87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

863/2006 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Mendaza, NA-7411 errepideko zola kontserbatu eta berritzeko" lanak kontratatzeko proiektua eta espedientea onesten dituena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan horiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko modua: irekia/enkantea.

_Hasierako aurrekontua: 153.698,02 euro.

_Egiteko epea: hilabete.

_Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko abuztuaren 25a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko :bon, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen agiria aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 848-423624 telefonora edo ondoko webgunean begiratu: http://www.navarra.es (Catálogo de Servicios/Contrataciones).

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2006ko irailaren 4ko 12:00etan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 4an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ....................... J/A-k, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "Mendaza, NA-7411 errepideko zola kontserbatu eta berritzeko" lanak prozedura irekiaren eta enkantearen bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ....................euroren truke (zenbakiz).

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0611726