87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

1256/2006 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Aireko linea, 13,2 KV-koa, STR Irurtzun-Iruña" izeneko linea aldatzeko proiektuaren okupazioaren aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

2002ko apirilaren 9an (2002ko ekainaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), jendaurrean jarri ziren goi tentsioko instalazioarako administrazio baimena lortzeko eskaera, proiektuaren onespena eta onura publikoaren adierazpena, "Aireko linea, 13,2 KV-koa, STR Irurtzun-Iruña" izeneko linea aldatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, martxoaren 29ko 468/2006 Ebazpenaren bidez, goian aipatutako proiektua onetsi, instalazio elektrikoa baimendu eta haren onura publikoa onartu zuen. Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. eta 53. artikuluek agindu bezala, Argindarraren Sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52., 53. eta 54. artikuluekin eta 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluarekin bat. Hori dela eta, dei egiten zaie ondasun haien titularrei okupatu aurreko aktak egiteko.

Nahitaezko Desjabetzeei buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko datak finkatzea, honako hauek adierazteaz batera:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Berriobeitiko alkateari edo hau ordezten duen zinegotziari dei egiten zaie okupatu aitzineko aktak eta, hala bada, behin betikoz okupatzekoak egiteko.

2. Aktak Berriobeitiko Herriko Etxean eginen dira, 2006ko abuztuaren 22an.

3. Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Interesatu guztiek, baita ukitutako ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa ekar ditzakete, beren kontura.

5. Margarita de Pablo Contreras eta Beatriz García El Busto andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.

6. Desjabetze espedientean Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa izanen da onuradun.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Berriobeitiko Herriko Etxeko iragarki oholean. Argitalpen horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4. artikuluan ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Berriobeitiko Herriko Etxea.

Eguna: 2006ko abuztuaren 22a.

Hitzordua: 10:00.

Desjabetu beharreko ondasunaren titularra: Rufina Paternain Idoate andrearen oinordekoak.

Helbidea: Purificación kalea, 1, 31195 Elkarte (Nafarroa).

Poligono zk.: 3.

Lurzati zk.

Iragarkiaren kodea: F0610908