87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1691/2006 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira zuzendaritza nagusi honetako ekainaren 15eko 1495/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko zaintzaile lanpostuak, aurreko lekualdatze lehiaketaren ondoriozkoak. Deialdia 2005eko ekainaren 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 27an.

Ekainaren 15eko 1495/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile lanpostuak betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horiek aldez aurretik ebatzi beharreko lekualdatze lehiaketan bete gabekoak ziren.

Lehenago, maiatzaren 9an emandako 1160/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 57 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdia 2005eko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 17an.

Geroago, 2005eko azaroaren 28an eman eta 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean abenduaren 7an argitaratutako 2937/2005 Ebazpenaren bidez, 2 lanpostu gehitu ziren lekualdatze lehiaketako deialdian.

Lekualdatze lehiaketa urtarrilaren 23ko 172/2006 Ebazpenaren bidez bukatu da, eta 58 lanpostu huts gelditu dira; izan ere, bat jarduneko zerbitzura itzuli den pertsona bati eman zaio. Haietatik 16 lan araubidekoak dira, asteburuetarako lanaldi partzialeko kontratuetarakoak. Hortaz, bete beharreko lanpostuen kopurua finka daiteke sarrera-deialdi horretan.

Deialdiko 1.1 oinarriko bigarren lerroaldean ezartzen da lehiaketa horren ondoriozko lanpostuen artetik 2 %33ko edo hortik gorako ezintasunak dituzten pertsonentzat izanen direla. Eta hirugarren lerroaldean, beste lanpostuak txanda irekiaren eta igoera-txandaren artean banatuko direla, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 15. artikuluko 3. idatz-zatian ezarririko formulari jarraituz; alegia, lehena txanda irekiari dagokio; bigarrena igoera-txandari; eta hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandari eta bikoitiak txanda irekiari.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da aipatutako sarrera-deialdian bete beharreko lanpostuak zehaztea eta dauden txandetan banatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 15eko1495/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko zaintzaile lanpostuak, aurreko lekualdatze lehiaketaren ondoriozkoak, zehaztea. Deialdia 2005eko ekainaren 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 27an.

Honako hauek dira:

.32 Hezkuntza eta Kultura Departamentuko toki hauetan:

_6 Lizarrerrian, 35654, 35664, 35669, 35767, 37425 eta 37426 zenbakiak dituztenak.

_1 Iruñerrian, 37412 zenbakia duena.

_3 Tafalla aldean, 35753, 35764 eta 35765 zenbakiak dituztenak.

_3 Irurtzun aldean, 35658, 35667 eta 37432 zenbakiak dituztenak (euskaraz jakitea beharrezkoa da, 1. mailako eskakizunarekin).

_3 Elizondo aldean, 35661, 35771 eta 37433 zenbakiak dituztenak (euskaraz jakitea beharrezkoa denak, 1. mailako eskakizunarekin).

_5 Nafarroa aldean, 35766, 35769, 37427, 37428 eta 37429. zenbakiak dituztenak.

_10 Tutera aldean, 35768, 35770, 37417, 37418, 37419, 37420, 37421, 37422, 37423 eta 37424 zenbakiak dituztenak.

_1 Tuteran, "Torre de Monreal" hezkuntza bereziko ikastetxe publikoan (plantillan 36869 zenbakia duena).

.26 Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan, destinoa Barañainen dutenak: 10 funtzionarioen araubidekoak, honako plantilla-zenbakiak dituztenak: 3195, 3196, 3206, 3207, 3212, 3250, 3262, 3274, 3288 eta 4642; eta16 lan araubidekoak, asteburuetarako, lanaldi partzialeko kontratuekin, 3223, 3242, 3244, 3251, 3272, 3287, 3290, 3295, 4291, 4292, 4293, 4644, 4647, 4648, 4649 eta 4650.

2. Lanpostuak, txanden arabera, honela banatzea:

a) 28 lanpostu txanda irekian.

b) 28 lanpostu igoera txandan.

c) 2 lanpostu txanda murriztuan, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasun aitortua duten pertsonentzat.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erakunde autonomo honetako Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren Zuzendariordetzara Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0611708