87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

941/2006 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoaren ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 17ko 333/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Publikoaren ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko martxoaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 35. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Publikoaren ikuskatzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ALGARRA JIMENEZ, CRISTINA

ARANA OYARBIDE, MIREN

BARRICARTE GURREA, JOSE M.ª

BERUETE ERCE, BEATRIZ

DE LA MAZA URIARTE, ANA M.ª

FLORISTAN ZUBIETA, JAVIER

GARCIA ESTEBAN, MARTA

GARCIA SAN MARTIN, DOLORES

GONZALEZ MARIÑAS, M.ª ELENA

GUINDEO GARCIA, M.ª JOSEFA

HUARTE-MENDICOA IZU, JOSE

HUICI JIMENEZ, MARIA

IRIBAS VILARO, ANA MARIA

LAMEIRO COUSO, FRANCISCO JAVIER

MONTOYA ALONSO, LAURA

OJEDA AZCOITI, MARTA

SAN MILLAN VERGE, DAVID

SERRANO CARO, MANUEL

SORIA BAEZ, ITZIAR

VIÑAS BUIL, MARIA JOSE

ZUGASTI ECHAMENDI, M.ª ESTHER

Baztertuak:

GOZALO GARCIA, M.ª JESUS (1)

_Igoera txanda

Onartuak:

GARCIA TINOCO, CARLOTA

SALDAÑA ZABALEGUI, CRISTINA

Baztertuak:

SESMA AGUIRRE, LAURA (2)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Ordaindu beharrik ez duela behar bezala ez frogatzea.

(2) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua ez frogatzea.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Tramitatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 1ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0610199