87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

196/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Sarrigurengo Ekohiriko udalez gaindiko plan sektorialeko 3B-12 lurzatiko xehetasun azterlana, Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatua, hasiera batez onesten duena.

Xehetasun azterlana eraikineko sotoan lerrokadurak aldatzeari buruzkoa da, bai bere zenbatekoagatik (40 cm baino gutxiago) bai lur-arraseko azpitik dagoelako, ez baitu sobera aldatzen Sarrigurengo hiri-eredua eta onar daitezke eraikineko garajearen funtzionaltasunari laguntzen diotelako.

Xehetasun azterlanaren edukia bat dator Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialarekin eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 62. artikuluan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 43. artikuluan agindutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Sarrigurengo Ekohiriko udalez gaindiko plan sektorialeko 3B-12 lurzatiaren xehetasun azterlana, Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatua, hasiera batez onestea.

2. Xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunean. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahal ditu idatziz. Horretarako, interesatuek espedientea eskura izanen dute Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Armada etorbideko 2ko 2. solairuan).

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Miguel Rico y Asociados, S.A. enpresari eta Eguesibarko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0610754