87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

101/2006 FORU AGINDUA,ekainaren 27koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Mugairiko Zainketa Zentroko errepide guztien zainketa integrala, 2007-2010" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan horiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: lehiaketa irekia.

_Gehieneko gastua: 8.505.588 euro.

_Egiteko epea: 48 hilabete (2007ko ekainaren 1etik 2010eko abenduaren 31 bitarte).

_Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

_Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2006ko ekainaren 29a.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko abuztuaren 21a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren agirian aipatzen direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren agiriak aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. oina, Iruña), 848-423624 telefonora edo ondoko webgune hau ikusi: www.navarra.es (zerbitzuen katalogoa/kontratazioak).

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2006ko irailaren 1eko 12:00etan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 27an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean izenpetzen duenak, ....................... jaunak/andreak, adinez nagusiak, .....................(e)ko ............... kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "2007. urtean Mugairiko Zainketa Zentroaren errepide guztien zola kontserbatu eta berritzeko" lanak lehiaketa irekiaren bidez esleitzeko ...............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten klausula administratibo partikularren agiriaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, prezio unitario bakoitzari % .........(e)ko beherapena emanik.

(eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0611570