtean artikulu honetan aipatutako soldata portzentajea kobratuko du.

.Probaldia.

Enpresan lanean hasten den langile orok probaldia egin beharko du eta horrela agerraraziko du idatziz. Probaldi hori ez da inola ere eskala hauetan ezarritakoa baino gehiago luzatuko:

Peoiak: 30 egun.

Peoi espezialistak: 15 egun.

Ikastunak, profesional ofiziodunak eta burdingintzako langileak: 30 egun.

.Enpresa uztea.

Langile batek enpresa uzten ahal du, hala nahi badu, probaldia bukatu ondoren, aldez aurretik abisatuta, ondoren adierazten den bezala:

Peoiak: 15 egun.

Peoi espezialistak: 15 egun.

Ikastunak, burdingintzako profesionalak eta ofiziodunak: 15 egun.

7. artikulua. Maila igoerak eta sustapena enpresan.

Enpresak bere plantillan bete beharreko edozein lanpostutarako (enpresak edozein ikasketa titulu eskatzeko duen ahalmena galarazi gabe) titulazio hori duten bertako langileak aurkezten ahal dira zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen dituen azterketa edo gaitasun probetara, enpresatik kanpoko beste pertsonekin batera eta aukera berdinetan.

Azterketa edo gaitasun proben emaitzetan berdinketak izanez gero, enpresan diharduten langileak lehenetsiko dira, kanpokoen gainetik.

Kontratazio berrien bidezko lanpostuak bete behar direnean, horrek enpresako langileengan eraginik izan badezake, artikulu honetan ezarritakoaren arabera, zuzendaritzak horren berri emanen dio enpresa batzordeari, gero horrek langile guztiei jakinaraz diezaien. Enpresa batzordeari hilabete lehenago jakinaraziko zaio.

Enpresako langileekin bakarrik beteko diren lanpostuetarako lehiaketaren epaimahai kalifikatzailea hauek osatuko dute:

a) Hiru mahaikide, enpresako zuzendaritzak izendatuak.

b) Bi mahaikide, enpresa batzordeak izendatuak, lankideen artean.

Artikulu honetan aurreikusi ez den orotan indarra duten legeei jarraituko zaie.

8. artikulua. Lanpostu aldaketak.

Balioaniztunak eta lanpostu aldaketak izeneko 33. artikuluan sartu da.

9. artikulua. Ordainsariak.

Hitzarmenaren indarraldian soldaten berrikuspen automatikorako klausula bat ezarri da, aurreko urteko Estatuko KPIan oinarritua. Urte bakoitzeko urtarrilean, inflazioaren kontura %2 igoko da soldata, eta urte bukaeran doituko da %2 horren eta urteko KPI errealaren arteko diferentzia, ofizialki ezagutu ondoren.

Emaitzen urteko paga berria sortu da, zeinen balio osoa izanen baita langile bakoitzaren soldata gordinaren %0,1 enpresaren emaitza operatibo arrunt garbien 100.000 euroko edo horren azpiko zatikiko. Paga horretarako aurreko urteko emaitzak hartuko dira oinarritzat, martxoan ordainduko da. Horren erdia soldatan finkatuko da eta beste erdia ez.

KPIra doitzearen ondoriozko atzerapenak eta emaitzen urteko paga ordainduko zaizkie ordainketako unean enpresan alta emanak dauden langileei.

Horretaz gainera, espedizioetako zuzeneko laneskuko langileek soldata igoera berezia izanen dute, %1,50ekoa, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera.

.Guztientzako prima.

Goian aipatu den zati finkoko soldata igoeraz gainera, enpresako langile guztientzako prima bat ezarri da , 2. eranskinean ezarri bezala arautuko dena.

10. artikulua. Nominen eta aurrerakinen ordainketa.

Hileko nominaren likidazioa banku edo aurrezki kutxaren bidez eginen da, hurrengo hilaren 10a baino lehen.

Aipatutako datarena bete ahal izateko, aurretik 5 lanegun behintzat egon behar dira, greba egunak edo jaiegunak deskontatuta.

Aurreneko 10 egunak jaiegun diren hiletan, nomina 5. lanegunean ordainduko da.

Gainera, aurrerakin bat ezarri da, hura ere banku nahiz aurrezki kutxaren bidez ordainduko dena. Hilean 700 eurokoa izanen da, hilaren 25erako ordaintzekoa.

Nominei buruzko erreklamazioak enpresa batzordearen bidez eginen dira, hain zuzen ere batzordeak horretarako propio izendatutako pertsonaren bidez, zeinak denak bilduko baititu batera aurkezteko. Diferentzia horiek, aztertu eta gero, aurkeztu ondorengo 2 lanegunetan ordainduko dira.

11. artikulua. Ordainsariak.

a) Enpresako hileko soldata.

b) Lanpostuaren prima edo lanpostuaren orduko soldata. Bi kontzeptu horien baitan bildu dira orain arte ordaintzen ziren kontzeptu guztiak, hauexek hain zuzen ere:

c) Pizgarririk eza.

d) Gaueko lana.

e) Hotsa.

f) Lan toxikoa edo nekagarria, nominan agertuko ez direnak.

g) Puntualtasuna. Horren zenbatekoa 1. eranskinean dago zehaztua.

h) Lizentzia ordaindua. Horrelakotzat hartuko dira kontzeptu horrengatik lan egiten ez diren orduak soilik.

i) Antzinatasuna. Hileko zenbatekoa, hirurtekoak kontuan hartuta. 1. eranskinean zehaztua.

j) Aparteko pagak. Aparteko bi paga ezarri dira, 1. eranskinean zehaztutako zenbatekotan.

k) Aparteko paga horietako lehena ekaineko nominarekin batera ordainduko da eta bestea abenduaren 22an.

l) Produkziorako pizgarria. Lanpostu batzuetarako ezarri da eta horren zenbatekoa eta aplikaziorako irizpideak 1. eranskineko tauletan ageri dira.

m) Erantzukizunaren prima. Horren zenbatekoa eta zeinentzat eta zein lanpostutan sorraraziko den 1. eranskinean zehazten dira.

n) Eraginkortasunaren prima. Mantentze lanetako langileentzat eta modelogileentzat ezarri da. Hilero ordainduko da eta kalkulatzeko formula 1. eranskineko tauletan zehazten da.

o) Oporrak. Ikus hitzarmen honen 4. artikulua.

p) Familia-puntuak edo familiaren babesa. Horren zenbatekoa Estatuak jartzen du, familiaren egoeran eta langilearen seme-alaben kopuruan oinarrituta.

q) Urruntasun plusa. Ikus hitzarmen honen 12. artikulua.

12. artikulua. Urruntasun plusa.

Urruntasun plusaren zenbatekoa, 1986ko abenduaren 31 arte indarra izan duena, aurten berrikusiko da, bai eta hurrengo urteetan ere, hitzarmen honi loturiko langileen soldata berrikusten den proportzio berean. Horren zenbatekoa 3. eranskinean adierazten da.

Joanean eta itzuleran egiten diren kilometro guztiak kontatuko dira.

Urruntasun plus hori osasun egoeragatik enpresako botikinera joan beharrean diren langileei ere ordainduko zaie, eta, orobat, enpresaren beharrak direla-eta lantokira euren kasa joan beharra dutenei.

Plus hori kobratzeko eskubidea ematen duen bizilekutik edo herritik beste batera aldatu diren langileek euren bizileku berrirako ezarritako zenbatekoa kobratuko dute, Altsasura edo Etxarri Aranatzera aldatu izan balira legokiekeena gainditu gabe, betiere.

Urtez urte, enpresaren kontura bidaiatzen duten langileei ordaintzen zaien kilometrajea ezartzen denean, enpresa batzordeari haren kopia emanen zaio.

13. artikulua. Aparteko orduak.

Hirugarren modalitate bat ezarri da, hau da, ordu horien balore osoaren ordaina dirutan kobratzea, horiek denbora librearen truke nahitaez hartu beharra kenduz, non ez diren beste modalitateak aukeratzen (A edo B). Ordu horiek kobratzeko modua langileak eta haren arduradunak elkarrekin adostuko dute. Nolanahi ere den, aitortzen da, orokorrean, aparteko orduak egitea ez dela komeni eta ahalik eta gutxien egitea gomendatzen da. Salbuespenezko kasuetan, enpresa batzordearekin adostuko da urteko gehienezko ordu kopurua, 50 ordukoa, alegia, gainditzeko erabakia.

A) Lan egindako ordu horien truke, %75 gehituz, atseden denbora hartzea.

B) Lan egindako orduen truke atseden denbora hartzea eta horien balioaren %75 kobratzea.

C) Aparteko orduen balioa oso-osoan kobratzea (orduaren balioa + %75)

_A eta B aukeretan, denbora libre hori hartzeko urtebeteko epea izanen da, egiten direnetik aurrera, 24 ordu lehenago abisatuta, betiere.

_A puntuan aipatzen diren ordu gehigarrien kasuan, lizentzia ordainduen osagarria ordainduko da.

_Aparteko orduak ez dira egunean bi baino gehiago izanen (lanaldi arruntaren gainetik), hilean 16 ordu gehienez eta urtean 50 ordu.

.Salbuespena:

Tratamendu termikoen, azken operazioen, metalezko bizarren eta espedizioen sailetan, udako oporretako lehenbiziko egunetako aparteko orduak, eskaerei erantzuteko premien barnean, egunez egun arautuko dira, enpresak hilabete lehenago abisatuta.

Aparteko orduak, langileentzat, ofizialentzat eta enplegatuentzat, zadidura honen arabera baloratuko dira:

Zatikizuna: urteko hileko soldata.

+ Antzinatasuna (9 hirurteko, 2000ko urtarriletik aurrera).

+ Aparteko eskersariak.

+ Eraginkortasun prima (bulegoko, mantentze lanetako eta modelogintzako langileentzat).

+ Arduradunaren prima (enplegatuen kasuan).

Zatitzailea: urteko lanorduen kopurua.

Ateratzen den zatidurari %75 erantsiko zaio, gehi lana zein postutan egiten den, han sorrarazten diren plusak.

Ordu horien balioen emaitza 1. eranskinean ageri da.

14. artikulua. Erientzako prestazioak hobetzea.

Gizarte Segurantzak ematen dituen prestazioak hobetze aldera, horien "osagarri bat" sortu da, eritasun bajek eragindako absentismoaren indizea ikusiz aplikatuko dena, eskala honen arabera:

%4,00 bitarte: hitzartutako oinarrizko soldataren %100.

%4,50 bitarte: hitzartutako oinarrizko soldataren %90.

%5,00 bitarte: hitzartutako oinarrizko soldataren %80.

%5,50 bitarte: hitzartutako oinarrizko soldataren %65.

%5,50etik aurrera, Gizarte Segurantzak ezarritakoa baino ez da kobratuko.

Absentismo portzentajeak plantilla osoari dagozkionak dira. Aurreko kasuetako edozeinetan, baja bat luzatzen denean, 31garren egunetik hasita %100era arteko osagarria ordainduko da.

Tarifa hori aplikatzeko, soldaten taulen eranskinean ageri dena hartuko da oinarrizko soldatatzat.

Eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko urteko lehenbiziko bajan, langileari bere soldataren %50eko osagarri bat ordainduko dio enpresak, gehienez ere 3 egunekoa. Osagarri hori dagokion hilean ordainduko zaio, lehenengo baja absentismoko %5,50 gainditzen den hil batean gertatzen bada. Halaber, osagarria laguntza hori jasotzerik izan ez duten lanerako ezintasun iragankor guztietan aplikatuko da, 3 egunetan, baldin eta baja horiekin absentismoko %5,50 gainditu ez bada.

Lan Batzorde bat eratuko da, absentismoaren afera eta kasu horietan jartzen diren osagarriak aztertuko dituena, bien arteko oreka lortu ahal izateko.

15. artikulua. Lan osasuna.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak xedatutakoari jarraituko zaio.

16. artikulua. Enpresa batzordea.

Enpresa batzordeko kideek 32 ordu har ditzakete hilean, ordainduak, euren ordezkaritza lanetan erabiltzeko. Ordu horiek sindikatu bakoitzak metatzen ahal ditu, 4 hilabetean, delegatu sindikalenak barne, eta batzordeko kide bakoitzak ordu horietatik behar dituenak erabiltzen ahal ditu.

Sindikatu bakoitzak enpresa batzordean dituen kideen eta delegatu sindikalen lizentzia orduak metatzen ahal dira, enpresaren antolaketa oztopatu gabe eta behar den denboraz jakinarazita, betiere.

Produktibitatea hobetzeko asmoz, zuzeneko laneskuko langileek astean erabiliko dituzten ordu sindikalen kopurua 56ra mugatuko da.

.Enpresa batzordeko kideen eta delegatu sindikalen arteko ordu lagapenaren funtzionamendua.

ELA-STV: Lauhileko 720 ordu izanen dituzte, gehienez ere. Enpresa batzordeko kideek eta delegatu sindikalak ordezkaritza lanetan erabiltzen dituzten orduak ordainduak izanen dira.

UGT: Lauhileko 336 ordu izanen dituzte, gehienez ere. Enpresa batzordeko kideek eta delegatu sindikalak ordezkaritza lanetan erabiltzen dituzten orduak ordainduak izanen dira.

LAB: Lauhileko 336 ordu izanen dituzte, gehienez ere. Enpresa batzordeko kideek eta delegatu sindikalak ordezkaritza lanetan erabiltzen dituzten orduak ordainduak izanen dira.

Enpresari behar den denboraz jakinaraziko zaio, bere antolaketa egin ahal izateko.

17. artikulua. Atal sindikalak.

Hitzarmen honetan enpresako atal sindikalak onartzen dira.

Atal sindikala eratutzat jo ahal izateko, enpresari jakinarazi beharko zaio eratu dela. Bete beharreko baldintza bakarra da gutxienez enpresako plantillaren %15aren afiliazioa egiaztatzea.

Atal sindikalak delegatu sindikal bat izenda dezake, enpresak onartuko duena, eta delegatu horrek eskubidea izanen du hilean, gehienez ere, 20 ordu hartzeko, ordainduak, lizentzia ordaindu gisa, bere jarduera sindikalerako. Horretarako, delegatuak gutxienez 24 ordu lehenago abisatuko du eta bere sindikatuaren egiaztagiria aurkeztuko.

Delegatuak enpresa batzordearen eta segurtasun eta higiene batzordearen bileretan parte hartzen ahal du, hizpidea eta botoa izanda. Enpresa batzordeari ematen zaion informazio bera emanen zaio delegatuari ere.

Afiliazioko gutxieneko portzentajea frogatzen duten enpresako atal sindikalek, euren afiliatu guztientzat urtean 5 egun izanen dituzte, gehienez, lizentzia ordaindu gabe gisa, prestakuntza sindikaleko ikastaroetan eta antzeko jardueretan parte hartzeko. Egun horiek kontuan hartuko dira egutegiaren ondorioetarako. Lizentzia egun horiek hartu ahal izateko, sindikatuak 48 ordu lehenago jakinaraziko dio nahitaez enpresari.

18. artikulua. Eskubide sindikalak.

Sindikatuei negoziatzeko ahalmena aitortzen zaie, probintziako hitzarmenak, edo maila handiagoko legeren batek, 250 langileentzako aitortzen duen neurri berean.

Enpresan atal sindikala duten sindikatuek euren kuotak enpresaren bidez kobratzen ahal dituzte, langileen adostasun espresuarekin, sindikatuaren delegatuak aldez aurretik eta idatziz eskatuta.

Enpresak entzun, baloratu eta erantzuna emanen die sindikatuek egiten dituzten proposamenei.

19. artikulua. Zehapenak.

Enplegu eta soldataren bi egun baino gehiagoko etenaldia dakarren edozein diziplina kasuetan, zehapena jarri baino 48 ordu lehenago langilearen atal sindikalari jakinarazi beharko zaio edo enpresa batzordeari bestela, inon afiliatua ez badago edo langile horren sindikatuak atal sindikal aitortua ez badu.

20. artikulua. Batzarrak.

Langileek urtean 11 ordu izanen dituzte, gehienez, batzarrak egiteko, 24 ordu aurretik jakinarazita, betiere. Batzarretan ematen den denborari dagokion soldataren arabera ordainduko dira ordu horiek.

Enpresa batzordeak enpresako zuzendaritzari jakinaraziko dio batzarrak zenbat iraunen duen, gutxi gorabehera.

Batzarrak dirauen bitartean, segurtasun talde gisa, euren postuan geldituko dira galdaketako labezain bat eta tratamenduko beste bat. Mantentze lanetakoak deitutako batzarretan azalduko dira. Goian aipatutako horiei batzarrean emandako informazio guztien berri emanen zaie, eta bozketarik izanez gero haietan parte hartuko dute.

Txanda zatituko langileak ordu erdi lehenago aterako dira batzarra arratsaldeko ordu bietako txanda aldaketako orduan egiten denean.

21. artikulua. Eszedentziak.

Artikulu honi dagokionez, indarra duen legeriak ezarritakoari lotuko zaio, egin daitezkeen proposamen bereziak aztertzea galarazi gabe.

22. artikulua. Ordezko legeak.

Hitzarmen honen artikuluetan aurreikusi ez den orotan, egungo eta etorkizuneko aplikazio orokorreko legeria indardunean xedatzen denari jarraituko zaio.

23. artikulua. Lanbide prestakuntza.

Artikulu honen bidez aipatzen da espezialista, ofizial eta enplegatu guztiek parte har dezaketela gure enpresan aurki ezarriko diren teknologia eta produkzio berrietara gaitzeko, hobetzeko eta egokitzeko eginen diren ikastaroetan.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak aitortutako zentro ofizialetan, Hezkuntzari buruzko Lege Orokorrak onetsitako ikasketa tituluetako bat lortzeko antolatzen diren ikastaroetan, izena emandako langileek eskubide hauek dituzte:

a) Behar diren baimenak izateko, azterketetako egunetan haiek egitera joateko behar den denbora hartzeko, agiri bidez egiaztatu ondoren, euren lan eskubideak inola ere murriztu gabe. Azterketak egitera aurkezteko eta horretarako soilik, urteko oporrak zatitzea ere eskatzen ahal dute, enpresako lanaren antolamendua kaltetu gabe eta langileen ordezkariei jakinarazita.

b) Arestian aipatu ikastaroetan parte hartzen badute eta enpresak lan txanda batzuk ezarriak dituenean, eskolako eginbeharrak betetzeko erosoen zaien txandan lan egiteko, gaueko txandak sobera kargatu gabe ahal den neurrian.

c) Ikastaro horien bukaeran ziurtagiria edo titulua ematen bada, kontuan hartuko da enpresa barneko maila igoeretan.

d) a) lerroaldean aurreikusitako prestakuntza lizentzia edo baimenak direla kausa, langileari ez zaizkio inola ere eskubideak murriztuko, ez eta edonolako kontzepturengatik kobratzen dituen ordainsariak ere.

e) Aurreko ataletan ezarritako eskubideak izateko, enpresako langileen plantilla osoaren gehieneko portzentajea %10ekoa izanen da.

Ikastaroan parte hartzeagatik langileak ezinezkoa badu bertan lan egitea, lan kontratuaren ondorioak eten eginen zaizkio, baina ikastaroaren bukaeran lana izanen duela bermatuz. Horrelakoetan, eta ikastaroak hiru hilabete baino gehiago irauten badu, enpresak langilearen baja ematen ahal du Gizarte Segurantzan.

Erdi mailako kargudunei eta ofizialei dagokienez, enpresa batzordeak eta zuzendaritzak adostuko dute horietan parte hartu nahi dutenetatik aurten gaitasun nahiz hobekuntza ikastaro batera zein joanen den. Adostasuna erraztearren, bi alderdiek aipatu ikastaroen gainean duten informazioa elkarri emanen diote. Enpresa ahaleginduko da erdi mailako kargudunek eta ofizialek euren intereseko arloan gerta daitezkeen aurrerapen teknologikoen berri izan dezaten. Horretarako enpresa batzordearekin ados jarriko da.

24. artikulua. Euskara.

Hitzarmen hau bi hizkuntzetan idatziko da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta horrela eginen da hurrengo hitzarmenetan ere. Aurrekoa galarazi gabe, hitzarmenari buruzko interpretazioak gaztelaniazko bertsioaren gainean eginen dira.

25. artikulua. Erretiroa 64 urterekin.

Kontratazioei eta enpresa uzteari buruzko 6. artikuluan aipatzen da errelebo kontratuaren bidezko erretiroa hartzeko aukera.

26. artikulua. Aukerako osasun laguntza.

Artikulu honetan ezartzen denez, istripu edo lanbide eritasunaren kasuan interesatuak mediku espezialista aukeratzen ahal du, Mutualitate Ofizialekoa ez den bat, enpresako medikuaren onespenarekin eta Mutualitateak bere baimena eman eta gastua ordaintzen badu.

Aldaketa hori egitea mutuak onartzen ez badu, enpresa batzordeak eta zuzendaritzak mutuaz aldatzea negoziatuko dute.

27. artikulua. Kultura, kirola edo gizarte arloko prestakuntzarako diru laguntzak emateko funtsa.

Zuzendaritzak bere laguntza eskainiko du hitzarmen honen indarraldian kirola edo kultura arloan antola daitezkeen jardueretarako. Enpresa batzordeak urtean zehar egiten ahal diren proposamenak aurkeztuko dizkio enpresako zuzendaritzari; kasuz kasu erabakiko da enpresak zer laguntza emanen duen, enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren artean adostuta.

28. artikulua. Balorazioa eta produkzioaren kontrola.

Artikulu honetan ezartzen denez, fabrikako sailetako produkzio denborak enpresako kontrolatzaile ofizialak baloratu eta kontrolatuko ditu, kontrolatu beharreko lan horietan diharduten langileekin, betiere, eta ateratzen diren denborak beste langile batek egin ditzakeenekin alderatzeko enpresak duen ahalmena galarazi gabe. Neurketa horiek ezin baditu kontrolatzaile ofizialak egin, zuzendaritzak beste kontrolatzaile bat aurkeztuko du, kontrol lan horiek egiten dakiena. Neurketa baten emaitzaren gainean bi alderdiak ados jartzen ez badira, enpresak izendatutako kontrolatzaileak edo kontrolatzaile neutral batek sailean diharduen beste langile bati eginen dio kontrola.

29. artikulua. Maileguaren abala.

Hitzarmen honen bidez, gaur egungo maileguetarako abalen zenbatekoak 9.000 eurotan ezarri dira. Abal horiek etxebizitza, autoa (arrisku orotako asegurua nahitaezkoa dela), altzariak edo etxeko ostilamendua erosteko dira. Ez da beste abalik eskatzen ahal aurrekoa kitatzen ez den bitartean.

Abal horrek indarrean segituko du onuraduna enpresako plantillan alta emana dagoen artean.

30. artikulua. Bizi eta istripu aseguruaren poliza.

Hitzarmen honen bidez enpresak istripu aseguruaren poliza bat kontratatuko du ondoren adierazten diren kontzeptuengatik eta 2006tik aurrera urtero %5 igoko diren zenbateko hauengatik kapital aseguratu bat estaliko duena:

.Edozein arrazoiren ondoriozko.

Heriotza: 37.810,40 euro.

Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 18.905,21 euro.

Baliaezintasun iraunkor osoa: 9.452,60 euro.

.Lan istripuaren edo lanbideko eritasunaren ondoriozko.

(Zenbateko hauek "edozein arrazoiren ondoriozkoekin" batuko dira)

Heriotza: 17.398,60 euro.

Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 78.292,34 euro.

Baliaezintasun iraunkor osoa: 17.398,30 euro.

.Baliaezintasun iraunkor osoarengatiko kalte-ordainaren osagarria

Eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozkoa:

_25 urtetik 40 urtera artekoak: 31.307,42 euro.

_41 urtetik 46 urtera artekoak: 28.176,70 euro.

_47 urtetik 50 urtera artekoak: 25.045,94 euro.

_51 urtekoak: 21.915,20 euro.

_52 urtekoak: 15.653,73 euro.

_53 urtekoak: 11.740,29 euro.

_54 urtekoak: 10.745,08 euro.

_55 urtetik 65 urtera artekoak: 8.527,83 euro.

Lan istripuaren edo lanbideko eritasunaren ondoriozkoa:

_25 urtetik 40 urtera artekoak: 51.167,12 euro.

_41 urtetik 46 urtera artekoak: 46.903,22 euro.

_47 urtetik 50 urtera artekoak: 42.639,27 euro.

_51 urtekoak: 35.816,99 euro.

_52 urtekoak: 31.553,05 euro.

_53 urtekoak: 20.466,85 euro.

_54 urtekoak: 10.745,08 euro.

_55 urtetik 65 urtera artekoak: 8.527,83 euro.

Bi kasuetan, konputuaren data ebazpenaren data izanen da eta aldez aurretik lan kontratua desegin beharko da.

31. artikulua. Istripu aseguruaren erregelamendua.

1. Magotteaux-Navarra, S.A. enpresak langile guztien ibilgailuen kalte materialak ordainduko ditu.

2. Aseguru honek lanerako joan-etorrian gertatutako istripua estaltzen du, langileak fabrika eta etxea bitartean egin ohi duen ibilbidean. Beraz, "in itinere" motako istripua beharko du izan, gai horretaz araudiak eta jurisprudentziak diotenaren arabera.

3. Aseguru honek ibilgailuaren kalteak eta hondamenak baino ez ditu estaliko, eta ez, ordea, kalte pertsonalak, ibilgailua ezin erabili izanak dakarzkion kalteak eta istripuaren ondoriozko beste edozein ere.

4. Aseguru honek indarra izan dezan, beharrezkoa da estaltzen dituen kalte materialak beste aseguru batek ez estaltzea, dela ibilgailuaren beraren aseguruak dela beste ibilgailu baten edo beste pertsona batenak.

5. Ezbeharra gertatzen denean, ibilgailuaren erabiltzaileak enpresako zuzendaritzari horren berri eman behar dio astebeteko epean, luzeenera jota, idatziz eta zehaztasun guztiak aipatuz, adibidez, istripua nola izan den, istripuaren inguruabarrak, konpontzera nora eramanen duen (tailerra edo garajea), eta zein kalte izan dituen. Epe horretan jakinarazten ez bada, ezbeharra izan duen ibilgailuaren erabiltzaileak edo jabeak kalte-ordaina kobratzeko eskubidea galduko du.

6. Enpresak zilegi du istripuari buruzko informazio gehiago eskatzea, hala iruditzen bazaio, adibidez atestatuaren kopia eskatuz, agintari eskudunen batek esku hartu zuen edo ez, edo istripua nola gertatu zen argitzeko balio dezakeen beste edozein zehaztapen.

7. Enpresak, halaber, gai horretako aditu bat izenda dezake ibilgailuak izan dituen kalteak ebaluatzeko.

8. Ibilgailuak izandako kalteak ez dira ordainduko istripua gidariaren zuhurtziagabetasun nabariagatik izan bada, erregelamendu honen 7. atalean aipatu baliabideekin egiaztatuta.

9. Istripua hirugarren baten erruz gertatuz gero, aseguru honek ez ditu kalte horiek ere estaliko. Horren ondorioz eginbide penalen instrukzioak eginen balira, horietan ebatzitakoari lotuko litzaioke erantzukizunari dagokionez.

10. Istripu bat gertatzen denean, aseguru honek estaltzen badu, enpresak ibilgailuaren konponketa ordainduko du, kaltetuak behar diren fakturak aurkeztu eta gehienez ere astebeteko epean.

11. Aseguru honek gidaria enpresako langilea denean bakarrik balioko du.

12. Aseguru honetan aurreikusitako arriskuak estaltzeko, enpresak aseguru poliza bat kontratatzen ahal du.

13. Erregelamendu honetan egiten den edozein aldaketa nahiz hobekuntza enpresa batzordeari jakinaraziko zaio.

14. Erregelamendu honetan biltzen diren eskubideak aitortzen zaizkie enpresa batzordeko eta lan osasuneko kideei enpresak deitutako bileretara egiten dituzten joan-etorrietarako, bai eta enpresako zerbitzu medikoetara joaten diren langileei ere, horiek ere aldez aurretik deituta. Enpresak igorri balu bezala joko da langileak bezperan laneko istripua izan, istripuaren partea bete eta zerbitzu medikoetara joan beharra duenean.

15. Enpresak, batere frankiziarik gabe, langilearen ibilgailuak izandako kalte materialen gastu guztiak ordainduko ditu.

32. artikulua. Pentsioen funtsa.

1989. urtean, enpresak Nafarroako Aurrezki Kutxarekin pentsio funts pertsonal bat izenpetu zuen plantillako langile bakoitzarentzat, pentsio funts horiek arautzen dituen 8/1987 Legearekin bat.

Egungo plantillako langile finkoei funts bana jarriko zaie, dotazio bakarrekoa, kategorien arabera, hain zuzen ere 1. eranskineko oinarrien gaineko %4koa.

Gaur egun behin-behinekoak diren langileek dotazio horiek langile finko egindakoan izanen dituzte.

1990. urtetik hasita, hura barne, funts horrek urtean %1,50eko dotazioa izanen du plantillako langile guztientzat, arestian aipatu oinarrien gainean, gehi urte bakoitzean ituntzen diren igoerak. Urteroko oinarriak 1. eranskinean azalduko dira.

Sortzen den pentsio funts honen erregelamendua eta funtzionamendua lehen aipatutako 8/1987 Legean daude arautuak.

33. artikulua. Balioaniztunak eta lanpostu aldaketak.

2006. urtean ondorengo hauek langile balioaniztunak dira: Angel María Martín, Vicente Ruz, Alfredo Zufiaurre, Gorka Mintegi, José Luis Blanco, José María Martínez, Mariano Celaya, Miguel Bueno, Angel Aguirre, Bernat Garmendia, Iñaki Etxeberria, Roberto Etxeberria eta Javier Anda.

Urtez urte, enpresako zuzendaritzak balianiztunen zerrenda eguneratuko du, langile taldearen barneko gaitasun eta ezagupenen bilakaera ikusita, eta antolaketa beharren arabera. Funtsean, horiek izendatzeko irizpideen oinarri izanen dira lanpostu bakoitzeko lana menderatzea eta ikasteko erraztasuna.

Beraz, etorkizunean eginen diren eguneratzeetan, baliteke pertsona batzuk zerrendan ez agertzea eta beste batzuk sartzea, eta ez da inolako konpromisorik izanen balianiztunen kopuru zehatz bat mantentzeko.

Enpresako zuzendaritzak hitz eman du horiek izanen dutela lehentasuna lanpostuen, sailen eta txanden arteko errotazioetan. Hala ere, unean uneko inguruabarrak direla-eta hori ezinezkoa denean, salbuespen gisa (adibidez instalazioaren matxuragatik edo produkzioaren jaitsieragatik lanpostua geldi dagoenean) beste langile batzuk ere izanen dute lanpostuz, sailez eta txandaz aldatzeko aukera. Aurrekoa ukatu gabe, salbuespeneko egoera zalantzazkoa denean, enpresa batzordeak eta zuzendaritzak elkarrekin baloratuko dute kasu bakoitza.

Balioaniztunei txanda bat esleituko zaie, banaketa ahalik eta berdintasun handienarekin eginez, fabrikako lanpostuetan sor daitekeen edozein gorabehera edo premiari erantzun ahal izateko.

Lortu nahi den helburua da txanda bakoitzean ahalik eta langile balioaniztunenak izatea. Horretarako, fabrikako lanpostuetan ikasten eta prestatzen denbora bat ematea nahitaezkoa da.

Araudi honen filosofiaren baitan ere, beste helburu bat da txanda bakoitzeko errotazioetan langile balioaniztunak jartzea eta haiei lehentasuna ematea, txanda aldaketa onartzen dutelarik beharrezkoa denean (gauez diharduten langileak ordezkatuz eta abar).

1. Balioaniztasunaren prima:

Hitzarmen honetan aurreikusitako doikuntzak gorabehera, balioaniztasunaren prima 0,50 eurokoa izanen da lan egindako ordu bakoitzeko eta horren gainean eginen dira gainerako soldata kontzeptuetan egin beharreko doikuntza guztiak

2. Antolaketa eta lanorduaren balioa esleitzea eta lanpostu bakoitzaren pizgarriak:

2.1. Langile bakoitzari lehentasunezko lanpostu bat esleituko zaio, lanorduaren balioa eta lanpostuaren pizgarria ezartze aldera.

2.2. Lanpostua esleitzeak ez du beste batera aldatzea ukatzen, produkzioak hala eskatzen badu, gaur egun egiten den bezala, baizik eta aurreko lerroaldean aipatzen denez, lehentasunak jartzea du xede eta lanorduaren balioa eta gutxieneko pizgarriak ezartzea, langileak, produkzio beharrengatik, zein lanpostutan diharduen kontuan hartu gabe.

Adibidez, langile bat ari bada lehentasunezkoa ez duen beste lanpostu batean eta lanpostu horretako lanorduaren balioa eta pizgarria bere lehentasunezko lanpostukoa baino txikiagoak badira, bien arteko diferentzia ordainduko zaio, "lanpostu aldaketa" gisa.

Eta alderantziz, langilea ari bada bere lehentasunezko lanpostukoak baino lanorduaren balio eta pizgarri handiagoko beste lanpostu batean, balio gehiagoko lanpostuari dagokion ordainsaria kobratuko du.

2.3. Langilearentzako baldintza onuragarriago horrek aginduko du kasu hauetan izan ezik:

a) Langilea zerbitzu osagarriak egitera aldatzen badute.

b) Lekuz aldatzearen arrazoia instalazioko matxura baldin bada.

Bi kasu horietan, zein lanpostutara aldatu duten hango lanorduaren balioa eta pizgarria kobratuko ditu.

Zerbitzu osagarrietako lanen zerrenda:

1._Garbiketa lanak edozein sailetan.

2._Espedizioko eta fabrikazioko kontrolean laguntzea (esan nahi baita, kanpoko kontrolatzaileei piezak mugitzen laguntzea).

2.4. Xedapen gehigarria: Zerbitzu osagarri gisa izendatzen diren lan horietan maiz aritzeak ekar lezakeen kalte ekonomikoa saihesteko, lan horiek fabrikazioko langile guztien artean zuzenki banatzen ahaleginduko da zuzendaritza.

Orobat, ordainsaria ez murrizteko eta ikastuna lanpostuan bakarrik ari den bitartean, irakasleari baldintzarik onuragarrienak aplikatuko zaizkio.

3. Erreferentziako lanpostuen zerrenda, oinarrizko lau talde hauetan antolatuta:

A) Galdaketa-moldekatze saila:

_Kargak: G. Munduate eta V. Ruz.

_Barneko garraioa: F.J. San Román.

_Pieza txikien moldegintza: G. Mintegi, I. Etxeberria, R. Etxeberria, B. Garmendia, J. Anda, F.M. Díaz eta G. Zubiria.

_Galda-isurketa-GV desmoldekatzea: M. Romero, J. Palomares, A. Aguirre eta J.M. Martínez.

_Galdaketako labezainak: V. Manzanal, D. Castellanos, M. Bueno eta M. Celaya.

B) Akabera-lanen saila:

_Espedizioak: J.A. Martín.

_Granaila-trontzaketa: V. Nevado, F. Molero, J.M. Amillano, J.J. Sanz eta R. Sánchez.

_GV moldekatzea-argintza: J. Cano, R. González, A. Zufiaurre eta J.L. Blanco.

_Akabera-lanak: L. Lumbreras Valiente eta L. Lumbreras Rodríguez.

_Tratamendu termikoa: R. Lumbreras, J.M. Repáraz, J.M. Pérez eta A.M. Martín.

_Soldadura/Arkuzkoa-Airekoa: A. Dueñas, J. Marqués eta A. Cerro.

_Zintzilikatuak: F. Paniagua, M. Barriga, F.J. Sarasola, J.M. Berasáin eta R. Gil.

C) Azken kontroleko saila:

_Azken kontrola: R. Pueyo.

D) Koordinazioko eta aginteko postuak:

_Tratamendu termikoko arduradun nagusia: J.A. Beguiristáin.

_Espedizioko arduradun nagusia: F. Martín.

_Argintzako arduradun nagusia: Javier Percaz.

_Metalezko bizarren arduradun nagusia: M.A. Beraza eta J.M. Ovejero.

_Kargetako koordinatzailea: E.J. Boal.

_Pieza txikien koordinatzailea: O. Ulaiar.

4. Sailez aldatzeagatiko prima:

Sailez aldatzeagatik prima bat ezarri da, langilea galdaketa-moldekatze saileko lehentasunezko lanpostutik akabera-lanen sailera, edo alderantziz, aldatzen dutenean aplikatuko dena. Aldaketa egiteko arrazoiak izan daitezke matxura edo lehentasunezko lanpostuan lanik ez izatea.

Kasu horietan balianiztunaren lanorduaren prezioa kobratuko da beste lanpostuan egindako ordu bakoitzeko.

Beste lanpostu horretako prima ohiko lanpostukoa baino handiagoa bada, azken horretako primak aplikatuko zaizkio. Lanpostu aldaketa iraunkorra bada, aurreko puntuan aipatutakoak ez du balio, baizik eta lanpostu berriari dagokion taula aplikatuko da.

Lanpostu aldaketa iraunkortzat jotzeko, 3 hilabetez gutxienez, denbora osoaren %60 gutxienez postu horretan aritu beharko da.

34. artikulua. Kalitatearen eta segurtasunaren sustapena.

Kalitatea: pizgarrien programa bat ezarriko da Urdiaingo lantegiko langileek kalitatea hobetzeko egin ditzaketen iradokizunetarako.

Segurtasuna: Enpresak berresten du laneko segurtasun arloan sor daitezkeen eskaera guztiei diruz erantzuteko beharra, lehentasunezko ekintzen programa baten baitan.

35. artikulua. Hitzarmena betetzea.

Enpresa batzordea eta zuzendaritza elkarrekin bilduko dira hilero hitzarmenaren jarraipena egiteko.

1. ERANSKINA SOLDATEN TAULAK

Koordinatzailearentzako oinarriak

KARGAK ETA PIEZA

KONTROLA TXIKIAK

Enpresako soldata 2.123,71 2.123,71

Oporretako soldata 2.123,71 2.123,71

Dedikazioko prima - 78,61

Antzinatasuna 8,39 8,39

Eskersariak 1.451,43 1.451,43

Hileko oinarrizko balioa absentismoan 2.200,54 2.200,54

Eritasunaren edo istripuaren ondoriozko deskontua 69,73 69,73

Aparteko orduak 30,37 30,37

%75eko osagarria 13,02 13,02

Greba eguna 15,56 15,56

Ordu gainjarriak 15,56 15,56

Prestakuntzako ordu gainjarriak 23,34 23,34

EAC-ko ordu gainjarriak 6,63 6,63

Ordaindu gabeko lizentziako orduak 13,94 13,94

Puntualtasun prima 8,90 8,90

Peoientzako oinarriak

ESPEZIALISTAK PEOIAK

Enpresako soldata 1.915,24 1.436,43

Oporretako soldata 1.915,24 1.436,43

Antzinatasuna 8,39 0,00

Eskersariak 1.400,43 1.400,43

Hileko oinarrizko balioa absentismoan 2.123,11 1.592,33

Eritasunaren edo istripuaren ondoriozko deskontua 62,89 47,17

Aparteko orduak 27,67 20,77

%75eko osagarria 11,86 8,90

Greba eguna 14,14 11,02

Ordu gainjarriak 14,14 11,02

Prestakuntzako ordu gainjarriak 21,21 16,53

EAC-ko ordu gainjarriak 6,63 6,63

Ordaindu gabeko lizentziako orduak 12,67 9,51

Puntualtasun prima 8,90 6,67

Mantentze lanetako ofizialentzako oinarriak

BEHIN

BEHINEKOA

1M TP 2M 85%

Enpresako soldata 2.228,74 2.213,08 1.881,12

Oporretako soldata 2.228,74 2.213,08 1.881,12

Antzinatasuna 8,39 8,39 0,00

Eskersariak 1.464,49 1.471,32 1.471,32

Hileko oinarrizko balioa absentismoan 2.313,55 2.297,89 1.953,21

Eritasun edo istripuaren ondor. desk. 73,18 72,67 61,77

Aparteko orduak 32,72 32,54 27,47

BEHIN

BEHINEKOA

1M TP 2M 85%

%75eko osagarria 14,02 13,95 11,77

Greba eguna 16,26 16,17 14,00

Ordu gainjarriak 16,26 16,17 14,00

Prestakuntzako ordu gainjarriak 24,39 24,25 21,00

EAC-ko ordu gainjarriak 7,45 7,45 7,45

Ordaindu gabeko lizentziako orduak 14,60 14,60 12,41

Puntualtasun prima 10,36 10,36 8,81

Eraginkortasun prima 84,81 84,81 84,81

Modelogileentzako oinarriak

BEHIN

1. MAILAKO 2. MAILAKO 3.A MAILAKO 3.B MAILAKO BEHINEKOA

KOORDINATZA. OFIZIALA OFIZIALA OFIZIALA OFIZIALA %85

Enpresako soldata 2.411,57 2.172,32 2.159,76 2.103,34 2.059,45 1.750,53

Oporretako soldata 2.411,57 2.172,32 2.159,76 2.103,34 2.059,45 1.750,53

Antzinatasuna 8,39 8,39 8,39 8,39 8,39 0,00

Eskersariak 1.626,82 1.465,53 1.459,26 1.446,74 1.434,19 1.434,19

Hileko oinarrizko balioa absentismoan 2.493,33 2.254,08 2.241,52 2.185,11 2.141,21 1.820,03

Eritasun edo istripuaren ondoriozko deskontua 79,19 71,33 70,92 69,07 67,62 57,48

Aparteko orduak 35,33 32,02 31,85 31,12 30,55 25,77

%75eko osagarria 15,14 13,72 13,65 13,34 13,09 11,04

Greba eguna 17,64 15,89 15,80 15,42 15,12 13,11

Ordu gainjarriak 17,64 15,89 15,80 15,42 15,12 13,11

Prestakuntzako ordu gainjarriak 26,46 23,84 23,70 23,13 22,68 19,66

EAC-ko ordu gainjarriak 7,45 7,45 7,45 7,45 7,45 7,45

Ordaindu gabeko lizentziako orduak 15,93 14,36 14,28 13,92 13,21 11,23

Puntualtasun prima 10,36 10,36 10,36 10,36 10,36 8,81

Eraginkortasun prima 81,76 81,76 81,76 81,76 81,76 81,76

Eraginkortasun prima: hileko kalkulua = (prima x ofizialen kopurua) / lan egindako ordu guztiak x bakoitzak lan egindako orduak. Mantentze lanetako primari arropa garbitzeagatiko 3,05 euro hileko gehitu zaio.

Lanpostu bakoitza baloratzean kontuan hartu diren kontzeptua eta lan baldintzak

Lanpostu guztientzat jarri da hotsaren plusa.

01 Kargen erantzukizuna Lan. zatitua Bai Ez

02 Kargak Txand. lan. Bai Bai

03 Galdaketako 1. labea Txand. lan. Bai Bai

04 Galdaketako 2. labea Txand. lan. Bai Bai

05 Isurlea-desmoldekatzailea Txand. lan. Bai Bai

06 Txandako txoferra Txand. lan. Bai Bai

10 Isurketa-zalia Txand. lan. Bai Bai

11 Harea hez. bid. GV-5 1/2 moldek. Txand. lan. Bai Bai

12 Argintzako arduradun nagusia Txand. lan. Bai Bai

13 Argintza Txand. lan. Bai Bai

15 Granaila Txand. lan. Bai Ez

16 Trontzatua Txand. lan. Ez Ez

17 Piezen metalezko bizarrak Txand. lan. Ez Ez

18 Soldadura Txand. lan. Ez Ez

19 Kontroleko koordinatzailea Lan. zatitua Ez Ez

20 C.M. bizarrak Txand. lan. Bai Bai

25 CFI-IIIko labezaina Txand. lan. Bai Bai

26 Suberaketa Txand. lan. Bai Bai

27 Uretako tenplaketa Txand. lan. Bai Bai

28 Piezen iraoketa Txand. lan. Bai Bai

29 Berotzeko labea Txand. lan. Bai Bai

30 Mantentze lanetako urgazlea Txand. lan. Bai Bai

31 Laborategiko urgazlea Lan. zatitua Ez Ez

32 Txatarra errekuperatzea Txand. lan. Ez Ez

33 T-ko zerbitzu osagarriak Txand. lan. Bai Ez

34 NT-ko zerbitzu osagarriak Txand. lan. Bai Bai

36 Modeloetako urgazlea Lan. zatitua Ez Ez

37 Espedizioak Txand. lan. Bai Ez

38 Espedizioetako urgazlea Txand. lan. Bai Ez

39 Trat. eman zaien piezen kontrola Txand. lan. Ez Ez

Lanpostuko soldata, orduko

X bat jarrita duten lanpostuek produkzioaren pizgarria kalkulatzeko taula daukate. 1983. urteko hitzarmenean finkatu ziren horren balioak.

LANGILEAK

01 Kargen koordinatzailea 0,5303

02 Kargak 0,6066 X

03 Galdaketako 1. labeko labezaina 0,6826 X

04 Galdaketako 2. labeko labezaina 0,6826 X

05 Isurle-desmoldekatzailea 0,4681 X

06 Txandako txoferra 1,0641

27 Garbiketa 0,2391

08 Pieza txikien koordinatzailea 0,5303

09 Pieza txikiak 0,3569

10 Isurketa-zaliak 0,4681 X

11 Harea hez. bid. GV-5 1/2 moldek. 0,3569 X

12 Argintzako arduradun nagusia 0,4940 X

13 Argintza 0,4940 X

14 Bizarretako arduradun nagusia 0,2197

15 Granaila 0,3540 X

16 Trontzatua 0,2197 X

17 Piezen bizarrak 0,2197 X

18 Soldadura 0,2197 X

19 Kontroleko koordinatzailea 0,5303

20 Zuzenketa/artezketa 0,2197

21 Piezei azken ukitua ematea 0,2197

25 CFI-IIIko labezaina 0,7630 X

26 Suberaketa 0,5022 X

27 Uretako tenplaketa 0,5022 X

28 Piezen iraoketa 0,5022 X

29 Piezak berotzeko labea 0,5022 X

30 Mantentze lanetako urgazlea 0,5816

31 Laborategiko urgazlea 0,3232

32 Txatarra errekuperatzea 0,2391

33 T-ko zerbitzu osagarriak 0,2586

34 NT-ko zerbitzu osagarriak 0,3747

35 Azken operazioak 0,7854

36 Modeloetako urgazlea 0,6783

37 Espedizioak 1,6744

38 Espedizioetako arduradun nagusia 2,2389

39 T.T.-ko arduradun nagusia 1,7110

40 Balianiztunak 0,5000

45 EAC 1,3639

46 Prestakuntza 1,3639

47 Enpresa batzordea 1,3639

48 Lizentzia ordaindua 1,3639

49 Batzarra 1,1834

25 urteko antzinatasuna 1,3639

Balioaniztasuna 0,9603

Arduraduna ordezteagatiko prima

(aparteko ordua barne) 25,4878/egun Arduraduna ordezteagatiko prima

(aparteko ordua sartu gabe) 10,4125/egun

MANTENTZE LANETAKOAK ETA MODELOGILEAK

45 EAC 0,5352

46 Prestakuntza 0,5352

47 Enpresa batzordea 0,5352

48 Lizentzia ordaindua 0,5352

49 Batzarra 0,5352

Gauean lan egiten ez den lanpostuetan, zerbitzu beharrak direla-eta horietan gauez lan egin beharra izanez gero, prima berezi bat ordainduko da:

Gaueko lana. Orduaren balioa: 0,3345667.

Pentsio funtsendako oinarriak

OINARRIAK URTEKO KUOTA

Peoi espezialistak 27.985,47 419,78

Mantentze lanetakoak, modelogileak

eta koordinatzaileak 30.573,74 458,61

Arduradunak eta kargu beretsukoak 34.253,25 513,80

Garbitzaileak 16.195,59 242,93

.Lanpostuak: 02-Kargak.

Produkziorako pizgarria.

Kargatzaileak bere postuan ordu betez aritzean 1.100 kiloko 3 karga egiteko ezarritako ordubeteko lana justifikatzen du eta prestatutako 3 kargaldiko 0,5719948 euroko produkzio pizgarria kobratuko du. Prima horri dagokionez, karga kopurua 3aren multiploa gehi 1 baldin bada, beheragoko multiploa kontatuko da eta karga kopurua 3aren multiploa gehi 2 izanez gero, goragoko multiploa kontatuko da, lanaldi oso batean 27 karga egiten ahal badira ere.

Talde batek 3 kargatzaile izanen ditu, %13 eta %17ko Cr-dun txatarrarekin lan eginen dutenak. Horien lanean kargak prestatzeko behar den denbora sartzen da, bere lan desberdinekin, bai eta beharrezko txatarrak igotzea ere.

Sailekoei esleitutako beste lan batzuk:

_Grafitoa botatzea toberan.

_B.C. ferrokromoa botatzea.

_B.C. ferromanganesoa botatzea.

_Ferroaleazioak lauki txikietara aldatzea.

_Ferrokromo-hautsa paketetan prestatzea.

Lan horiek laneko partean agerraraziko dira, horietan emandako denborarekin batera eta sailak prestatutako karga kopurua justifikatzeko orduekin batuko dira.

"Beste lan batzuk" izeneko horiek karga lanetakoa ez den langile batek egiten baditu, "karga lanetako laguntzaile" gisa azalduko da.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

.Lanpostuak: 03-04-Galdaketako labezainak.

Produkziorako pizgarria.

Galdaketako labezainek instalazioa martxan dela lan egindako orduak ezarriko dituzte, labegintzan emandako denbora erantsiz.

1. labea (Higassa): 0,3885634 euro 1.100 kiloko galdaldi bakoitzeko.

2. labea (Guinea): 0,6599871 euro 1.100 kiloko galdaldi bakoitzeko.

Haustea, labea prestatzea eta fritatua izeneko lanak laneko partean agerraraziko dira eta lan horietarako ezarritako denborari baremo hau aplikatuko zaio:

1. labea: ordu bakoitzeko 1.100 kiloko 2 galdaldi.

2. labea: ordu bakoitzeko 1.100 kiloko galdaldi bat, horixe baita labe horien batez besteko produkzio ahalmena.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

.Lanpostuak: 05-Galda-isurlea, desmoldekatzailea. 10-Isurketa-zaliak.

Produkziorako pizgarria.

9,3273107 euro langileak bere txandan isuritako galdaldi bakoitzeko.

9,3273107 euro langileak bere txandan desmoldekatutako galdaldi bakoitzeko.

Lan baldintzak.

Talde batek 3 galda-isurle-desmoldekatzaile izanen ditu, gehi garabilaria. Txanda bakoitzean programazioko 11 galdaldi eginen dira gehienez ere edo W-4ko 50 molde, galdaldirako programatuak.

12. galdalditik edo W-4ko 51. moldetik aurrera laugarren isurle-desmoldekatzailea jarriko da lanean txanda hasieratik. Hori dela-eta, arduradunaren bidez sartuko da programazioan. Funtzionamenduko araudi hori ez da aldatzen ahal, programazioarekin zerikusirik ez duten inguruabarren edo istripu nahiz matxuren ondorioz ez bada eta, horrelakorik gertatzen denean, lan taldea egoera horretara egokituko da, produkzioaren arabera.

"Modulu" gisa, isuritako edo desmoldekatutako 1.100 kiloko galdaldi bat hartuz gero, 3 isurle-desmoldekatzailek gehi garabilariak osatzen duten talde honek 8 modulutik gora 8 orduko inputazioa justifikatuko du, isurle-desmoldekatzaile eta garabilari gisa. 1.100 kiloko galdaldia esaten denean, ulertu behar da arruntean erabiltzen dugun galdaldi estandarra dela, eta pisu horrek gorabeherak izan ditzakeela, isuri beharreko moldeen pisu gordinak nolakoak diren.

8 modulu edo gehiagorekin, talde osoak saileko isurketa-desmoldekaketa lanak eginen ditu, arduradunak erabakitako antolaketari jarraikiz, eta lan horiek eginik, talde osoak ekiten ahal die beste lan batzuei, sail berean edo beste batean.

Atalean egin beharreko lanagatik ikusten bada 8 modulu horietara ez dela iritsiko, arduradunak taldea antola dezake beste lan batzuk egiteko sailean berean edo sailetik kanpora. Horrelakoetan, postuari ezarritako ordu bat justifikatuko da modulu bakoitzeko.

Ikusirik moduluen horren kopuru baxuarekin norberaren sailean edo besteetan egin beharreko lan desberdinak eta horietan ematen den denbora laneko partean behar bezala agerraraztea korapilotsua dela oso, akordio hau adostu da baina horrek ez du esan nahi agerraraziko denboretan lortutako moduluek jarduera normala justifikatzen dutenik.

Lan taldea 3 isurle-desmoldekatzailek gehi garabilariak osatzen badute ere, isurle-desmoldekatzailearen lanak taldeko parte batek egin ditzake eta beste partea beste lanetara bideratu, sailaren lana eraginkorragoa eta azkarragoa izan dadin:

Labeak hausten direnean.

Labeak egiteko denbora isurle-desmoldekatzailearen eta garabilariaren lan denbora da eta horren produkziorako pizgarria galdaldi bat bezala kontatuko da, orduko isuria eta desmoldekatua, talde osoa lan horretan arituz, eta ez dira behin ere 11 galdaldi baino gehiago justifikatuko, 3 + 1 taldeak txanda bakoitzean isuri eta desmoldekatuak.

Labeak egitera taldeko parte bat bakarrik jartzen bada, aurrean adierazitakoaren laurdena hartuko da kontuan langile bakoitzeko, eta horri taldeko beste parteak egindakoa batuko zaio.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

.Lanpostuak: 11-Harea hezearen bidez moldekatutako piezak.

Produkziorako pizgarria.

Produkziorako eta kalitaterako pizgarri bat ezarri da, kronometroz neurtutako denbora hauetan oinarritua:

GV-5 œ makina.

Lortu den helburuaren eta guztirakoaren arabera, 8,4840622 euro egunekoaren proportzioa kobratuko da.

Moldekatutako piezak letraz markatzea ezinbestekoa da eta baremo hau ezarri da:

a) Moldea kontrako aldetik ixtea, arra jartzea ahanztea eta bereizterakoan moldea lehertzea, graparen bat jarri ez delako edo gaizki ahokatu direlako: ondorioz taldeak pizgarri osoa galduko du.

b) Moldea hondotik lehertzea; lanaldi horretan lortutako denboratik molde hori egiteko ezarritako denbora halako bi deskontatuko da. Antzeman bada molde batzuetako harea gaizki dagoela, moldegileak txandako arduradunari abisatu eta laborategian aztertu ondotik, lehertutakoak ez dira deskontatuko.

c) Hanturari dagokionez, moldearen kalitateari buruzko erantzukizuna, egunean zehar, fabrikazioko kontrolaren edo moldeketako arduradunaren esku egonen da, gogortasunak hartuz eta erreferentzia gisa saiakuntzako galdaldiko moldeen gogortasuna izanik. Gaueko txandako produkzioa metalezko bizarren sailean kontrolatuko da fabrikazioko kontrolaren edo moldeketako arduradunaren bidez eta puztutako piezen bizar-kentzea kostatuko litzatekeen denbora gehigarri hori deskontatuko da. Denborak eta portzentajeak moldeketako arduradunen eta fabrikazioko kontrolaren artean zehaztuko dira.

d) Arrak kokatzea eta ez zentratzea eta moldea ere ez zentratzea, pieza errefusatzeko arrazoia bada, a) ataleko irizpideari jarraituko zaio, baina pieza aprobetxa badaiteke c) ataleko irizpideari. Modeloan hareazko txaplatak izateagatik piezetan material gehigarria agertuz gero, moldeketako arduradunaren irizpideari jarraituko zaio.

e) b), c) eta d) kasuetan prima deskontatuko da errua moldegilearena izanez gero.

f) b) eta c) puntuak aplikatuko zaizkie fabrikatu diren txandako edo hurrengoko galdaldian isurtzen diren modeloei. Horren kariaz, moldegileek euren txandan moldekatutako azken moldeak markatuko dituzte kate guztietan.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

.Lanpostuak: 12-Argintzako arduradun nagusia. 13-Arrak.

Produkziorako pizgarria.

Argintzako arduradun nagusiarentzat produkziorako eta kalitaterako pizgarria ezarri da, 9,7360411 euro eguneko.

Argintzako lanposturako produkziorako eta kalitaterako pizgarria ezarri da, denbora kronometratuetan oinarritua. Horrela, ongi eginiko arrentzako finkatu diren 450 minutuko denborak eta gutxieneko kalitatea lortuz gero 2,5958673 euro kobratuko dira eguneko.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

.Lanpostuak: 15-Granaila.

Produkziorako pizgarria.

Oinarri hauek ezarri dira:

1. Makinak granailatzen eman beharreko denbora saileko arduradunak ezarriko du.

2. Matxurarik izanez gero, denbora hori ez da kontuan hartuko primarako.

3. Kargaldi bakoitzeko pieza kopurua saileko arduradunak ezarriko du.

4. Piezak ongi granailatu behar dira; horretarako langilea makina ongi mantentzen saiatuko da.

5. Denborak fabrikako kontrolaren bidez emanen dira, pieza bakoitzeko.

6. Granailaren zikloko denbora beti izanen da kargatzeko eta deskargatzeko denbora baino laburragoa.

7. Konputatzen ez diren 30 minutuak, makina mantentzeko eta garbitzeko dira.

Aurreikusi den 435 minutuko denborara iristegatik 2,5517861 euro ordainduko dira eguneko.

Aurreratzen diren minutu guztiak 0,0366970 euro minutuko.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

.Lanpostuak: Metalezko bizarren saila.

Atal honen funtzionamendua sail hauetan: "lanaldiaren dedikazio partziala denbora finkatuko lanetan eta gainerakoa zerbitzu osagarrietan" eta "saiakuntzako piezen prestaketa eta soldaduraren garbiketa".

a) Lanaldiaren dedikazio partziala denbora finkatuko lanetan eta gainerakoa zerbitzu osagarrietan.

1. Kasu honetan denbora finkatuko lanetan ematen diren orduen proportzioan aplikatuko da soldaten taula, ezarritako denborara iristeagatik, bai eta ezarritako denbora horien azpitik aurreztutako denboragatik ere, ematen den primari dagokionez.

2. Enpresa saiatuko da dagoen lana metatzen, lanaldi osoa bermatzeko, zintzilikatuetara igorri ondotik. Granailari eta trontzatuari dagokienez, ez dira egiten ahal, metalezko bizarra kentzeko lana prestatu aurreko eginbeharrak baitira.

b) Saiakuntzako piezen prestaketa eta soldaduraren garbiketa.

1. Lanaldia lan horietan emanez gero, ordukako prima bat ordainduko da, zeinen balioa izanen baita eguneko zintzilikatuen batez besteko prima zati zintzilikatuen sail horretan lan egindako ordu kopurua.

2. Lanaldiaren zati bat lan horietan emanez gero eta beste zatia denbora finkatuko beste lanetan, azken horren prima kalkulatuko da, hitzarmenaren soldaten taulen arabera, denbora finkatura iristeagatik ezarritako primaren zati proportzionala lan horretan emandako orduei aplikatuz, eta denbora horretan prima ateratzen bada, gainerako orduei ere denbora finkatuko lanean lortutako ordukako prima bera aplikatuko zaie.

Denboren eta prezioen gainean ikus ondorengo atala:

Produkziorako pizgarria.

Honako oinarriak ezarri dira:

1. Denborak saileko arduradunak jarriko ditu, piezaka, fabrikako azterlanaren edo kronometrajearen ondoren.

2. Ezinbestekoa da piezak ongi akabera onekoak izatea, langilearen marka eta guzti.

Piezen bizar-kentzean, trontzatuan eta pinturan, aurreikusitako 435 minutuko denborara iristeagatik: 2,9330772 euro eguneko.

Soldaduran eta arc-air motako trontzatuan, aurreikusitako 450 minutuko denborara iristeagatik: 2,9330772 euro eguneko.

Aurreztutako lehenbiziko 30 minutuak: 0,03669703 euro minutuko.

Aurreztutako gainerako minutuak: 0,07328218 euro minutuko.

Batez besteko prima: 11,9305621 euro eguneko.

Saileko arduradunek eta soldatzaileak sail honetan konputatutako batez besteko primak kobratuko dituzte.

Denbora horiek eskura izanen ditu langileak, eskatzen dituenean.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

.Lanpostuak: 25-T.T. CFI-III-ko labezaina, 26-T.T. suberaketa, 27-T.T. uretako tenplaketa, 28-T.T. piezen iraoketa, 29-T.T. piezak berotzeko labea.

Produkziorako eta kalitaterako pizgarria.

Labe bakoitzerako programatutako zikloen %95 betetzen denean eta labezainei egotz dakiekeen tratamendu erreusik ez badago, CFI-III-ko labezain bakoitzak 3,9598108 euro kobratuko ditu eguneko. Kontrol hori egunero eginen da eta txanda bakoitzean, labearen koadernoaren arabera, eta arduradunak erabakiko du zein den errefusatu beharreko materiala.

Zikloak lehendik ezarritakoak dira, laborategiak eta arduradunak agindutako ukituak barne.

_%92a gainditu eta %92tik 95era bitarte, 0,49497635 euro aplikatuko da orduko.

_Matxura izanez gero, instalazioaren geldialdiari dagokion parteak berretsia, produkzioa lanorduen proportzioan ezarriko da.

Oharra: Lan baldintza horietan funtsezko edozein aldaketa egiteko aurrez negoziatu beharko da berriro plantillaren osaera eta aurreikusitako produkzio pizgarrien zenbatekoa.

Erantzukizun primarekiko soldata.

Lanpostu jakin batzuetarako ezarritako prima horiek lan horietan aritzean sorraraziko dira, 1. eranskineko tauletan ezarritako zenbatekoetan.

Ard. kod.: 07. Lang. kod.: 241. Izena eta deitura: Miguel A. Beraza. Lanpostua: Guztiak.

Ard. kod.: 07. Lang. kod.: 641. Izena eta deitura: Jesús M. Ovejero. Lanpostua: Metalezko bizarrak.

2. ERANSKINA

Guztientzako prima aldakorra

Oro har, guztientzako primaren helburua da langile guztiak modu berezian saritzea PE 2006aren arabera (2006ko Ustiapen Programa) eguneratutako helburuak lortzeagatik, bai eta helburu horien hobekuntza bultzatzea ere.

1. Kalkuluaren oinarria:

Prima horren kalkulua hiru alderdi hauetan oinarritzen da:

_Lan-eskuaren produktibitatea, ordutan/tonatan neurtua langile bakoitzeko. Kontzeptu honen garrantzia %50ean ezarri da.

_Kalitatea, pieza akastunen portzentajean neurtua (benetako akastunak + akastun teknikoak edo "hondarrak") Kontzeptu honen garrantzia %25ean ezarri da.

_Ekoitzitako tonaje osoa, tonatan neurtua (hileko hainbanaketa eginez, hile bakoitzari esleitutako PE-ko egunen arabera). Kontzeptu honen garrantzia %25ean ezarri da.

2. Primaren zenbatekoa.

Prima horrentzat ezarritako gehieneko prima 876 eurokoa da langile bakoitzarentzat, 2006. urtean (2005ekoa %4,8 igoz). Horrela, kopuruaren, kalitatearen eta produktibitatearen aldetik PE 2006 zehazki lortuz gero, urteko zenbatekoa 438 eurokoa izanen da (primaren %50).

3. Prima igotzea eta jaistea.

PE 2006ari buruz lortutako emaitzak hobetzen edo jaisten diren heinean, prima aldatu eginen da, gutxieneko 0 eurotik gehienezko 876 eurora bitarte. Hori kalkulatzeko irizpide hauei jarraituko zaie:

3.1. Produktibitate kontzeptua:

Oinarritzat hartzen badugu PE 2005a, %2,4 hobetuta (primaren igoeraren %50), urtean aplikatutako soldata igoeraren emaitza, oinarria honakoa da:

21,20 ordu tonako eta langileko * (1 - 0,024) = 20,7 lordu tonako eta langileko.

Kontuan hartzen bada 2005ean aplikatutako erdibideko maila 0,38 ordu zela tonako eta langileko, kalkulatutako koefizientearen araberako produktibitatea hau litzateke:

_Koefizientea 20,7 ordu tonako eta langileko + 0,38 ordu tonako eta langileko = 21,08 ordu tonako eta langileko baino handiagoa bada, ez da primarik kobratuko.

_Koefizientea 20,7 ordu tonako eta langileko baldin bada, batez besteko prima kobratuko da: 219 euro urtean.

_Koefizientea 20,7 ordu tonako eta langileko - 0,38 ordu tonako eta langileko = 20,32 ordu tonako eta langileko baino txikiagoa bada, gehieneko prima kobratuko da: 438 euroko prima urtean.

_Tarteko zenbatekoetan, proportziozkoa aplikatuko da.

3.2. Kalitate kontzeptua:

Oinarritzat hartzen badugu PE 2006a, helburua da %3,2ko gehieneko osoko errefusa lortzea (benetako akastunak + hondarrak). 0 eurotik 219 eurora arte alda daiteke, eta PE 2006a lortuz gero, 109,5 euroko prima ezarri da kontzeptu honegatik. 2005ean lortutako kalitate emaitzak kontuan hartuz, 2006rako helburu berak mantenduko dira.

Beraz, kalitate osagaia, kalkulatutako koefizientearen arabera, honakoa izanen da:

_Koefizientea %3,2 + %0,25 = %3,45 baino handiagoa baldin bada, ez da primarik kobratuko.

_Koefizientea 3,2 ordu tonako eta langileko baldin bada, batez besteko prima kobratuko da: 109,5 euro urtean.

_Koefizientea %3,2 - %0,25 = %2,95 baino txikiagoa baldin bada, gehieneko prima kobratuko da. 219 euroko prima urtean.

_Tarteko zenbatekoetan, proportziozkoa aplikatuko da.

3.3. Kopuru kontzeptua:

Oinarritzat hartzen badugu PE 2006a (5.500 tona), 2005eko kopuru erreala (5.800 tona) eta PE 2006a (5.800 tona), produktibitate primaren batez bestekorako kopurua 5.500ekoa ezar daiteke, kopuru ezaguna baita eta lehenago lortu izandakoa, hots, gutxienez 5.200 eta gehienez 5.800 tona. 0 eurotik 219ra alda daiteke, eta 5.500 tona lortzeagatik 109,5 eurokoa izanen da.

109,5 euroko gehieneko gehigarria kobratzeko beharko litzatekeen kopuru gehiketa honela kalkulatuko da:

_Tona kopurua 5.800 baino gehiagokoa bada, gehieneko prima kobratuko da: 219 euroko prima urtean.

_Koefizientea 5.500 tonakoa baldin bada, batez besteko prima kobratuko da: 109,5 euroko prima urtean.

_Tona kopurua 5.200 baino gutxiagokoa bada, ez da primarik kobratuko.

_Tarteko zenbatekoetan, proportziozkoa aplikatuko da.

4. Laburpena:

Produktibitatea (orduak

tonako eta langileko) 21,08 0 20,70 219,0 20,32 438

Kalitatea (% errefusak) 3,45 0 3,20 109,5 2,95 219

Kopurua (tonatan) 5.200 0 5.500 109,5 5.800 219

Guztira 0 438 876

3. ERANSKINA

Lan egutegia

Urtarrila 17 136 144,50

Otsaila 20 160 170,00

Martxoa 23 184 195,50

Apirila 17 136 144,50

Maiatza 22 176 187,00

Ekaina 22 176 143,00

Uztaila 14 112 91,00

Abuztua 9 72 58,50

Iraila 21 168 136,50

Urria 20 160 170,00

Azaroa 21 168 178,50

Abendua 11 88 93,50

217 1.736 1.712,50

Herriko festak -4 -32 -32

Norberaren egutegia -2 -16 -16

Guztira 211 1.688 1.664,50 (1)

(1) Lanaldi trinkoko langileek 23,50 ordu errekuperatu behar dute 2006ko konputua osatzeko.

Jaiak, zubiak eta oporrak

Urtarrila 2 Eguberriak

Urtarrila 3 Eguberriak

Urtarrila 4 Eguberriak

Urtarrila 5 Eguberriak

Urtarrila 6 Errege eguna

Apirila 13 Ostegun Santua

Apirila 14 Ostiral Santua

Apirila 17 Pazko biharamuna

Maiatza 1 Langileen eguna

Uztaila 3 Herriko festa

Uztaila 25 Santiago eguna

Uztaila 24 Oporren hasiera

Abuztua 15 Abuztuko Andre Maria

Abuztua 18 Oporren bukaera

Urria 12 Pilareko Ama Birjinaren jaia

Urria 13 Egutegia betetzeko

Azaroa 1 Domu Santu

Abendua 4 San Frantzisko Xabierrekoa

Abendua 5 Egutegia betetzeko

Abendua 6 Konstituzioaren eguna

Abendua 7 Egutegia betetzeko

Abendua 8 Ama Birjina Sortzez Garbia

Abendua 25 Eguberri eguna

Abendua 26 Eguberriak

Abendua 27 Eguberriak

Abendua 28 Eguberriak

Abendua 29 Eguberriak

Herriko festak

Gasteiz: Abuztuko 4, 7, 8 eta 9.

Ziordi: Iraileko 8, 11, 12 eta 13.

Olazti: Uztaileko 24, 26, 27 eta 28.

Altsasu: Iraileko 13, 14, 15 eta 18.

Urdiain: Uztaileko 4, 5, 6 eta 7.

Iturmendi: Uztaileko 17, 18, 19 eta 20.

Bakaiku: Uztaileko 24, 26, 27 eta 28.

Etxarri Aranatz: Uztaileko 31 eta abuztuko 1, 2 eta 3.

Arbizu: Ekaineko 27, 26, 28 eta 29.

Lakuntza: Abuztuko 28, 29, 30 eta 31.

Uharte Arakil: Ekaineko 27, 26, 28 eta 29.

Iruña: Uztaileko 6, 7, 10 eta 11.

Oharra: Egun horietan aldaketarik egiteko hilabete lehenago agerraraziko da, bidezko bada, baimendu ahal izateko.

4. ERANSKINA

Urruntasun plusa

Uharte Arakil 30 4,55

Arruazu 25 3,80

Lakuntza 21 3,20

Arbizu 18 2,71

Lizarraga 18 3,53

Lizarragabengoa 18 3,53

Etxarri Aranatz 13 1,98

Bakaiku 06 0,90

Iturmendi 03 0,45

Altsasu 06 0,90

Olazti 12 1,84

Ziordi 20 3,05

5. ERANSKINA

Arduradunen eta kargu beretsukoen taulak

Hileko soldata 2.419,13 2.511,09

Aparteko paga 2.419,13 2.511,09

Antzinatasuna hirurtek. hilean 9,65 9,65

Aparteko ordua 36,19 37,53

Grebagatiko kenketa (orduko) 18,63 19,34

Ordu gainjarriak 18,82 19,51

Prestakuntzako ordu gainjarriak 28,23 29,27

EAC-ko ordu gainjarriak 7,99 7,99

Hileko soldata 2.096,37 2.328,40 2.328.40

Aparteko paga 2.096,37 2.328,40 2.328.40

Antzinatasuna hirurtek. hilean 9,65 9,65 9,65

Aparteko ordua 31,51 34,88 34,88

Grebagatiko kenketa (orduko) 16,15 17,93 17,93

Ordu gainjarriak 16,38 18,14 18,14

Prestakuntzako ordu gainjarriak 24,58 27,20 27,20

EAC-ko ordu gainjarriak 7,99 7,99 7,99

Hileko soldata 2.132,00 1.448,63

Aparteko paga 2.132,00 1.448,63

Antzinatasuna hirurtek. hilean 9,65 9,65

Aparteko ordua 32,02 22,11

Grebagatiko kenketa (orduko) 16,42 11,16

Ordu gainjarriak 16,65 11,50

Prestakuntzako ordu gainjarriak 24,98 17,24

EAC-ko ordu gainjarriak 7,99 7,99

6. ERANSKINA

Zuzendaritzak enpresako lanpostu batzuei buruz egindako hileko soldaten balorazioa

ANTZINATASUNA

HILEKO HIRURTEKOA

SOLDATA GREBA HILEAN

01._CCD-ko arduradun nagusia 2.686 22,16 9,65

02._Fabrik. sailen ardur. nagusia 2.631 21,72 9,65

03._Mant. lanetako ard. nagusia 2.631 21,72 9,65

04._Metodoen arduradun nagusia 2.576 21,29 9,65

05._Segurtasunaren ard. nagusia 2.522 20,81 9,65

06._Erosketen arduradun nagusia 2.467 20,36 9,65

07._Planing-eko arduradun nagusia 2.238 18,47 9,65

08._Azken kontroleko ard. nagusia 2.238 18,47 9,65

09._Espedizioetako ard. nagusia 2.238 18,47 9,65

10._Fabrikazioan jartzearen ard. nag. 2.183 18,01 9,65

11._Informatikako arduradun nagusia 2.129 17,58 9,65

12._Mantentze lanetako arduradunak 1.129 17,58 9,65

13._Fabrik. txandako arduradunak < 2.074 17,12 9,65

14._ATS 2.074 17,12 9,65

7. ERANSKINA

Lanaldi zatituko langileen ordutegia

Deuseztatu egin da, sail bakoitzeko ordutegiak erabakiak daudelako.

Iragarkiaren kodea: F0609969