87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

257/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Margarita De Pablo Contreras andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, aldez aurretik dagozkion txostenak ikusita. Hain zuzen ere, proposatutako izendapenari dagokionez, espedientean daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren adostasuna.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Margarita De Pablo Contreras andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0610827