87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

174/2006 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan Medikuntzako mediku espezialista izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 20an emandako 696/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Laneko Medikuntzako mediku espezialista izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko apirilaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 44. zenbakian.

2006ko maiatzaren 22an eman eta urte horretako 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 12an, argitaratutako 1342/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezko da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Bidezkoa da, azkenik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izanen den adieraztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Laneko Medikuntzako mediku espezialista izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Javier Barinaga Adrián jauna, mahaikide titular, eta Laura Jiménez Díaz andrea, mahaikide ordezko.

3. Oposizioko lehen ariketa 2006ko irailaren 28an eginen da, 10:00etan, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko Kalitate Kontroleko laborategiko bilera gelan (Burlatako Iturrondo industrialdea, Iturrondo kalea, 1). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dituztela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak:

ABARZUZA GIL, JOSE JAVIER

ALZUGARAY DE SANTIAGO, MARTA

ARAMBURU ASENSIO, MARIA CELIA

ARAMBURU GUILLERMO, CARMEN

ARRARAS ZABALZA, RAQUEL

ARTEGUI MONTOYA, MARIA PUY

BLAZQUEZ FERNANDEZ, LUIS ANTONIO

COCA ARIN, GABRIEL

ERVITI GARRALDA, FRANCISCO JOSE

EZPELETA ASCASO, IGNACIO

GANUZA ARBIZU, JESUS

GERMAN ARMIJO, ANA BELEN

GOMEZ MENA, TOMAS-FIDEL

ITURGAIZ GORENA, PILAR

JIMENEZ MORENO, MARINA

MONREAL MARQUIEGUI, ANGEL J.

PASCUAL OSINAGA, IGNACIO

PEREZ DE CIRIZA PEREZ, ANA

PORTERO HERNANDEZ, JAVIER

RIPODAS GIL, LAURA

SAGARDOY RODRIGO, SUSANA

SAGASTI LACALLE, MARIA ANGELES

SAN MARTIN VERGARA, OSCAR CRUZ

SANTIBAÑEZ MARGÜELLO, MIGUEL

TIBERIO LAZCANO, MARIA

VILLANUEVA FORTUN, AMAYA DIANA

Baztertuak: inor ez.

_Igoera txanda

Onartuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0611716