87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

541/2006 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza itunduari 2006ko hirugarren bihilekoari dagozkion dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena.

2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 37. artikuluko 7. idatz-zatiaren arabera, finantzatu eginen dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko hirugarren xedapen gehigarriko 3 e) idatz-zatiak aipatzen dituen hezkuntza, psikopedagogia eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuak.

Maiatzaren 10eko 427/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak emateko deialdi publikoa onetsi zen.

Bestalde, martxoaren 31ko 264/2005 Ebazpenaren bidez, egoera sozioekonomiko edo soziokultural ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak onetsi ziren.

Deialdi horiek uztailaren 29ko 732/2005 eta uztailaren 29ko 731/2005 Ebazpenen bidez ebatzi ziren, hurrenez hurren.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, 2006. urteko hirugarren bihilekorako ordain dakizkiela Nafarroako ikastetxe itunduei hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko langile osagarriendako dirulaguntzak, lehen aipatu diren ebazpenen bidez onetsi zirenak.

Proposatu du, bestetik, epe bererako ordain daitezela Apaizgaitegiei dagozkien dirulaguntzak, azaroaren 9ko 608/1995 Foru Aginduaren bidez arautuak (abenduaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 150. zk.), hala nola apezgaitegietako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza orientazioko zerbitzu espezializatuei dagozkienak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakaskuntza pribatu itunduari eta ekimen sozialeko ikastetxeei dirulaguntza gisa 82.666,87 euro ordaintzeko gastua onestea eta 82.666,87 euro ordaintzeko agindua ematea, I. eranskinean aipatzen den bezala, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko langile osagarriak eta apaizgaitegietako orientazio zerbitzuak ordaintzeko, 2006ko hirugarren bihilekoan.

2. Apaizgaitegiei dirulaguntza gisa 98.941,99 euro ordaintzeko gastua onestea eta 98.941,99 euro ordaintzeko agindua ematea, II. eranskinean aipatzen den bezala, 2006ko hirugarren bihilekorako.

3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2006rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontusail hauen kargura:

79.866,03 euro, "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea berariazko hezkuntza premietarako" izeneko 423001 41610 4811 322000 kontusailaren kargura.

483,78 euro, "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423001 41610 4811 322002 kontusailaren kargura.

39.900,81 euro, "Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza" izeneko 410003 41140 4811 322200 kontusailaren kargura.

51.342,74 euro, "Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza" izeneko 410003 41140 4811 322202 kontusailaren kargura.

10.015,50 euro, "Batxilergoko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza" izeneko 410003 41140 4811 322C00 kontusailaren kargura.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntzako Itunen Bulegora, eta ikastetxe interesatuei banan-banan jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko ekainaren 1ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Langile ez-irakasleendako laguntzak. 2006ko hirugarren bihilekoa. 2005/2006 ikasturtea

Kontusailak:

423001-41610-4811-322000: 79.866,03 euro.

423001-41610-4811-322002: 483,78 euro.

410003-41140-4811-322202: 2.317,06 euro.

F31081342 ALTSASU IÑIGO ARITZA (6) 2 20 - - 329,74 1.417,00 - - 1.746,74

Q2800253 C ALTSASU SAGRADO CORAZON APAIZGAIT. - - - 4 - - - 1.009,56 1.009,56

G31546930 AIEGI MATER DEI (7) 6 10 - - 996,72 716,74 - - 1.713,46

Q3100160 E BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 15 30 - - 2.512,05 2.452,50 - - 4.964,55

G31503766 BERA LABIAGA (1) 2 - - - 166,12 - - - 166,12

Q3100183 G BERA SAGRADO CORAZON (B) 9 - - - 1.507,23 - - - 1.507,23

Q3100141 E BURLATA AMOR DE DIOS 14 15 - - 2.191,28 1.226,25 - - 3.417,53

G31546096 BURLATA AMOR DE DIOS-REGINA PACIS - 35 - - - 2.861,25 - - 2.861,25

A31013774 BURLATA IRABIA 2 22 - - 313,88 1.785,08 - - 2.098,96

Q3100130 H BURLATA NOTRE DAME 6 - - - 996,72 - - - 996,72

Q3100186 J BURLATA REGINA PACIS 8 - - - 1.339,76 - - - 1.339,76

A28126597 ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES (2) 10 40 - - 1.536,90 3.254,40 - - 3.504,36 1.286,94

F31399314 ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN 3 20 - - 494,61 1.635,00 - - 2.129,61

G31097165 ELIZONDO BAZTAN 2 - 2 - 355,72 - 483,78 - 839,50

Q3100134 J LIZARRA SANTA ANA 4 - - - 626,08 - - - 626,08

F31081342 ETXARRI ARANATZ ANDRA MARI 3 - - - 543,99 - - - 543,99

G31109309 LESAKA TANTIRUMAIRU 4 - - - 664,48 - - - 664,48

Q3100169 F LODOSA LA MILAGROSA 7 - - - 1.095,64 - - - 1.095,64

Q3100267 H MUTILOABEITI LUIS AMIGO 5 20 - - 830,60 1.635,00 - - 2.465,60

Q3100126 F IRUÑA CALASANZ 14 20 - - 2.296,00 1.635,00 - - 3.931,00

Q3100221 E IRUÑA CARDENAL LARRAONA 11 - - - 1.827,32 - - - 1.827,32

Q3100143 A IRUÑA ESCLAVAS SGDO. CORAZON 3 - - - 469,56 - - - 469,56

Q3100117 E IRUÑA HIJAS DE JESUS (3) 14 30 - - 2.006,44 2.946,90 - - 2.674,06 2.279,28

A31572191 IRUÑA JASO IKASTOLA 3 30 - - 502,41 2.421,30 - - 2.923,71

Q3118812 A IRUÑA LA COMPASION ESCOLAPIOS 11 - - - 1.994,63 - - - 1.994,63

Q3100001 A IRUÑA NUESTRA SRA. DEL HUERTO 1 - - - 166,12 - - - 166,12

Q3100150 F IRUÑA SAGRADO CORAZON 10 40 - - 1.661,20 3.143,76 - - 4.804,96

F31074081 IRUÑA SAN CERNIN (4) 9 - - - 1.370,78 - - - 562,65 808,13

Q3100065 F IRUÑA SAN IGNACIO 17 40 - - 2.846,99 3.270,00 - - 6.116,99

Q3100011 J IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 6 - - - 984,00 - - - 984,00

Q3100004 E IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 6 - - - 984,00 - - - 984,00

Q3100133 B IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 13 - - - 2.159,56 - - - 2.159,56

Q3100205 H IRUÑA SANTISIMO SACRAMENTO 10 - - - 1.661,20 - - - 1.661,20

Q3100144 I IRUÑA SANTO TOMAS (5) 14 30 - - 1.890,61 2.721,60 - - 1.476,15 3.136,06

Q3100136 E IRUÑA URSULINAS 8 20 - - 1.322,60 1.635,00 - - 2.957,60

Q7800869 E IRUÑA VEDRUNA 8 30 - - 1.328,96 2.452,50 - - 3.781,46

Q3100082 A GARES ERREPARADOREEN APAIZGAIT. - - - 5 - - - 1.307,50 1.307,50

Q3100059 I TAFALLA ESCUELAS PIAS 2 - - - 328,00 - - - 328,00

Q3100145 F TUTERA COMPAÑIA DE MARIA 5 10 - - 830,60 817,50 - - 1.648,10

Q3100064 I TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER - 15 - - - 1.226,25 - - 1.226,25

G31499395 ATARRABIA ANGEL DE ARALAR 6 25 - - 984,00 2.028,50 - - 3.012,50

Q3100093 H ATARRABIA LA PRESENTACION 9 - - - 1.476,00 - - - 1.476,00

F31098908 ATARRABIA PAZ DE ZIGANDA 3 - - - 502,41 - - - 502,41

GUZTIRA 285 502 2 9 46.094,91 41.281,53 483,78 2.317,06 82.666,87 7.510,41

(1) (2) 79.866,03 90.177,28

90.177,28

(1) Logopedia maiatzaren 31 arte ordainduko da, kontratua egun horretan bukatzen baita.

(2) 540,18 euro ordainduko dira logopeda 4 ordutan ordezteagatik, eta oker ordaindutako 1.286,94 euro deskontatu egiten dira.

(3) 1.350,44 euro ordainduko dira logopeda 10 ordutan ordezteagatik, eta oker ordaindutako 2.279,28 euro deskontatu egiten dira.

(4) 540,18 euro ordainduko dira logopeda 4 ordutan ordezteagatik, eta oker ordaindutako 808,13 euro deskontatu egiten dira.

(5) 1.890,61 euro ordainduko dira logopeda 14 ordutan ordezteagatik, eta oker ordaindutako 3.136,06 euro deskontatu egiten dira.

(6) Zaintzailea ekainaren 22a arte ordainduko da, kontratua egun horretan bukatzen baita.

(7) Zaintzailea ekainaren 23a arte ordainduko da, kontratua egun horretan bukatzen baita.

II. ERANSKINA

Apezgaitegietarako Laguntzak DBHn eta Batxilergoan. 2006ko hirugarren bihilekoa. 2005/06 ikasturtea

Q2800253 C ALTSASU SAGRADO CORAZON 24 1 23 1 - 11.400,24 11.875,22 13.423,72 14.590,92 - 51.290,10

Q3100082 A GARES ERREPARADOREAK 36 - 38 - 22 16.625,35 - 21.011,04 - 10.015,50 47.651,89

GUZTIRA 60 1 61 1 22 28.025,59 11.875,22 34.434,76 14.590,92 10.015,50 98.941,99

Kontusailak:

_DBHko lehen zikloa: ikasleak: 410003 41140 / Unitateak: 4811 322200.

_DBHko bigarren zikloa: ikasleak: 410003 41140 / Unitateak: 4811 322202.

_Batxilergoa: 410003 41140 4811 322C00.

Iragarkiaren kodea: F0609817