87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

878/2006 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ubarmin klinikako operazio-geletarako plasma esterilizagailu bat erosteko gastua baimendu eta kontratazio-espedientea onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Ubarmin klinikako operazio-geletarako plasma esterilizagailu bat erostea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: 40.000 (berrogei mila) euro, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen agirian ageri direnak.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea kalea, 39), paratuko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hilabete batera.

Klausula administratibo partikularren agiria eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 848-428068 telefonoa, Ubarmin klinika).

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 26an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0611391