87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

914/2006 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitalerako tresnen ikuzgailu-desinfektagailu bat (1. lotea) eta 27 ohe (2. lotea) erosteko kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da maiatzaren 30eko 914/2006 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako tresnen ikuzgailu-desinfektagailu bat eta 27 ohe erosteko hornidura esleitzea.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa, tramitazio arrunta.

Esleipen-hartzaileak:

1. lotea: tresnen ikuzgailu-desinfektagailua: Sumisan, S.A. (IFK: A-20/062568) 24.996 euroren truke, BEZa barne.

2. lotea: 27 ohe: Astaburuaga, S.A. (IFK: A-01/029214) 40.230 euroren truke, BEZa barne.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 30ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0610744