87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1110/2006 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ubarmin klinikarako larrialdietako eskaileraren lanetarako gastua (OB11/2006 lehiaketa) baimendu eta prozedura ireki eta lehiaketa bidezko esleipena egiteko kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Ubarmin klinikarako larrialdietako eskaileraren lanak eginen dituen enpresa hautatzea (OB11/2006 lehiaketa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

_Aurrekontua: 309.436,41 euro, BEZa barne.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Enpresaren sailkapena: C taldea, 3, 4 eta 9, E kategoria).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen agirian ageri direnak.

_Proposamenen aurkezpena: lehiaketa-iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hogeita zazpi egun natural iragan arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: epea amaitu eta biharamunetik hasita hogeita bost egun igarota, eguerdiko hamabietan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

_Klausula administratibo partikularren agiriak lizitatzaileen eskura daude Interneteko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/salud (zerbitzuen katalogoan, kontratazioetan sartu), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 848 428800 telefonoa, 848 428894 faxa. Proiektua Tucán liburu-dendan dago (Irunlarrea kalea, 25, Iruña; Telefonoa: 948177335, Faxa: 948196389).

_Iragarkien gastuak. Iragarki honen gastuak esleipen-hartzaileak ordaindu beharko ditu.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2006ko uztailaren 5ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0611729